Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Henry W. Longfellow (1807-1882) Nathaniel Hawthorne (1804-1864)
EEBBetako literaturaren hasiera
XIX. mendearen hasieran, Estatu Batuek
ez zuten kultura berezirik. Literatura, artea
eta musika Europatik zetozen, Ingalaterratik
bereziki. Ez zirudien Europatik ez zetozen
gauzek batere merezi zutenik. Baina
1815-1865 urteetan, kulturaren loraldi bat
gertatu zen Ingalaterra Berrian, N. Hawthorne,
H. W. Longfellow, R.W. Emerson,
H.D. Thoreau, O.W. Holmes, eta W. Prescott
idazleen lanarekin. Idazleok adiskideak
ziren ; Longfellow eta Hawthorne ikaskideak
izan ziren Bowdoin College-n, eta
Hawthornek eman zion Longfellowri Evangeline
bere poema famatuenetako baten
ideia. Biak ziren Ingalaterra Berriko historiaren
protagonisten ondorengoak. Alabaina,
pertsona eta idazle ezin desberdinagoak
izan ziren, beren obra bezalaxe. Longfellow
eta bere obra baikorrak dira ; bizitzaren -
Amerikaren- pozari eta edertasunari kantatzen
diote, eta horrek eman dio arrakasta ;
Hawthornek, Salerago sorginen epaile baten
ondorengoa bera, Salemen bertan jaioa,
bizitzaren -berriz ere Amerikaren, Ingalaterra
Berri puritanoaren- alderdi ezkutua,
iluna, beldurgarria erakusten du, idazle
amerikar handienek, E.A. Poek eta W.
Faulknerrek jarraituko zuten bidetik, eta
horrexegatik dago Hawthorne, eta bereziki
haren Letra eskarlata, oraindik indarrean.
Longfellow
Henry Wadsworth Longfellow da amerikar
poeta ezagun eta maitatuenetako bat,
Ipar Ameriketan bereziki. Estatu Batuetan
askok eta askok buruz dakizki Longfellowren
poemetako batzuk. Bi arrazoi dira Longfellow-ren
poesiaren ospea eta esanahia
argitzen dutenak. Lehenbizi, errima errazaren dohaina zuen. Behin edo bitan irakurri
-eta, batez ere, entzun-, eta buruan geratzen
dira haren errima eta konpasa, baita
hitzak aspaldian ahaztu direnean ere. Bigarren,
Longfellowren gaiak era guztietako
irakurleak erakartzen dituztenetakoak dira,
eta guztiz errazak dira ulertzen. Ororen gainetik,
Longfellowren poemetan bizi poza
eta baikortasuna nagusitzen dira, eta sentimendu
horiek segituan iristen zaizkio irakurleari
. Amerikar idazleen artean aurrenekoetakoa
izan zen bertako gaiak lantzen.
Ameriketako gertalekuen eta paisaien gainean
idatzi zuen, amerikar indiarren gainean
(The Song of Hiawatha LHiawatharen
kantua]), eta amerikar historia eta usadioen
gainean Uhe Courtship ofMiles Standish
[Miles Standisb-en ezkongai aldia], Evangeline)
.
Longfellow 1807an jaio zen Portland-en,
Maine-n. Txiki-txikitandatik ikusi zitzaion
idazketa eta hitzen soinuekin jolastea zituela
dohain eta zaletasun nagusiak. Amak ozen
irakurri ohi zien berari eta bere anai-arrebei
Ossian heroi gaelikoaren erromantzea. Henry
gazteak Don Kixote zuen liburu gogokoenetako
bat ; baina Washington Irving-en
Sketch Book maite zuen guztien gainetik.
Longfellowren aitak semea, bera bezala, legegizona
izatea nahi zuen. Baina Longfellowek
hemeretzi urte zituenean, Bowdoin
College-n ikasten ari zela, hizkuntza modernoetako
katedra bat sortu zen bertan. Graduatu
berria baitzen, berari eskaini zioten
lehen irakasle postua, eta denboraldi bat
eman zioten Europan bidaiatu eta ikasteko.
1826ko maiatzean abiatu zen Europara
. Unibertsitateetan garrantzi handiko ikastaroak
egin zituen arren, nahiago izan zuen,
nekazariekin eta merkatariekin nahastu eta
haiexekin jarduten zuen. Espainian, Italian,
Frantzian, Alemanian eta Ingalaterran barrena
ibili ondoren, 1829an itzuli zen Ameriketara
. Hogeita bi urterekin hasi zen
irakasle lanetan. Ikasleei, eta oro har amerikarrei,
Europako literatura ondorengotzazabaldu zien. Beste modu batera ikusarazi
zien, amerikarrak zordun ziren neurrian, Espainiako,
Frantziarko eta Italiako literatura,
eta bereziki alemaniar, Europa Iparraldeko
eta islandiar kulturak.
1831n eskola garaitik ezagutzen zuen
Mary Storer Potter-ekin ezkondu zen.
1834an, katedra bat eskaini zioten Harvarden,
eta berriz ere Europara joan zen lan hartarako
prestatzera, emaztearekin oraingoan ;
bidaia hura ordea trajedian amaitu zen,
emaztea hil baitzitzaion Rotterdamen. Bakarrik
itzuli zen Cambridgera ; handik zazpi
urtera, berriz ezkondu zen, Frances Appleton-ekin
. Urte haietan lan asko egin zuen :
Hyperion prosazko erromantzea argitaratu
zuen, eta Voices of the Night (Gaueko ahotsak),
lehen poema liburua. Berriz Europara
joanda, The Spanish Student (Espainiar
ikaslea) idatzi zuen.
Evangeline 1847an argitaratu zen, eta
oso harrera ona izan zuen. Arrakasta hura
zela eta, 1854. urtean irakasle lanak utzi
zituen huts-hutsik idazten aritzeko. Urte
hartantxe hasi zuen Hiawatharen kantua.
Oso harrera ona izan zuen. Aurreneko aldiz
amerikar literaturan, indiar gai batek,
bere irudimenagatik, indarragatik eta orijinaltasunagatik,
irakurlea erakarri zuen.
1858an argitaratu zen Miles Standish-en
ezkongai aldia. Izugarrizko arrakasta izan
zuen : lehen astean, hogeita bost mila ale
saldu ziren.
1861ean, istripu batean, bigarren emaztea
hil zitzaion. Handik aurrera erlijioak leku
inportanteagoa izango zuen Longfellowren
lanean, eta Danteren Divinna Comedia
itzuli zuen ingelesera. Hurrengo urteetanohore asko jaso zuen : Honoris causa sariak
eman zizkioten Oxforden eta Cambridgen,
Errusiako Zientzia Akademiako eta Espainiako
Errege Akademiako kide egin zuten,
besteak beste. 1882. urtean hil zen Cambridgen,
Massachusettsen.
Hawthorne
Bizitza eta obrak
Nathaniel Hawthorne, Estatu Batuetako
lehen eleberrigile belaunaldikoa, XIX. mendeko
amerikar kontalari nagusia da, gertaera
eta pertsonaia aldi berean misteriotsu,
beldurgarri eta anbiguoak sortzeko zuen
trebetasun bereziagatik, eta baita bere estiloaren
edertasunagatik ere.
Nathaniel Hawthorne 1804ko uztailaren
4an jaio zen Salem-en (Massachusetts), antzinako
familia puritano batean. Tradizioak
zioenez, Ameriketara heldutako lehen Hawthornetarrak,
William epaileak, kuakeroen
eta sorginen erasotzaile izan zen hark, bere
biktimetako baten madarikazioa jaso omen
zuen : "Jaungoikoak emango ahal dizu odola
edaten!". Nathaniel-ek iztripu bat izan zuen
zangoak aldi batez elbarrituak utzi zizkiona,
eta badirudi urkabetik jaurtikitako oihuaren
urruneko ondorioa ikusi zuela hartan,
harrigarria ez dena erruaren eta predestinazioaren
teologian bizi zen batengan. Eskolan,
Longfellow poeta eta Franklin Pierce
ezagutu zituen, Estatu Batuetako lehendakari
izatera iritsiko zena bigarrena. Eskolatik
itzulita, 1825etik aurrera, etxean sartuta
egon zen hamabi urtez ia : klasikoak eta
literatura ingeleseko idazle nagusiak irakurtzen
jardun zuen, aldi berean bere literatura
propioa landuz. Lan horren guztiaren
emaitza ipuinen generoko zenbait maisulan
izan ziren, aldi berean direnak ipuin
kritikoak, alegorikoak eta beldurgarriak.
Horien artean aipagarriak dira My Kinsman
MajorMolineux (Molineux maiorra nire a-
haidea) eta Young Goodman Brown (Goodman
Brown gaztea), aurrenekoz, arrakasta
handiz, egunkarietan argitaratu zirenak. Urte
batzuk geroago egileak Twice-Told Tales
(1837, Bi aldiz kontatutako ipuinak) liburuan
bildu zituen ipuin haiek.Hawthorneren eleberririk ezagunena,
eta seguraski hoberena, The Scarlet Letter
(Letra eskarlata), 1850ean agertu zen.
Eleberri hori aldi berean da Estatu Batuen
kulturaren oinarrietako bat izan zen sistema
puritanoaren azterketa eta salaketa gogorra.
Haren ondoren etorri ziren The House of
the Seven Gables (1851, Zazpi teilatuko
etxea), The Blithedale Romance (1852,
Blithedale erromantzea) eta The Marble
Faun (1860, Marmolezko faunoa). Guztietan
ere, bikaina da kontaeraren estiloa eta
oso xehea pertsonaien psikologiaren azterketa
. Haurrentzako kontakizunak ere idatzi
zituen. Hawthorne Plymouth-en hil zen,
New Haven-en, 1864ko maiatzaren l9an.
EEBBetako kontalari handia
Hiru ezaugarritan oinarritzen da Hawthornek
amerikar fikzio idazleen artean betetzen
duen leku nagusia. Aurrena, esan beharra
dago formaren eta egituraren zentzu
berezia zuela. Letra eskarlata-ren egitura,
adibidez, hain estu dago osatua, non ezin
baita kapitulu bat ezabatu, ezta paragrafo
bat ere, osotasuna hondatu gahe. Liburuko
lau pertsonaia nagusiak (Hester, emakume
protagonista, adulterio egilea eta zigor gisa
bizitza osoan A letra bat -adulteress-, bularrean
josia eraman behar duena ; senarra,
Chillingworth, mendeku bila etorritako gizon
zitala ; adulteriotik sortutako alaba txikia,
Pearl, sorgina dirudiena ; eta Arthur
Dimmesdale apaiz ia santua, Hester-en ezkutuko
maitale izana), hain daude elkarri
lotuak sare nahasi batean, non ematen baitu
irtenbiderik ez dutela ; kontaeraren haria
berriz, ekintzaren batasunean, halabeharrez
bilbatzen da harik eta klimaxera, Dimmesdaleren
aitortza publikora, iristen den arte,
Hester-en besoetan hil aurretik. Eraikuntza
trinko hori hera dute Hawthorneren beste
idatziek ere, bereziki kontakizun laburragoek,
ipuinek. Era berean, Hawthornek
maisutasunez menderatzen zuen idazkera
klasikoa, zuzena, argia, sendoa eta ziurra.
Hawthorneren lanaren bigarren ezaugarria
moraltasuna da. Idazlea moraltasun
zorrotzenaren tradizio puritanoaren ondorengoa
zen, eta ororen gainetik sortzezko
bekatuaren eta erruaren kontzeptuak, eta
legearen eta kontzientziaren betebeharrak
arduratzen zuten. Hawthornek ukatu egin
zuen transzendentalistek bere ustez gizatasunaren
ahalmenei buruz zuten gehiegizko
optimismoa -transzendentalismoa Ingalaterra
Berriko higikunde erlijioso demokraziazalea
zen, Amerika modernoaren sorreran
erabakigarria izan zena-, eta haiek ez bezala,
idazleak bizitzaren alderdi sakonenei
begiratzen zien, eta sufrimendua eta gatazka
aurkitzen zituen, baina baita maitasunaren
erredentzio indarra ere : maitasunak salbatuko
ditu Letra eskarlata-n salbatzendiren bakarrak, Hester eta bere alaba. Baina
Hawthorneren lanetan ez dago ihesbide
erromantikorik, gizatasunaren gertaera
psikologiko eta moralen ikerketa xehea
baizik.
Hawthorneren garrantzia agertzen duen
hirugarren arrazoia alegoriaren eta sinbolismoaren
erabilera bikaina da. Fikziozko pertsonaiek
eta gatazkek gizakiaren existentziaren
arazo orokorragoak adierazten dituzte.
Baina ez dira inondik inora sinbolo hutsak :
benetako trajediaren indarra, sendotasuna
eta garapen ezin saihestuzkoa dute Hawthorneren
pertsonaia eta gertaera nahasi ilunek
. Letra eskarlata-n bereziki eraginkorra
da sinbolismoaren erabilera, letra gorriak
berak hartzen duen esanahiak eta eremuak
guztiz gainditzen baitu oihal zati baten literaltasuna
.
Honengatik guztiagatik, Hawthorneren
lanak eraiki zuen Estatu Batuetako fikzioaren
tradizio iraunkorrena, hau da, erruaren
unibertsaltasuna beretzen eta gizakiaren
aukeren zailtasuna eta anbiguotasuna
aztertzen dituen eleberri sinbolikoarena.
Amerikar idazleek gutxitan berdindu dute,
eta ez dute inoiz gainditu, Hawthorneren
istorio labur batzuen eta Letra eskarlata-ren
sakontasun moral eta psikologikoa.