Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kolff, Willem Johan

Estatubatuar medikua, sortzez holandarra (Leiden, 1911). 1943an uremiaz hilzorian zegoen gaixo bat bizirik iraunaraztea lortu zuen berak asmatutako tresna baten bidez. Kolffek eskandinaviar aldizkari espezializatu batean argitaratu zuen bere aurkikuntza: Giltzurrun artifiziala: eremu handiko dializatzailea. Tresna horrek, mintz erdi-irazkor baten bidez, metabolismoaren hondakinez eta gai kaltegarriez garbitzen du odola. Dializatzailetik igaroarazi ondoren, odola zirkulazio sistemara itzularazten da. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetara joan zen, hango teknologia baliatuz bere giltzurrun kiribil erraldoiaren bertsio txikiagoa eta erabilgarriagoa egitera. Giltzurruna ibili gabe ere, bitarteko artifizialen bidez bizirik egon daitekeela frogatu zuen Kolffek.