Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Miguel de Unamuno (1864-1936) Pio Baroja (1872-1956)
Miguel de Unamuno
Espainian "98ko belaunaldia" deitu dena osatu zuten idazleetatik, Unamuno izan zen ugarien, urdurien, suharrenetako bat. Azorin, Baroja, Machado, Valle-Inclan, Maezturekin batera, Estatu Batuetako gerraren hondamendiaren ondoren, eta azken koloniak galduta, Unamunok bizitasun handia eman zion Espainiako bizimodu intelektualari, distira herria ekarri zion literaturari. Oso izaera zaila zuen, atsekabetua ; bere garaikideak sorgortasunetik atera, eta kontzientzia politiko eta erlijioso berria bultzatu nahi zituen aldi berean. "Gure mundu intelektualean, idazten zuen Antonio Machadok 1905ean -adiskide minak izan ziren Machado eta Unamuno, eta elkarri idatzitako gutun sorta interesgarri bat utzi zuten-, Unamuno jakintsuak bezala inork ez du gerrarik sortzen. Izpiritu borrokalari, ireki eta eskuzabal bat bizi da gizon kixote honengan [...1. Hauek dira Unamunoren ezaugarri nagusiak : ekimenaren ausardia, aintzaren nahia eta bere nortasunaren adierazpen sendo eta erabakia [...]. Unamuno espaniar mistikoen sailekoa da, suzko arima zuten haietakoa".
Bizitzaren gorabeherak
Miguel de Unamuno Bilbon sortu zen 1864an. Haurtzaroan jaso zuen hezkuntza erlijiosoak arrasto sakona utzi zion. Madrilen goi mailako ikasketak egin ondoren, 1891. urtean, grekoko katedra eskuratu zuen Salamancako unibertsitatean, eta hango errektore izendatu zuten 1901. urtean. Urte horretan bertan, Bilbon egindako hitzaldibatean, eta nahiz eta gaztetan euskaltzalea izan zen, beren hizkuntza uzteko aholkatu zien euskaldunei, euskara mundu modernorako gai ez zela iritzita. 1914an, gobernuaren kontrako kritikak zirela eta, errektore kargutik kendu zuten, eta 1924an, Primo de Riveraren diktaduraren garaian, erbestera kondenatu zuten Fuerteventurako uhartera, Kanarietan. Ihes egitea lortu zuelarik, Frantzian bizi izan zen 1930. urtea arte. 1931.. rtean, herak aldarrikatu zuen Errepublika Salamancako udaletxean. Diputatu aukeratu zuten, baina laster utzi zuen kargua bere katedra eta errektore postua berreskuratzeko ; aldi berean lan handia egin zuen idazle, kazetari eta hizlari gisa. Espainiako gerra zibilean ez zen matxinatuen aurka agertu, baina M. Astrayrekin izandako eztabaida zela eta, herriz ere kargua kendu eta bere etxean atxilotuta eduki zuten. Handik bi hilabetera hil zen, Salamancan, 1936. urtean.
Unamuno, idazlea eta filosofoa
Unamunoren idazlanak, patuak, itzalak,
denak du jatorria inoiz sosegurik eman ez
zioten ardura existentzialean eta betierekotasun
nahian : "Zalantza, mesfidantza, egonezinaren
haziak erein behar dira gizonen
artean [...]. Eta, batez ere eta ororen gainetik,
ez dago inola ere jende guztiarekin
bakean bizitzerik [...1. Nik ez dut bakean
bizi nahi, ez hesteekin, ez neure buruarekin
. Gerraren beharra dut, gerra behar dut
neure baitan ; gerraren beharra dugu". Borroka
gogor horrek markatzen ditu Unamunoren
idatzi guztiak. Horri kultura izugarri
zabala erantsi behar zaio, pentsamolde oso
orijinala -paradoxazkoa sarritan-, Espainiaren
maitasun sakona, eta, azkenik, hizkuntzan,
hitzean zuen sinesmen sendoa. Harkesana da "hitzak egiten du gizona gizon".
Hitzaren eta egiaren grina horrek ematen
dio batasuna Unamunoren obra ugariari.
Estiloa, egilea bezala, ez da formaz arduratzen,
latza da, urduria, zuzena.
1895ean En torno al casticismo (Kastizismoaren
inguruan) izenpean bildutako
bost saiakerak dira seguraski Unamunoren
lan garrantzitsuenak : zorroztasun harrigarriaz
aztertzen ditu bertan gaztelar izpirituaren
osagaiak, Espainiako historia, humanismoa
. Tradizionalismo atzerakoiaren eta
Europako ideia modernoen arteko konpromisora
iristen saiatzen da, Espainia bere
akiduratik aterarazi nahian. Espainiar arima
galduaren bila, osagai baliagarriak aurkitu
zituen Don Kixoteren irudian : Vida de don
Quijote y Sancho (1905, Don Kixote eta
Santxoren bizitza) ; eta baita paisajeetan ere :
Paisajes (1902, Paisaiak) ; Por tierras de
Portugal y de España (1911, Portugal eta
Espainiako lurretan) ; Andanzas y visiones
españolas (1922, Espainiako ibailaldiak eta
ikuspenak).
Fedearen auzia eta existentzialismoa
"Hilezkortasun gose" izugarri batek, izateko grina mingarriak, trajikotasun bizia ematen diote Unamuno urratzen zuen fedearen eta arrazoiaren arteko gatazkari. Del sentimiento trkgico de la vida (1913, Bizitzaren sentimendu trajikoaz). Obrak adierazten duen ardura espiritual bera, Unamunoren pentsamoldea osorik hartzen duena, ageri da La agonia del cristianismo (1925, Kristautasunaren agonia) liburuko hausnarketen jatorrian ere. Unamunok -San Paulo eta San Agustini jarraituz, eta orobat Pascal eta Kierkegaard-i-, ikusmolde existentzialistatik aztertu zuen hilezkortasunaren auzia : etsipenean jarri behar da itxaropena ; borroka horretan, hil behar horretan, agonian, aurkitu zuen egileak fede kristauaren ikusmoldea eta gizaki hilkorraren duintasuna . Hilkortasunean eta izate mugatuan bere izatea finkatzeko bidea, itxaropena asmatzeko modua, aurkitu zuen neurrian, Unamuno existentzialismoaren aitzindaria da.
Eleberria, antzerkia, poesia
Usadioen edo psikologiaren azterketak
baino areago, gizonaren eta haren patuaren
gaineko hausnarketa dira Unamunoren
eleberri eta kontakizunak ; itxuren azpian,
bizitzaren errealitatea aurkitu behar da, izakiaren
sakonik sakonenera iritsi, haren
sekretua asmatu. Paz en la guerra (1897,
Bakea gerran) liburuan, gerrate karlistaren
oroitzapenaren bidez, "intra-historia"ren jario
etengabea azpimarratzen du, bizitzaren
ibilbidea. Niebla (1914, Lainoa), nekearen
eta nazkaren eleberria da, bere egilearen
kontra matxinatzen den pertsonaia bat mintzatzen
dena. Amor y pedagogia (1902,
Maitasuna eta pedagogia), pedagogiari
buruzkoa, Abel Sanchez (1917), jeloskortasunaren
gainekoa, La Tia Tula (1921, Izeba
Tula), amatasunaz, San Manuel Bueno
martir (1933, San Manuel Zintzoa martiria),
fedeaz eta fedearen oinazeaz : denak
dira Unamunoren kezken ugaritasunaren
adierazgarri, eta denetan azpimarratzen dira
gizakiaren nolakotasunaren alderdi dramatikoak
. Antzerki lanek ere eleberrien nolakotasun
abstraktua dute (Fedra, 1910) ; El
Otro (1926, Bestea) ; El hermanojuan (1929,
Juan anaia).
Saio, eleberri eta antzerki idazlea, irakaslea,
filosofoa eta politikaria izanik, herakpoeta zela zioen. Unamunoren idatzi guztiei
darien poetikotasuna zuzenean agertu
zen 1907ko Poesias liburuaren ondorengo
lanetan : lan horietan ageri da garbien Unamunoren
jeinua : Rosario de sonetos liricos
(1911, Soneto lirikoen arrosarioa) ; El Cristo
de Velazquez (1920, Velazquezen Kristoa)
; Teresa (1924) ; De Fuerteventura a
Paris (1925, Fuerteventuratik Parisa) ;
Romancero del destierro (1928, Erbesteko
kantutegia). Hil ondokoa da Cancionero
bikaina (Kantutegia), mila zazpiehun ahapaldi
baino gehiagoko poema luzea, Unamunok
bere lagun hurkoarekin banatu nahi
izan zituen gai existentzialista eta metafisiko
handien azalpena.
Pio Baroja
Pio Baroja (Donostia, 1872-Madril, 1956), Unamuno bezala, 98ko belaunaldiko kidea zen, eta euskalduna zen halaber -hiritarrak biak : bilbotarra hura, donostiarra hau—, hura bezala, oso idazle emankorra izan zen -ehun liburu baino gehiago argitaratu zuen-, eta orobat sailkatzen zaila : Barojaren errejistroa, eta honetan ez du Unamunoren antzik batere, errealista da, haina baita erromantikoa ere, historikoa, eta psikologikoa. Estiloa, beti ere, bakuna da ; Barojak ez zion aparteko garrantzirik ematen . Estilo ironikoa da, baita sarkastikoa ere ; modak baino harantzago, egileak arretaz aztertu zuen bere inguruko gizartea -gogor gaitzesten zuena-, haren miseriaren eta handitasunen herri emateko.
Mediku anarkista
Barojak, aitaren lana eta bere ikasketak
zirela-eta, gazterik utzi zuen sorterria -Zestoan
mediku egindako hamahiru hilabeteetan
izan ezik-; familiatik berriz inoiz ez zen
aldendu, eta hura izan zuen beti helduleku
sozial eta pertsonal funtsezkoena. Barojatarrak
oso arte eta literatura zaleak ziren :
Pioren anaia, Ricardo, margolaria izan zen,
eta koinatua, Rafael Caro, adiskide mina eta
argitaratzailea izan zuen. Ikasitako ogibidea
-medikuntza- baztertuta, familiaren okindegiaren
buru jardun zuen Madrilen. Han
hasi zen idazten, ipuinak eta artikuluak,
Madrilgo eta Donostiako ezkerreko aldizkarietan
. Aldi berean Madrilgo bohemia literarioan
sartu zen, eta orduan egin zituen
Azorin, Maeztu eta Valle Inclan adiskide.
Paristik etorrita, 1899an, ipuin bilduma
bat argitaratu zuen, Vidas sombrias (Bizitza
ilunak), eta La tasa de Aizgorri euskal
eleberria (Aizkorriko etxea), zibilizazioaren
eta aurreramenduaren arteko gatazkari
buruzkoa. Ondoren kaleratu zituen Aventuras
de Silvestre Paradox (1901, Silvestre
Paradoxen abenturak), Camino de perfeccion (1902, Perfekzio bidea). Barojaren obra
bere historia pertsonalaz dago hornitua.
Iberiako penintsula osorik ibili zuen, eta
aski ongi ezagutzen zuen Europa. Bidaia
horietatik atera zituen gertalekuak, apaingarriak,
gaiak. Baina Nafarroako Beran etxe
bat erosi, eta lanaren erritmoa aldatu zuen :
ordutik aurrera, negua Madrilen eta uda
Beran ematen zuen. Espainiako gerra zibilak
Berako etxean harrapatu zuen ; justujustu
libratu zen karlisten eskuetan hiltzetik
. 1940an Madrilen hartu egoitza, eta hil
zen arte idazten jarraitu zuen. Gerran ikusitakoak
ikusita, hi alderdietako astakeriak
ikusita, etsipenak hartu zuen gaztetan anarkia
zalea izan zena, eta gizonarenganako
itxaropen oro galdurik hil zen.
Barojaren eleberrigintza : euskal gaiak, Madrilgo bizimodua
Barojaren lehen liburuetan bere mundua
ageri da ; eleberrietako gaiak errealitatetik
oso hurbilekoak dira. Zalacain el aventurero
(1909, Zalakain abenturazalea) da
interesgarrienetako bat, Euskal Herriko giroa
leialtasun handienaz agertzen duena.
Orobat ageri da euskal mundua, itsasokoa,
marinelena, Las inquietudes de Shanti Andia
(1911, Xanti Andiaren kezkak), El laberinto
de las sirenas (1923, Sirenen labirintoa),
Los pilotos de altura (1929, Itsas zabaleko
pilotuak) eta La estrella del capitkn
Tximista (1930, Tximista kapitainaren izarra)
liburuetan : lehenaren protagonista
Barojaren pertsonaia handienetako bat da.
La lucha por la vida trilogian (Bizitzeko borroka)
-bere izenburu darwinianoarekin-,
zuzen eta gogor agertu zuen Madrilgo auzo
pobreetako langile xeheen bizimodua.
Azpimarratzekoa da Aviraneta pertsonaiari
buruzko sail luzea, Memorias de un
hombre de accion, 22 liburu (1913-1935,
Ekintzako gizon baten oroitzapenak). Egilea
eta bere garaia ezagutzeko guztiz interesgarriak
dira Barojaren oroitzapen liburuak
: Juventud y egolatria (1917, Gaztaroa
eta egolatria), eta bere oroitzapenez
osatutako zortzi libunikiak, Memorias (Desde
la ultima vuelta del camino) (1941-1948,
Oroitzapenak(Bideko azken bihurgunetikl),
Barojaren lana sortu zen giroa bizi-bizirik
adierazten dutenak. Barojaren gainerako
lanek -artikulu, biografia, bidaia liburu,
saiakera, antzerki eta poesiek- heste zenbait
liburu osatzen dituzte.
Baroja XIX. mendeko eleberrigile europar
handien irakurlea izan zen ; haiengan
oinarrituta sortu zuen bere estilo guztiz
berezia, arina eta zorrotza, latza eta fina.
Estilo biluzi hori, kontaketarako zuen dohain
handia eta sormena, oso erakargarria
gertatu zitzaien hurrengo idazle belaunaldiei
. XX. mendeko eleberrigile espainiar
askok aitortu dute Barojaren eragina.