Dublindar bat Dublindik ihesi
James Joyce 1882ko otsailaren 2an jaio
zen, Dublinen, sei anaia eta lau arrebetan
zaharrena. Amak nekeak izan zituen familia
aurrera ateratzeko. Aita, John Joyce, gizon
alaia eta umoretsua zen, asmamen handikoa,
musikazalea eta hiztuna oso, baina
zurruteroa, hasitako gauzak ezin bukatua
eta tratulari eskasa ; eta, hartara, batetik
bestera eraman behar izan zuen familia,
bizileku pobretik pobreagora. Famili giro
hark eragin handia izan zuen Joycengan;
bai aitaren bizitasunak, haren kantuak, txisteek,
hizkera bitxiak, bai amaren otoitzek,
bai anaia-arreben arteko hizketek eta liskarrek,
eta bai bizi izan zituen giro anitzek
eta adiskide anitzek jende eta hitz nahasketa
ezin handiagoa eskaini zioten ; handik
aterako zuen gerora Joycek bere-berea zuen
hizkuntzaren sena.
Ingelesa izan zen James Joyceren hizkuntza
. Garai hartan Irlanda britainiar administrazioaren
mendean zegoen; gaelikoak
ez zuen ia indarrik, zokoratuta zegoen,
administrazioan batere ez, eta eguneroko
bizitzan gutxi erabiltzen zen; eremu eta giro
jakin batzuetan baizik ez zirauen bizirik,
nahiz batzuk ahaleginean ari ziren hizkuntza
hura biziberritu nahiz.
Ikasketak jesuitetan egin zituen, eta han
sistematizatu eta arrazoibidera ekarri zuen
txikitandik zekarren hizkuntza jario hura.
Gero, unibertsitatean, frantses eta italiar literatura
sakondu zituen. Liburu asko eta era
askotakoak irakurri zituen, nobela arruntak
zein klasikoak; denetatik atera zuen literaturgairik,
sen handia eta grina berezia baitzuen
giroak eta gertaerak literatura bihurtzeko.
1903an Parisera joan zen, baina, ama
hilik, Dublinera itzuli behar izan zuen.
1904ko ekainaren 10ean Nora Bamacle ezagutu
zuen, gerora emazte izango zuena.
Egun berezia Joycentzat : egun horretan
gertatzen dira Uliysses nobelako gertakizunak
. Urte hartan bertan Joycek Dublindikalde egin zuen : Zurich, Pola, Trieste izan
zituen hurrenez hurren bizilekuak. Ingelesezko
eskolak ematen atera zuen bizibidea.
1907an, Triesten bizi zela, bere alaba Lucia
jaio zen, ChamberMusic (Ganbera Musika)
argitaratu zuen, eta Italo Svevo idazlea ezagutu
zuen. Bi aldiz joan zen geroztik Irlandara
: 1909an eta 1912an. Ez zen sekula gehiago
itzuli. Urte haietan Synge eta Yeats
italierara itzuli zituen.
Ingelesezko eskolak bizibide uma ziren ;
baina izan zituen adiskideak eta babesleak
diruz eta bere literatura lanak aurrera ateratzen
laguntzen ziotenak, haren sormenaren
indar handiaz oharturik ; horri esker egin
ahal izan zien aurre eguneroko diru premiei
ez ezik, argitaratzaileen eta agintarien
aldetik izan zituen argitaratzeko debekuei
ere ; eta haiei esker ordaindu ahal izan zituen
bere azken urteetako itsutasuna sendatzeko
egin behar izan zituen begietako
ebakuntzak. Ezra Pound, Valery Larbaud,
Harriet Weaver, Sylvia Beach, Yeats eta beste
batzuk izan zituen adiskide eta laguntzaile
aipagarrienak.
1914an Dubliners (Dublindarrak) ipuin
bilduma argitaratu zioten. The Egoist aldizkariak
A Portrait of the Artist as a Young
Man (Artistaren gaztetako portreta) nobela
argitaratu zion, 1916an liburu gisa argitaratu
zutena. Gyacomo Joyce liburu laburra
idatzi zuen. 1918an Fxiles (Erbesteratuak)
antzerki lana argitaratu zuen, eta 1925ean
antzeztu zuten New Yorken, eta 1926an
Londresen. 1927an Pomes Penyeach poema
liburua argitaratu zuen.
1931an Nora Barnaclerekin ezkondu
zen, urte askotan elkarrekin bizi izan ondoren
. Ordurako ospe handia zuen Joycek,
eta T.S. Eliot eta Beckett zituen, besteak beste,
adiskide. Urte hartan bertan hil zitzaion
aita, bere alaba Lucia burutik nahasten hasi
zen, eta Joyce bera ere itsutzen hasia zen.
1936an Collected Poems (Olerki bilduma)
eman zuen argitara. II. Mundu Gerra piztu
zenean Frantziatik alde egin behar izan
zuen, Zurichen hartu zuen bizilekua, eta
han hil zen 1941ko urtarrilaren 13an duodenoko
ultzera batez.
Dublindarren potreta
Joyceren olerkiek ez zuten berrikuntza
handirik ekarri, Irlandako balada tradizionalen
eta Shakespeareren kantuen eragina
zuten, baina ez zuten Joyceren beraren zantzu
berezirik, erromantizismo lauso baten
aztarna baizik. Antzerkirako idatzi zuen lan
bakarrak, Erbesteratuak, Ibsenen eragin
handia zuen ; ez du Joyceren beste obrek
duten indarra eta ez zuen harrera onik izan.
Dublindarrak Dublingo pertsonaien eta
gertakizunen ipuin bilduma bat da, 1907an
argitaratua. Haurtzaroko eta gaztaroko kontakizunak
dira, Dublinen girotuak denak,
hizkuntza gardenaz eta neurtuaz idatziak.
Aipatzekoa da bilduma horretako azkenkontakizuna, The Dead (Hilak), hilek bizidunen
bizitzan zer nolako eragin handia
duten kontatzen duena. Liburu horrek gorabeherak
izan zituen argitaratu ahal izateko
: Londresen 1907an argitalpena prest
zegoelarik, argitaratzaileak ale guztiak errezituen, eta ez zen 1914 arte argitaratu.
Artistaren gaztetako portreta nobela,
Stephen Hero, Joycek aldez aurretik idatzi
eta gaitzetsi zuen lan baten moldaketa eta
egokipena da. Bere bizitzako xehetasunetan
oinarriturik idatzitako nobela hori nerabezaroko
erretratu bat da, eta lehendik tradizioa
zuen genero bati dagokio hain zuzen.
Stephen Dedalus, nobela honetako protagonista,
Ulysses nobelan ere agertzen dena,
bere inguruneari aurre egiten eta bere bidea
urratzen ahalegintzen den gazte bat da.
Ulysses: hizkuntza biluzik
1906 inguruan Joycek Dublindarrak liburuari
eransteko asmotan zen beste kontakizun
bat zeukan idatzia, herari gertatutako
pasadizo batean oinarritua : gau batean
neska bati hurbildu zitzaion hura soldadu
batekin zihoala konturatu gabe ; soldaduak
jo eta luze bota zuen Joyce, eta adardun
famako judu batek lagundu zion handik
altxatzen eta etxera joaten. Txiste kulturalak
egiteko zuen joerak akuilatuta Joycek
bi mito handiren nahasketa barregarria egiteko
aukera ikusi zuen pasadizo hartan :
Ulises -edo are gehiago Telemako gazteaetxera
itzuli da judu herratua, adarrak biltzen
zizkion Peneloperen senarra, lagun.
I. Mundu Gerra bitartean, Zurichen erbesteratua
eta adiskide batzuen dirulaguntzari
esker bizi zela, Joyce bere obra handian
ari izan zen buru-belarri lanean. Gerra
bukatu ondoren Triestera itzuli zen, baina,
Ezra Poundek deituta, Parisera abiatu zen
berehala nobela bukatzera. 1917an, liburuarenerdia edo idatzia zuela, ez aurrera ez
atzera gelditu zen, batzuetan goiz osoa ere
igarotzen baitzuen esaldi bakar bati bueltaka,
eta Artistaren Gaztetako Potreta bukatzen
lagundu zion bide berberean saiatzea
bururatu zitzaion, aldizkari batean argitaratzen
hastea, alegia. Ez zen erraza, britainiar
legeak argitaratzailea zigortzen baitzuen
lizuntzat har zitekeen testurik argitaratuz
gero. Hortaz, Ezra Poundek New Yorkera
bidali zituen Ulysses-en lehenengo hiru kapituluak,
Little Review aldizkarira. Hala ere,
8., 9. eta 12. kapituluak zetozen aleak bahitu
eta erre egin zituzten. 13. kapitulua zekarrena
«Bizioaren Aurkako Elkarteak» salatu
eta auzitara eraman zuen ; epaileak isuna
jarri eta argitaratzeko debekua eman zuen.
Beraz, liburu hura epeka argitaratu izanak
alde batetik Joyceren lana bizkortu baldin
bazuen, bestetik, liburuan argitaratzeko
debekua ezarri zion ingelesez mintzo ziren
herrialdeetan. Azkenean, Parisen eman zuen
argitara, 1920an, Shakespeare and Co. liburudendaren
jabe Sylvia Beachek. 1929an
plazaratu zen Ulysses-en frantses itzulpena.
Estatu Batuetan 1933an eman zuten argitaratzeko
baimena. Ingalaterran 1936 arte ez
zuten argitaratu.
Argitalpenak gorabehera handiak izan
zituen, lehendik argitaratutako kapituluei
zati luzeak erantsi baitzizkien Joycek ; argitaratzea
ikaragarri luzatu zen, tipografoek
ez baitzekiten ingelesa eta egilea erdi itsuturik
baitzegoen, eta zuzenketa saio bakoitzari
beste zuzenketa batzuk egiten baitzizkion
. Garrantzi handiko zuzenketa bat ere
egin zuen : kapitulu bakoitzean Homeroren
Ulisesetik hartutako aipamen bat zegoen,
berez testuarekin zerikusirik ez zuena, eta
Joycek kendu egin zuen, liburuaren izenburuko
aipamena hesterik ez utzirik. Hala
eta guztiz ere, Joycek mitologiazko aipamenez
jositako eskema bat argitaratu zuen
gerora, liburu horren interpretazio gisa, eta
handik gutxira atzera gaitzetsi bazuen ere,
arrakasta handia izan zuen azalpen horrek
kritiko askoren artean.
Ulysses-ek 18 kapitulu ditu, elkarren oso
desberdinak, eta gertaeren denbora egun
batera dago mugatua : 1904ko ekainaren
16ko goizeko zortzietatik hasita, hurrengo
18 orduen kontaketa egiten du. Dublinen
barrena doazen bi pertsonaia, Leopold
Bloom eta Stephen Dedalus, dira protagonistak
. Kapitulu bakoitzean ahots berezi bat edo
bi entzuten dira, haietako bat pertsonaiaren
baten -barne hizketa. da, adimen orori dagokion
hitz jario iheskor bukaezina, etorri
bezala zuzenean adierazia. «Barne hizketa. ,
horrez gainera, era askotako doinuak eta
hizketak tartekatu zituen Joycek liburuan :
deskribapen soil-soilak, besteren estiloen
edo kazetaritzako hizkuntzaren parodia,
molde eta tankera askotako aipamenak eta
sinboloak...Kontakizunaren hariak ez du inondik
ere obra honen handitasuna erakusten, hizkuntza
bera baita beste edozein liburutan
bainoago liburu honen mamia. Leopold
Bloomen eguneroko bidaia xumea Dublinen
barrena, eta haren eguneroko bizitzako
gertakizun soilak, hori besterik ez baita
kontatzen liburu honetan.
Ulysses XX. mendeko literaturako obrarik
garrantzitsuenetako eta berezienetakoa
da, besteak beste, hizkuntza bera duelako
protagonista, eta hala erakusten duelako bai
gizakiari hizkuntzak ematen diola giza izatea,
eta bai hitzen bidez egituratzen eta
tankeratzen dela adimenaren baitako bizitza
; agerian jarri zuen orobat hitzezko jario
horren elementuak arrazoi hutsalez daudela
elkarri lotuak, eta hala askotan guztiz ere
apala eta barregarria izaten dela gizaki orok
duen barne hizketa hori.
Baina Ulysses ez da soil-soilik hitzaren
gaineko ariketa neurrigabe bat, hizkuntzaren
musika ezaugarriak areagotzen dituena,
eta zikinkeria eta zekenkeria txiki guztiak
agerian dituen adimenaren lotsarekin
jolasean dabilena. Joyceri esker, irakurleak
liburu honen pertsonaia kaskarren barne
bizitzan parte hartzen du, edozein pertsonarena
izan daitekeen bizitzan, zorrotz eta
onberatasunez aldi berean, gupidaz eta
nazkaz. Pertsonaia horiek, beraz, gure ispilu
dira, gizakiaren adimena halabeharrez
baitago hizkuntzaz eta bere ergelkeria eta
handitasun guztiaz baliatzera behartua, eta
horren gaineko gogoeta eta jolasa da Joyceren
ekarri h : adia.
Finnegans Wake
1923tik 1939ra Joycek bere azken liburuan
lanean jardun zuen : Finnegans Wake,
inoiz idatzi den libururik irakurgaitzena hain
zuzen. Nekez esan daiteke erabat ingelesez
idatzia denik, oinarrian ingelesa duen
hitzezko nahaste batean baizik, beste hizkuntza
batzuetako elementu ugariz osatua,
eta nonahi eta !noiznahi hitz jokoz eta txistez
zipriztindua. Baina hitz joko etengabe
horiek ez dira kontakizun zehatz eta definitu
bat kontatzeko baliatzen, aitzitik, hitz
joko horiek eta txiste horiek dira liburu
horren mamia eta gaia. Interpretazio eta
azterketa asko eragin ditu liburu horrek, eta
berez itzuliezina den arren, egin dira haren
zati batzuk beste hizkuntza batzuetara itzultzeko
saioak, baita ingelesera ere.
Ulysses-en ondoren ahotsaren eta kontakizunaren
gainbehera eta hondamena
etorri ziren, hiztunaren mamia eta muina
galdu egin baitziren, ezabatu, eta hitz jokoetan
desegin, Joyceren aurreko lanen alde
iluna den eta haren argitan besterik ulertu
ez daitekeen liburu honetan.