Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Robert Louis Stevenson (1850-1894)
Robert Louis Stevenson, Thomas Stevenson
ingeniari ospetsuaren eta Margaret Isabella
Balfour-en seme bakarra, Edinburgon
jaio zen, 1850eko azaroaren 13an. Osasun
arazoek sortzen zizkioten eragozpenak
gaindituz, hamazazpi urterekin Edinburgoko
Unibertsitatean sartu zen eta ingeniaritza
eta zuzenbide ikasketak egin zituen.
Aitak ingeniari izan zedin nahi zuen. Stevensonek,
baina, idazteko grina izan zuen gaztetandik
eta idazle ofizioan trebatu zen bere
kabuz era askotako ereduak kopiatuz, bai
neurtitzetan bai hitz lauz.
1873an, arnasa hartzeko eragozpenak
arintzearren, Frantziako Mediterraneo aldera
joan zen. Hurrengo bizpahiru urteetan denboraldi
luzeak egin zituen atzerrian, Frantzian
batez ere, eta bidaia horietan oinarrituta
An Inland Voyage (1878, Lur barrutik
bidaia) eta Travels With a Donkey in the
Cevennes (1879, Bidaia asto batekin) idatzi
zituen. 1879an, gurasoen haserrerako,
Kaliforniara ezkondu zen emakume dibortziatu
batekin, Fanny Vandegrift Osbournerekin
. Idazlea gaixorik eta dirurik gahe
iritsi zen Kaliforniara, baina handik gutxira
aita urrikalduaren telegrama jaso zuen
laguntza ekonomikoa eskainiz. Eztei bidaiaren
ondoren Eskoziara itzuli zen aitarekin
onezkoak egitera.
Filosofiari eta literaturari buruzko artikulu
bilduma bat (1881, Virginibuspuerisque),
eta kontakizun bilduma bat gero (The new
arabian nights, 1882, Arabiargau berriak),
argitaratu ondoren, haren eleberri hoberenetako
bat eta bera mundu osoan ezagutarazi
zuena idatzi zuen : Treasure Island
(1883). Altxor uhartea trebetasun handiz
kontatutako abentura bat da, bata bestearen
atzetik giro, pertsonaia eta ekintza desberdinak
maisutasunez aurkezten dituena.
Gazteentzat idatzitako abentura suharra eta
gizatasunaren anbiguotasunaren kontakizun
ironiaz betea aldi berean.188leko negua Davos-en (Suitza) igaro
zuen. Gero Eskoziako Highlands-era joan
zen eta bi kontakizun labur idatzi zituen,
haren bi ipuin onenak, Thrawn Janet eta
The Merry Man (Gizon zoriontsua), baina
biriketako odol jarioa izan zuen, eta Frantziako
kostara joan zen ostera klima samurragoaren
bila. Tuberkulosiaren aldian behingo
erasoak gorabehera, Stevenson pozik
eta lan asko eginez bizi izan zen han :
Prince Otto (1885, Oto printzea) zuzendu
zuen, A Child's Garden of Verses (1885,
Haurren olerki baratza) idatzi zuen, etaThe Black Arrow: A Tale of the Two Roses
(1888, Gezi beltza: Bi Arrosen ipuina) idazten
hasi zen. Kolera epidemia baten mehatxuak,
baina, Ingalaterrara behartu zuen
atzera. 1884ko irailetik 1887ko uztailera
Bournemouth-en bizi izan zen, eritasun
eroraldi gero eta sarriagoen artean. Nolanahi
ere, Bournemouth aldiko emaitza oparoa
izan zen. Batetik, Henry James ezagutu
zuen eta harekin harreman handia izan
zuen, eta, bestetik, bere lan nagusietako bi
idatzi zituen : Kidnapped, XVIII. mendeko
historian barrena egin zituen ikerketen
emaitza, eta The Strange Case of Dr. Jekyll
and Mr. Hyde, nortasun bikoitzeko gizon
baten kasua, gizatasunaren baitan ongia eta
gaizkia nola borrokatzen diren azaltzeko
baliatu zuena.
1887ko abuztuan, tuberkulosia sendatzeko
giroz aldatzea komeni zitzaiola eta,
Ameriketara joan zen. Estatu Batuetan idazle
ospetsua zen ordurako eta argitaratzaileak
atzetik ibili zitzaizkion kontratu onuratsuak
eskainiz. Adirondacks mendietan egin zuenegonaldian saiakera batzuk moldatu zituen
eta The Master of Ballantrae (1889) idazten
hasi zen, gizatasunaren anbiguotasunaren
beste azterketa sakon bat, gaizkiaren halabeharrezko
erakarpena azaltzen duena bi
anaien arteko gorroto historia baten bidez.
1888ko ekainean belaontzi batean itsasoratu
zen familiarekin bidaldi bat egiteko Hego
itsasoetako uharteetan zehar : Markesa uharteak,
Fakarava atoloia, Tahiti, Honolulu,
Gilbert uharteak eta Samoa. Baina itzultzeko
asmoz irten bazen ere, han igaro zituen
bere bizitzako gainerako urteak. Bi liburu
idatzi zituen uharteetako bizimodua azalduz:
In the South Seas (1896, Hego itsasoetan)
eta A Footnote to History (1892, Ohar
bat historiarako). 1890eko urrian etxe bat
erosi zuen Samoan eta han geratu zen bizitzen
. Klimak on egin zion eta lan asko egin
ahal izan zuen : Catriona (1893, Kidnappeden
jarraipena), 7-be Ebb-Tide ( 1894, Itsas
behera, David Lloyd Osbournek idatzitako
bertsio baten egokitzapena), Weir of Hermiston
(1896), poemak, saiakerak eta abar.
Azken lan horietan argitasun larrigarriz azaltzen
da gizakiaren irriken eta bizitza errealaren
arteko aurkakotasunak sortzen duen
frustrazioa. Kritikari askoren ustez azkeneko
lan horiek ditu hoberenak, Weir of Hermiston
batez ere. Aldi hartan idatzi zuen
bere poema bilduma hoberenetako bat ere :
Ballads ( 1890, Baladak). Samoan hil zen,
1894ko abenduaren 3an.
Stevenson naturalismoaren eta positibismoaren
kontrako erreakzio gisa dekadentismora
eta sinbolismora iritsi zen literatura
mugimendu konplexuaren barruan sartzen
da. Haren narratibaren jatortasuna fantasia
suharraren eta idazkera argi zehatz eta biziaren
arteko orekan datza. Era askotako generoak
landu zituen : poesia, saiakera, eleberri
historikoa, kontakizun exotikoak eta erdi
polizia eleberriak. Baina haren arrakasta ez
zaio adierazpidearen erabilera ia birtuosoari
bakarrik zor ; haren obraren mamia eta muina
morala da. Fantasiazko kontakizunak eta
abenturazo eleberriek uzten zioten kontatzeko
askatasunaz baliatuz, era askotako
ideiak, arazoak eta gaztazkak aurkeztu zituen, modu mitiko-sinboliko iradokitzaile
eta erakargarri batez eta egoera ustekabekoenetan
proiektatuz.
Etikako arazoek liluratuta zeukaten Stevenson
. Hori izango du segur aski bere literatura
XIX. mendekoa dela salatzen duen
ezaugarri argiena. Baina etikak kezkatzen
zuela esateak ez du esan nahi onak eta
gaiztoak aurrez aurre jartzen zituela, baizik
eta Ongiaren eta Gaizkiaren arteko aurkakotasunaz
ederki jabetzen ziren pertsonaien
artean jokatzen zirela haren kontakizunetako
gertakizunak. Stevenson anbiguotasun
etikoaren maisua baita. Nolanahi dela ere,
ez da kezka etikoa haren narraziogintzaren
motor bakarra. Bada, horretaz gainera, beste
nerbio eragile bat, aurrekoa bezain berezia :
errealitateak gizakiari jartzen dizkion trabak
eta eragozpenak, eta gizakiak, bere asmoak
eta nahiak beteko baditu, traba horiek gainditzeko
asmatzen dituen bitartekoak. Gertaera
horien kronika da gutxi gorabehera
Stevensonek romance deitzen zuena, eleberri
psikologikoari edo pasiozko dramari
kontrajarrita. Romance horretan garrantzi
handia dute giro jakin batzuk sortzen asmatzeak,
atrezzo-aren xehetasunak, paisajeak
eta abar. Eragin handia dute, halaber,
datu exotikoek, elementu misteriotsuek etaizadiak -ekaitzak, basamortua, ozeanoa...-
duen eragina nabarmentzeak.
Stevensonen idazle ospeak gorabehera
handiak izan ditu. Hil ondoren haren kontrako
erreakzio moduko bat izan zen eta
saiakera idazle itxuratitzat eta haurrentzako
liburuak egiten zituen idazletzat aurkeztu
zuten. Handik urte askotara, XX. mendearen
erdialdera edo, hasi ziren gauzak aldatzen,
eta gizadiaren alderdi ezkutuenak
agerian jarri zituen saiakera idazle zorrotz
gisa eta oinarri moral sotileko abenturen
eleberrigile bikain gisa aurkezten hasi ziren
. Stevenson, bestalde, gutun idazle amorratua
izan zen, eta gutun horiek dira haren
obra, bizimodua eta izaera ezagutzeko
bide hoberena. Haren bizi guztiko lagun
Sidney Colvinek 1899an argitaratu zituen
Stevensonek familiakoei eta adiskideei
idatzitakoak, baina gutun interesgarrienetako
batzuk ez zituen atera eta beste batzuk
laburtuta baizik ez. Colvinek Eskoziako
Liburutegi Nazionalean utzi zuen beste
gutun multzo bat, haren emazte Fanny
Sitwell-i idatzitakoak, 1949 arte ez zabaltzeko
baldintzarekin. Garrantzi handikoak
dira, baita ere, eta argigarriak oso, Charles
Baxter lagunari idatzitakoak, 1956an argitaratuak
.