Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Paul Valéry (1971-1945) Paul Claudel (1868-1955)
Paul Valery
Paul Valery (1871-1945) XX. mendeko
Frantziako literaturak eman duen saioegile
eta poetarik handienetakoa da. Literatura
gizona ez ezik, pertsonaia publikoa eta intelektual
ezaguna ere izan zen ; 1925ean
Frantziako Akademiako kide izendatu zuten,
eta 1945ean, zendu zenean, De Gaulle
jeneralak dolu-egunak aldarrikatu zituen
Frantzia osoan.
Meditarreneo ondoko Sete hirian jaio
zen. Montpellier-en Zuzenbidea ikasi zuen,
nahiz eta bere lehen nahia Itsaso Eskolan
sartzea izan. Ama hizkuntza italiera izan
zuen, baina eskolaratzea beti frantsesa. Pintura
eta musika maite izan zituen ; Wagner
miresten zuen eta pintoreen mundua ongi
ezagutu zuen, batez ere Berthe Morisot pintorearekin
ezkondu eta gero. Bizibidez,
Defentsa Ministerioko erredaktorea izan
zen, eta denbora franko omen zuen idazteko.
Bestalde, eta bere bizibidea zela medio,
finantzak eta politikako giroa ere gertutik
ezagutu zituen. Akademian sartu eta
gero idazlea ez ezik, hizlaria ere izan zen.
1937tik aurrera Poetikako ikastaroak eman
zituen College de Francen, ondoko kritika
literarioan garrantzia hartu duen bidea markatuz
. Gerra garaian, 1941ean Vichyko Gobernuak
kendu zuen 1933 urteaz geroztik
betetzen zuen postutik, Nizako unibertsitateko
zentro Mediterraneoko administratzailea,
hain zuzen ere. Bere jaioterrian, Seten,
datza ehortzirik, epitafio hau idatzirik duela :
O recompense, apres une pensee
Qu'un long regard sur la calme des dieux.
Pentsamenduaren geroko saria
Jainkoen lasaitasunari luze begiratzea.
Valeryren poemagintza
Valeryren ibilbide literarioa aski bitxia
da ; poeta goiztiarra izan zen, haur denboran
ere idazten hasia. Poe, Baudelaire eta
Rimbaud miresten zituen, eta gaztetandik
inguratu zuten adiskide literaturazaleak,zeinen artean Pierre Louis eta Andre Gide
baitzeuden, eta aurrerago Mallarme, Valeryk
biziki estimatzen zuen maisua. 1890. urteaz
geroztik Mallarmerekin sartu zen harremanetan,
gutunen bidez, eta gero, Valery Parisen
bizitzen jarri zelarik, adiskide minak
izan ziren.
Alabaina, hasiera goiztiar hura errotik
mozturik gelditu zen 1892an. Gau trumoitsu
batean hartan, Valeryk ulertu omen zuen
alde batera utzi behar zituela bere Nia erabat
menperatzetik urrunduko zuten jardun
guztiak, maitasuna eta poesia ere barne, eta
pertsonaren bi ahalmen garrantzizkoenak
-borondatea eta adimena- landu behar zituela
. Handik aurrera, zientzia fisikoak ikasi
behar zituela erabaki zuen, eta matematikari
eskaini zion ahaleginik handiena. Une
hartatik aurrera, eta hil zen arte, hainbat
gogoeta egin eta idatzi zuen erabateko zintzotasun
intelektualera iritsi ahal izateko
helburuaz, eta helburu horren alde kontzientzia
zeharo menderatu ahal izateko
asmoarekin. Ahalegin horren ondorioa prosaz
idatzi zituen 261 koadernoak dira.
Koaderno horiek Cahiers izenaz argitaratu
ziren, poeta hil eta gero. Literatura sormenari
buruzko gogoetak dira, askotan filosofian
barneratzen direnak, eta aitormen
pertsonalak eta anekdotak erabat bazter
uzten dituztenak. Saio literarioari eta gogoetari
ematen zion garrantziaren neurria bestebi obra hauek ematen dute : llntrodution
a la Methode de Leornard de Vinci (1895,
Leonardo da Vinciren metodoaren sarrera)eta La Soiree avec Monsieur Teste (1896,
Arratsalde bat Teste jaunarekin). Leonardori
buruzkoak agerian uzten du Valeryk harenganako
sentitzen zuen miresmena, eta, aldi
berean, jenioari buruz zuen kontzeptua lantzeko
aukera eman zion; izan ere, espirituaren
boteretzat hartzen baitzuen Leonardo
. Monsieur Teste, nolabait esatearren,
aurrekoaren ifrentzua da. Hau da, Leonardo
espiritu gizondua baldin bazen, Teste
gizon potentziala da, erabat intelektuala.
Teste fikziozko horrek uzten duen aztarnabakarra jarduera intelektuala da, bilaketa
etengabea, galdera egiten ibiltze behin betikoa
. Alegia, Leonardok ez bezala -Leonardok
egin egiten baitzuen-, Testek egintza
ukigarriaz sekula bukatzen ez diren pentsamendu
bideak iradokitzen ditu. Bestalde,
eta saiakerari dagokionez, poetak estilo
askotariko testuak utzi zituen, erdi gogoeta,
erdi ohar, erdi prosazko poema : Melanges
(1941, Nahasketak), Histoires brisees
(1950, Istorio etenak) eta Agathe (1956),
beste hainbaten artean. Bestalde, Valeryrek
arlo asko landu zuen: obra dramatikoak ere
idatzi zituen (Amphion et Semiramis, esaterako),
zeinetan batzuetan musika, dantza,
elkarrizketa, kantua eta abar nahastu baitzituen
.
Obra poetikoari dagokionez, ez da
ahaztu behar, lehen esan bezala, 1892an
poesia gehiago ez idazteko deliberoa hartu
zuela Valeryk. Alabaina, hogei urte geroago
(1920 inguruan) Andre Gide nobelagileak
eta Gallimard argitaratzaileak animatu
zuten bere gaztaroko poesiak biltzera. Hortaz,
eta berrogeita bat urte zituela, inoiz
argitaratu gabeko hogeita bost urte lehenagoko
poemak berraztertzeari ekin zion.
Hitzaurre bat hasi zen prestatzen, bertsoz,
bilduma horretarako. Baina, hain luzatu zen
hitzaurrea ezen beste bertso liburu oso bat
idatzi baitzuen, bost urte geroago, (1917an),
argia ikusi zuena, La Jeune Parque izenburupean
(Parka gaztea); liburuak arrakasta
bildu eta gero baizik ez zituen Valeryk 1890
eta 1892 artean idatzi zituen poemak bildu
eta inprentara eraman. Poema hauek 1920an
argitaratu ziren, L Album de vers anciens
izenburuarekin (Bertso zaharren albuma).
Handik piska batera gaur ezagunena bide
den obra argitaratu zuen, Le Cimetiere marin (Itsas hilerria). 1922an argitaratu zuen
azken poesia liburua, Charmes (Xarmak).
LaJeuneParque-k Valeryren leit-motivetako
bat ekarri zuen berriz ; izan ere, bost urteko
lana ez ezik, Valeryk seirehun orri zirriborratu
zituen bostehun bertso idazteko,
bere betiko kezka nabarmenduz, hau da,
obra bat sekula bukatzen ez delako kezka,
eta, hortaz, inprentara eramateko unea,
berez, zeharo arbitrarioa dela. Honen aurrean
Le Cimetiere marin ezarri ohi da, Valeryren
obra sentsualena, bere herrian,
Seten, itsasoa eta zeruaren artean dagoen
hilerriaz; biziari eta heriotzari buruzko gogoeta
da, egile honek ohi duena baino
amultsuagoa.
Erromantizismoa gainditurik
Valeryren poesiagintzak, sinbolismoaren
ondorengotza bere eginez, erabat eta betiko
ixten du Europako erromantizismoa.
Bere obrak erromantikoen lirismoa gainditu
eta filosofiarantz bideratzen du poesiagintza,
berak baino lehen beste hainbat sinbolistak
ere egin nahi izan zuen bezala.
Valeryrentzat, erromantizismoa da XX. mendeko
arte eta pentsamenduaren arriskurik
handiena, eta, horren ondorioz, indibidualismo
sentimentalaren zantzuak ezabatu
behar dira. Poeta ofizioz da poeta ; poetak
eraman handikoa izan beharko du aukeratu
eta lanean jarduteko garaian, eta borondatea
eta adimena izango dira eraman izugarri
horren gidariak. Alabaina, ez dagokio
Valeryri adimenaren poeta izatearen ezaugarria,
hainbatetan errepikatu den bezala ;
bere poesiagintzan, arrazoia da kontzientzia
eta artearen, etika eta estetikaren sorburua,
egia da, baina poesia bera ez dazertan arrazoizkoa izan. Ideia horren froga
lirateke, esaterako, bere poesiari egotzi izan
zaiona, iluna eta hermetikoa izatea, alegia.
Valeryren obran Niaren adierazpena bilatzeko
ahalegina etengabea da, baina Ni hori
ez dago xehetasun pertsonalei lotuta, Ni
poetiko absolutu baten adierazpen nahia da.
Adierazpen horretan, gauza bera dira forma
eta edukia, ez forma hutsa delako edo
semantikoki hutsala, baizik eta forma kontzientziaren
eta adimenaren lanaren ondorioa
delako ; bide batez, prozesu horren
gaineko gogoeta eginez, hitz bihurtzen den
jakintzaren inguruko arazo guztiak mahaigaineratzen
dira : alde horretatik, XX. mendeko
gogoeta-ildorik interesgarrienetako bat
proposatzen du Valeryk.
Paul Claudel
Claudel (1868-1955) idazlearen irudia
bitxia gertatzen da Frantziako XIX-XX. mendeetako
giroan. Gaztea zelarik bapatean
katoliko bihurtzeko hautua eginik, bere
obraren gaineko iritziak Frantziako tradizioan
guztiz kanpokoa dela esaten dutenenetik,
munduko kulturen sintesia egiten jakin
duen dramaturgoa dela esaten dutenenera
doaz.
Villeneuve-sur-Feren jaio zen, Vosges
aldeko herrixka batean. Hamazazpi urte
zuela Parisera joan zen, eta bertan ikasi zuen,
Zuzenbidea lehen eta Zientzia Politikoak
gero. Hemezortzi urte zituenean, Eguberri
egunean, Pariseko Notre-Dame katedralean
izan zuen argitzeak katoliko bihurtzeko arrazoiak
eman zizkion. Hogeita bost urterekin
karrera diplomatikoa hasi zuen, New
Yorken, eta mundu osoa ezagutu ahal izan
zuen karrera honi esker. Hirurogeita zazpi
urterekin Isere aldera erretiratu zen, eta 1946
urtean Frantziako Akademiako kide izendatu
zuten.
Claudel, poeta eta dramaturgoa
Paul Claudel poeta gisa da ezaguna, eta,
batez ere, dramaturgo gisa. Prosan ere lan
batzuk eman zituen argitara. Katoliko egin
izanak markatu zuen Claudelen nortasuna,
bizitza arruntean bezala bizitza literarioan
ere. Hasieran Rimbauden eta Mallarmeren
sinbolismoak kutsatu bazuen ere, fede hautuak
laster eragin zion idazle lanari. Claudelentzat,
poetaren eginbeharra jainkoaren
metaforak ulertzen laguntzea da ; hau da,
Jainkoak, mundua egin duelarik, ordena
erabatekoa ezarri du, baina guk ezin ditugu
ordena horren berri emateko jainkoak
egin dituen metaforak atzeman, grazia
egoera galdu dugulako eta bekatariak garelako
. Beraz, poetak metafora horiek errebelatu
behar ditu, jatorria jainkoarengan
duen inspirazioaren laguntzaz. Cinq grandes odes da (1910, Bost oda handi) Claudelen
poesia lan ezagunena. Bertan jatorria
Biblian duen molde bat erabiltzen du, berak
bere erara birmoldatua, verset deitzen
dena. Izan ere, Claudelen asmo poetikoa mistikoa
da, goratu egin behar baita jainkoarengana
iristeko. Aldi berean, unibertsoaren
kontzeptu organiko honek (Jainkoak eginikoa,
ereduzkoa, non gauza bakoitzak bere
lekua bete behar baitu) bere poesia blaitzen
du ; hau da, Claudelek jasotzen du sinbolismoa,
haina eduki logikoa, kristaua
erantsiz. Bigarren poesia liburu garrantzizkoak,
La Cantate a trois voix (Hiru ahotseko
kantata), asmo bertsuak ditu.
Antzerkigintzari dagokionez, poesiaren
kasuan bezala, hasieran Claudelek Mallarmeren
antzerkiari buruzko ideien eragina
jaso zuen ; bere lehen obrak -Tete d'or
(1889, Urrezko burua), La Ville (1890, Hiria),
Le Repos du septieme jour (1896, Zazpigarren
eguneko atsedendaldia)- ahots askoren
arteko monologoez bezala eginda
daude, ahots gehienen atzean egilearena
berarena badago ere. L Arbre sailean (Zuhaitza,
1910-1916) objektibotasun nahi handiagoa
ikusten da. Honen ondorengoak dira
Cristophe Colomb (1927) eta Jeanne au
bucher (1935, joana sutan). Azken honi A.
Honegger konpositoreak jarri zion musika.
Greziarren, erromatarren, ingelesen eta are
espainarren antzerki klasikoaren ondorengotza
bereganatu eta sintetizatu izana da
Claudelen antzerkiaren ezaugarria.
Prosan hainbat lan egin zituen, eta denetan
ezagunena, ausaz, Connaissance de l'Est
da (1907, Sortaldearen ezagutza). Ekialdean
bizi izan zen garaian, ekialdeko ohiturak,
paisaiak eta kultura ezagutu ahala mamitu
zuen lana da, prosa poetikoaren adibidea.
Aldekoak eta aurkakoak
Lehen ere esan bezala, oso diferenteak
dira Claudelen obrak sorrarazi dituen epaiak.
Zenbaitentzat, haren lana tradizio frantsesetik
kanpo gelditzen da. Bere zaleek diotenez,
ordea, ezin da inondik inora horrelakorik
esan, non eta Rabelais, Pascal, Saint-
Simon eta Bernanos bezalako idazleak ere
atzerritartzat ez diren hartzen. Bestalde,
gehienek aitortzen dute ezin daitekeela alde
batera utzi Frantzian izan den idazle kristauen
tradizioa, baina batzuek Claudelen
katolikotasunari integrista irizten diote, "espainiarren
modukoa" edo. Kritikatzen dutenen
arabera, Claudelen lanaren bi eragileak,
sinbolismoa eta, batez ere, katolikotasuna,
ezin uztartzeko modukoak dira, eta bere
hizkera ezintasun horrek kutsatuta dago ;
aldekoen arabera, ordea, sinbolismoa itxuraldatzen
da bere eskuetan, eta emankorrago
eta unibertsalago bihurtu mundu
zabaleko sinismenak bere egiten dituelako
-Biblia, esaterako, baina baita Txinako
taoismoa ere-, ukitu errealista ahaztu gabe.