Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Poesia sinbolista Frantzian II Arthur Rimbaud Stephane Mallarme

Jean Arthur Rimbaud

 

Arthur Rimbaud (1854-1891)

Jean Arthur Rimbaud Charlevillen jaio zen (1854), burges familia batean, politikoki konformista eta erlijio mailan kontserbadorea zen familia baten baitan. Aita urrun zela hazi zen Rimbaud, militarra baitzuen.

Sei urterekin haren gurasoak banandu egin ziren. Heziketa zorrotza eta autoritarioa izan zuen, eta berak onartu egin zuen zorroztasun hori, harik eta gustuko ez zuen egoera horri aurre egiteko aukera izan zuen arte.

1870. urtean, Napoleon III.ak abdikatu zuenean eta bigarren inperioa nagusitu zenean, etxetik ihes egin zuen eta Parisko komunaren abentura herritarra eta anarkista hizitzera joan zen. Une erabakigarria izan zen hura Rimbauden bizitzan. Hala ere, ez da gauza segurua Parisa iritsi zenik; garai hartan hasi zuen Rimbaudek alderrai bizimodua . Bizimodu haren bidez, «Europako gaitzetik , ihes egin nahi zuen nola edo hala Rimbaudek, eta beste alde batetik, bere burua bilatu nahi zuen.

Rimbaudek Le bateau ivre (Itsasontzi mozkorra) amaitu zuenean, Verlaineri bidali zion hark azter zezan. Verlainek lan hura irakurri zuenean, poesia herriaren oinarrizko testu bat zela iruditu zitzaion, eta Parisa joan zedin eskatu zion Rimbaudi. Rimbauden eta Verlainen artean harreman estua sortu zen eta 1872-1873 bitartean elkarrekin egon ziren. Verlaine ezkondu berria zen, baina Rimbaudek bere bizitza eragabean berarekin eramatea lortu zuen. Rimbaudek hamazazpi urte zituen Verlaine ezagutu zuenean eta berehala kutsatu zizkion Verlaineri bere izaeran nabarmen ziren ezinegona eta ezegonkortasuna ; Verlainek nahiago izan zuen adiskidea emaztea baino eta Rimbaudekin ihes egin zuen Belgikara, Ingalaterrara eta, ondoren, Belgikara herriz. Verlainek, frenesi hartan, estetikaren alorrean bere burua justifikatzeabeste asmorik ez zuen, Rimbaud, aldiz, bere buruari kalte egiten ari zitzaion oharkabean.

Rimbaudentzat edozein lotura mota traha bat zen ; eta hori gertatu zitzaion Verlaine adiskidearekin. Verlainek, herriz, ikusirik lagunak ondotik baztertzen zuela, tiro egin zion. Rimhaudek zauri larriak izan zituen, eta Verlaine espetxeratu egin zuten.

Rimbaud berehala osatu zen eta Une saison en enfer (1873, Urtaro bat infernuan) idatzi zuen. Lan autobiografikoa da hori, aldez behintzat. Urte horretan bertan hasi zen Illuminations idazten, eta 1876. urtea arte jardun zuen lan hori osatzen ; azkenik, 1886an Verlainek argitaratu zion hilduma.

Belgika utzirik Rimbaud Ingalaterrara joan zen, eta gero Alemaniako, Italiako eta Herbehereetako kolonietan zehar ibili zen, boluntario gisa. 1880an konpainia handi batekin Abisiniara joatea erabaki zuen.

Aberastasuna lortzea izan zen orduan bere helburu nagusia, eta legez kanpoko negozioetan eta kontrabandoan aritu zen. Zirko bateko kide ere izan zen Europako hainbat herrialdetan.

Europatik kanpora zegoela hasi zen Rimbauden ospea hedatzen eta Verlaini esker hazi zen, batez ere, haren entzutea ; poeta belaunaldi herrien artean aipagarrienetakotzat hartzen zuen Verlainek Rimbaud Poeta madarikatuak lanean. Hala ere, Rimbaud ez zen etxera itzuli ospe horrek bultzatuta, aldiz, eritasun larri baten ondorioz.

Rimbauden lanen bilduma hil ondoren argitaratu zen : Oeuvres (1898, Obrak). Bilduma hura osatzen zuten lanak hauek ziren : Lehenengo bertsoak, Eranskinak, Iluminazioak, Denboraldi bat infernuan. Geroago erantsi ziren Eskutitzak eta Zirriborroak.

Rimbaudek poesia asko idatzi ez bazituen ere, idatzi zituenak nahikoa izan ziren Baudelairetik hasi eta sinbolismoa arteko bidea egiteko. Hainbat tesi osatu zituen «poeta igarlearen« gaiari huruzkoak, eta beste edozein poeta dekadentek baino argiago adierazi zuen, gainera, bere ikuspegia : haren iritziz poeta igarleak gauza dira «zentzu guztien nahasmenduaren bideo» ezezaguna denaren ikuspegia osatzeko. Rimbaudek Europaren gutxiespena erakusten zuen bai bere artean bai here bizitzan. Rimbauden bizitza bere buruaren gutxiespenaren bilaketa zen. Ez zituen bere lanak argitaratu nahi izan, baina, azkenean, Denboraldi bat infernuan lana argitaratu zuen. Hala eta guztiz ere, argitaratu eta gero hura desagerrarazten saiatu zen. Rimbaud krisi nihilistaren interprete poetiko handienetako bat izan zen, eta krisi garaiko egile askorena bezala, anbiguotasuna da haren ezaugarri nagusietako bat.

Illuminations hildumaren izenburua ez zuen Rimbaudek berak aukeratu, ez baita inon aurkitu izenburu hori duen Rimbauden idatzirik. Verlainek behin baino gehiagotan erabili zuen izenburu hori Rimbauden lanak izendatzeko. Lan hori osatzen duten berrogeita lau poemak hitz lauz idatziak dira eta harrigarriak dira edertasunagatik.

Horietako poema batzuk sail modukoetan bildu zituen Rimbaudek, eta beste batzuek, berriz, idazlearengana bat-batean iritsi ziren meteoritoak dirudite. Poema horietan barruko unibertsoaren osagaiak ezagutarazten dizkio irakurleari. Denboraldi bat infernuan lana hezikaitzaren liburua da zalantzarik gabe, haina aldi berean, ordu arte inork aztertu ez bezala aztertzen du nerabearoa. Verlaineren iritziz, «autobiografia psikologiko miresgarria« izan zen Denboraldi bat infernuan.

Rimbaud, poeta bikaina izateaz gainera, mito bat izan zen literaturaren historian, Lord Byronen, Victor Hugoren edo Flauberten mailako mitoa. Ezaugarri hori ez da, hala ere, zoriaren ondorio, Rimbauden poesiaren ezaugarri nagusietako baten ondorio baizik. Egile sinbolista gehienentzat bizitzak ez zuen garrantzi handirik, eta idazkera zen haientzat benetako existentzia bakarra, Rimbaudek, aldiz, oso bestelako iritziak zituen.

Harentzat poesia bizitza aldatzeko («changer la vie) bidea zen, eta poesia zen, hain zuzen, Rimbauden obsesioetako bat.

 

Stephane Mallarme (1842-1898)

Stephane Mallarme 1842an jaio zen Parisen, funtzionarioen familia batean. Bost urte zituela hil zitzaion ama, eta handik gutxira Maria arreba. Estatuaren zerbitzuko lanpostu apal bat zuen, eta irain asko eta asko jasan behar izan zituen lanean ; gertaera horiek guztiek eragina izan zuten, era batera edo bestera, Mallarmeren atsekabeetan . Mallarmeren heziketa literarioari dagokionez, garrantzi handikoak izan ziren Baudelaire eta Poe ; Baudelaireren poemak kopiatzea izan zen, hain zuzen ere, Mallarmeren lehen urrats literarioetako bat. Poeren lanak hobeto ulertzeko eta itzultzeko asmoarekin ingelesa ikastera joan zen Ingalaterrara . Handik itzuli zenean Marie Gehrard alemaniarrarekin ezkondu zen.

Tournon lizeoan hasi zen ingeles irakasle ; gramatika pedagogiko bat eta ingeles hitzei buruzko liburu berezi bat ere idatzi zituen . Lanaren monotoniaz eta familia kezkez inguraturik bizi bazen ere Mallarmek, dozena bat poesia argitaratu zituen garaihorretan Parnasse contemporain aldizkarian (1886) ; L Azur eta Brise marine (Itsas haizea) dira aipagarrienak. Hogeita bi urte zituela Herodiade poema idazten hasi zen, eta ez zuen inoiz amaitutzat jo. Poema hori idaztea lan zaila izan zen Mallarmerentzat, izan ere, idazten ari zela lehenbizi Besanconera (1866) eta gero Avignonera joan behar izan zuen lanagatik, eta oso denbora gutxi zuen idazteko : gauez idazten zuen beraz, lanetik irten eta gero. 1867an hasi zuen Igitur ou la folie d Elbehnon kontakizuna. Lan horretan agertzen dira ondoen Mallarmeren poesietako objektu, gai eta irudi guztiak . Bien bitartean, lan kontuak zirela-eta, Mallarmek Parisa joan behar izan zuen ; hiri haren gris kolorean babesa bilatzen zuen Mallarmek.

1876an L apres-midi d -un,faune (Fauno baten siesta) argitaratu zuen : poema horretan ametsen mundura iristeko eta absolutua adierazteko erabiltzen zituen sinboloak . Mallarmeren etxean egiten ziren «astearte literarioak» ospetsuak egin ziren garai hartan ; solasaldi haietan Mallarmek izugarrizko lilura sortzen zuen belaunaldi berrietako idazleengan. Kritikariek harriduraz eta mesfidati begiratzen zioten, oro har, Mallarmeren lanari, Verlainek, aldiz, ez zuen inongo zalantzarik eta maisutzat hartzen zuen Mallarme. 1897an Mallarmek Un coup de des jamais n abolira le hasard (Dado jokaldi batek ez du sekula zoria ezeztatuko) argitaratu zuen. Erabat ustekabekoa zen lan hura formari zegokionez, zeharo hausten baitzituen ohiko sistema sintaktikoa eta grafikoa ; hogeita hamar urte lehenago Igitur lanean erantzunik gabe utzi zuen gaiari heldu zion berriz ere azken lan horretan.

Liburu hura argitaratu eta urtebetera hil zenMallarme, bere ikasleei eta bere buruari urteetan agindu zien liburu absolutua egin gabe. Herodiade eta Fauno baten siesta lanak «antzerki» testutzat hartzen dira, idatzi horien erritmoak antzezpen bateko denboraren arabera antolatuta baitaude. Sintaxia, batzuetan, esaldi infinituetan hedatzen da, beste batzuetan berriz, oihu laburra da.

Drama horietan ez da gauza handirik gertatzen, gertaera nagusiak hizkuntzaren gertaerak dira.

Mallarmeren adiskideek eta ikasleek eskola baten sortzailetzat zuten hura ; Baudelaireren korrespondentzietatik abiatuta sinboloen poetika sortu izanaren gaitasuna egozten zioten. Mallarmek izugarrizko eragina izan zuen bere ondoko poesian, bai Frantzian bai Europan : bai dadaistengan, futuristengan eta hermetikoengan, eta bai poeta bisualengan, Mallarmeren poesian hitzek ez zuten erreala zena adierazten, errealitatea ordezkatzen edo ezeztatzen baizik. Hitzek mundua ezezten dute, poesia azalera irten dadin. Mallarmerentzat, haren ondorengoentzat bezalaxe, poesia erlijio bihurtu zen. Mallarmek poesiari eragin zizkion mutazioen ondorioz, ordu arte ez bezalako jarduera bihurtu zen poesia.