Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Thomas Stearns Eliot (1888-1965)
T.S. Eliot St. Louisen jaio zen (Missouri,
Estatu Batuak), 1888ko irailaren 26an, buruzagi
klaseko familia batean. Lehen ikasketak
etxean egin eta gaztetan akademia
pribatuetan ibili ondoren, Harvardeko Unibertsitatean
egin zituen goi mailako ikasketak,
gizarteko goi mailakoek ohi zuten
bezala, 1906-1914 bitartetan.
Gurasoek eta irakasleek oso heziketa sendoa
eman zioten, eta erlijio eta morala garrantzi
handiko elementuak izan ziren prestakuntza
horretan. Eliotek XVII. mendeko
kalbinismo zorrotzaren balioak jaso zituen irakasleengandik
: erruduntasun eta bekatari sentimen
sakona, gauza mundutarrei buruzko
konfiantzarik eza, bere burua purifikatzeko
eta mundua berrerosteko premia larria.
Harvarden filosofia ikasketak egin zituen
eta gai askotan trebatu zen : historia, antropologia,
hizkuntzak, pentsamendua, literatura,
teologia. Harvarden egon zen garaian idatzi
zituen bere poema hoberenetako batzuk eta
Europara joan zen lehenengo aldiz (1910-11).
1914an Europara itzuli zen filosofia ikasketak
jarraitzera Alemanian, baina Gerra
Handiak dena hankaz gora jarri zuen. Bere
herrialdera itzuli ordez, Eliot Oxfordera
babestu zen. Ingalaterran Ezra Pound ezagutu
zuen eta haren bitartekotzaz garai
hartako literatur zirkuluak eta idazle aurreratuenak
ezagutu zituen. Eliotek, baina,
aukera egin behar izan zuen gurasoek beretzat
nahi zuten filosofia katedradunaren
bizitza aspergarriaren eta literatur munduak
eskaintzen zion askatasun bizitza arriskutsuaren
artean. Aukera haren aurrean, Eliotek,
literaturaz mozkor, hilabete gutxi batzuk
lehenago ezagutu zuen gazte batekin,
Vivienne Haigh-Woodsekin, ezkontzea erabaki
zuen, bere familiaren eskakizunak eta
itxaropenak hausteko aitzakiarekin.
1915ean, bere burua poetatzat sendotuta,
iraganarekiko loturak hausten hasi zen,
mundu akademikoarekin lehendabizi, eta
bere familiaren balioekikoak gero. Garai
hartako poemen tonua horregatik da eszeptikoa,
ironikoa, kritikoa.Baina handik urte batzuetara bere askatasunari
oso prezio handia jarri ziola konturatu
zen : bere ezkontza eta bizitza infernua
ziren. Bere poemetako eszeptizismoa,
ironia eta zinismoa eromen, itomen eta etsipen
oihu bilakatu ziren. Erortzear zegoen
amildegitik urrundu behar zuen, bere bizitzari
zentzua eta norabide jakin bat emango
zion zerbait aurkitu behar zuen, eta aurkitu
zuen : erlijio fedea.
Fedea berreskuratzea inguruarekin
onezkoak egitea eta 1915ean atzean utzitako
guztira itzultzea izan zen Eliotentzat.
Bizi zituen kaosa eta etsipena jarrera estremisten
ondorio zela konturatu zen. Eta hala,
1927tik aurrera, urte hartan konbertitu baitzen
anglo-katolizismora, Elioten poesiak
erlijiotasun kutsu nabarmena hartu zuen,
bere helduaroko edozein obratan ikus daitekeen
bezala : Ariel Poems (1927-1930, Arielenpoemak),
Ash-Wednesday (1930, Hauster
egun), Choruses from uThe Rocku (1934)
eta Four Quartets (1943, Lau Quartetto, G.
Arestik itzulia).
Elioten bizimodu berria batera ezina zen
poetak 1915eko bihurrialdiaz gero bizi zuen
"infernuarekin" edo "lur eremuarekin".
Ondotxo zekien garrantzizko aldaketak egin
beharko zituela bere bizitzan errealitate berrira
egokitzeko. Lehenengo gauza bere
ezkontza -bere bihurrialdiaren justifikazio
nagusietako bat- puskatzea egin zuen.
Gero, familia erantzukizunetatik libre, kulturaren
munduaren barruan lan egitera murgildu
zen.
Halaber, bere arbasoen puritanismoaren
ideal aipagarrienetako bat berreskuratu zuen
: komunitatearen alde lan egitearena. 1930.. rtetik aurrera, inguratzen zuen munduaren
berritze espiritual, kultural, sozial eta politikoaren
esku utzi zuen bere bizitza pertsonal
eta artistikoa. Itzulbide horren lehenengo
urteak, 1927-1939 bitartekoak, penitentzia
urteak izan ziren batez ere, eta horien ondoren
etorri ziren, 1940-1965 bitartean, adiskidetze
eta arrakasta urteak. T.S. Eliot 1965eko
urtarrilaren 4an hil zen, Londresen.
Poesia lana
Eliot literaturaren mundura iritsi zenean
poesiaren egoera tamalgarria zen, bai Ingalaterran
bai Estatu Batuetan ; poesia ia
fosildua zegoen : oso poesia erretorikoa
zen, arranditsua, zorroztasunik gabea, gogortua
erritmoetan, errima jakinetakoa...
Iraultza egin beharra zegoen, Victoria erreginaren
garaiko mundu zurrundu hura zapart
eragiteko. Saiatu ere, XX. mendearen
,hasieran saiatua zen poeta talde bat ("georgiar
poetak" deituak) ingeles poesiaren
mundu hura iraultzen, baina taldeari indarra
falta izan zitzaion eta berrikuntzak ere
-ahoskera eta bertsokera arintzea besterik
ez- azalekoak izan ziren. Eliotek, gaztetan,
bai Victoriaren garaiaren azkeneko poetak
bai georgiarrak irakurri zituen, eta ez batzuek
ez besteek ez zutela batere balio erabakitzeko
balio izan zitzaion. Beste leku batean bilatu behar zituen maisuak eta ereduak,
eta halabeharrez topatu zituen, Harvardeko
liburutegian, 1908ko abenduan, Arthur
Symons-en The Symbolist Movement in
Literature (1908, Sinbolismoaren higikundea
literaturan) liburua topatu zuenean,
eta barruan Laforgue, Rimbaud, Verlaine
eta Corbiere-ren lanak aurkitu zituenean.
Symonsen liburuak sinbolismoaren munduaren
ateak zabaldu zizkion Eliot gazteari
eta honek sarritan aitortu zuen bere bizitzan
zehar haiengana zordun zela.
Haren lehenengo hiru poema liburuetan
nabaria da poeta horiek utzitako arrastoa
: The Egoist Prufrock and Other Observations
(1917, Prufrock berekoia eta beste
ohar batzuk), Poems (1920, Poemak) eta
Ara Vos Prec (1920). Poeta haiengandik hartutako
eredua bere egiteaz gainera, Ingalaterrako
eta Estatu Batuetako garai hartako
poesiaren makurtasunak eta akatsak borrokatu
zituen. Eliotek poesia zorrotza, gogorra
eta hotza eskaintzen zuen, adimen lan
handia eskatzen zuena, ironikoa, satirikoa,
bizia, biribila formetan, trinkoa... Hala ere,
1910-1920 bitarteko poema gehienak irakurlea
asaldatu, haserretu edo liluratzeko asmoz
eginak daude. 1916 inguruan, haina,
elementu eta poema ilun, mingots eta etsiagoak
azaltzen hasi ziren, 1920 ondoko
urteetako maisulanen iragarpen gisa : The
Waste Land (1922, Lur eremua), The Hollow
Men (1925, Gizon barren-hutsak).Lur eremua XX. mendeko olerkigintzako
maisulan handienetako bat da. Unibertsitatean
eta poeta gisa lanean ikasitako
guztia baliatu zuen Eliotek poema horretan,
baina bere bizitzari buruzko dokumentu
bat ere bada, aldi berean. Mito, sinholo,
metafora eta aipamen sare trinko baten bidez,
poetak bere bizitzako porrota, etsipena,
antzutasuna adierazi zituen. Maila unibertsalagoan,
poetaren biografiatik at, Lur
eremua Danteren Infernua da, mundu modernora
egokitua. Mundu modernoaren
deskribapen ikaragarria da, eta dituen gaitzen
azterketa zorrotza, gaitzok nolabait
konpontzeko gomendioak eta guzti. Bere
poeman Eliotek eremu higatu, antzu eta kaotiko
gisa deskribatzen du mundu modernoa,
eta horren kausa nagusia seinalatzen
du : gainbehera espirituala, hau da, materialismoa,
harreman pertsonalen hondamendia,
apatia orokorra, frustrazio eta huskeria
sentimendua, adimen nagikeria, ordena falta,
eta abar. Eta azkenean, irtenhidea adierazten
du : "eman ezazu, bana ezazu, kontrola
ezazu". Sortaldea suspertuko bada,
karitatearen, enpatiaren eta autokontrolaren
ondorioz suspertuko da.
Eliotek anglo-katolizismora konbertituz
suspertu zuen bere burua. Harrezkero haren
bizitza eta obra errotik aldatu ziren. Lur eremua
baino lehen haren bizitzak eta obrak,
ironiaz eta etsipenez beterik, infernuaren koloreak
hartu bazituzten, gero, Ash-Wednesday
(1930, Hauster eguna) izenekoarekin,
purgatorioaren tonuak hartu zituzten, zintzotasunez
eta itxaropenez beterik, eta haren
bilakaera espiritual neketsuaren gailurra
den Four Quartets (1943, Lau Quartteto)
izenekoarekin, paradisuarenak, azkenik.
Antzerki lana
Nahiz eta antzerkirako zaletasuna bokazio
poetikoarekin batera sortu zitzaion,
Eliotek ez zuen 1935 arte idatzi bere lehenengo
antzerki lana : Murder in the Cathedral
(1935, Hilketa katedralean). Geroztik,
heste lau obra gehiago idatzi eta estreinatu
zituen : Family Reunion (1939, Familia bilera),
The Cocktail Party (1950, Koktela),
The Confidential Clerk (1954, Bulegari leiala)
eta TheElder Statesman (1959, Politikari
beteranoa).
Eliot, Ingalaterrako antzerki klasikoaren
eta bere garaikoaren ezagutzaile aditua,
Ingalaterrako antzerki mundua suspertzen
ahalegindu zen. Izan ere, haren ustez antzerkia
gainbehera zetorren eta XX. mendearen
hasieran hutsala eta jasanezina izateraino
bilakatu zen.
1927an anglo-katolizismora konbertitu
zenez gero, komunitatearen zerbitzura aritzeko
ideal puritanoak bultzaturik, Eliotek
auditorio zabalago eta ugariago batenganairitsi nahi izan zuen, eta antzerkia oso bitarteko
egokia zen horretarako. Isabel I. aren
garaian izan zuen mailara jaso nahi izan zuen
antzerkia, eta ahalegin horretan topatzen
gara haren obra dramatikoak -Hilketa katedralean
izan ezik- desitxuratzen dituen
gabezia handienarekin : antzerki obra erabat
modernoak egin nahiz eguneroko egoera
arruntak erabili zituen antzerki ekintzaren
hari gidatzaile gisa, eta egoera horiek
arruntegiak ziren idazleak ikusleei komunikatu
nahi zien transzendentzia intelektual
eta espiritualaren zamari eusteko. Baina
nolanahi dela ere, Elioten obrek interes
handia dute zenbait arrazoirengatik : batetik,
bere mailako poeta baten handitasuna
ulertzeko datu gehiego ematen dutelako ;
bestetik, bete-betean asmatzen ez badute
ere oso abiapuntu erakargarria direlako
antzerki munduaren berrikuntza etorkizunerako
; eta, azkenik, argi eta garbi frogatzen
cutelako bertsoa guztiz berreskuragarria
dela antzerki modernorako.
Literatur kritikari
Eliot literatura unibertsalaren historiako
kritikari emankor eta jorienetako bat izan
zen. Berak aitatasuna ukatzen zuen arren,
XX. mendeko kritika eskola ospetsuenaren
aita izan zen : New Criticism izenekoarena.
Elioten ideia kritikoak indarrean daude gaur
egun eta eztabaidak pizten dituzte oraindik
ere.
Haren obra kritikoa -zortzi liburu guztira
: The Sacred Wood (1920, Baso sakratua),
To Criticize the Critic (1965, Kritikaria
kritikatzea), eta beste sei tartean- hiru
ardatz nagusiren jiran dago antolatuta : literatur
teoria orokorrari buruzko lanak ; kritika
aplikatuzko lanak, poeta jakin baten
obra aztertzeko egindakoak ; eta kritika sozialeko
lanak, gertaera kultural orokorrei
buruzkoak.
Literatur teoria orokorrari buruzko saiakeretan
kritika mota berri bat ezarri zuen, XIX.. endeko gehiegikeria bio-bibliografiko eta
sentimentaletik aldenduta ; Eliotek filosofiaren
munduko zorroztasunez egindako
kritika garbia nahi zuen, trinkoa eta handizalea,
eta kritikariak Sartaldeko kultur
tradizioaren ezagutza zabala izan behar
zuela aldarrikatzen zuen. Kritika aplikatuaren
alorrean, XX. mendeko gustu estetikoliterarioa
eratzen lagundu zuen ; heraren
ustez balio gutxiegi ematen zitzaien idazle
batzuk goraipatu eta ezagutarazi zituen
(Donne, Dryden, Johnson, Kipling) eta
gehiegi ematen zitzaien beste batzuk, berriz,
zalantzan jarri zituen (Milion, Poe).
Kritikari sozial gisa, gure zibilizazioaren
kultur gainbehera eragin duten kausei buruzko
azterketa argienetako bat utzi zigun.