Idazle deserriratua
Elias Canetti Rustschuk-en (Bulgaria)
jaio zen 1905ean, Bulgaria turkiarren mendean
zegoen garaian, familia judu batean ;
aita sefardia zuen jatorriz, ama, berriz, askenazia
. 1911n Ingalaterrara joan zen bizitzera
bere gurasoekin, eta han hil zitzaion aita,
Manchesterren. 1913an, amak eta Canetti
anaiek Vienan hartu zuten bizilekua. 1916tik
1924ra Canettik batxilergo ikasketak egin
zituen Zurichen eta Frankfurten. 1924tik aurrera
izadi zientziazko ikasketak egin zituen
Vienan ; 1929an doktore izendatu zuten
kimika zientzietan. Baina berehala hartu
zuen Canettik literaturan aritzeko erabakia.
1935ean argitaratu zuen bere nobela bakarra,
Die Blendung (Lilura edo Autodafe),
1935ean argitaratua eta naziek debekatua ;
obra horren ondoren hogeita hamar bat urte
eman zituen berarentzat bere obra osoko
libururik garrantzitsuena zena idazten :
Masse und Macht (Masa eta agintea), 1960an
Hanburgon argitaratua.
Canettiren heste idazlan batzuk : Die
Komodie der Eitelkeiten (1934, 1950ean argitaratua,
Hutsalkerien komedia), Der andere
Prozess. Kafkas Briefe an Felice (Beste
auzia. Ka/kakFeliceri idatzitako gutunak),
Die Provinz des Menschen. Aufzeichnungen
(Gizonaren probintzia. Bizitza baten
historia), Die Fackel im Ohr. Lebensgeschichte
(1921-1931, Zuzia belarrian), Das
Gewissen der Worte (Hitzen kontzientzia),
Das Augenspiel.? Lebensgeschichte (1931-
1937, Begien jokoa).
Bitartean, gorabehera politikoak zirela
eta, erbestera joan behar izan zuen berriz,
eta Ingalaterran hartu zuen berriro ere bizilekua,
han bizi izan zen luzaroan, harik eta
1970 inguruan Zurichen (Suitza) behin betiko
kokatu zen arte. Canettik txikitandik
bizilekutzat izan zituen hirien zerrendak -
Rustschuk, Manchester, Viena, Zurich,
Frankfurt, Londres- Europako erdialdeko
hiri garrantzitsuenak biltzen ditu, eta ez
ustekabean hala ere, zeren eta Canettirengan
ondo gorpuzten baita, sefardia izanik,XX. mendean askenazi gehienek egin behar
izan zuten ibilbidea, deserrian ibili behar
izan baitzuten ia etengabe, naziek esetsita
batik bat. 1981ean Literaturako Nobel
saria eman zioten ; 1994an hil zen.
Europan barrena batetik bestera ibiltze
horrek lurralde zabal eta era askotako batekoa
zelako kontzientzia errotu zuen Canettirengan,
eta sentipen horrek hizkuntza,
kultura eta paisaje asko bereganatzea ekarri
zion. Aberriaren uste mugatu oro arbuiaturik,
Canettik txiki-txikitandik izan zuen
Europa osoa lurralde kutuntzat, eta herri
asko eta elkarren desberdinak izan arren,
batasun bat ikusten zion eremu handi hari.
Harentzat, Europan zehar ibiltzea, eta Europako
erdialdean bereziki, ez zen kokalekuz,
aberriz edo kulturaz aldatzea. Bai
hizkuntzaz aldatzea, baina ez kulturaz aldatzea,
zeren eta Canettik oso kontuan hartzen
baitzuen bereizkuntza hori, eta haren
bizitzaren ezaugarri bat baita : ez bide zen
gustura sentitzen nazio ideologiaren batek
estuegi mugatutako lurralde batean, eta
agian horrexegatik bizi izan zituen bere
azken urteak Suitzan, hiruzpalau nazioz
osatua eta hiruzpalau hizkuntza hitz egiten
dituen herrialdea baita, askoz indar handiagoko
eta ezaugarri indartsuagoko nazioen
artean kokatua : Italiaren, Frantziaren,
Alemaniaren eta Austriaren artean. Canettiren
lurralde gabetasun horrek edo deserri
horrek zerikusi handia du hizkuntzaz zuen
usteekin eta sentipenekin.
Hizkuntzaren auzia
Canettik bulgariera eta ladinoa familiatik
ezagutzen zituen, eta, geroztik, bizi izan
zen herrialdeetako hizkuntzak ere ikasi zituen
: ingelesa eta alemana. Eskolan grekera
eta latina ikasi zituen, eta baita frantsesa ere,
egonaldi luzeak egin baitzituen Parisen eta
irakurri ere asko irakurri baitzuen frantsesez
. Baina kontua ez da soil-soilik hizkuntza
asko zekizkiela, gertaera horrek Canettirengan
sortu zuen ikuspegi berezia baizik.Canettiren garaian eta bere inguruan
izan zituen idazleen artean hizkuntza auzi
erabakigarria eta oinarri-oinarrizkoa zen kulturari
buruz zuten ikuspegian eta uste orokorrean
. Hizkuntzaren filosofoa ez izanagatik,
Canettik arreta handiz jarraitu zion XX. mendearen
hasieran Europako kulturan, eta batez
ere Vienan, hizkuntzari buruz izan zen eztabaida
biziari. Giro horren adierazgarri da
Hugo von Hofmannsthal-en, Fritz Mauthner-en
eta Sigmund Freuden obren baitan
zegoen hizkuntzaren filosofia ; oro har, literaturazko
adierazpenaren oinarria, batetik,
eta gizakien arteko komunikazioarena, bestetik,
izatez den hizkuntzarekiko mesfidantza
zen giro haren ezaugarri nagusia.
Eztabaida horri dagokionez, eragin handia
izan zuen Canettirengan Karl Kraus olerkaria
eta kritikaria ezagutu izanak eta hark
zuen jarrerak. Canettik berak aitortua da
Krausek Vienan egiten zituen hitzaldi sutsuen
miresle handia izan zela, eta bere prestakuntza
intelektualerako bi eredu nagusi
izan zituela gaztaroan: Karl Kraus bera eta
Robert Musil. Baina Canettik Krausi zion
mirespen hura haren hitz egiteko moduak
sortua zen, hitzaren bizitasunak eta edozein
hizkuntzak duen ahalmen mugagabeaz jabetu
izanak. Hitzaren errejistro fonetiko,
musikal eta dramatikoez konturatu izanak
eragin handia izan zuen Canettiren estiloan,
eta isiltasuna eta arnasketa ere era berean
balioetsi zituen, orrialde oso bateko esaldiak
bezain esanguratsuak eta funtsezkoak
iruditzen baitzitzaizkion, eta, Freuden hizkuntzari
buruzko teorien harian, garrantzi
handia ematen zion orobat batzuetan erreparatu
ere gabe esaten ditugun hitzen atzean
ezkutatzen den egiari.
Horrek ez du esan nahi Canettik interesik
ez zuenik hizkuntzaren bidez esan eta
eratu daitekeen guztian, baina oso kontuan
hartzekoa da Canettirentzat hizkuntza etahizketa bete-betean zegozkiola gorputzari,
eta, hortaz, hizkuntza mintzatuak ez zuen
harentzat behar bezain eraginik izango, non
ez baitzen gorputz bizi batetik sortua.
Canettik hizkuntzaren edukiaz zuen iritziari
dagokionez, berbaldi tinko luzeak
egiteko gauza ziren idazleak zituen maiteenak,
gaztetan lilura sortua zion Karl Krausen
oratoriaren bultzada eta bizitasuna zutenak,
alegia. Aipa dezagun, besteak beste,
James Joyceren hizkuntza literarioaren sakabanatzea
Canettiri ez zitzaiola behin ere gustatu;
Robert Musil idazle alemana eta Hermann
Broch austriar nobelagilea, berriz, beti
izan zituen gogoko, kontuan hartu beharra
baitago bi horien prosa XX. mendean aleman
hizkuntzak eman duen obrarik gailenena
dela filosofiaren aldetik eta landuena
adimenaren aldetik.
Bere garaiko pentsalari goren batzuek
-Hoffmannsthal, Wittgenstein, Rudolf Steiner-
hizkuntzaren adierazteko eta komunikatzeko
ahalmena oso garbi ikusten ez
bazuten ere, Canetti, aitzitik, hitzaren aldezle
sutsua izan zen beti, eta mututasunaren etsai
amorratua beraz : Jakinduria isila arriskutsua
iruditzen zait, gero eta isilagoa izaten
baita, eta, azkenik, ezkutuko jakinduria bihurtzen,
XX. mendeko idazleen artean Canetti
izan zen, Musil, Broch eta Freudekin
batera, gehien borrokatu zena hitzaren arrazoiak
eta zentzuak indarrean iraun zezan,
eta, zentzu horretan, esan liteke Canetti Ilustrazioaren
eta erromantizismoaren oinordekoa
izan zela, hitzari dagokion energia
espiritualaren ordezkari izan zenez.
Idazlearen egitekoa
Arestian aipatua da Canettik osotasun
baten gisa ikusten zuela Europa, eta ez ziela,
beraz, garrantzi handirik ematen nazioen berezitasunei
eta ezaugarriei, non ez zuten osotasun
hori indartzen eta iraunarazten. Hortaz,
Canetti ez zen batere nazionalista izan,
Europaren batasun espiritualean sinesten baitzuen,
Goetheren eta posterromantizismoaren
ideiekin eta tradizioarekin bat eginik.
Vienan XX. mendearen hasieran zegoen
kultur giroaren elementu batzuen bidez
antolatu zuen Canettik bere literatura eta
bere kulturaren ikuskera. Harentzat, pertsonaren
nortasuna ez zen soilik konplexua,
anitza zen gainera, eta horrek eragin handia
izan zuen Canettiren beraren literaturaren
teorian, eta itxuraldaketaren ideiarekin
lotu zuen hala nortasunaren izate behin behinekoa
nola hizkuntzaren higimena : «Hasieran
ez zegoen inolako koherentziarik.
Milaka eta milaka ideia askaturik besterik
ez. Ideia haiek pertsonaia bihurtzen hasi
ziren arte ez zen sortu loturarik, ordena
jakin baten hasiera edo izan zitekeen zerarik. Itxuraldaketaren bidez neure buruaz
ahazteko ahalegin suminean neukan jarria
neure arreta guztia.-
1976an idazlearen zereginari buruz Munichen
egin zuen hitzaldi batean honela
mintzatu zen Canetti : 4txuraldaketen gordelari
deitu diet idazleei, eta hala dira zentzu
batean baino gehiagotan. Mundua lanari
etekinak ateratzera eta espezializaziora zeharo
emana dagoenez, eta, halako mugatze
lineal batean, iritsi nahi dituen helburuak
baizik ikusten ez dituenez ; munduak, bere
aldetik, gailur horietako bakardade hotzetara
bideratzen dituenez bere indar guztiak,
haina kontuan hartzen ez duenez eta nahasi
egiten duenez hurbil duena, askotarikoa eta
benetakoa dena, inongo gailurrera igotzeko
zubi izatera makurtzen ez dena ; mundu
horrek gero eta gehiago debekatzen duenez
edozein itxuraldaketa, zeren eta ekoizpenaren
helburu hakar eta unibertsalaren
kontrakoa irizten baitio, eta guztiz modu
burugabean ugaltzen dituenez bere burua
suntsitzeko baliabideak eta saiatzen denez
aldi berean gizonak aldez aurretik bereganatuak
zituen nolakotasunen hondarrak
itotzen, zeren eta horrek traba egin bailiezaioke
; mundu hori horrelakoa denez, eta
izan litezkeen mundu guztien artean itsuena
dela esango genuke guk, oso-oso garrantzitsua
dirudi hain zuzen itxuraldaketaren
dohain baliotsu horretaz baliatzen jarraitzeko
prest dagoen jendea existitzeak, zer ere
egiten duen munduak.»
Jendetza eta gizabanakoa
Canetti Europako inperiorik gailen eta
zabalenetako batean jaio zen, inperio hori
gainbeheran hasi zen unean bertan. Ordu
arte inperio hura oso bateratua egona zen
lurraldearen eta politikaren aldetik, hizkuntza
bat nagusitua zen beste guztien artean
-alemana-, eta burges onaren eta abertzale
onaren mito liberal indartsua sortua zuen,
inperioaren aurrerabide ekonomiko, politiko
eta militarraren alde ari zen gizon txit
prestuaren mitoa.
Baina handik aurrera errealitate eta uste
haiek guztiak lilura hutsa bihurtu ziren : inperioa
desegin egin zen, hizkuntzak ugaldu,
lurraldeek mugak aldatu zituzten, eta
haietako asko burujabe eta independente
egin ziren. Garai hartan abangoardiako
joerak nagusitu ziren artean, batzuk estetizistagoak,
besteak iraultzaileagoak.
Testuinguru hartan, Elias Canettik hondamen
haren aztarnak bildu zituen, mende
osoan zehar egin zuen gertaera haiei buruz
gogoeta, eta etengabe lehiatu zen Europaren
baitako kultura eta zibilizazio humanistiko galdu hura berreskuratzen. Haren obran
garbi adierazia dago XX. mendearen auzi nagusia
masa edo jendetza eratu izana dela,
eta horrek ondorio handiak ekarri dituela, eta
masaren trinkotasun astun likatsu horren
kontra gizabanakoen hitzezko burujabetza,
adimenezko burujabetza, dela irtenbide
bakarra. Canettirentzat gizabanakoaren zeregin
nagusia burujabetza galdua berreskuratzea
da, gizabanakoa baita, azken batean,
itxuraldaketak egiteko eta masaren ideiak
edo aitzakiak kutsatu gaheko adierazpenak
egiteko askatasuna bere gain daukan bakarra
. Azkenik, Canettiren iritzian, berreskuratze
hori edozeinen esku dago, horretarako
aski baita hizkuntza esaten diogun tresna
unibertsal hori zaintzea eta trebatzea.