Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Marcel Proust (1871-1922)
Frantses idazlea, XX. mendeko eleberrigile
handienetako bat, A la recherche du
temps perdu (Denbora galduaren bila)-ren
egilea, bere bizitzan oinarritutako eleberria,
psikologiaz eta alegoriaz kontatua,
bakarrizketa baten moduan askotan.
Marcel Proust Auteuil-en jaio zen, 1871ko
uztailaren 10ean. Haren aita, Adrien Proust,
medikua zen, eta ama, Jeanne Weil, familia
judu aberats batean hazia. Bederatzi urte
zituela asma eraso gogorra izan zuen eta
harrezkero gaixotasunak ez zion bakerik
eman bizitza osoan. Condorcet Lizeoan oinarrizko
ikasketak egin zituen denboran
(1882-1889) eskola aldizkarietan idatzi zuen
eta sariak irabazi zituen frantses erretorikan
eta filosofia gaietako mintzaldietan.
Gero urte beteko soldadutza egin zuen
Orleansen (1889-1990), eta soldadutzaren
ondoren, goi mailako ikasketak egin zituen
Politika Zientzietako Eskolan, eta zuzenbideko
eta literaturako lizentziak lortu zituen,
1893. eta 1895. urteetan, hurrenez hurren.
Gaztaroko urte horietan eragin handia izan
zuten haren pentsamoldean Henri Bergson
eta Paul Desjardins filosofoek eta Albert
Sorel historialariak. Bien bitartean, goi mailako
gizarteko "salon"-etako giroa ezagutu
zuen. 1896an Le Banquet eta La Revue Blanche
aldizkarietan argitaratu zizkioten istorio
laburren bilduma bat kaleratu zuen : Les
Plaisirs et les jours (Plazerrak eta egunak).
1895etik 1899ra Jean Santetuil idatzi zuen,
eleberri autobiografiko bat, bere edozertarako
gaitasunak agerian utzi zituena. Gero,
osasun makalaldi batek eta Frantzia guztia
bi taldetan banatu zuen Dreyfus auzian
(1897-1899) parte hartzeak goi mailako gizarteko
girotik urrunarazi zuten pixkana.
Proustek Dreyfusen alde egin zuen, gizartetik
baztertua izateko arriskuarekin. Egiaesan, ez zuten baztertu, baina gertaera hark
gizarte aristokratikoarekiko lilura galarazi
zion, handik aurrera bere eleberrietan islatuta
geratu den bezala. 1899an John Ruskinen
arte kritikaren ezagutzak hartaraturik,
bertan behera utzi zuen jean Santeuil eleberria,
eta errebelazio berri baten bila murgildu
zen izadiaren edertasunean eta arte
gotikoan. Bilatze horretan Venezian izan zen
(1900) eta Ruskinen lanak itzuli zituen.
1903an aita hil zitzaion eta 1905ean ama.
Guztiz atsekabeturik eta bakarrik geratu zen,
baina beregain bizitzeko moduan eta libre
bere eleberri handiari ekiteko. Zenbait bertsio
prestatu bitartean (1905-1906 urteetan
aurrena eta 1907-1908 bitartean gero), bere
idazle kutunenei buruzko parodia sail bat
idatzi zuen, L Affaire Lemoine, eta Le Figaro
egunkarian argitaratu zuen. Orduan, artean
ez zuen filosofia oinarria ezarri nahirik bere
lanari, saiakera lan bat idatzi zuen, Contre
Sainte-Beuve: oso gogor erasotzen zien Frantziako
literatur kritikariei literatura jende ikasiaren
denbora pasa gisa hartzen zutelako.
Lan horretan azaldu zuen artistak ahalegina
egin behar zuela oharkabeko memoriaren
azpiko mundutik azalera ateratzeko errealitate
betierekoa, ohituraren ohituraz ez baitugu
ikusi ere egiten. 1909ko urtarrilean, tea
hartzen ari zela, tean bustitzen ari zen gailetaren
ahogozoak bere haurtzaroko oroitzapen
bat ekarri zion gogora oharkabean, eta
oroitzapen horrek eraginda, behin obraren
egitura tankeratu ondoren, uztailean Denbora
galduaren bila idazten hasi zen. 1912ko
irailean bukatu zuen lehenengo liburua, baina
ez zuen berehala argitaratu, atzera bota
baitzioten, bai Fasquelle eta Ollendorff argitaratzaileek
bai Andre Gide idazlea zuzendari
zuen La Nouvelle Revue FranFaise aldizkariak
. Azkenik, 1913ko azaroan, argitaratzailegazte batek, Bernard Grasset-ek, argitaratu
zion, gastu guztiak berak bere poltsikotik
ordaindu behar izan bazituen ere. Proustek
beste bi liburu gehiago bakarrik egiteko
asmoa zuen baina haren idazkari Alfred
Agostinelliren heriotzak ("horixe da amaren
ondoren gehien maite dudan pertsona",
hegazkin istripu batean hil zen) eta
Lehen Mundu gerra pizteak eragin zuten
etenaren ondoren beste sei idatzi zituen.
Izan ere, gerra bitartean, lehenengo eleberritik
geratu zitzaizkion hondarrak hartu
eta bigarrena idazteari ekin zion, zeukan
materiala elementu errealistez eta satirikoez
hornituz, sentimenetan sakonduz eta haren
egitura aberastuz, eta uste baino hiru aldiz
handiagoa atera zitzaion lana. 1914an, Gide
damutuaren ekimenez, La Nouvelle Revue
Francaise-k argitaratzeko eskaintza egin
zion, baina oraingoan berak baztertu zuen
eskaintza. Hala ere, noizbait, ados jarri ziren
bi aldeak, eta 1919ko ekainean argitara
eman zen A l'ombre des jeunes filles en fleur
(Neska gazte loratuen itzalpean). 1919ko
abenduan, Leon Daudet kazetari eta idazlearen
gomendioz, Goncourt Akademiaren literatur
sari ospetsua eman zioten, eta batbatean
mundu osora zabaldu zen haren
izena eta ospea. Hurrengo hiru urteen barruan
bere obra handiaren beste bi liburu
argitaratu ziren -Le Cote de Guermantes
(Guermantes aldea, 1920-1921) eta Sodome
et Gomorrhe (Sodoma eta Gomorra,
1921-1922)-, eta hil ondoren, azkeneko
zuzenketak egiteko gutxi falta zutela, gainerako
hirurak : La Prisonniere (Gatibua,
1923), Albertine disparue (Albertina desagertua,
1925) eta Le Temps retrouve (Denbora
berreskuratua, 1927)-. Marcel Proust
1922ko azaroaren 18an hil zen, biriketako
gaitzez, Parisen.
Denbora galduaren bila
Denbora galduaren bila ez da eleberri
ziklo bat, garai hartan egin ohi ziren horietakoak
bezala, eleberri bat eta bakarra baizik
. Eleberri zirkularra da, nolabait esateko
: eleberri bat idatzi nahi duen eta gaitasun
ezagatik edo nagikeriagatik egitekoa
gerotik gerora luzatzen duen gizon baten
haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa eta lehen
helduaroaren narrazioa. Eleberriko azken
liburuaren bukaeran, oharkabeko memoriaren
agerpenez, gizon hura konturatzen
da ordua dela idazten hasteko liburua,
irakurtzen bukatzen ari garen eleberri horixe,
noski. Badago obra honetan beste
berezitasun aipagarri bat : sekula ez dugu
jakingo protagonistaren izena, ez adina, ez
itxura fisikoa. Lehenengo pertsonan hitz
egiten du eta bere kontzientziaren zirrikituetatik
iragazten du eleberriak ematen
duen informazioa.
Handia da «mi» izengabe hori Marcel
Proustekin lotzeko tentazioa, eta kritikariek
ere zail izaten dute eleberri hau biografia
mozorrotutzat ez hartzeko. Izan ere, Prousten
eleberriaren eta bizitza errealaren arteko
harremanak konplexu samarrak dira.
Baina Proustek herak bere lana fikziozko
obratzat har zedin nahi zuen.
Fikzioan, narratzailea, oharkabeko memoriarekin
zerikusia duten zenbait esperientziaren
ondoren, konturatzen da ordua dela
idazten hasteko. Oharkabeko memoria hori
da eleberriaren alderdi ezagunenetako bat.
Usaimenaren, ukimenaren, dastamenaren
bidez azaleratzen da -tean bustitako madalena
ospetsua-, pertsona denboraren
joanetik bereizteko gaitasuna baitute zentzumenok
. Narratzaileak gisa horretako esperientziak
dituen lehenengo aldian ez daki
haiek ongi interpretatzen, ez daki zer esan
nahi duen madalena jateak edo ikuspuntua
aldatu ahala itxuraz aldatuz doazen
kanpandorre batzuk ikusteak sortzen dioten
poz horrek. Azkenean ohartzen da, une
berezi horietan azaltzen den <«ni» sakon hori
dela, hain zuzen, idazten hasteko aukera
ematen diona.
Denbora galduaren bila, bestalde, ikasketa
eleberri bikain bat da, protagonistaren
lilurak eta deslilurak kontatzen dituena, bi
ziklo handitan egituratuta : munduzaletasunaren
zikloa, batetik, eta maitasunarena,
bestetik. Munduzaletasuna, edo snobismoa,
XIX. mendeko eleberrigintzan gehien erabili
zen gaietako bat da. Denbora galduaren
bila-n snob asko agertzen da, bai burgesen
artean bai nobleen artean, gizarte
eskalan gora egiteko irrikaz erreak. Narratzaileak
erdeinuz hartzen ditu snoben pairamenak,
baina herak ere beste snobismobat pairatzen du : markesak eta dukesak
ezagutu nahi ditu kosta ahala kosta.
Maitasunaren deslilura, herriz, askoz mingotsagoa
da, munduzaletasunaren deslilurak
baino «ni» sakonago bati erasaten baitio.
Bere eleberrian Proustek oso era berezian
tratatzen du maitasuna, eta jeloskortasunarekin
lotua agertzen du beti. Maitasuna,
eleberrian agertzen den amodio sexual
obsesibo hori, jeloskortasunez, espioitzaz,
maitatuaren jabe egiteko irrikaz, mesfidantzaz
eta sofrimenduz dago egina.
Maitasuna, jeloskortasuna, bihozmina
eta gainerako sentimendu sakon guztien
gorabeherak eta agertze eta desagertzeak
azaltzeko, Proustek oso metafora adierazkorra
erabiltzen du : pertsonek dituzten »ni»
desberdinez hitz egiten du, eta elkarren
gainka, ondoan edo aurka jartzen ditu.
Prousten ikusmolde piskologiko hori, eleberriko
pertsonaiak ezaugarritzeko oso erabilgarria
izateaz gainera, haren pentsamoldearen
alderdi modernoetako bat da. Beste
alderdi batzuetan, herriz, Denbora galduaren
bila XIX. mendeko eleberrigintza
tradizioaren ondorengoa da, dudarik gabe.
Nobelaren oinarrizko gaietako bat, inbidia
soziala, Frantziako XIX. mendeko narraziogintzaren
gai nagusietako bat baita.
Prousten meritu handiena, haina, liburuaren
alderdi tradizional bat da segur
aski : pertsonaiak sortzea. Proust horretanBalzac hera edo XIX. mendeko eleberrigile
hoberenak bezain oparoa da. Denbora galduaren
bila-n pertsonaia asko dago, batzuk
bigarren mailakoak, giza dekoratu moduko
bat eratzeko-edo jarriak, eta beste batzuk,
bikaintasunez landuak. Egiteko horretan
Proustek perfekzioraino eraman zuen beste
eleberrigile batzuk ere lehenago erabilitako
prozedura bat : idiolektoak sortzea
pertsonaia bakoitzarentzat, hau da, hitz
egiteko modu bereziak. Idazleraren hizkuntza
jeinua hain da handia ezen pertsonaia
bakoitzak ahoskera berezi bat baitu eta
lexiko jakin bat erabiltzen baitu. Pertsonaia
batzuetan, gainera, hizketa moldearen bilakaera
ere ikus daiteke. Francoise mirabea,
adibidez, alabaren eraginez bere herriko
mintzairaren bat-batekotasun zoragarria
galduz doa eta Parisko modernismoez kutsatzen
da. Pertsonaien sorrerari dagokionez,
aipagarria da, baita ere, denbora igaro
ahala haiengan gertatzen diren aldaketak.
Eleberriko gertakizunak denbora bitarte luze
bat hartzen du, eta garbi asko ikus daiteke
nola aldatzen diren, hitz egiteko moduaz
gainera, pertsonaien itxura fisikoa eta pentsatzeko
modua ere. Hala beraz, egia da
denbora dela eleberriaren protagonista nagusietako
bat. Horregatik guztiagatik eta
heste gauza askorengatik eleberri hau gure
kultura tradizioaren literatur lan handienetako
bat da, dudarik gabe.