Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Thomas Mann (1875-1955) Hermann Hesse (1877-1962)
Thomas Mann
Bere garaiko lekuko argia izan zen Thomas
Mann, Alemaniako eleberrigile moderno
handiena kritikari askoren ustez. Estilo
patxadatsu eta aldi berean ironiko batez
azaldu zuen Europako kultura tradizioaren
gainbehera, tradizio horren funtsezko balioak
ukatu ez bazituen ere.
Thomas Mann 1875eko ekainaren 6an
jaio zen, Liibecken, Alemanian. Merkataritza
aristokraziako familia bikainenetako
batean hazi zen eta bere anaia nagusi Heinrichek
bezala literatur zaletasun handia
erakutsi zuen gazte-gaztetandik. Jaioterrian
bertan egin zituen oinarrizko eta lehen
mailako ikasketak, baina aita hil zenean
(1891), eta bere senipartea hartuta, Munichera
joan zen bere ikasketak osatzera eta
sakontzera. Munichen, Mann gaztea artisten
arteko giroan murgildu zen eta anaia
zaharraren urratsei jarraituz buru-belarri
sartu zen literatur munduan, eta zenbait
aldizkaritan parte hartzen hasi, Simplicissimus-en,
hesteak beste. 1905ean Katia Pringsheim-ekin
ezkondu zen ; ezkonbizitza zoriontsua
izan zuen eta sei seme-alaba izan
zituzten. Lehen Mundu Gerran nazionalismoaren
alde egin zuen sutsuki, autoritarismoaren
alde, haina gerra bukatu orduko jarreraz
aldatzen hasi zen eta demokraziaren
balioak onartu zituen azkenean. Betrachtungen
eines Unpolitischen (1918, Apolitiko
baten aburuak) liburuan erakutsi zuen
bere hasierako jarrera hura, anaia Heinrich
progresista eta demokratikoarenari guztiz
kontrajarria : liburuan Mannek aurrez aurre
jarri zituen Alemaniaren Kultur-a (zibilizazioespirituala) eta "sartaldeko" herrien Zii
ilisation a (zibilizazio materiala). Bigarren
Mundu Gerra aurreko urteetan nazismoaren
aurkako jarrera garbia izan zuen. 1929an
haren idazle ospea are gehiago zabaldu zen
Literaturako Nobel saria eman ziotenean.
1933an, Hitlerrek aginpidea eskuratu orduko,
hitzaldiak egiten atzerrian zegoela
aprobetxatuz, bere herrialdera ez itzultzea
erabaki zuen. 1933 eta 1938 bitarteko urteetan
Suitzan bizi izan zen denbora gehiena,
1938an Estatu Batuetara joan zen,
Princetonera, han unibertsitatean irakasle
lanpostua lortu baitzuen, eta 1940an Kaliforniara
. Gerra bitartean Hitlerren aurkako
propaganda egin zuen mezuak idatziz eta
irrati bidez lau haizetara zabalduz. 1944an
Estatu Batuetako herritartasuna hartzea erabaki
zuen. 1952an Suitzara itzuli zen eta
handik hiru urtera hil zen, Kilchberg-en.
Idatziak
Nahiz eta kontakizun molde klasikoei
leial egon zen beti, Manuek konplexutasun
berezi batez hornitu zituen beti moldeok.
Umorea eta ironia erabiliz ñabartu zuen
bere idazkera aberatsa, eta kontatzen zituen
historia sotilek sinbolismoz betetako edukia
ikusten uzten zuten errealismo handiko
itxuraren azpian. Analisia, zehaztasuna eta
ironia izan ziren haren estiloaren ezaugarri
nagusiak, eta artearen eta heriotzaren arteko
harremana, eta eritasunarenaren eta osasunarenaren
artekoa, gehien landu zituen
gaiak.
Dei- lelei ne Herr Friedemann (1898, Friedemann
jaun txikia) kontakizun bildumaren
ondoren, Thomas Manuek publikoareneta kritikaren arreta bereganatu zuen Buddenbrooks
eleberriarekin (1901, Buddenbrooktarrak)
. Liburu horretan (bere bizitzan
oinarritua neurri handi batean), familia burges
baten gainbeheraren kontakizuna egin
zuen familiako lau belaunalditan zehar.
Mannek, bere literatura ibilbidearen hasierako
urrats haietan, arteari eta sortzailearen
eta honen langaia den bizitzaren arteko
harremanari buruzko gogoetak egin zituen
bere liburuetan, aipatu den horretan, eta
baita bere hurrengoetan ere : Tonio Kroger
(1903) eta Tristan (1903) ipuinetan, adibidez
. Ezkondu eta urte batzuetara sortu zuen
bere lanik hoberenetako bat : Der Tod in
Venedig (1912, Heriotza Venezian, Xabier
Mendigurenek euskaratua). Eleberri labur
horretan -idazle aleman baten bizitzaren
azkeneko egunak Venezian, hiria kolera izurriteak
jota dagoen garai batean- Mannek
oso modu trajikoan, dekadentismoz asetako
hondamen giro batean, erabili zuen bere
literaturagintzako gai nagusia : artearen eta
bizitzaren arteko gatazka, duintasun burgesaren
eta senen askapenaren artekoa.
Lehen Mundu gerrak eragin handia izan
zuen Mannen politika eta kultur pentsamoldean,
eta arestian esan bezala, pixkana-pixkana
jarreraz aldatu zuen. Buruan zerabiltzan
ideia berriak beste maisulan batean
azaldu zituen : DerZauberberg ( 1924, Mendi
magikoa). Eleberria Suitzako tuberkulosi
gaixoentzako erietxe batean girotuta dago
eta Hans Castorp gaztearen zalantzak azaltzen
ditu : edo erietxean gelditu, bere baitan
bilduta, eritasunaren eta heriotzaren liluraren
mende, edo izatearen errealitateak
onartu. Azken erabakia, munduari aurre
egitekoa, idazlearen jarrera espirituaren sinbolotzat har daiteke. Obra horretan, bestalde,
Thomas Mannek Europan berpizten ari
zen militarismoaren arriskuez ohartarazi
zuen, eta elkarrekin kontraesanean dauden
bi modutara agertu zuen eritasuna : balio
espiritualen sortzaile gisa, batetik, eta anarkia
eta degenerazio gisa, bestetik. Eleberrian
aurrez aurre jarri zituen progresismo
burgesa, batetik, eta in -azionalisrno neoerromantikoa
(nazismoaren aitzinekoa), hestetik,
eta herak aurrenekoaren alde egin zuen
argi eta garbi.
Nazismoa zabaltzen hasi zenean aurre
egin zion gogor, eta Hitlerrek aginpidea
eskuratu zuelako Suitzara erbesteratu behar
izan zuenez geroztik (1933), Thomas
Mannek filosofia sustrai sakoneko alegoriak
moldatu zituen gizarte modernoari buruz.
Germaniar kulturaren suspertzaileen eredua
aldarrikatuz eta aldi berean arrazoiaren aldeko
deia eginez, Freud (1929), Goethe
(1932) eta Wagner (1933) saiakerak idatzi
ondoren, bere eleberri nagusietako hi idatzi
zituen : batetik, joseph und sein Brude r
(1933-1943,jose eta hereanaiak) zikloa (lau
liburu), sartaldeko zibilizazioaren sustraiak
arakatuz eta Bibliako historia beste era batera
azalduz, eta bestetik, Doktor Faustus
(1947, Fausto doktorea), nazismoa gerta zedin
lagundu zuten gorabeheren azterketa
psikologiko eta moral sakona, bere arima
deabruari saltzen dion musikari bati
buruzko kontakizunaren bidez egina. Azkeneko
lanetan bere betiko ironiaz eta umoreaz
azaldu zituen gauzak berriro : Der
Erwkhlte (1951, Aukeratua) eta Die Bekenntnisse
des Hochstaple rs Felix Krull
(1954, Felix Krttll iruzurgilearen aitorpenak)
. Thomas Mann Zurichen hil zen,
1955eko abuztuaren 12an.
Hermann Hesse
Herman Hesse joera mistiko sakoneko
idazlea izan zen, eta bizi zela oso idazle
ospetsua izan bazen ere, hil ondoren are
arrakasta handiagoa izan zuen, sartaldeko
gizarte materialista onartzen ez zuten gazteen
artean batez ere.
Hesse Calw herrian jaio zen (Baden-
Wurttemherg, Alemania) 1877ko uztailaren
2an. Aitak hala eskatuta, sortaldean misiolari
ibilitakoa baitzen, apaizgaitegi batean
egin zituen ikasketak. Oso ikasle ona izan
zen baina elizako diziplina ez zuen gustuko
izan. Bere buruarekin ados bizi izan nahiaren
eta munduak ezarritako betebeharrak
bete nahiaren arteko borroka horixe izan
zuen bere pentsamendu osoaren aztergai
eta idazgai nagusia, bere lehen eleberrian
bertan azaltzen den bezala : Peter Camertzind(1904).
Apaizgaitegia utzi zuenean, zenbait
lanbide diferentetan aritu zen (mekanikari,
liburu saltzaile), eta kazetari gisa hasi zen
azkenean. Garai hartan bere bigarren eleberriaGurpilaren azpian) : gizarte arauei aurreegin behar dion idazle baten patuari buruzkoa. Gero, Gertrnd (1910) eta Rosshalde
(1914) azaldu ziren.
Gero bidaia bat egin zuen Indiara eta
horrek izugarrizko eragina izan zuen bere
pentsamenduan. Budismoaren jarraitzaile
izan zen harrezkero. Lehen Mundu gerran
Suitzara joan zen, eta militarismoaren aurka,
nazionalismoaren aurka eta gerraren
aurka egin zuen, eta egunkari bat argitaratu
zuen Alemaniako gerra presoentzat.
1923an Suitzako herritartasuna hartu zuen
eta behin betiko aldendu zen Alemaniatik.
Dendan (1919) eleberriak mundu osora
zabaldu zuen haren idazle ospea. Eleberrian
nabarmena da Hesseren identifikazioa
bere lagun Carl Jungen psikoanalisi aldaera
berriarekin. Demian-ekin bezala izugarrizko
arrakasta izan zuen bere hurrengo
bi eleberriekin : Siddhartha ( 1922), Budaren
lehen urteei buruzko parabola bat, eta
DerSteppenwolf ( 1927, Estepako otsoa), bere
kontraesanek erotzeraino daramaten artista
bati buruzko lekukotasun urragarria.Azkeneko eleberria, Das Glasperlertspiel
(1943), idatzi zuen zailena eta luzeena da,
bizitza kontenplatiboaren eta egunerokotasunaren
arteko gatazken beste azterketa
bat. 1946an Literaturako Nobel saria irabazi
zuen. Montagnolan hil zen (Suitza),
1962ko abuztuaren 9an.
Hertuan Hesseren obra bere garaikide
Thomas Mannenaren osagarria da neurri
batean. Prosa landu batean eta lirika suhar
eta aberats batez, Hessek sentsualitatearen
eta espiritualitatearen, arrazoiaren eta sentimenduen
arteko dialektika zabala azalduzuen. Pentsamenduaren osagai irrazionalengana
eta sortaldeko mistizismoaren forma
batzuengana izan zuen jakin-minak aurrea
hartu zion Europako abangoardiazko jarrerei
berei ere, eta horregatik izan du beharbada
horrenbesteko arrakasta belaunaldi
gazteen artean.
Estepako otsoa
Harry, berrogeita hamar bat urteko idazlea, bizimodu garratza eramandakoa, bakardade larrian bizi da, bere buruaz beste egiteko pentsamenduetan murgilduta. Errentan hartutako etxe batetik bestera noragabe dabil Kontzientzia moralaren eta bere sen biologikoaren artean erdibituta, Harryk bakardadetik eta automarjinaziotik irtetea lortu du azkenik, emakume gazte baten laguntzari esker. Emakume horrek, Herminek, beste neska gazte polit bat aurkeztu dio, Maria, amodio kontuetan aditua, eta gizon bat, Pablo, saxofoijolea. Hala, espirituaren goren gailurra lortzearren bertan behera utzita zituen — azaleko" plazerrak berreskuratu ditu, pixkana-pixkana.