Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Alejo Carpentier (1904-1980) Julio Cortazar (1914-1984)
Alejo Carpentier
Habanan jaio zen, 1904ko abenduaren
26an. Aita bi urte lehenago Kubara joandako
arkitekto frantses bat zen. Bera ere
arkitektura ikasketak egiten hasi zen baina
bukatu gabe utzi zituen. 1924-1928 bitartean
Carteles aldizkariko zuzendaria izan
zen eta Revisa de Avance aldizkariaren sortzaileetako
bat, 1927. urtean. Gero espetxeratua
izan zen bere ideia ezkertiar nazionalistengatik
. Harreman estua izan zuen
Amadero Roldan musikariarekin eta Kubako
"musika berria"-ren lehen kontzertuak antolatu
zituen. Frantziara erbesteratu zen eta
han bizi izan zen bere bizitzako urte gehienetan,
Iman aldizkariko zuzendari lana
eginez, besteak beste. Espainian idazleen
biltzar batean (1937), Kuban musikologia
azterketak egiten eta irratain lan egiten
(1939), eta Haitin esklaboen istoria aztertzen
(1943), besteak beste, egon ondoren,
1945ean Karakasa joan zen eta han bizi izan
zen 1959 arte. Urte hartan, Kubako Iraultzaren
garaipena zela eta, bere herrialdera
itzuli zen eta iraultzaileekin bat egin zuen.
Harrezkero Kubako gobernu iraultzailearen
enbaxadore izan zen Frantzian, eta Parisen
hil zen, 1980an.
"La discusion" aldizkarian artikuluak eta
saiakerak idatziz bere burua ezagutzera
eman ondoren, 1930ean bere lehenengo
eleberria argitaratu zuen, Ecue-Yamba-O!,
afrokubatar estanpen bilduma bat ; eleberriak
interes handiago du estilistika ariketa
eta dokumentu gisa kontakizun gisa baino,
eta ez dauka zerikusirik hurrengo lanekin.
Urte hartan bertan afrokubanismoari buruzko
eleberri dokumental bat argitaratu zuen,
argazki eta guzti. Gero denbora luzean
batere argitaratu gabe egon ondoren -salbu
musikologiazko lan bat, La musica en Cuba
(1946, Musika Kuban)-, 1949an El reino de este mundo (Mundu honetako erreinua)
eleberria argitaratu zuen, Santo Domingoko
uhartean iraultza bitartean gertatu ziren
gertaera batzuen berri emanez, gauza
irudizkoak eta historikoak nahastuz, eta
afroantilletarren sinesmen magikoak askatasuna
eta justizia lortzeko nahiarekin elkartuz
.
Hurrena Lospasosperdidos (1953, Urrats
galduak) argitaratu zuen, aurrez aurre jarriz
Latinamerikako ezaugarri nagusitzat
zuen "miragarritasuna" sartaldeko zibilizazio
teknikoaren mundu arrazionalista eta
mekanikoarekin ; eleberri horretako protagonista
musika primitiboari buruzko ikerketak
egiten dituen Latinamerikako musikologo
bat da, idazlea bera zen bezala.
Handik hiru urtera El acoso (1956, Esetsaldia)
argitaratu zuen, Bautistaren errejimenaren
klaustrofobia eta frustrazioak
azalduz. 1958an Guerra del tiempo (Denboraren
gerra) argitaratu zuen, aurretik idatzitako
hiru kontakizunen bilduma : El camino
de Santiago (Santiago bidea) -Kontraerreformako
eta erlijio gerren garaiari buruzkoa-,
Viaje a la semilla (Bidaia hazira)
-kronologien eta biografien ohiko ordena
irauliz, lur jabe baten bizitza kontatzen du,
hil zoritik jaio bitarteraino eta are atzerago
ere, gizakia bera sortu aurreko garaietario-
eta Semejante a la noche (Gauaren
antzeko).
Baina Carpentierren lanik ospetsuena El
siglo de las luces da (1962, Argien mendea).
Eleberria kronika historiko mardul bat da,
Kariben kokatua, Frantziako Iraultzak sortu
zituen kontraesanen eta indarkeriaren
berri ematen duena. Gertakizuna Guadalupeko
uhartean gertatzen da, hango merkatari
bat Frantziako Iraultzaren ideiak ez ezik
gillotina ere ezartzen ahalegindu zenean.
Aurreko eleberrietan ez bezala, lan honetan
Carpentierrek estilo barroko txundigarri baten maisutasuna erakutsi zuen, bere
kontakizun egituren konplexutasunak eta
xarmagarritasunak eta zorroztasun historikoak
eta dokumentalak areagotua.
Azkeneko lanean artean hauek dira aipagarrienak
: El discurso del metodo (1974,
Metodoaren diskurtsua), El derecho de asilo
(19872, Babes eskubidea), Los convidados
de plata (1973, Zilarrezko gonbidatuak),
Concierto barroco (1974, Kontzertu
barrokoa), La consagracion de la primavera
(1978, Udaberriaren sagaratzea) eta El arpa
y la sombra (1979, Harpa eta itzala).
Carpentierrek, Espainiako Urrezko Mendeko
idazleen eragin handia duen prosa
izugarri oparo eta barroko baten bidez,
Ameriketako kontinentearen bizitzako eta
politikako arazoak aztertu zituen bere
obran, bai eta beste inork baino hobeto
erakutsi Karibeko mudu magikoaren xarma
eta lilura.
Julio Cortazar
Bruselasen jaio zen, 1914ko abuztuaren
26an. Argentinan egin zituen ikasketak, argentinarrak
baitzituen gurasoak, eta han
hasi zen lanean ere, itzultzaile gisa. 1951n
argitaratu zuen bere lehen kontakizun liburua,
Bestiario, elementu irrazionalez betetako
mundu bat aurkeztuz hizkuntza argi
eta eutsi baten bidez. Handik gutxira, Frantziako
gobernuaren beka bati esker, Parisa
joan zen, eta han bizi izan zen aurrerantzean
. Dena den, asko ibili zen batetik bestera,
UNESCOko funtzionario gisa.
Kuban iraultzaileak nagusitu zirenean,
bidaia egin zuen Habanara, Fidel Castrokgonbidatuta, eta iraultzaren aldezle eta zabaltzaile
izan zen harrezkero, iraultzaren aldeko
saiakerak eta artikuluak idatziz, eta
hitzaldiak eginez. Nikaraguan ere izan zen,
Fronte Sandinistak aginpidea lortu zuenean,
eta han bizitakoaren berri emanez idatzi
zuen Nicaragua tan violentamente dulce
(1984, Nikaragua hain bortizki eztia).
Parisen, bizimodua ateratzeko, Poe eta
Yourcenar-en lanak itzuli zituen, besteak beste,
maisutasunez itzuli ere. Haren obraren
parte handi bat argitaratuta bazegoen ere
Buenos Airesen, Parisko aldian hasi zen
haren ospea nazioartera zabaltzen. Poesia
idazten hasi zen, Julio Denis izenordea hartuta
(1938, Presencias). Nahiz eta prosak
ekarri zion ospea, poesia idazten jarraitu
zuen, eta prosan idatzitako poema bat ere
argitaratu zuen, Los reyes (1949, Erregeak),
minotauroren mitoari buruzko aldaera.
Garai hartan bere lehen ipuinak idazten
hasi zen, Borges maisutzat eta ardaztzat
zuen Buenos Airesko literatur ingurunean.
Izan ere, Borgesek errealismo erromantikoa
baztertuta, ateak zabaldu baitzizkion fikzio
fantastikoari. 1951n bere lehenengo kontakizun
liburua argitaratu zuen : Bestiario
(1951, Piztitegia). Eta urte hartan bertan
joan zen Parisa, bai peronismoaren ezinikusiak
bultzatuta, bai mugak gainditu beharrak
bultzatuta.
Cortazarren fantasiaren ikuspegian nabarmena
da bere maisu handi Poeren eragina,
baina haren literaturaren handitasuna
hizkuntzaren erabileran datza : alegia, idazlea
pertsonaien hizketa moduan eta esaldi
eginen eta modismoen erabilera inoiz isekazkoan
oinarritutako sedukzio estrategia
batez baliatu zen. Cortazarrek Argentinakoerdiko klaseko jendearen hizketa modua
birsortu zuen, beste batzuek auzo pobreetakoa
birsortu zuten bezala. Hori zuen
fantasia egunerokotasunean tartekatzeko
modua, bilbearen ifrentzuan dauden errealitateetara
ihes egin nahiz bezala.
Cortazarren lanek Frantziako surrealismoaren
eragin handia dutela esan ohi da.
Haren ipuinek bi espazio paralelo aurkezten
dituzte : kontakizunean gertatzen diren
gauzen bertsio errealista naturala erakusten
du batean, eta gertakari horien berorien
bertsio naturaz gaindikoa bestean. Ezaugarri
horiek berak aurki daitezke haren beste
ipuin liburuetan : Historias de Cronopios y
de Famas (1962, Kronopio eta famen historiak)
-Buenos Aires karikaturizatu bati
buruzko oharren eta inprobisazioen bilduma
umoretsu bezain samurra-, Las armas
secretas (1964, Arma sekretuak) eta Octaedro
(1974, Oktaedroa, Gerardo Markuletak
euskaratua).
Baina behin betiko ospea eleberri batek
eman zion, haren maisulantzat hartzen
dena : Rayuela (1963), esperimentala hizkuntzari
dagokionez, eta Parisen eta Buenos
Airesen girotua. Liburu horretan, munduari
buruzko ikuspegi zatikatua eta anbiguoa,
batetik, eta argentinar emigranteen eta frantsesen
arteko kontrapuntua, bestetik, halako
friso polifazetiko batean elkartzen dira. Liburua
abentura espiritual zoragarria da eta
hitzaurrean idazleak irakurlea gonbidatzen
du kontakizunaren prozesuan parte hartzera,
kontakizunaren materia ordenatzeko
modu desberdinak iradokiz. Errealitateari
antz emateko eta gauzak adierazteko formula
desberdinak proposatzen dituen liburua
da, eta argitaratu zenean, kritikaren
goraipamen eta laudoriozko hitzen artean,
baina baita eztabaida handien artean, Carlos
Fuentes idazle mexikarrak liburua Pandoraren
kutxarekin konparatu zuen. Rayuela,
eztabaida handiak piztu bazituen ere
Latinamerikan, abangoardiaren eta modernoatasunaren
ordezkari nagusi bilakatu da.
Ahalegin berritzaile horren bidetik, 62.
Modelo para armar (1968, Muntatzeko eredua)
idatzi zuen gero. La vuelta al dia en
ochenta mundos (1967, Egunari ingurua
laurogei mundutan) eta Ultimo round
(1969, Azken raunda) lanetan collage teknikaz
baliatu zen eta egunkari zatiak, iruzkinak,
prosa eta poesia nahastuta erabili
zituen, generoen muga ortodoxoak hausteko
ahaleginean. Geroko lanen artean aipagarriak
ditu, besteak beste : eleberri bat,
Libro deManuel (1973, Manuelen liburua),
ipuin bildumak, Oktaedroa (1974), Alguien
que anda por ahi (1977, Hor dabilen norbait),
Un tal Lucas (1979, Lukas delako bat)
-denetan autobiografikoena-, bidaia liburu
berezi bat, Les Autonautes de la cosmoroute
(1982, Kosmobideko autonatak), bere neska
lagun Carol Dunlopekin batera idatzia.Julio Cortazarrentzat kontakizunaren
legeak haustea ez zen lizentzia hutsa, idazteko
modu bat baizik. Azken liburu horietako
batean, Manuelen liburua, muturreraino
eraman zuen lege hauste hori, bere
konpromezu politikoa eta ezkerreko ideologia
agerian uzteaz gainera. Azken batean,
Cortazarren kontakizun guztiak eguneroko
errealitatearen islaren eta ikerketa metafisikoaren
artean oreka lortu nahiaren inguruan
mamitu ziren, eta horrek ateak zabalik
uzten zituen liburuak era desberdinetan
interpretatzeko.
1983ko bukaeran Julio Cortazarrek bidaia
egin zuen Buenos Airesa -oso harrera
beroa egin zioten-, eta handik gutxira,
1984ko otsailaren 12an, hil zen, Parisen.