Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Luigi Capuana (1839-1915) Giovanni Verga (1840-1922)
XIX. mendearen erdialdera eleberrigintza
berpiztu zuen higikunde bat sortu
zen Italian. Eleberrigintzak ez zuen tradizio
sakonik izan ordu arteko Italiako literaturan,
eta zegoen tradizio apurrean azken
mendeetako idealismoa zen ezaugarri
nagusietakoa. Egoera horren aurrean, eta
Europan zientifismoa eta positibismo logikoa
zabaltzen ari ziren garai hartako
mugimendu errealisten bide beretik, garai
hartako zenbait italiar idazlek eleberria
eguneroko bizitzara hurbiltzeko beharra
ikusi zuten, eleberria egiaz jantzi nahi izan
zuten.
Ahalegin horretan nabarmendu ziren,
hain zuzen ere, Luigi Capuana eta Giovanni
Verga siziliar eleberrigileak. Beren lanetan
Balzac eta Zola frantsesen lanen errealismoaren
eragina eta Milango scapigliati taldeko
kideena dira bereziki azpimarratzekoak
; gizarteko klase apalenetako kideen
bizitza agertu nahi izan zuten beren lanetan,
oro har, eta hizkuntza xaloa, oparotasun
eta dotorezia handirik gabea, estilo
zuzena, elkarrizketa biziak eta deskripzio
xeheak erabili zituzten horretarako.
Capuana izan zen Italiako literatura
eraberritu eta bere bakartasunetik atera zuen
verismoaren teorialari nagusia. Vergaren
I Malavoglia (1881) eleberriari edertasun
«homerikoaren»» kutsua igarri zion, eta hogei
urteko borroka eraman zuen aurrera
Vergaren eta verismoaren alde. Dena dela,
Capuanak pentsamolde berezia zuen arte
lanaren izaera historikoaz, eta pentsamolde
horri jarraituz, joera berriagoen alde egin
zuen geroago, futurismoaren alde esaterako.
Capuanaren ustez, obra guztiak dira obra
bikainak baldin eta metamorfosiz sortuak
badira, ez soilik estiloari dagokionez, baicc'
Vergaz eta Capuanaz gainera, verismoaren
baitan aipagarriak izan ziren beren
sorterriei buruz idatzi zuten beste zenbait
idazle, adibidez Matilde Serao napolitar eleberrigilea,
Renato Fucini toscanarra edo
Grazia Deledda Italia hegoaldeko eleberrigilea,
1926. urtean Literaturako Nobel saria
eskuratu zuena.
Luigi Capuana
Luigi Capuana italiar idazle eta kritikoa
Sizilian jaio zen 1839. urtean eta han bertan
hil zen 1915ean. Kritika lan bikainak
eta kontakizun laburrak, eleberriak eta antzeki
lanak idatzi zituen. Naturalismoaren
teorialaria eta errealismoaren aitzindaria izan
zen, eta eragin handia izan zuen, batez ere,
Giovanni Verga eta Luigi Pirandello idazleengan
.
Capuana familia aberats batean jaio zen
eta zuzenbide ikasketak egin zituen, bi
urtez, Cataniako unibertsitatean. Gero Florentziara
aldatu zen. Florentzian kritiko gisa
lan egin zuen, La Nazione-ko antzerki kritiko
gisa hain zuzen ere ; kazetari gisa jardun
zuen Milanen, eta irakasle gisa Erroman
eta Catanian. Florentzian igarotako
urteetan, 1867 inguruan, hasi zen ezagutzen
eta bereganatzen Balzac eta Zola idazleen
ezaugarriak.
1872. urteaz geroztik hasi zen bere idazlanak
argitaratzen. 40 lanetik gora utzi zituen,
eleberriak, olerkiak, kritika lanak eta
orobat, haurrentzako idatzitako ipuinak.
Idazle oparoa izan zen, hortaz. Bere lanetan egiaren eta errealitatearen bilaketa nabarmentzen
da, oro har.
1877an argitaratu zituen bere lehenengo
hamabost kontakizun laburrak, Profili
di donne (Emakumeen profilak) izenburupean,
eta 1879. urtean agertu zen bere lehen
eleberria, Giacinta, emakume promiskuo
baten inguruko ikerketa psikologikoa.
Eleberrien alorrean azpimarratzekoa da,
orobat, Il Marchese de Roccaverdina (1901,
Roccaverdinako markesa) Capuanaren eleberri
ospetsuena ; hura izan zen, hain zuzen
ere, garai hartako italiar eleberrigileek
beren sorterriari buruz idatzitako eleberriekin
osatu zuten literatura erregionalistaren
maisulanetako bat.
Handik hiru urtera, 1892an, Cera una
volta (Bazen behin) haurrentzako lehen
ipuin bilduma eman zuen argitara, eta ondoren
agertu ziren Le appasionate (1893,
Suharrak) eta Le paesane (Baserritar
emakumeak, 1894) kontakizun laburren
bildumak.
Kritika lanei dagokienez, bestalde, aipagarriak
dira Studi sulla letteratura contemporanea
(1880, 1882. Gaur egungo literaturari
buruzko ikerketak), Balzac, Zola
eta Verga idazleei buruzko saiakerak biltzen
dituen obra, eta Gli Ismi contemporanei
(1881, Gaur egungo ismoak).
Capuanak drama eta umorea bateratu
zituen bere lanetan, eta umore handiz landu
zituen bai ipuinak eta bai kritika lanak.
Idazlan literarioetan landa giroko gizartea
eta nekazarien bizitza deskribatu zuen, xehetasun
handiz, eta ikerketa psikologikoa
landu zuen ; pertsonaien izakera eta sentimenduak
adierazten saiatu zen, egilearen
pentsamenduaren eragina nabarmendu
gabe, hau da metodo inpertsonala erabiliz.
Giovanni Verga
Giovanni Verga italiar idazlea Catanian (Sizilian) jaio zen, 1840an, eta han bertan hil zen 1922. urtean. Eleberrigile, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa nabarmendu zen eta Italiako verismoaren edo errealismoaren jarraitzaile nagusia izan zen.
Lehenengo urteetako obrak
Verga Siziliako familia lurjabe eta tradizio
liberaleko batean jaio zen eta oso gaztetan
erakutsi zuen literaturarako zaletasuna.
Sorterrian zuzenbideko ikasketak egin zituen
. Literaturaren alorreko lehen saiakera
Amore e patria (1856-1857, Maitasuna eta
aberria) eleberriarekin egin zuen, baina
1861ean argitaratu zuen bere lehenengo obra
ezaguna, eleberria hau ere : I carbonari della
montagna (Mendiko ikazkinak). Obra horretan
Foscoloren eta Dumasen eragina antzematen
zaio, eta etikari eta politikari buruzko
bere pentsamenduak eman zituen
aditzera bertan. Bi eleberri horiek eta Sulle
lagune (1863, Paduretan) lanak abertzaletasunari
buruzko trilogia bat osatzen dute.
1869an Florentziara aldatu zen eta Milanera
handik denbora gutxira. Milanen bizi
zen garaian hasi zen beste idazle batzuen
ideiak ezagutzen, eta sorterrira itzuli zenean
murgildu zen literaturaren munduan.
Lehenengo urte haietako obretan erromantizismorako
joera eta sentimentalismoa
dira ezaugarri nagusiak. Aipagarriak dira, garai
honetan, Una peccatrice (1866, Pekataria),
idazle gazte batek karrera hasieran bizi
dituen gorabeherei buruzko eleberria, eta
La storia di una capinera (1871, Moja baten
istorioa), Manzoniren eraginpean idatzitako
eleberria, moja baten gorabeherak kontatzen
dituena. Haien ondoren behaketa psikologiko
sakoneko eta elementu erromantiko
ugariz hornituriko lanak eman zituen
argitara, Pekataria obran erabilitako eskema
beretsuan oinarriturik, adibidez Eva (1873),
Tigre reale (1873, Tigre erreala) eta Eros
(1875). Vergak berak gerora esan zuenez, dotoretasunaren
eta adulterioaren eleberriak
izan ziren haiek, eta Zolaren eragina nabarmentzen
da bertan.
Vergaren oparotasun aldia
Obra haien ondoren trantsizio garai bat
bizi izan zuen Vergak. 1874an eman zuen
argitara Nedda kontakizuna, eta obra hura
hartzen da Vergaren estiloaren heldutasunaren
erakusgarritzat. Capuana Italian zabaltzen
hasita zegoen naturalismoaren ezaugarriak
bereganatzen hasi zen garai hartan
Verga. Handik aurrera gero eta indar eta sendotasun
handiagoa erakutsi zuen Vergaren
estiloak, eta XIX. mende amaierako Europar
idazle nagusietakoen mailara eraman zuten
maisulanak idatzi zituen : Vita dei campi(1880, Landetako bizitza) eta Novelle rusticane
(1883, Siziliako eleberri txikiak) kontakizun
laburren saila, I Malavoglia (Zorigaiztokoak,
1881) eta Mastro-don Gesualdo
(1889) eleberriak, eta Cavalleria rusticana
(1884) antzerki lana, aurretik Vergak berak
Landetako bizitzan jasotako kontakizun
labur baten bigarren bertsioa.
Cavalleria rusticana obrak arrakasta
handia izan zuen, eta haren bidez hedatu zen
verismoa antzerkiaren alorrera ; haina aipagarria
da Pietro Mascagnik musika jarri ziolarik
Italiako musikan berebiziko eragina
izan zuen verismo joerako opera nagusietakoa
bihurtu zelako ere.
Zorigaiztokoak ( 1881) eta Mastro-don
Gesualdo (1889) eleberriak Vergak bost liburuz
osatu nahi izan zuen ziklo bateko
lehenengo bi lanak dira. Egilearen asmoa
zen gizarteko maila apalenen bizitzaren deskribapenetik
hasi eta eleberriz eleberri maila
gorenagoetara iristea, garaituen (i vinti)
ideiaren inguruan, aurrerapenetik baztertuta
gelditzen diren gizakien ideiaren inguruan.
Ez zuen ziklo osoa idatzi (hurrengo obra,
La ducbesa di Leyra, idazten hasi zen baina
amaitu gahe utzi zuen), baina bi horiek
aski dira Vergaren balioa erakusteko ; bertan
agertzen dira erregistro aniztasuna erabiltzeko
zuen trebetasuna, verismoaren oinarri
nagusiak, estilo inpertsonalaren erabilera
... IMalavoglia maisulanean zorigaiztoko
familia pobre baten gorabeherak kontatu
zituen, eta egileak hitzaurrean aditzera
eman zuenez, handinahikeriak pobre zirenak
are pobreago nola egin ditzakeen erakutsi
nahi izan zuen. Bigarrenean, berriz,
nekazari munduan aberasten ari den diruzale
baten istorioa idatzi zuen.
Ezaugarri nagusiak eta eragina
Vergak zehaztasun eta zorroztasun handiz
idatzi zuen eta trebetasun handiz adierazi
zituen gizakiaren sentipenak. Horrek
eman zion, hain zuzen ere, errealismo liriko
berezi baten aitzindariaren ospea. Bizitzaren
adierazpen errealistak eman zituen,
batez ere Siziliako nekazari eta arrantzale
pobreen bizitzatik harturiko pasarteen bidez
; Siziliako bizitzari buruzko idatziekin
Italiako literatura erregionalistaren sortzaile
izan zen, lehen esan bezala.
Vergak oso gazterik eman zuen argitara
lehen obra, esan bezala, eta hasierako lanekin
arrakasta handirik lortu ez zuen arren,
gaur egungo kritikariek Italiako eleberrigile
nagusitzat hartzen dute. Eragin handia
izan zuen 11. Mundu gerra ondoko idazleen
belaunaldian, neoerrealismoaren garaian ;
azpimarratzekoa da, besteak beste, Luchino
Viscontik Vergaren I Malavoglia eleberrian
oinarriturik egin zuen Terra trema
(1948, Lurraren dardara) filma.