Departamento de Cultura y Política Lingüística

kolektibismo

iz. Ekon. Gizartearen eta ekonomiaren antolaketa sistema, indibidualismoaren aurkakoa. Horren arabera, jabetza pribatua edo gizabanakoarena, estatuak bereganatzen du, hau da, jabetza kolektibo bihurtzen du. Egungo gizartearen kolektibismoari dagozkion lehen ideiak Jean-Jacques Rousseau frantses pentsalariak argitaratu zituen Du contrat social (Gizarte kontratuaz) liburuan, 1762an. XX. mendean kolektibismoaren era agertu dira, hain zuzen ere, sozialismoa, komunismoa eta faxismoa.