Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Henry James (1843-1916)
Henry James (1843-1916) New Yorken
jaio bazen ere, Europa, eta bereziki Britainia
Handia, izan zuen bigarren aberria. Bere
lagun handiak izan ziren R.L.Stevenson eta
R.Kipling-en antzera, bulkadaka idazten zuen
Jamesek, eta, horregatik, ez da inondik
ere harritzekoa bere bibliografia benetan oparoa
izatea. Argitara emandako lanen artean,
20 eleberri baino gehiago, 100 ipuinetik gora,
12 antzezlan, 6 bidaia-kronika liburu, 3
autobiografia eta 10 saiakera-liburu konta
daitezke. Horiez guztiez gain, Henry Jamesek
igorritako milaka gutun ezagutzen dira.
Zertzelada biografikoei dagokienez,
kultura handiko familia batean sortu zela
azpimarratu behar da. Jamesen aita, izen
bereko filosofo-teologoa, Swedenborg-en
jarraitzailea izan zen eta heziketa kosmopolita
eta inkonformista ematen ahalegindu
zen bere bost seme-alabei. Horietako
bat, William James psikologo-filosofo ezaguna
Henryren anaia izan zen. Henryren
aitarentzat heziketarik egokienak, askea,
zabala, erlijio nahiz sistema politiko jakin
batekin loturarik gabekoa behar zuen izan.
Hori lortzeko, benetan lagungarri suertatu
zitzaizkion familiarekin Europarantz egin
zituen bidaiak eta egonaldiak. Joan-etorri
guztiotan Henry gaztearen irakurzaletasuna
sendotuz joan zen.
Zuzenbide ikasketak utzi ondoren, hogeita
bat urte zituela, literaturgintzan jardutea
erabaki zuen Jamesek. Hasieran ipuingintza
eta kritikagintza landu bazituen ere,
nobelagintzan lortu zituen emaitzarik interesgarrienak
. 1872an Europara joan zen
bizitzera, Parisera. Han ezagutu zituen I.
Turgeniev, F. Flaubert, E. Zola, G. de Maupassant,
A. Daudet eta beste. Turgenievengandik
ikasi zuen pertsonaien psikologian
oinarritutako nobelak egituratzen ; errealista
frantsesengandik, berriz, gertakarien deskribapen
zehatzak egiten.
1875etik aurrera, Londresen hartu zuen
bizitokia, eta han, A. Tennyson, George
Eliot, R. Browning, J. Conrad, R.L. Stevensoneta R. Kiplingekin harremanetan jarri
zen. Ordukoak dira The Passionate Pilgrim
(1871, Pilgrim erromesa) ipuin bilduma eta
Roderick Hudson (1876) nobela.
1875-1900 artean bere narrazio, kritikalan
eta antzerki gehienak idatzi bazituen ere,
gaurko kritikariek gehien estimatzen dituzten
nobelak geroagokoak dira : The Wings
of Dove (1902, Usoaren hegoak), The Ambassadors
(1903, Enbaxadoreak) eta 7-be
Golden Bowl (1904, Urrezko ontzia). 1916an
hil zen, britainiar hiritar egin ondoren. Amaitu
gahe utzitako lanen artean The Ivory
Tower (Bolizko dorrea) eta 7-be Sense of the
Past (Iraganaren sentzua) nobelak eta bere
autobiografiaren hirugarren alea geratu
ziren.
Lehenago esan den hezala, narratibazko
lanek eman zioten osperik handiena Jamesi.
Adituek esandakoei jarraituz, hiru epe bereiz
daitezke Jamesen bilakaera narratiboan.
Lehen aldia
Aldi honetak eleberri gehienak molde
errealistan idatziak dira, egilearen beraren
biografian oinarrituak, eta Europatik Ipar
Ameriketara egin zituen bidaien ondoriotzat
hartzekoak. Itsasoaz haraindiko eta honaindiko
kulturen desberdintasuna aztertzen
du Jamesek nobela hauetan. Sail honetan
nabari dira Roderick Hudson (1875), The
American (1877, Amerikarra), The Europeans
(1878, Europarrak, Irene Aldasorok
itzulia), Daisy Miller (1878) eta beste.
Eleberriotan guztiotan irudikatzen diren
gizarteak arras dira desberdinak. Batetik,
Ipar Ameriketako gizartea, berdintasunean
eta askatasunean sinesten duena, inozoa batzuetan
. Bestetik, europar gizartea, tradizio
historikoak itoa. Bi kulturen eten hori The
portrait of a Lady (1881, Dama baten erretratua)
izeneko nobelan ezin hobeto adierazten
da.
Bigarren aldia
1881-1901 bitarteko urteetan molde desberdineko
nobelak eta antzezlanak idatzi
zituen Jamesek. Azken hauek arrakasta
handi-handirik ez bazuten ere, elkarrizketaren
teknika eta eszenen antolaketa lantzeko
baliagarriak izan zitzaizkion egileari. Orduan
lortutako trebetasunari esker, pertsonaien
izaera eta pentsamoldea elkarrizketa biziz
testuratzen ikasi zuen egileak.
Narraziozko lanei dagokienez, hasieran
gizarte-erreformaz eta ideologia iraultzaileaz
mintzo ziren bi nobela luze eman zituen
argitara : The Bostonians (1886, Bostondarrak)
eta The Princess Casamassima (1886,
Casamassima printzesa). Geroagoko nobeletan,
1895etik aurrera argitara emandakoetan,
artistaren eta gizartearen arteko harremanak
edo naturaz gaindiko gertakariak
izan zituen hizpide : What Maisie Knew
(1897, Maisiek zekiena) eta The Turn of the
Screw (Koxka bat estuago, J. Urteagak itzulia)
eleberri bikainak esaten ari garenaren
bi adibide egoki dira. Helduen eta haurren
arteko mugak, izumena eta azterketa psikologikoa,
irakurlearen jakinmina eta gertakarien
dosifikazio narratiboa Jamesen nobela
horietako osagai funtsezkoak dira.
Azken urteak
Bere azken urteetan, 1909-1916 bitartean, idatzi zituen Jamesek aurreko bi nobelekin batera kritikariek gehien estimatzen dituzten lanak : The Wings of Dove (1902, Usoaren hegoak), The Ambassadors (1903, Enbaxadoreak) eta The Golden Bowl (1904, Urrezko ontzia). Nobela psikologikotzat har daitezkeen hauetan sakontasun handiko pertsonaiak sortu zituen iparramerikar idazle honek.
Ezaugarriak
Jamesen eleberrigintzaren hari tematiko
nagusia bizitzaren aurrean sortzen diren
galdera moralek eta emozioek osatzen dute.
Idazle honentzat, eleberriak bizitzaren aurrean
dauzkagun harridurak argitu nahi ditu,
bizitza ulertzen laguntzen digu. Hori lortzeko,
pertsonaien psikologian sakontzen
du Jamesek eta obserbazio hutsa gaindituz,
kontzientzia baten bilakaera deskribatzen
ahalegintzen da. Horregatik, ez zaio ustez
argia eta deskribagarria den errealitatea kontatzea
interesatzen, eta nobela errealistarentzat
hori bazen helburu nagusia, Jamesentzat
beha daitekeen errealitateaz haratago joatean
dago koxka, errealitateak gugan eragiten
duen ilusioaren azterketan.
Bere nobeletan aurki daitezkeen sakontasun
eta deskribapen psikologiko iradokitzaileak
izan dira, hain justu, geroago
barne bakarrizketa landuko zuten egile
ezagunen akuilu. Joycek, Richardsonek edo
Woolfek aitortu zuten moduan, pertsonaien
barne munduan arakatzen duen nobelagintzak
asko zor dio H. Jamesi.
Esandakoaz gain, Jamesen bilakaera
narratiboan erraza da errealismotik estilo
formalistagora doan ibilbidea zedarritzea.
Adituen iritziz, ingelesek iradokizunerako
eta abstrakziorako duen ahalmena frogatu
zuen egile honek, eta azken emaitza landuegia
izateak ez zuen gehiegi ardura. Izan
ere, Jamesek oso era aristokratikoan ulertzen
zuen literaturgintza. Berdin zitzaion gutxiengo
batentzat idaztea edo oso modu
selektiboan jokatzea, kontua berritzea zen,
nobelagintza tradizionalari bizkar ematea.
Nobelagintzaren berrikuntzari buruzko
kezka hori Jamesen kritika lanetan ikus
daiteke. 1907-1909 artean bere nobelei egin
zizkien Critical Prefaces (Hitzaurre kritikoak)
direlakoetan ikuspuntuaren auzia izan
zen, ezbairik gabe, iparramerikar egile hau
gehien arduratu zuen alderdi teknikoa. Ikuspuntuaren
garrantzia azaltzean 7 -be House
of Fiction (Fikziozko etxea) irudia darabil
The Portrait of a Lady nobelari egindako
hitzaurrean : etxearen leihoetan pertsonaia
desberdinak kanpoko gertaera bati begira
daude. Bakoitza bestearengandik desberdina
den heinean, eta kokaleku guztiak ere
berdinak ez diren neurrian, gauza desberdinak
ikusten dituzte.
Esandakoaz gain, The Art of Fiction
(1884, Fikzioaren antzea) artikuluan nobelagintzak
literaturan duen garrantziaz eta
lekuaz mintzo da James. Artikulu horretan
esaten duenez, tradizio victoriarretik ihes
egin nahi du, Dickensek eta Thackerayk
nobelaren formaz zuten kontzeptua naiftzat
hartzen baitu. Jamesentzat norberak
bizitzaz duen inpresioa da nobela, eta
horregatik, inpresio hori sinesgarriagoa izandadin, narratzaileak pertsonaia baten ikuspuntutik
kontatu behar du istorioa. "Kontzientzia
gunea"-k narratzaile orojakilea baztertzen
du, eta guk errealitatea gure begien
bidez antzematen dugun bezala, nobelako
pertsonaiak bere begien bidez sumatu behar
du errealitatea.
Horren arabera, errealismoa ez dago
nobelaren gaian bertan, tratamendu berezi
batean baizik. Rene Wellekek dioen modura,
Jamesekin errealismo kontzeptua aldatu
egiten da, eta hemendik aurrera, XIX.. endeko nobelagintzaren ezaugarri zen narratzaile
guztiahaldunak zuen jarrera boteretsua
sinesgaitza suertatuko zaio irakurleari.
Objektibotasunaren izenean, desagertzea eskatuko
zaio narratzaileari, eta hori onartuz,kontateknika desberdinen artean showing
(erakustea) telling (esatea) baino egokiagotzat
joko da. Azken batean, Flauberten nobelagintza
hobetsi egingo da, eta ez Balzac,
Dickens,... eta hainbatena. Henry Jamesen
teorien defendatzaile sutsuena P. Lubbock
kritikaria izan zen bere The Craft of Fiction
(1921, Fikzioaren ofizioa) liburuan.
Edozein modutan delarik ere, Jamesentzat
nobelak erakarri egin behar du irakurlea,
entretenitu eta dibertitu. Horretarako,
kontzientzia-gune baten inguruan antolatutako
istorioa testuratuko du narratzaileak,
eta bizikizun ezkutuenak ongi dosifikatzen
ahaleginduko da. Modu honetan jokatuz,
hasieratik bertatik ziurtatuta dauka egileak
istorioa irakurtzen diharduenaren arreta.