Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Gogol (1809-1852) Turgeniev (1818-1883)
Nikolas V. Gogol
Oharmen eta begi zorrotz baten jabe,
Gogol-i zor zaio, erromantizismoa puri-purian
zegoen garaian, errusiar literaturan
halako ospea izango zuen tradizio errealistaren
oinarriak finkatu izana.
Nikolas Vassilievitx Gogol 1809ko martxoaren
31n jaio zen Sorotxintsi-n, Poltavatik
hurbil, Ukrainan. Gurasoak lur jabe txikiak
zituen eta Nikolas gaztetxoak Nezhin-go
lizeoan egin zituen bigarren mailako ikasketak
. Berehalaxe nabarmendu zen lizeoan
bere mihi zorrotzagatik, aldizkari batean
argitaratu zituen kontakizun eta olerkiengatik,
eta eskola-antzerkian antzeztu zituen
agure eta atso barregarrien paperengatik.
Hemeretzi urte zituela, San Petersburgora
jo zuen administrazioan lanposturen
bat eskuratuko zuelakoan, baina laster ohartu
zen, dirurik eta "aitapontekorik" gabe,
ez zeukala zer egin handirik. Aktoretzan
egin zuen hurrengo ahalegina, baina ez
zuen lanbide horretan ere arrakastarik izan.
Poeta gisa ospea lortzeko asmotan, lizeoan
zebilela idatzitako erdipurdiko olerki sentimental-idiliko
bat argitaratu zuen, bere kontura,
baina hartarainoko porrota izan zuen,
ezen, kopia guztiak erre eta Estatu Batuetara
emigratzeko zorian egon baitzen. Gaizki
ordaindutako administrazioko lanposturen
batean edo bestetan lan egin zuen gero,
eta, geratzen zitzaion denbora librean, aldizkarietarako
idazten hasi zen, Ukrainako
haurtzaroko oroitzapenetatik gai hartuta.
Kontakizun erromantiko horiek guztiak
bildu eta bi liburukitan argitaratu zituen Vechera
na khutore bliz Dikanki (1831-1832,
Dikanka inguruko etxalde bateko arratsak)
izenburupean, eta oso harrera ona izan
zuten. Deskripzio zehatzez hornitutako prosa
bizi eta, batzutan, lagunartekoan idatziak,
arnasa freskoa eta berria ekarri zuten errusiar
literaturara. Folklorean oinarrituak zeuden
asko, Ukrainako hitzak eta esaldiak
barne zirela, eta molde hartako idazkerakberehala erakarri zuen Errusiako literatura
munduaren arreta.
1831n, administrazioko bigarren lanpostua
bertan behera utzi eta historiako irakasle
hasi zen neskentzako barnetegi batean.
Handik hiru urtera, San Petersburgoko unibertsitatean,
Erdi Aroko Historiako irakasle
laguntzaile izendatu zuten, haina ez zuen bere
burua kargu horretarako prestatua ikusten
eta, urtebete egin ondoren, utzi egin
zuen lanpostua. Arratsek izandako arrakastarekin
adoreturik, beste bi obra argitaratu
zituen 1935ean : Mirgorod eta Arabeski (Arabeskoak)
. Lehenengoa, Mirgorod, Arratsen
jarraipena da eta lau istorioz osatua dago,
Taras Bulba ospetsua tartean dela: kosakoen
tradizioetan oinarritutako kontakizun indartsu
bat. Arabeski liburuko eleberri laburretan,
herriz, umorezkoa dirudien azalaren
azpian, histasun sakona ezkutatzen da. Liburu
berean argitaratu ziren, orobat, Zapiski
sumasshedshego (Ero baten egunkaria),
Nevsky prospekt (Nevsky ibilbidea), Portret
(Erretratua), eta Nos (Sudurra).
Kontakizun batzuetan antzematen den
gizarte salaketa oso ongi hartua izan zen
garai hartako Errusiako zirkulu liberaletan,
Bielinski kritikaria tartean zela, baina Gogolek
berak -izaera oinazetua eta zalantzatsua
zuen- ez zuen inola ere identifikatu
nahi izan bere obra subertsio politikoarekin
. Kontraesan handi baten mende eman
zuen Gogolek ia bizitza osoa. Alde batetik,
barren-barrenetik jaiotzen zitzaion jeinu literarioak
inguruan zituen politikarien, funtzionarioen
eta eliz gizonen ustelkeria eta gainbehera
morala satirizatzera bultzatzen zuen,
haina, bestetik, erlijioan eta politika kontserbadorean
oinarritutako heziketa erromantikoak
ez zion uzten tsarraren erregimenaren
aurka altxatzen. 1836an, Revizor (Ikuskaria)
antzezlana argitaratu zuen. Komedia bikain
horretan, satira errealista bat egin zuen burokraziaren
ustelkeria gaitzat hartuta, eta
tsarraren aldeko agintariei gustatu ez bazitzaien
ere, ezin izan zuten eragotzi jendaurrean
antzeztea eta arrakasta handia izatea. Nolanahi ere, zentsurarekin arazoak
izan zituen eta egileak atzerriratu egin behar
izan zuen denboraldi batez. Lehenik
Alemaniara joan zen, gero Suitzara eta Frantziara,
eta, azkenik, Erroman igaro zuen
1939ko udaberria.
Garaitsu hartan idatzi zituen Shiniel
(1842, Longaina) izenburuko kontakizun
aparta eta Zhenitba (1842; Senar-emazteak)komedia alaia. Erroman bizitzen zegoela
amaitu zuen idazten bere maisu lana izangozena : Miortvie dushi (1842, Arima hilak)
. Eleberri horretan, garai hartako Errusiako
nekazarien bizitza negargarriari buruzko
ikuspegi goibela ematen da, ironia
garratzaren azpian idazlearen pentsaera ezkorraislatzen dela. Arima hilak eleberriaren
lehen partea amaitu zuenean, Moskura
itzuli zen, 184leko irailean. Zentsurak atzera
bota zion idazlana eta aldaketa batzuk
egin behar izan zizkion, 1842an argitaratuko
bazen. Gogol Erromara itzuli zen eta han
jakin zuen zer nolako kritikak eta erreakzioak
piztu ziren Errusian eleberriaren
lirismoa eta errealismoa zirela-eta. Erreakzio
horiek biziki hunkitu zuten idazlea, ez
baitzen haren asmoa izan tsarraren erregimena
kritikatzea. Arrazoi horregatik eleberriaren
bigarren parte argitsu bat idatzi nahiizan zuen, eta, aurkariei ahoa ixteko, Vybrannye
mesta izperepiski s druzyami (1847, Lagunekiko
gutunetatik hautatutako pasarteak)
idatzi zuen, joputasun sistema, Eliza
Ortodoxoa, heriotza zigorra, burokrazia, etab.. efendatuz. Argitalpen hori zela medio,
ordu arte lagun izan zituen asko haserretu
zitzaizkion, eta idazleak, azkenean, erre
egin zuen Arima hilak-en bigarren partea.
Jerusalema erromesaldia egin ondoren,
Moskura itzuli zen 1848an, eta han pope
fanatiko baten eraginpean erori zen. Garai
horretatik aurrera guztiz bizimodu desorekatua
eraman zuen : egundoko exaltazio
mistikoen ondoren etsialdi ikaragarriak izaten
zituen, eta aszeta bizitzari eman zitzaion.Hala ere, lortu zuen Arima hilak-en bigarren
partea berriro idaztea, baina hura ere
erre egin zuen 1852ko otsailean. Egiten zituen
barau luzeen eraginez gaixoturik eta burua
erdi galdurik zuela, urte hartako martxoaren
4an hil zen Moskun. Handik urteetara
Fiodor Dostoievski eleberrigile handiak aitortu
zuen errusiar idazle errealista guztiak
"Gogolen Longaina-ren pean" hazi zirela.
Ivan S. Turgeniev
Bere prosaren estiloa eta kalitatea zirela-eta
-gizarte elementuak, psikologia eta
deskripzioak harmoniaz orekatzen ahalegindu
zen beti-, nazioartean ospea izan zuen
lehen errusiar eleberrigilea izan zen.
1818ko azaroaren 9an jaio zen Ivan Sergeievitx
Turgeniev Oriolen, Errusian. Aita aitoren
semea eta gudarosteko ofizial ohia zuen,
eta ama familia lur jabe aberats bateko
alaba. Ivanek 16 urte zituela aita hilik, amak
askoz eragin handiagoa izan zuen idazlearen
bizitzan. Lehen ikasketak etxean egin
bazituen ere, gero Moskuko eta San Petersburgoko
unibertsitateetan ikasi zuen eta
azken hiri honetan murgildu zen literatura
munduan, Puxkin eta Gogol gidari zituela.
1838an Berlina joan zen filosofia ikasketak
egitera eta han Alemaniako idealismoaren
eragina jaso zuen. 1841ean, europazale eta
liberal deliberatu bilakaturik, Errusiara itzuli
zen eta administrazioan hasi zen lanean.
Garai hartakoa da Errusiako irakurleen
arreta erakarri zuen Turgenieven lehen idazlana
: Parasha (1843) izenburuko narrazioolerki
luzea. Vissarion Belinsky literatura
kritikaria berehalaxe ohartu zen zenbaterainoko
gaitasuna zuen olerki haren egileak
eta Turgenieven lagun min eta babesle bilakatu
zen. Belinskyren iritzian literaturaren
lehen xedea bizitzako egiak islatzea eta injustiziaren
aurkako postura kritikoa hartzeazen, eta horiexek bilakatu ziren, hain zuzen
ere, Turgenieven goiburu. Baina ez zituen
inoiz gizarte kezkak artearen gainetik jarri.
Eta Belinskyren eragina gorabehera, beti
izan zen idazle inpartziala, bizitza objektibotasun
hotz eta -batzutan- ironikoz deskribatzen
zekiena. 1843an argitaratu zuen orobat
Zuhurgabekeria antzezlana, eta hurrengo
urtean Andrei Kolosov (1844) eleberri laburra
. Garaitsu hartan ahalegindu zen San
Petersburgoko unibertsitatean irakasle har
zezaten, haina ez zuen nahi zuena lortu,
eta hala, 1845ean, administrazioan zuen lanpostua
bertan behera utzirik, literaturara
erabat emana bizi izan zen data hartatik
aurrera. Pauline Viardot-Garcia kantari ezagunaz
maitemindurik, 1847tik 1850era Errusiatik
kanpo joan zen haren ondoren.
1852an, ospea eta ezagutza ekarri zizkion
Zapiski ojotnika (Ehiztari baten kontakizunak)
argitaratu zuen. Liburu horretan
jopuen bizitza gogorraren lekukotasuna
eman zuen idazkera argi eta errealistaz. Urte
berean -hau da, 52an-, Spasskoie-ko bere
etxaldetik irten gabe egotera behartu zuen
gobernuak, Gogolen heriotza zela-eta, Turgenievek
idatzitako artikulu ustez "subertsibo"
bat aitzakia harturik, nahiz eta azpitik
zegoen arrazoia beste bat izan : Ehiztari
baten kontakizunak-en joputasun sistemari
eta, ondorioz, tsarraren erregimenari egiten
zitzaion kritika gogorra, alegia.
Ordu arte, batik bat, olerkia eta antzerki
lanak idatzi bazituen ere -Dirurik gabe
(1846), Mutil zaharra (1849), Hilabete bat
landan (1850), Turgenieven antzezlan hoberentzat
jotzen dena, eta idazlea hil ondoren
argitaratu eta antzeztu zena, Gau bat
Sorrente-n (1852), etab.-, handik aurrera
poesiaz beteriko eleberri laburrak ondu zituen
: Bi lagun (1854), Iakov Pasinkov
(1855), Lehen amodioa (1860), etab. Hala
ere, Turgeniev-i Errusiako idazle onenen
artean toki bat eman diotenak, batez ere,
hark idatzitako eleberriak izan dira. Rudin
(1856) eleberrian, bere garaiko intelektual
giroa erretratatu zuen ; Dvorianskoiegniezdo
(1859, Aitoren semeen habia) obran, berriz,
noblezia zaharraren ohiturak deskribatu zituen
; 1860an argitaratu zuen Nakanune
(Bezperan) eta 1862an, segur aski, haren eleberri
biribilena izan zena : Otsi i dieti (Aitak
eta semeak). Azken lan honetako protagonista
aristokrazia kontserbadorearen aurka
jazartzen den pertsonaia aktibo eta materialista
bat da, eta nahiz eta belaunaldi aurrerakoiak
borroka horretan irabazle suertatzen
diren, ezeren aurrean gelditzen ez
den materialismo ukatzaile eta nihilista horren
mende hiltzen da protagonista.
Aitak eta Semeak-ek gizarte klase guztietatik
jaso zituen kritikengatik sumindurik
eta nazkaturik, atzerrian hartu zuen bizilekua,
Baden-Badenen lehenik (1862-1870), eta Paristik
hurbileko Bougivalen gero (1871-1883),Pauline Viardot-Garciarekin batera, baina
Errusiara urtero joaten zen eta egonaldi laburrak
egiten zituen han. Bizitzaren azkenaldera
bi eleberri -Ditu (1867, Kea) eta Nov (1877,
Luberriak)-, zenbait eleberri labur eta obra
lirikoak ondu zituen, eta denetan, existentziaren
ezerezkeria islatzen zuen ezkortasun
geroz eta handiagoa nabaritzen da.
Ivan Turgeniev, Europako intelektual
zirkuluetan estimazio handia zuela , 1883ko
irailaren 3an hil zen, Bougival-en, Frantzian.