Hil arte ezin bizi
1942an, 62 urte zituela, Robert Musil
Genevan hil zenean, erbestean, haren heriotzak
ez zuen oihartzun handirik izan,
mundua gerraren zurrunbiloan sartua baitzegoen,
eta inork gutxik ezagutzen edo
gogoratzen zuen Musilen izena, eta haren
liburuak ia aurkiezinak ziren. Hil baino
lehentxeago, bere-berea zuen ironia garratzarekin,
hala idatzi zion bere adiskide
bakanetako bati : «Heriotzaren zain egon
beharra bizi ahal izateko, horra balentria
ontologiko ez nolanahikoa....
Musil Klagenfurt-en jaio zen, Karintiako
probintzian (Austria), 1880an. Militar ikasketak
egin zituen hasieran, eta 12 urtetik
17 urtera bitarte ikastetxe militarretan ibili
zen. Ingeniaritza ikasketak egin zituen gero,
eta 190lean atera zuen ingeniari diploma.
Stuttgarteko Goi Mailako Ikasketa Teknikoen
eskolan hasi zen lanean, eta han hasi
omen zen, asperarren asperraz, bere lehen
nobela idazten : Die Verwirrungen des Zoglings
Torless (1906, Torless ikaslearen nahasmenduak)
. 1903ko udazkenean Musil
Berlinen zen, psikologiako eta filosofiako
ikastaroak egiten. Ikastetxe militarreko oroitzapenak
oinarrian harturik, Stuttgarten idazten
hasia zen nobela 1906an argitaratu zuten,
eta oso harrera ona izan zuen. 1908an
Musilek doktore tesia aurkeztu zuen Ernst
Mach filosofo positibistari buruz. 1911n Martha
Marcovaldirekin ezkondu zen. Musilek
literaturan bete-betean aritzeko erabakia
hartu zuen, eta bere lehen nobelaren
arrakastak erabaki horretan adoretu baizik
ez zuen egin. 1910ean Vienara itzuli zen
liburutegizain aritzeko. Garai hartan ipuinbilduma bat argitaratu zuen Vereinigungen
(Ezteiak), aurreko nobela baino konplexuagoa
eta ausartagoa, eta harrera onik izan
ez zuena. 1913 urtearen bukaera aldera
Musil Berlinera abiatu zen, aldizkari batean
lan egitera, haina I. Mundu Gerra piztu
zelarik, ofizial izendatu zuten eta Tirol
hegoaldean egin zuen gerra. Gerratik itzuli
ondoren, gudarosteko prentsa zerbitzuan
hasi zen lanean, Vienan. 1922az geroztik,
urte hartan galdu baitzuen lanpostu hura,
literaturatik atera zuen, estu bazen ere, bizimodua,
argitaratzaileek aurreratzen zioten
dirutik edo lagunek ematen zioten dirutik,
alegia.
Estutasunak estutasun, Musil bere literaturazko
zereginari lotu zitzaion. 1921eanantzerki lan bat argitaratu zuen, Die Schwarmer
(Buruberoak) ; obrak herez harrera ona
izan zuen, baina antzerkian antzeztu zenean
ikusleek gogor gaitzetsi zuten, eta porrot
hark eragin handia izan zuen Musilengan.
1923an Kleist saria eman zioten ipuin bildumabatengatik, Drei Frauen (Hiru emakume)
. Baina Musilek urteak zeramatzan
nobela handi bat idazten, eta, azkenean,
1930ean argitaratu zuen haren lehen zatia :
DerMann ohne Eigenschaften (Ezaugarririkgabeko gizona). Lehenengo liburuki
handi samar horrek mirespen handia sortu
zuen bazterretan, eta arrakasta are handiagoa
izango zukeen, nazismoak ez balio
bidea eten. 1931 bukaeran Musil Berlinen
zen berriz ere bere liburuaren bigarren zatia
idazten. Argitaratzaileak gogotik estutzen
baitzuen, azkenean, gogoz kontra,
onartu zuen, 1933ko martxoan, nobela haren bigarren zatiko lehenengo 38 kapituluak
argitaratzea. Handik hilabete batzuetara
Vienara egin behar izan zuen ihes,
haren obra debekatu egin baitzuten Alemanian
. Bakardade handian bizi izan zen
garai hartan ; 1935ean hitz lauz idatzitako
bilduma bat argitaratu zuen : Nachlass zu
Lebzeiten (Hil ondoko lanak bizirik idatziak)
. Nolanahi ere, buru-belarri ari izan
zen lanean bere nobela handian. 1938ko
abuztuan Vienatik alde egin behar izan
zuen. Zurichera aldatu zen, eta gero Genevan
hartu zuen bizilekua, eta han jarraitu
zuen bere nobelan lanean egoera material
eta moral estuenean. 1942an hil zen garuneko
odol jario batez.
1943an haren emazteak haren nobela
handiaren hirugarren zatia eman zuen argitara,
eta hartarako Musilek herak inprentarako
prest utziak zituen kapituluak hartu
zituen, batetik, eta Musilek nobelaren
bukaerarako idatziak zituen eskuizkribu
ugarien artean batzuk aukeratu zituen, bestetik
. Baina Ezaugarririk gabeko gizona ez
zen 1952 arte argitaratu Alemanian, eta orduan
sekulako arrakasta izan zuen.
Ezaugurririk gabeko gizona
Liburu horren ideia nagusia da itxurek
errealitate ilunago bat -izugarriagoa edo
zoragarriagoa, edo bi gauzak batera- ezkutatzen
dutela, alegia, gauza guztiek bi zentzu
edo gehiago dituztela. Itxuren zentzu
edo tasun ustez bakarrari errealitate nahasi
iheskorra kontra jartzea da idazlearen zeregina
. Musilengan berarengan haurtzarotik
gorpuztuta zegoen bitasunak indartu
besterik ez zuen egiten itxuren eta gauzen
zentzu eta izate anitzari buruzko uste hori.
Izan ere, Musil gizon ekina zen, adimen
zorrotzeko ingeniaria, ofizial diziplina handikoa,
eta, aldi berean, gogoetara eta bere
barne sentipenez gozatzera emana zen.
Musil alferrik ahalegindu bide zen bi joera
kontrajarri horiek bateratzen, eta tirabira
horretan du agian sorburua Ezaugarririk
gabeko gizona liburuaren egiturak.
Liburu bukatugabe horrek bi mila bat
orrialde ditu, eta XX. mendeak eman duen
libururik anbizio handikoen eta funtsezkoenetako
bat da. Egileak behin eta berriz aldatu
zuen, hura idazten eman zituen urte luzeetan
zehar, nobela horrentzat aldez aurretik
egina zuen egitasmoa. Baina, aldaketak
aldaketa eta hura hil geroztikako eranskinak
eranskin, Musil bizi zela argitaratutako
orrialdeak dira kontuan hartu beharrekoak
haren asmoak zeintzuk ziren jakiteko.
Hortaz, nobela bi zati zehatzetan banatua
dago, sarrera moduko batekin eta ondorio
moduko batekin. Lehenengo zatiak
eta sarrerak osatzen dute lehen liburukia,
1930ean argitaratua. Sarreran, nobelako
pertsonaia nagusia aurkezten da, Ulrich,
«ezaugarririk gabeko gizona», egilearen ispilu
gisako bat da, baina ez haren bizitzako
gertaeren ispilu, haren gogoeta eta pentsamenduena
baizik. Ulrich hori ezaugarririk
gabeko gizona baino gehiago, gizonik gabeko
ezaugarri multzo bat zen, Musilek
berak esplikatu zuenez, muinik, zentzurik
eta erabilgarritasunik gabeko ezaugarri
multzo bat, alegia, eta sustrairik gabeko
gizona beraz, irekia eta eskuragarria. Gaztetan,
Ulrich horrek hiru saio egin zituen
bere bizitzari zentzua emateko, bere bidea
aurkitzeko: ikasketa militarrak, ingeniaritza,
eta matematikaren ikerketa. Aukera horietako
batek berak ez zion ordea gogoa bete,
eta, hala, bere bidea aurkitu nahia izan zen
geroztik haren irrika nagusia.
Lehenengo zatia 1913ko abuztuan hasten
da, Ulrich ikerlari gazteak, etsita, bere
lanbidea aldi baterako utzi eta urtebeteko
aisialdia hartzen duenean gogoeta egiteko.
Eta une horretan sartu zuen Musilek aldi
bereko ekintza», eta hori baliatu zuen austriar-hungariar
monarkiaren azken urteaketa gizarte oso baten gainbehera deskribatzeko
. Musilek honela eratu eta irudikatu
zuen aldi bereko ekintza» hori : 1918an
betetzekoak ziren Frantzisko Jose I.a enperadorearen
erreinaldiaren 70 urteak, eta
urteurren horren karietara, austriar abertzale
talde batek batzorde bat eratu zuen urteurren
hori Gilermo II.a Alemaniako enperadorearen
agintaldiko 30. urteurrenari
gailen zekion. Ulrich batzorde horretan sartu
zen eta era horretara handiki jende asko
ezagutu zuen, denak Austriaren izate gorenaren
alde lanean ari zirenak, baina azkenean,
ahalegin horiek guztiak zapuztuta
geratu ziren, eta ospakizun aintzatsua izan
behar zuena I. Mundu Gerra bilakatu zen.
Lehenengo parte hori satira handi bat
da. Bigarren partea Ulrichen aitaren heriotzarekin
hasten da, eta, Musilen arabera,
haren hasiera baizik ez zen argitaratu behar.
Aitaren hiletetan Ulrichek bere arreba
ezagutzen du, eta zirrarak beterik izatez eta
izaeraz bera bezalakoxea dela konturatzen
da ; orduan hasten da anaiaren eta arrebaren
arteko harreman ezinaren mugetaraino
eramana», elkar maite baitute, maitasun
garbiaren ametsaz, eta elkarganatzen dira
eta bereizi egiten dira, desira asegabearenindarraz, Musilek «beste egoera hori» deitzen
dion horretaz.
Halako batean, Musil aurrera ezin jarraitu
gelditu zen, gero eta urrunago baitzen
liburu hari hasieratik ezarri zion egitasmotik,
eta ez zen gauza sentitzen ordurako
artifiziala irizten zion simetria bat bere obrari
ezartzeko, ez baitzuen asmatzen nobela
hark sakonean zuen bitasuna, nobelaren eta
saiakeraren arteko tirabira, berak nahi zuen
bezala adosten. Horrez gainera, 11. Mundu
Gerraren etorrerak lan hura utzarazi zion.
Hortaz, Musil hil ondoren aurkitu ziren
eskuizkribu, zirriborro eta ohar ugarietan
nobela hori bukatzeko edozein aukera egitea
hipotesi hutsa besterik ez litzateke. Bere
jeinuari zegokion bezala, nobela ireki bat
utzi zuen, nobela saio bat, harentzat gizaki
ororen izatea bera bizitza saio bat zen bezala
. 1932an hara zer idatzi zuen : «Ez dira
nahastu behar lan bat ez bukatu izana eta
haren egilearen eszeptizismoa. Neure lana
erakusten dut egiaren zati bat baizik ez dela
jakinik, eta erakutsi egingo dut gezurrezkoa
dela jakitun egon arren, zeren eta badira
hutsegite batzuk egiaren bidean urratsak
direnak. Zeregin ondo definitu baten baitan,
ahal nuen guztia egin dut.»