Departamento de Cultura y Política Lingüística

Domiziano, Tito Flavio

(Lat. Titus Flavius Domitianus) Erromako enperadorea 81-96 bitartean (Erroma, 51 - Erroma, 96). Vespasianoren semea zen. Bere anaia Titoren lekua hartu zuen 81. urtean. 64. eta 80. urteetako suteek Erroma suntsitu ondoren hiria berriro eraiki eta eraikuntza ederrez hornitu zuen. Erabateko agintea eskuratu zuen. Gogor eta bortizki eraso zien Inperioko monarkia zentralizatuaren aurka ageri ziren aristokratei. Inperioa Bretainiara eta Germaniara hedatu zuen. Kristauak esetsi zituen eta gainera erbesteratu egin zituen aristokratak eta historialariak. Domizia Longina bere emazteak parte izan zuen konplot baten ondorioz hil zen 96. urtean.