Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Jorge Luis Borges (1899-1986) Mario Benedetti (1920)
Jorge Luis Borges
Jorge Luis Borges, Ameriketako literatura
berriaren esentzia, Buenos Airesen jaio
zen, 1899an, familia aberats batean, portugaldar
jatorrikoa aitaren aldetik eta ingelesa
amarenetik. Gazte-gaztetatik, ingelesa
gaztelania bera baino lehenago ikasita,
irakurle amorratua izan zen, eta idazten ere
oso gazterik hasi zen. 1914tik 1921era Europan
bizi izan zen familiarekin, Italian lehendabizi,
eta Suitzan gero. Genevan egin
zituen batxiler ikasketak, handik urte askotara
hilko zen hiri berean. Gero Espainiara
joan zen eta abangoardiako idazleekin harremanetan
jarri zen, batez ere ultraismoaren
-1918an aldarrikatutako poesia higikundea-
jarraitzaileekin. Gero berak zabaldu
zuen higikunde hura Argentinan. 1921ean
Buenos Airesa itzuli zen eta aldizkari bat
sortu zuen, ultraismoaren bidetik, beste idazle
batzuekin batera : "eroa". Baina beste aldizkari
askotan ere idatzi zuen, literatura
kritika batez ere : "Martin Fierro", "Nosotros",
"Valoraciones", "Sur", "El hogar° astekarian,
eta abar. 1946an Peron jeneralaren gobernuaren
aurkako manifestua izenpetu zuen.
Izan ere, jeneralaren politika demagogikoa
eta populista kontrajarrita zegoen idazlearen
kontserbadurismo elitistarekin. Peronek,
idazlea gutxiesteko asmoz, Buenos Airesko
merkatuetako elikagaien ikuskatzaile izendatu
zuen, baina Borgesek uko egin zion
karguari. Bien bitartean, irakasle eta argitaratzaile
gisa atera zuen bizimodua, "Sur" eta"Emece argitaletxeetan batez ere. Urte askotan
Ameriketan ibili zen hiltzaldiak egiten,
bere idazle eta pentsalari ospea alde
guztietara zabalduz. Ingeles erromantikoen
poesia, Kafkaren obra, literatura fantastikoa
eta gautxoen poesia izan ziren haren hitzaldietako
gai nagusiak. 1950-1953 bitartean
literatura ingelesa erakutsi zuen Buenos Airesko
unibertsitatean, eta Argentinako idazleen
elkarteko lehendakaria izan zen.
1955ean Argentinako Letren Akademiako
kide hautatu zuten, eta Peron erorarazi
ondoren aginpidea bereganatu zuen gobernuak
haren eskuetan utzi zuen Buenos Airesko
Liburutegi Nazionala, 1974 arte.
Gaztetandik begietatik gaixo ibili zen eta
1956an erabat galdu zuen ikusmena. Hurrengo
urtean Literaturako sari naziola eman
zioten El aleph ipuin liburuarengatik. Bioy
Casares idazlea laguna zuen eta harekin
batera autore klasikoak argitaratu zituen eta
garrantzi handiko polizia eleberrien bilduma
baten zuzendari izan zen (El septimo
czrculo, " Emece" argitaletxearentzat).
1960 ondoko urteetan, R. Caillois itzultzailearen
frantses itzulpenen eta azterketa
kritikoen ondorioz, haren ospea mundu
osora zabaltzen hasi zen. Nobel sarirako
hautagaien zerrendan agertu zen behin
baino gehiagotan, baina ez zioten eman,
Argentinako diktadura militarraren alde
egindako adierazpenengatik, nahiz eta
aurka azaldu zen geroago, gerra zikinaren
izugarrikeria nabarmenen aurrean. 1980an
Miguel de Cervantes saria jaso zuen. Genevan
hil zen, 1986an.
Borgesen prosa lanak
Borgesek ez zuen idatzi ez eleberririk
ez arnas luzeko saiakerarik. Hori dela eta,
haren prosa lan guztiek halako alegia itxura
hartzen dute, askotan saiakeren egitura
izateaz gainera. Generoen arteko desberdintasuna,
beraz, lausoa da Borgesen obran,
erabiltzen duen egitura molde bereziagatik.
Haren lehenengo lanak, dena den, saiakeren
artean sailka daitezke, berez besteko gairen
bat lantzen baitute, literatura gehienetan,
baina baita metafisika, matematika edo
Argentinako nortasun nazionalaren bilaketa
ere : Inquisiciones (1925, Ikerketak), Tamaño
de mi esperanza (1928, Nire esperantzaren
neurria), El idioma de los argentinos
(1928, Argentinarren hizkuntza), Evaristo
Carriego (1930), Discusion (1932, Eztabaida),
Historia de la eternidad (1936, Betikotasunaren
historia). Askotan gai horiek
berak erabili zituen han eta hemen bere hitzaldietan,
edota fikziozko lanetan.
Lehen kontakizun liburua, Historia universal
de la infamia (1935, Doilorkeriaren
historia unibertsala), irudizko biografien
bilduma bat da, polizia kontakizun errealista
batekin burutua (Hombre de la esquina
rosada, Kantoi arrosako gizona). Aurreko
horren antzeko estiloko kontakizunak
idatzi zituen hurrengo liburuan, El jardin
de los senderos que se bifurcan (1941, Banatuz
doazen bidexken jardina). Handik
hiru urtera, liburu hura Ficciones titulupean
argitaratu zuen, baina askoz mardulagoa. Bi
horien ondotik kontakizun liburu gehiago
idatzi zituen : El aleph (1949), El hacedor(1960, Egilea), El informe de Brodie (1970,
Brodieren txostena), El libro de arena
(1975, Hareazko liburua).
Borgesek bere liburuetan ohiz kanpoko
edo ez ohiko gauzak ohikoak balira hezala
erabiltzen ditu, baina Borgesengan, ameskeria
adimen jokoarekin lotuta agertzen da
beti, espekulazio metafisikoarekin zerikusia
izan dezakeen irudimen arrazoitu moduko
bati esker. Gai berak erabiltzen ditu
beti, ia modu obsesiboan : gizon bakoitzaren
eta ororen artean dagokeen erlazioa,
denbora (zirkularra, ametsezkoa edo, besterik
gabe, ezin ulertuzkoa), ispiluak, alegiazko
liburuak, polizia giroko azpijokoak
(nabarmena da horretan Chestertonen eragina),
labirintuak (hiriak, hondakinak, patuak
aldi berean) eta, horren guztiaren azpian,
deserrotze mingarri bat sexuarekiko
eta izadiarekiko.
Poesia lana
Borgesek ultraismoarekin estuki lotuta hasi zuen bere poesia lana, metaforaren goraipamen gartsua eginez eta modernismoaren egiturak arbuiatuz : Fervor de Buenos Aires (1923, Buenos Airesko suharra), Luna de enfrente (1925, Aurreko ilargia), Cuaderno San Martin (1929, San Martin Koadernoa). Hasierako lan horietan naharmena da identitate nazionalaren baieztapena lortzeko ahalegina. Aurrerago, alde batera utzi zuen abangoardia, eta olerkigintzaren molde klasikoetan murgildu zen, Quevedoren eraginpean, besteak heste. Nolanahi ere, haren poesiak oso ezaugarri pertsonalakizan zituen gero ere, erabili zituen gaietan batez ere, bere kontakizunetan eta saiakeretan erabili zituen berberak. 1964an El otro, el mismo (Bestea, berbera) argitaratu zuenez geroztik bere espekulazio filosofikoa bertsotan ematen ahalegindu zen, haina alde hatera utzi gahe hainbeste erakarri zuten mitologia lanbrotsuak (Argentinako independentziako heroiak, eta marjinatuak, gautxoa hezala), Eskandinaviako poetak, kemenari edota nagitasunari buruzko elezaharrak, Spinoza, Kafka edo Cervantes bezalako gizonen bizitzako intuizio iluna, eta abar. Hauek ditu hurrengo poesia lanak : Elogio de la sombra (1969, Itzalaren laudorioa), El oro de los tigres (1972, Tigreen urrea), La rola profunda (1975, Arrosa sakona), La moneda de hierro (1976, Burdinazko txanpona), Los conjurados (1975).
Idazleen arteko lankidetzea
Nahiz eta ez zuen eskolarik sortu, ez
behintzat eskolaren zentzu hertsian, zenbait
idazle Borgesen ardatzaren inguruan ibili
ziren. Horien artean aipagarriena Bioy Casares
da. Hiru polizia eleberri idatzi zituzten
elkarrekin : Seis probleman para don Isidro Parodi (1942, Sei arazo Isidro Parodirentzat),
una modelo para la muerte (1946,
Eredu bat heriotzarentzat) eta Cronicas de
H. Bustos Domecq (1967, H. Bustos Domecqen
kronikak). Horiez gainera beste liburu
hauek ere heste idazle batzuekin batera
idatzi zituen : Manual de zoologia fantastica
(1957, Zoologia fantastikoari buruzko
eskuliburua, Margarita Guerrerorekin), Antiguas
literaturasgermknicas (1951, Antzinako
germaniar literaturak, Delia Ingenierosekin),
El compadrito (1945, antologia,
Silvina Bullrichekin), eta abar.
Borgesek goren mailako lekua du gaztelaniazko
literaturaren historian. Oso estilo
berezia du, bere-berea : prosa bat itxuraz
biluzia eta hotza, haina zentzuz betea
eta guztiz iradokitzailea, ironia finez pikardatua,
doi-doia, hitz elkarketa bereziez
hornitua. Borgesek irakurle asko izan ditu
mundu osoan zehar. Nahiz eta haren obra,
den hezalakoa izateagatik, literaturaren
abenturan murgildutako jendearentzat izan,
haren ospea unibertsala da, gizatasunaren
harrenenean dauden arketipoekin elkartasun
sakona agertzen zuelako, batetik, eta
irudimen guztiz emankorra zuelako, bestetik
.
Mario Benedetti
Benedetti Paso de los Toros-en jaio zen
(Uruguai), 1920. urtean. Gaztetan. Montevideon,
era askotako lanbideak izan zituen :
kontulari, kutxazain, takigrafo, enplegatu
publiko eta itzultzaile. 1949an argitaratu
zuen bere lehenengo obra, hirian girotutako
kontakizun bilduma bat : Esta mañana
(Gaur goizean). Bere hurrengo obra
gehienetan bezala lehenengo hartan ere gizarte
gatazkez eta giza harremanez idatzi
zuen. 1945-1960 bitartean Uruguaiko "Marcha°
astekari ospetsuarentzat lan egin zuen,
eta aldizkariko zuzendari ere izan zen, hiru
aldiz.
Idatzi zuen lehenengo eleberriak, Quien
de nosotros (1953, Gutako zein), bere lirika
antirretorikoaren adibide ezin hobea den
Poemas de la oficina (1956, Bulegoko poemak)
poema bildumak eta Montevideanos
(1959, Montevideotarrak) izeneko ipuin bildumak
bere herrialdeko idazle hoberenetako
bat bihurtu zuten. Benedettiren literaturaren
arrakasta, bai bere herrialdean bai
herrialdeaz kanpo, errealitatearen behatzaile
zorrotza izateari zor dio. Benedettiren liburuetako
pertsonaiak Montevideoko erdiko
klasekoak dira, eta beren frustrazioak, nostalgiak
eta ezinegonak azaltzen dituzte.
1959an Kubara bidaia egin zuenez geroztik,
Latinamerikako ezkerraren idazle aipagarrienetako
bat izan zen. 1960an bere higarren
eleberria argitaratu zuen, haren hoberenetako bat : La tregua (Su etena). Urte
hartan bertan saikaera liburu bat argitaratu
zuen, Uruguaiko krisi politikoari eta ekonomikoari
buruzkoa, El pais de la cola de paja
(Herri lasto-buztanduna). 1965ean Gracias
por el fuego (Eskerrik asko suarengatik)
azaldu zen, eztabaida handiren artean, eta
zentsuratua azkenean, mezu politiko argia
baitzuen.
1967 eta 1971 bitartean Kuban bizi izan
zen, Ameriketako Etxeko Ikerkuntza Zentroko
zuzendari gisa. Garai hartakoak ditu
La muerte y otras sorpresas (1968, Heriotza
eta beste ezusteko batzuk), Montevideoko
bizimoduari buruzko kontakizun eztenkariak,
eta EI cumpleaños deJuan Angel (1971,
Juan Angelen urtebetetzea), hertsotan moldatutako
eleberri autobiografikoa. 1971n bere
herrira itzuli zen, hauteskundeetan ezkerreko
koalizio batean parte hartzeko asmoz,
baina alde egin behar izan zuen, militarrek
indarrez hartu baitzuten gobernua, hamar
urtez. Kubara eta Espainiara erbesteratu zen.
Garai horretako lanean artean, hauek ditu
aipagarrienak : El recurso del supremo
patriarca (1979, Aitalehen gorenaren errekurtsoa),
idazlearen kezka politikoak eta
moralak biltzen dituena, Geografias (1984,
Geografiak), deserrotuta bizi beharrak sortzen
zion herrimina agerian uzten zuena,
eta Viento del exilio (1984, Erbesteko haizea)
poema bilduma.