Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Andre Malraux (1901-1976)
Abenturazale eta bidaiari handia
Malraux familia aberats batean jaio zen,
baina haren haurtzaroari eta heziketari
buruzko datu askorik ez dago. Egileak gordean
izan zituen familiaren gorabeherak eta
bere sentimenduak ; dena dela, Malrauxek
Antimemoriak obran dioenez, ez zuen haurtzaro
zoriontsua izan.
Gaztetan literaturarako zaletasun handia
izan zuen (Baudelaire, Michelet, Victor
Hugo), eta oso gaztetatik erakarri zuen arte
lanen misterioaren lilurak ; 1922an pinturari
buruzko idazlan bat eman zuen argitara.
Gauza jakina da, orobat, Ekialdeko hizkuntzak
ikasi zituela Ekialdeko Hizkuntzen
Eskolan eta oso gazterik hasi zela bidaiatzen.
192lean Clara Goldschmidtekin ezkondu
zen, eta Europa guztian zehar bidaiatu
ziren, Italian, Pragan eta Alemanian barrena
batez ere. Malrauxek bere bidaia eta
abenturetatik hartu zuen literatura lanetarako
gaia oro har, eta horrenbestez, berebiziko
garrantzia izan zuten bidaia haiek
bere bizitzan eta karreran.
Ekialde Urrunerako bidaiak: Indotxina eta Txinan barrena
1923an Kanbodiara abiatu ziren Malraux
senar-emazteak eta haien adiskide bat. Han
espedizio arkeologiko bat osatu zuten khemerren
errege bidean zehar, oihanean barrena
. BenteaT Srey tenplu khmerretik eskulturak
eta behe erliebeak hartu zituztelaeta,
Kanbodiako hiriburura itzuli zirenean
lapurreta egiteagatik atxilo hartu zituzten ;
Saingoneko epaitegiak urtebeteko espetxe
zigorra ezarri zion Malrauxi, eta urte hartan bertan, espetxeratu aurretik alde egin
zuen. Bidaia hark berebiziko eragina izan
zuen Malrauxengan, bidaia hartan hasi baitzen,
hain zuzen ere, Ekialde Urruneko arazo
politikoak eta nazionalak hurbiletik ezagutzen
. Arkeologo gazte gisa Kanbodian
bizi izandako gorabeheretan oinarriturik
idatzi zuen gerora La voie royale (1930,
Errege bidea) obra, bere lan nagusietakoa
izan zena.
Indotxinarako bidaia hartako gertaerak
zirela-eta Frantziako agintari kolonialisten
kontrako jarrera hartu zuen Malrauxek, eta
hara itzuli zen berriro 1925ean, borroka
antikolonialista aurrera eramateko asmoz.
Kanbodiako egonaldi hartan ospe handia
lortu zuen bere panfletoekin, eta administrazio
kolonialaren bidegabekerien kontrako
aldizkari bat sortu zuen, L Indochine deitua
hasieran eta LIndochine enchainee
ondoren. Esperientzia nekagarria izan zen
ordea, eta urte hartan bertan alde egin zuen
Saigondik.
Garaitsu hartakoa du La Tentation de
l'Occident (1926, Mendebaldearen tentazioa)
saiakera. Europan zehar bidaia egiten
ari den gazte txinatar baten eta Ekialde
Urruna ezagutzen ari den gazte frantses
baten arteko gutun truke moduan idatzitako
saiakera bat da, eta egileak gerora idatzi
zituen obretan agertzen diren zenbait
ezaugarri biltzen ditu : Asiaren garrantzia azpimarratzea
-Asiako zibilizazio askotarikoek,
etnografiak, liluratuta zeukaten
Malraux-, elkarrizketaren erabilera, trinkotasuna
...
Txinan zehar ibili zen Malraux ondoren,
eta garrantzi handiko jarduera politikoa
izan zuen hango iraultzan. Adituen ustez
txinatar iraultzako hainbat gertaeretan
parte hartu zuen, eta Txiang Kai-xek buruzagia
eta haren laguntzaile Mikhail Borodin
errusiarra ezagutu bide zituen. Txinako
iraultzari buruzkoa da, hain zuzen ere,
Malrauxen liburu ezagunenetako bat, La
Condition humaine (1933, Giza izatea).
Espainiako egonaldia
1936an Espainiara joan zen Jose Bergaminek gonbidatuta. Malraux Espainiara iritsi eta handik bi hilabetera gerra zibila hasi zen, eta Malrauxek oste errepublikarrarekin bat egin zuen ; aireko gudarosteko koronel izatera iritsi zen, eta beste lan garrantzitsu batzuez gainera Estatu Batuetara bidaiatu zen Espainiarako medikuntzazko laguntza eskuratzearren. Ameriketatik itzuli zenean, 1937an, Lespoir (Itxaropena) obra eman zuen argitara gerra haren lehenengo bederatzi hilabeteetako gertaeretan oinarri harturik, eta izen bereko filma produzitu eta zuzendu zuen Bartzelonan 1938an. 1939an estreinatu zen, baina urte askoan debekatuta egon zen ondoren.
De Gaulle jeneralarekiko harremana eta azken urteak
11. Mundu gerraren garaian frantses gudarostearekin
borrokatu zen Malraux, baina
1940an atxilo hartu zuten alemaniarrek.
Alemaniarren mendetik ihes egitea lortu ondoren
erresistentzian parte hartu zuen, Lot,
Dordogne eta Correzeko buruzagi gisa.
1944an berriro harrapatu zuten naziek,
haina Frantziako gudarosteak askatu zuen.
Ondoren Frantziako Brigada Askea antolatu
zuen eta Alsaziako frontean borrokatu
zen De Gaullerekin batera. De Gaulleren
aldeko sutsua izan zen Malraux eta jenerala
presidente hautatu zutenez gero harentzat
lanean jardun zuen ; 1945ean ministro
izendatu zuten eta garai bateko ezkerreko
joeretatik aldenduz eta iraultzarako grina
eta marxismoarekiko atxikimendua alde
batera utzita, mendebaldeko kulturari lotu
zitzaion berriro. 1958an De Gaulle bigarrenez
lehendakari izendatu zutenean, Malrauxek
kultura gaietarako ministerioa sortu
zuen eta haren arduradun izan zen hamar
urtez. Zenbaiten ustez Frantzian sekula izan
den kultura ministro azkar eta orijinalena
izan zen Malraux.
1971n Bengalaren aldeko askapen higikundearekin
bat egin zuen Malrauxek, eta
hango herriaren alde borrokatu behar zuela
erabaki zuen. Indiaren laguntzari esker,
ordea, bengalarrek Pakistanengandik burujabetasuna
lortu zuten, eta Malrauxek
antolaturiko taldea ez zen sekula Bangla
Deshen borrokatu.
Literatura lanak
Orain arte azaldu denaren arabera, gorabehera
askoko eta dramatismo handiko bizitza
izan zen Malrauxek, eta bere belaunaldiko
beste idazle batzuek ez bezala I. Mundu
Gerran zuzenean parte hartu ez bazuen
ere, arrisku eta abenturaz beteriko bizitza
bizi izan zuen. Bizitza dramatiko eta gorabehera
handiko hartan idealismo politikoaren
eta borroka iraultzailearen arteko bikoiztasun
trajikoa agertzen duten eleberri bikain indar
handikoak idatzi zituen batez ere.
Bere lehen lan garrantzitsua Konkistatzaileak
(1928) izan zen. Obra hartan britainiar
inperialismoaren kontrako iraultzaren
berri ematen du, eta iraultzari buruzkoa
da, orobat, Malrauxen maisu lana, Giza izatea
(1933).
Liburua Shangain dago kokatua, 1927an,
Txinako gerra zibilaren garaian. Matxinatukomunista batzuk (Txen, Kyo, Katow errusiarra)
dira protagonista. Komunistek beren
mendean hartzen dute hiria Kuomitang-aren
gudarostea hirian sartu baino lehen. Txiang
Kai-xek jeneralak txinatar eta frantses kapitalistekin
hitzarmena lortzea erabakitzen
du, erabateko nagusitasuna eskuratzearren.
Komunistek, ordea, ez dute halakorik onartzen;
Internazionalak, berriz esku ez hartzea
erabakitzen du eta Txiang Kai-xekek,
azkenik, lehen bere kide izandakoen matxinada
zapaltzen du. Txenek bere buruaz
beste egiten du jeneralaren kontrako atentatua
egin ondoren ; Kyo hiltzera kondenatzen
dute eta bere buruaz beste egiten du
zianuroa edanez, eta Katow-ek, berriz, bere
zianuroa beste bi kondenaturi eman eta
hera bizirik erretzea onartzen du. Gaur
egungo politikari idealisten kontraesanak,
okerrak eta kezkak garbien agertzen dituen
eleberrietako bat da Giza izatea.
Bai obra horretan eta bai Hong-Kongen
txinatar iraultzaileek britainiarren kontra
egindako borroka kontagai duen Les conquerants
(1926, Konkistatzaileak) eleberrian,
giza askatasuna norbanakoaren jardueraren
bidez soilik adieraz daitekeela
dioen ideia dago oinarrian.
Baina Ekialdeko herrialdeei buruzko
kezkaz gainera, Europako gertaeretarako
arreta ere izan zuen Malrauxek, eta Europan
faxismoa hartzen ari zen indarra salatu
nahi izan zuen, adibidez, 1935ean argitara
emandako Mespretxuaren garaia eleberrian,
nazismoaren ankerkerien kontrako
adierazpen bikain bat osatuz.
11. Mundu Gerran zehar eleberri ziklo
bat idazten hasi zen, La lutte contre lange
(Aingeruaren kontrako borroka) izenburupean,
eta gizakiak heriotzaren eta bidegabekeriaren
kontra aurrera daraman borrokaren
inguruko gogoeta gai harturik baina
ziklo hartako parte bat bakarrik gorde zen :
Les noyers d Altenburg (1943, Altenburg-eko
intxaurrak).
II. Mundu Gerra ondorengo urteetan
eleberriak idazteari utzi zion eta estetikari
eta artearen filosofiari buruzko lanak eman
zituen argitara batez ere. Arteari eta zibilizazioari
buruzko saiakeretan aipagarriak
ditu, besteak beste, Isiltasunaren ahotsak
(1951) eta La Metamorpbose des dieux
(1957, Jainkoen metamorfosia). Isiltasunaren
ahotsak obran artearen historia bat egin
zuen. Bikain dokumentaturiko obra da,
herrialde eta garai guztietan arteak izan
duen bilakaerari buruzko lan handia. Baina
aldi berean bere gogoeta filosofikoak ere
biltzen ditu obra horrek eta artea gizakiaren
sormenaren adierazpen gorena dela
erakusten du, gizakiaren izate absurdo eta
ezdeusa goratzen duen jarduera gisa agertzen
du artea.
Azkenik, Malrauxen obran azpimarratzekoa
da Antimemoriak (1967). Obra horretan munduari buruz zuen ikuspegia agertzen
duten gogoeta sakonak idatzi zituen
eta bere obra guztian obsesio bihurtzen den
heriotzaren gaiari buruzko iritzia azaldu
zuen eta absolutuaren bilaketa eta heriotzaren
obsesioa elkarri uztarturik daudela
erakutsi nahi izan zuen.
Malrauxen azken lan aipagarria Soka
eta arratoiak (1976) izan zen, eta aurrekoan
bezala, historiarako eta arte plastikoetarako
zaletasunak ezaugarrituriko bizitza
baten oroitzapenak bildu zituen obra honetan
ere.