Bizitza eta obra
Rilke Pragan jaio zen 1875ean, erdi mailako klaseko familia batean. Rilkek bederatzi urte zituenean gurasoak banandu egin ziren, eta ez zuen heziketa osorik izan. Militarra izango zela erabaki zuen familiak, baina berak Literatura eta Arteko ikasketak hasi zituen Pragako unibertsitatean. Ikasketak bukatu gabe ordea, Munich-era joan zen, arte giro kosmopolita zuen hiria haitzen hura. Era horretan hasi zuen heldutasuneko bizimodua, bidaiatzeko grinak ezaugarritua . 1897an Lou Andreas-Salome ezagutu zuen, eta laster egin ziren elkarren maitale ; jatorri errusiar-alemaniarrekoa zen Lou, eta Nietzsche filosofoaren maitalea izana zen. Eragin handia izan zuen Rilkerengan ; hark eraman zuen Errusiara, eta bidaia hori erabakigarria izan zen Rilkeren bilakabidean . Banandu ondoren ere, adiskide minak izaten jarraiten zuten.
Errusiako bidaiak
Errusia mugarria izan zen Rilkeren bizitzan
. Han aurkitu zuen bere sentimenduen,
bere barne errealitatearen sinboloa. Errusiako
gizonen isiltasunean eta paisajearen
handitasunean ikusi omen zuen poetak bizitzaren
izaera eskerga eta misteriotsua,
existentziaren mirari ulertezina. Errusiak
erantzun poetiko bat eragin zion, Rilkek
geroago bere lan larriaren hasieratzat hartuko
zuena : hiru parteko poema sail bat,
Das Stunden-Bucb (1905, Orduen liburua).
Hemen "ni" poetikoa fraide gazte baten
moduan aurkezten da, bere jainkoari -bizitzaren
haragiztatzea den jainkoari- otoitzean
ari zaiona. Lanaren hizkera eta gaiak
ohikoak ziren 1890-1900 inguruko Europan :
art nouveau, Ibsenen dramen giroa, eta, batez
ere, Nietzscheren "bizitzaren filosofia".Errusiara bigarren bidaia bat egin eta
handik gutxira, Worpswede-ko artista koloniara
joan zen Rilke bizitzera, Alemaniara,
Bremendik gertu. Hango artistek, elkarlanean,
bizimodu berri bat nahi zuten hasi.
1901ean Clara Westhoff-ekin ezkondu zen,
Auguste Rodioekin ikasia zen Bremengo
eskultore gaztearekin. Koloniatik gertu hartu
zuten bizilekua, eta han idatzi zuen Das
Standen-Brrch-en bigarren zatia. Laster banatuko
ziren, zeinek bere ibilbidea aske
egiteko asmoz.
Pariseko urteak
1902an Parisa joan zen Rilke, Rodini
buruzko lan bat idaztera. Hiri hura izan zen
hurrengo hamabi urteetan Rilkeren bizigune
nagusia. Bidaia asko egin zuen, lehena
Viareggiora, Italian, eta han idatzi zuen Das
Standen-Buch-en hirugarren zatia. Erroman,
Suedian, Caprin, Espainian, Tunisian, Egipton
... ere lan egin zuen. Hala ere Paris izan
zuen bere "aberri aukeratua". Paris hura ez
zen ordea belle epoque-ko hiri alai eta dotorea
: miseria izugarriko hiria zen Rilkerentzat,
aurpegi gabeena, eskaleena, zaharrena,
gaixoena. Kezka horrekin batera, beste
batek hartzen zuen garai hartan Rilkeren
gogoa : arteari eta sormenari heltzeko modu
berri bat, Rodinen lankidetzak erakutsi ziona
. Harengandik ikasi zuen artea lan etengabearen
emaitza dela -ez erromantikoen
bat-bateko argitasuna-, xehetasunez eta
ñabardurez arduratu behar dena, formaren
ikerketa sakona, kontzentrazioa eta objektibizazioa
eskatzen dituena.
Pariseko urte horietan estilo berri bat
landu zuen Rilkek bere poesia lirikoan ,
Din,g-Gedicht izenekoa (Poemagauzakia),,
gauzaki fisiko baten funts plastikoa beretu
nahi duena. Poema ezagunenetako batzuk
arte ikusgaietako zenbait lanen hitzezko
itzulpena dira. Beste poemen gaia paisajeak, erretratuak, eta Bibliako eta mitologiako
gaiak dira, alegia, margolari batenak
bezalakoxeak. Neue Gedichte hauetan (Poema
berriak, 1907-1908) aldendu egin zen
Rilke alemaniar lirikaren usadiotetatik. Lou
Salomeri 1903an idatzi zion gutun batean,
Rilkek formulazio honen bidez definitu
zuen bere metodoa : "Beldurretik sortu gauzakiak"
.
Neue Gedichte-eko poemek hitz lauzko
erantzun moduko bat dute : Die Aufzeichnungen
des Malte Laurids Brigge (1910,
Malte Laurids Brigge-ren koadernoko oharrak),
Erroman hasia. Deskribapen, oroitzapen
eta hausnarketez osatutako liburu
bat da, Malte, Parisen erbesteratutako danimarkar
gazte bat, protagonista duena ;
ohiko sailkapen kronologikoari uko eginez,
gaiak "aldi bereko" gertaerak balira bezala
aurkezten dira, "denbora espazial" batean
kokatuak. Hementxe daude Rilkeren gai
nagusi guztiak: maitasuna, heriotza, haurtzaroko
beldurrak, emakumearen gurtza,
eta, azkenik, baita Jainkoaren gaia ere, "bihotzaren
joera" gisa huts-hutsik hartua.
Poemen atzealdean zegoena, estiloaren perfekzioak
ezkutatzen zuena, lehen mailara
igarotzen da hitz lauzko lanean : Pariseko
hotel bateko gela batean dagoen pertsona
bakartiaren arazo pertsonalak, objektiboak,
"gauzakiak" sorrarazten dituen "beldurra".
Sinbolisten "poesia huts" hura baiesten badute
poemek, idatzi existentzialisten adibide
goiztiar distiratsua dirudite Aufzeichnungen
hauek.
Lan horren idazkera hain nekeza izan
bide zen, non, depresio gogor baten ondoren, literatura uztekotan ere egon haitzen
Rilke. Poesia sail labur bat izan ezik (Das
Marienleben, 1913), hamahini urtez ez zuen
ezer argitaratu. Garai horretan ordea Maria
von Thurn und Taxis printzesa ezagutu
zuen, Rilkeren bizitzako hurrengo emakumea,
ondorengo urteetan babestu, zaindu
eta lagunduko zuena. Bere Neue Gedichteeko
poemak berak gaindituko zituen lehen
lana 1912an idatzi zituen : bi poema luze
ziren, elegien estiloan idatziak. Ez zituen
berehala argitaratu, nolanahi ere, sail berri
baten abiapuntu gisa ikusten zituelako. Bi
poema horiek Duinoko gazteluan zegoela
idatzi zituen, Triestetik gertu.
Lehen Mundu gerraren hasieran Munichen
zen Rilke, eta hantxe geratzea erabaki
zuen. Gerra urteetako giroa guztiz kaltegarria
gertatu zitzaion, eta, bukatu zenean,
ia erabat ezinduta geratu zen. Gerrak iraun
zuen artean aldi emankor bakarra izan zuen,
1915eko udazkena, eta orduantxe idatzi
zuen "Duinoko laugarren elegia".
Azken urteak, Suitzan
Hurrengo zazpi urteak Suitzan eman
zituen Rilkek, eta huraxe izan zen herak
aukeratutako azken aberria. Rhoneko ibarreko
gaztelu batean, Chateau de Muzot-en,
bizi izan zen, Maria printzesaren gonbidatu
gisa. Indarra berreskuraturik, emankortasun
izugarrizko egun gutxi batzuetan,1922ko otsailean Duinoko saila amaitu zuen
(aspalditik hasia zuena) eta, ustekabean ia,
eta oso erraz, 55 poemako beste sail bikain
bat ere idatzi zuen, giroari eta gaiei dagokienez
Elegiak-ekin estu lotuak : Sonette
an Orpheus (Orfeori Sonetoak).
Duineser Elegien (Duinoko Elegiak) dira
Rilkeren poemagintzaren gailurra. Poemotako
irudi nagusia aingerua da. Aingeru hori
ordea ez da gizona babesten duen izakia,
Jaungoikoaren eta gizakien arteko bitartekaria
; aitzitik, aingeru horrek gizakia suntsitzeko
mehatxua egiten du. Izan ere, Duinoko
Elegiak bide bat dira: gizakiaren mailan
hasi -hor aingerua izaki izugarri bat da,
gizona suntsitzeko gai dena-, eta aingeruen
munduaren bebarruan amaitzen da, aingerua
gizakia babesteko keinuren bat egiten
hasia dela ematen duenean. Bukaera
hori Antzinako Egiptoko Hilen Bailaran
dago kokatua, pozaren iturriaren ondoan :
heriotza pozaren pareko egiten da ; aingeruaren
munduaren inguruan ikusezin bihurtu
da dena, "bihotzaren ikuskizun" baita
orain. Bete du poesiak bere eginkizun
salbatzailea.
Lehen elegiatik azkena arte (hamar dira
guztira), ikur eta irudi ugariak eta oparoak
erabiltzen ditu poetak : haurra, hilzorian
dagoena, maitalea, heroia, ispilua, iturria,
gaua, haizea, lorea ; zentzu guztiz zehatza
dute denek, poema sail honetan sartzeko
ezagutu beharrekoa, eta horrek nolabait
ere sistema filosofiko-poetiko bat bihurtzen
ditu Elegiak.
Sinbolo horietako asko ageri dira Orftori
Sonetoak obran. 55 soneto dira, bi liburutan
banatuak ; estiloz oso liburu desberdinak
diren arren, Elegiak-en gai eta
ikur mundu berekoak dira. Irudi nagusia
Orfeo da hemen, bizien eta hilen munduan
bizi ahal izan zen jainko abeslaria ; soneto
hauen gai nagusia, behin eta berriz errepikatzen
dena, jainko honen kantuaren
eraginez eta poesiari esker gertatzen den
aldakuntza da.
Muzot-eko gaztelua zen Suitzan Rilkeren
etxea, baina bidaiatzen jarraitu zuen,
Suitzan bertan gehienbat, adiskideak bisitatuz
eta gutunak idatziz. 1925aren hasieran
Parisa joan zen, harreman estua baitzuen
hango idazleekin. Harrera ikusgarria
egin zioten, heste miresle askoren artean,
Paul Valeryk eta Andre Gidek. Aurreneko
-eta azkeneko- aldiz, Europako metropoli
bateko literatura sasoiko ardatza izan zen.
Bisitaldi hartako nekea ordea gehiegizkoa
gertatu zitzaion Rilkeri, ordurako nahiko
gaizki baitzebilen osasunez. Abuztuan,
ezkutuan ia, alde egin zuen Parisetik.
1923az gero zegoen ondoezik, haina heriotzaren
eragilea, leuzemia mota arraro bat,
hil baino aste batzuk arte ez zioten aurkitu
. Valmonten hil zen, Genebako Aintziran,
1926ko abenduan.