Neurribidetik ihesi
Honore de Balzac Tours-en (Frantzia)
jaio zen 1799ko maiatzaren 20an, familia burges
batean ; lau seme-alaben artean zaharrena
zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen, gero
notario laguntzaile eta abokatu laguntzaile
ari izan zen bolada batean, harik eta 1820an
literaturari bete-betean eman zitzaion arte.
Literatura izan zuen, beraz, bere eginkizun
nagusia, baina, horrez gainera, era askotako
zereginetan ari izan zen bere bizitza osoan.
Idazletako bere lehen urteak Parisko
teilatupe batean eman zituen, gosez eta
hotzez, baina zeukan diru apurra luxuetan
gastatuz, idazle ospetsu izateko ahalegin
bizian, historiako eta fantasiazko nobela
kaskar eta ezizenez argitaratuak ontzen.
Negozio askotan ibili zen -aurrenekoa moldiztegi
bat-, baina ez zuen inoiz asmatu,
eta, zorpeturik, negozio horietan aurrera
egitea izaten zen beti haren irtenbidea, harik
eta hondoa jotzen zuen arte. Baina idazten
jarraitu zuen betiere, orduak eta orduakkafearen akuiluaz ; idazteko zuen grina sutsu
neurrigabe berbera zuen bere bizitzan
ere, zeren eta zenbat eta gehiago irabazi,
orduan eta gehiago gastatzen baitzuen,
zorretan leporano egon arren, gehiegikeria
bailuen haren helburu eta premia nagusia.
Emakumeei zegokionez ere, harreman
korapilatsu asko izan zituen, bera baino
askoz emakume zaharragoak edo bera baino
askoz gazteagoak, ezkutuan izandako
seme-alabak... harik eta Eve Hauska Ukrainako
emakume aberatsa ezagutu, eta harekin
17 urtez harremanetan egon ondoren,
gutun bidez gehienbat, oso noizbehinka
ikusten baitzuten elkar, Balzac hil (1850eko
abuztuaren 18an) baino bost hilabete lehenago
ezkondu ziren arte. ,Gehiegitasunean
bizi nahi dub, esan zuen haren pertsonaia
batek, eta horixe bera esan liteke Honore
de Balzac heraz ere, bere edozein pertsonaia
baino anbizio handiagokoa eta neurrigabeagoa
haitzen.
Giza Komedia
Balzacen obra erraldoia aipatze hutsak
artikulu honen neurria beteko luke, eta beraz
Giza Komedian bildu zituen nobelak
bakarrik aipatuko dira artikulu honen
bukaeran ; nolanahi ere, jakin beharra dago
Balzac ez zela nobelara mugatu, era berean
landu baitzituen filosofia, antzerkia, kazetaritza,
gutunak, eta konta ezin ahala asmo
eta proiektu utzi baitzituen paper zorroetan
zirriborratuak.
Bere garaian girotutako nobelak landu
bazituen batez ere, idatzi zituen baita ere
bera baino lehenagoko garaietan girotutako
nobelak, errealismoaren aldezle izan arren,
fantasiazko nobelarik ere idatzi zuen bezalaxe
. Eta aipatzekoa da Une tenebreuse
affaire (Kontu ilun bat) gaur egun poliziakoa
esaten zaion generoaren aitzindari
izan zela, Poe eta Wilkie Collins baino lehenago. Balzac izan zen baita ere garai hartan
indar handia hartu zuen nobelak zatika
egunkarietan argitaratzeko moduari lehen
atxiki zitzaiona, nahiz gero horretan espezializatu
ziren beste idazle batzuek -Sue,
Dumas, Feval- gaina hartu zioten horretan ;
egunero nobela puska bat argitaratuz ikuslearen
jakin-mina sortzen zen eta irakurle
asko erakarri zen horrela irakurketara.
1833. urteaz geroztik, Balzac hasi zen
sumatzen bere nobela guztiak hiru partetan
banatutako osotasun batean bildu zitzakeela
: Etudes de mceurs, Etudes philosophiques,
Etudes Analytiques. 1837an bere
obra osoa izenburu bakar baten pean biltzea
pentsatu zuen, eta horretarako harpidetza
sistema bat ere asmatu zuen irakurleak
ziurtatzeko. Azkenean, 1842an eman
zion Balzacek bere proiektu erraldoi haribehin betiko izena : La Comedie humaine
(Giza Komedia), berak 137 nobelez osatua
egongo zela uste bazuen ere, azkenerako
90etik gora izango zituen : nobela luzeak
eta nobela laburrak. 2.500etik gorako pertsonaien
mundu hori indartzeko eta hari
batasuna emateko, nobela bateko pertsonaiak
beste nobela batzuetan agerrarazten
zituen, ahaide bihurtzen zituen nobela batzuetako
eta besteetako pertsonaiak edo
benetako pertsonak fikziozko pertsonaia
bihurtzen zituen.
Mundu bat asmatu zuen historialaria
Mundu oso, handi eta egiazko bat sortzea,
horra Balzacen asmo gorena, bere
ukrainar adiskideari gutun batean aitortuko
zion bezala : »Hauxe da jokatzen ari naizen
jokoa : XIX. mendean lau gizonek izan dute
berealdiko bizitza : Napoleonek, Cuvierek,
O'Connelek, eta nik izan nahi dut laugarrena
. Lehena Europaren bizitzaz bizi izan
zen : gudarosteak txertatu zituen bere baitan
. Bigarrena munduarekin ezkondu zen!
Hirugarrenak herria gorpuztu zuen! Nik gizarte
oso bat eramana duket neure buruan!»
Balzacek oso garbi zuen, heraz, zer egin
nahi zuen : bere garaiko nobela nola aldatu
izan zen haren gogoeta nagusia. Berritzailea
izan zen, genero berrien sortzailea. Nobelari
buruz teoria oso bat zertu zuen, eta
teoria horren alderdi batzuk aipatuko dira
soil-soil segidan. Ez zuen bere bunia kontalari xume ikusten, mundu baten sortzaile
baizik ; ez zuen gogobetetzen benetako
mundua nobelara bere horretan aldatzeak,
benetako mundu horretan oinarriturik bere
garai osoa bezain mundu benetako eta erreala
asmatu nahi zuen hark. Asmatze horri
Balzacek bere garaiaren historia egitea deitzen
zion, ez ordea historia ofiziala, gertaeren
ondorioena, itxura hutsa baita hori, kausena
baizik. Balzac, heraz, historialari moduko
bat zen, halakotzat zeukan bere burua
eta halakotzat aitortu izan dute geroztik aditu
eta idazle askok, baina «giza bihotzarern»
historia egin nahi izan zuen, norberaren barne
historia, historia sekretua, gertaera psikologikoak
aztertzen dituena. Bere garaiari
buruzko egia osoa adierazi nahi izan zuen
Balzacek. Zentzu horretan, errejistro zibilarekin
lehian ibili nahi zuela esaten zuen.
Bere nobela bilduma osotasun baten
gisara sortu zuen : gertaera multzo bat, milaka
pertsonaien bidez kontatua, giro jakin
batean. Giro hori ez da gertaeren gertaleku
soila : giroak gertaerak baldintzatzen ditu, gertaerek
giroa bera tankeratzen duten bezala.
Bere garai osoa baliatu zuen bere obrarako
lehengaitzat, horretarako herak bere buruari
eman zizkion lege zorrotzak betez. Egiantzekotasuna
eta dena aldi herean bat eta
era askotakoa izatea -dena dagoela, alegia,
elkarren mende- izan zituen lege nagusiak.
Dirua, aginpidea eta grina harturik gai nagusi
bezala, bere garaiko gizartean -eta
garai guztietakoan- dena elkarri lotuta eta
elkarren harremanetan dagoela adierazi
nahi izan zuen. Eginahal horretan Cervantes,
Moliere, Tazito, Sterne, Richardson,
Rabelais, Montaigne, Rousseau, La Rochefoucauld,
Locke izan zituen eredu nagusiak.
Nobela, beraz, gizabanakoei dagokien drama
bat zen harentzat, eta aldi berean gizarte
osoa tartean sartzen duen epopeia bat.
Idazle atzerakoi baten koxkak
Balzac erregearen eta elizaren defendatzaile
sutsu eta berrikuntzen kontrako agertu
zen maiz bere idatzietan ; aurrerabidearen
eta etorkizunaren gaitzespenez, gogotik
goraipatu zituen burgesiak hondaraziak zituen
sineste eta ustekizun zaharrak, liberalismoaren
urrezko aroa hastera zihoan garai
hartan. Hala ere, haren obraren ikertzaile batzuek
geroztik esan duten bezala, Balzacek,
atzerakoia izan arren, gogor kritikatu eta gaitzetsi
zuen bere garaiko gizarte kapitalista.
Munduaren ikuskerari dagokionez, Balzacek
herak esana da : 41 ne suffit pas d'etre
un homme : il faut etre un systeme» (Ez da
aski gizon izatea : sistema behar da izan).
Balzacen sistema behatzaile zorrotz-zorrotzaizatea izan zen, herak zientifikoa iritzi
zion moduan. Hala, bere nobeletan, joera
handia izan zuen berez nobelan beharrezkoak
ez ziren edo irakurleak inondik
ere jakiterik ez zituen errealitatearen alderdi
jakin batzuk ere aipatzeko, adierazi nahi
zuen munduaren egiaren eta koherentziaren
mesedetan. Ezaguerari zegozkion alderdi
guztiak antzeman nahian, Balzacek maiz
kontalariaren egokitasuna sakrifikatzen
zuen, ideia eta juzku nagusiak aurreratzen
baitzituen pertsonaiari berari hitzez eta e-
gintzez bere burua aurkezten utzi baino lehen,
alegia, pertsonaiei bizia emateaz
gainera, beraren interpretazioak eta usteak
eransten zizkien.
Zehaztasunaren zehaztasunez eta esplikazioaren
esplikazioz Balzacek bere estiloa
korapilatu zuen sarri, eta oso gauza
bitxia da nola goitik behera zuzentzen, aldatzen
eta eranskinak egiten zizkien inprentako
frogei, etengabe ari balitz bezala bere
obra zabaltzen, gorde diren inprentako orrialde
batzuek garbi adierazten dutenez.
Zuzenketen grina hori dela eta, estilo faltaegotzi izan dio, estilo zehaztasuna bainoago,
hainbat idazlek Balzaci. Hala, Baudelairek
esan zuen Balzac, funtsean, ez zela
hainbeste behatzaile errealista zorrotza, nola
iragarle aparta, eta, bestalde, hainbeste zuzenketekin
obra osoaren batasuna lausotzen
eta aztoratzen zuela, baina hori zela Balzac
izatez zen historialari handiari aurkitzen zion
akats bakarra. Proustek, herriz, klasikotzat
hartu bazuen ere Balzac, isiltzen ez jakitea
egotzi zion batez ere, narrazioari herez zegokiona
mugatu ordez esanahiari buruzko
xehetasunak eta gogoetak gehiegikeriaz
erantsi izana hitz bakoitzari. Balzacentzat
ordea xehetasunak ziren izaera jakin baten
erretratu osoa egiteko eta izaera hori besteengandik
bereizteko bide bakarra. Flaubertek
gupida gahe epaitu zuen Balzac : -Bigarren
mailako kankailua». Baina hala eta
guztiz ere, gizon erraldoi, suhar eta ekin
haren itzala ezin handiagoa izan da literaturan,
nobelari betiko lotua geratu baita
haren izena, berak hein handi batean tankeratu
eta gorpuztu zuen eta XIX. mendealdi
hartan goia jo zuen generoari.