Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kola

Errusiako ipar-mendebaleko penintsula, Murmansk-eko lurraldean, Barents itsasoaren eta Itsaso Zuriaren artean. 100.000 km2. Penintsula menditsua da (1.191 m ditu mendi garaienak); tundrako landaredia da nagusi iparraldean, eta taigakoa hegoaldean. Garrantzi handiko meatzeak daude (aluminioa eta nikela). Penintsularen iparraldean dago Murmansk, lurraldeko hiri eta portu nagusia. Barnealdean laponiar herriak bizi dira.