Departamento de Cultura y Política Lingüística

kolera 2

iz. Eritasun larria eta kutsakorra.  v  Vibrium comma baziloak sortzen du. Eriek kolera duten jakiteko beren gorotza aztertu eta bazilo horiek azaltzen diren begiratzen da. Koleraz kutsatutako ura edo elikagaiak hartzen badira kolera sortzen duten baziloak berehala ugaltzen dira urdailean; baziloek digestio mintzarentzako kaltegarriak diren gai pozoitsuak isurtzen dituzte eta horren ondorioz gorputzeko ur eta elektrolito kopuru handia galtzen da. Koleraren baziloa 1882an aurkitu zuen Robert Koch-ek, Indian. Gaur egun eritasun endemikoa da Indian eta Ekialde Hurruneko beste zenbait herritan. Kolera sendatzeko gatz soluzioak sartzen dira zainetan; antibiotikoak ere lagungarriak dira baina ez dute eritasuna sendatzen.