Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Victor Hugo (1802-1885)
Frantses erromantiko handia
Victor(-Marie) Hugo Besancon-en jaio zen 1802. urtean. Aita armadako ofiziala zuen, eta bidaian eman zuen Hugok haurtzaroa, Korsikara eta Espainiara aitarekin, Parisa amarekin. Amak bultzatuta, txikitan hasi zen idazten, eta orobat sariak jasotzen : errege familiako poeta izendatu zuten, eta soldata moduko bat ere eman zioten. 1819an aldizkari bat sortu zuen, Le Conservateur Litteraire, eta 1822an argitaratu zuen lehen liburua, Odes etpoesies diverses (Zenbait oda eta poesia). Urte horretan bertan, bere ama hil ondoren, Adele Foucher-ekin ezkondu zen. Orduan hasi zen eleberriak idazten ere -Hans d Islande (1823, Hans Islandiakoa)-, odak -Nouvelles odes (1824, Oda berriak), eta artikuluak. Aitarekin zenbait urtez haserre egon ondoren, garai hartan adiskidetu ziren, eta orduantxe hasi zen Hugo erromantizismoaren buruzagi gisa agertzen.Joera berri hori Bur Hargal eleberrian ageri da -Santo Domingoko beltzen matxinada bati buruzkoa da-, eta Odes et Ballades liburuan (1826, Odak eta baladak) ; bertan, aurreneko aldiz, Napoleonen irudia gogoratzen du egileak. Alabaina, antzerki lan batean agertu zen argien Hugoren joera erromantikoa, Cronwell-en (1827). Aurreneko drama historiko erromantikoa izateaz gainera, egileak hitzaurrean agertzen du literaturaren historiaren filosofia, eta drama -eta gizon modernoaren dramarako zaletasuna- definitzeko saio bat ; kontrasteetan oinarritua egonik, bizitzaren irudia baita drama Hugorentzat. Neurri batean esperimentalak dira garai honetako lanak ; era berean, nabarmena dute Sortaldearen erakarmena -garai hartan arkeologoek, margolariek (Delacroix) zabaldua-, Les Orientales-ekin (1828) gorena jotzen duena.
Historiaren poesia
Borbondarren monarkiaren azken urtean
argitaratu zuen Hugok, heriotza zigorraren
kontra, Les Derniers jours d'un condemne
(1829, Kondenatu baten azkeneko
egunak), sozialismo utopikora jotzen duen
dotrina morala harturik abiapuntutzat. Antzerkian
ere bide horrixe heldu zion, hausnarketa
politiko-historikoari alegia, zentsurak
debekatuko zuen Marion de Lorme-rekin
(1829). Antzerki instituzionalaren kontra,
klasikoen errepikatzea baitzuen helburua,
Hernani drama ondu zuen Hugok
(1830) ; lehen emanaldian, Hugok irabazi
zuen erromantiko gazteen eta klasikozale
tradizionalisten arteko gudu literarioa. Alabaina,
lanaren arrakasta gehiago etorri zen,
argumentutik baino, bertsoaren soinu eta
indarretik. Dena den, Hernani-z geroztik,
erromantiko gazteen belaunaldi batek beretu zuen Comedie Francaise-ko talde kontserbadorearen
feudoa.
1830. urtea oso inportantea izan zen
Hugorentzat, gauza asko gertatu baitziren :
Luis Feliperen estatu kolpea -haren aldekoa
zen idazlea-; emaztearengandik urrundu
zen ; Notre-Dame de Paris hasi zen idazten
(hurrengo urtean argitaratuko zen). Eleberri
hau konkordun batek eta apaiz batek
maite duten neska eder baten istorioa da,
Esmeraldarena ; baina aldi berean da Pariseko
erdiguneko katedralaren istorio bizia.
Obraren asmoa, hain zuzen ere, paper eta
harri azpian ezkututarik dauden mitoak
irakurlearen irudimenean piztea da, hiriko
monumentuen arima agerian ipintzea. Poesia
idazten jarraitu zuen : Feuilles dautomne
(1831, Udazkeneko orriak), Les Chants du
crepuscule (1835, Ilunabarreko kantuak),bere barneko bizikizunak eta politikoak
aldizkatzen dituena, eta orobat antzerkia,
historikoa gehienbat: Le Roi samuse (1832,
Erregea jostatzen ari) -lan horren operako
bertsioa da Verdiren Rigoletto-, Lucrece
Borgia (1883), Angelo, tyran de Padoue
(1835, Angelo, Paduako tiranoa) eta Ruy
Blas (1838).
Poeta morala
Bitartean, etengabe lantzen zuen Hugok
poesia morala. ClaudeGzzezrxobran ( 1834),
gizon batek miseriatik gillotinara egindako
ibilbidea agertzen da, babesgabeei laguntzen
dien eta biktima errugabeak irensten
dituen gizarte bati buruzko hausnarrean.
Bere ezkontza erdi desegina zegoelarik, antzezle
gazte bati lotu zitzaion, juliette Drouet
(hil arte izango zuen lagun leiala). Maitasun
horren ondorio da Les Voix interieures bilduma
lirikoa (1837, Barne ahotsak). Les Ravons
et les ombres (1840, Errainuak eta itzalak)
liburuak erakusten du nola hizkuntza
poetaren bizitzaren berridazketa den, moral
sozial baten oinarriak agertzen dituena aldi
berean. Edozein gertaerak aurkitzen zuen
Hugorengan oihartzuna : Napoleonen errautsak
itzuli zirenean Le Retour de l Empereur
(1840, Enperadorean itzulera) idatzi zuen ;
Le Rhin (1842) lanean agertu zuen Julietterekin
Rhin ibaian barna egin zuen bidaia.
Alaba maiteena, Leopoldine, istripu batean
itota hil izana (1843), eta Les Burgraves
obraren porrota (1842), aipatzen dira, oro
har, Hugoren bizitzaren beheraldi baten eta
poesia utzi izanaren arrazoitzat. Hala ere,
politikagintzan jarraitu zuen bete-betean, eta
baita Akademiako lanetan ere. Izan ere, Hugoren
literaturaren arrakastak 184lean lortu
zuen ezagutza ofiziala, hiru saioren ondoren
Academie Francaise-n onartu baitzuten,
eta 1845ean berriz Pareen Ganberako kide
egin zuten. Alabaina, berehala sortuko zizkion
arazoak bere pentsamolde politiko eta
sozialak, 1848ko iraultzaren ondoren.
Erbestealdia
IL Errepublika sortu ondoren (1948)
-errepublikarren alde egin zuen Hugok-,
Luis Napoleonek (Napoleon III.a) estatu
kolpea jo zuenean, 1851n, alde egin behar
izan zuen idazleak Frantziatik ; izan ere,
berriro heldu zion miseriaren gaineko eta
sufragio unibertsalaren eta prentsa askatasunaren
aldeko bere diskurtsu zaharrari ;
lehengo errejimenaren ukoa matxinada bihurtu
zen estatu kolpearen aurrean. Frantziatik
alde eginda, Belgikan erbesteratu zen
aurrena, eta Ingalaterran gero. Frantziatik
urrun, Hugok barregarri jarri zuen enperadorea
Napoleon le Petit obran (1852, Napoleon
txikia), eta babesa eta dieta eskaini
zien errepublikar abertzale eta erbesteratuei.
Les Chatiments (1853, Zigorrak) obra gogorra
da, diktadorearen bortizkeriari bortizkeriaz
erantzuten diona. Obra horren ondorengoan,
Les Contemplations (1856),
aurrekoaren bide beretik, giza patu oro beretzen
duen morala bihurtzen da idazkera,
barne bizitzaren adierazpen eta memoriaren
dimentsio mitikoaren kosmologia.
Les misèrubles.
Komuna
La Legende des siècles idazten ari zela (Mendeetako elezaharra), Hugok berriz hartu zituen Misères (Miseriak) titulupean bilduak zeuzkan zirriborroak, LesMiserables izango zen eleberria osatzeko (Miserableak).
Argitaratu zenean, 1862an, izugarrizko arrakasta izan zuen, era guztietako irakurleen artean gainera ; sekulako ospea eman zion, Frantzian ez ezik, baita atzerrian ere, segituan itzuli baitzen kanpoko hizkuntzetara.
Miserableak Pariseko mundu ezkutuan gertatzen da, eta detektibe istorio bateko suspentsea du ; Frantziako historiaren zati bat ere bada, Errestauraziotik Luis Felipe arte.
Liburu honen arrakastak irakurle kopuru zabal baten mundu ikuskera adierazten du, Hugoren espiritualtasunean jokabide moral baten oinarria aurkitu baitzuten, eta haren fantasian beren irudimeneko mamuak. Les Travailleurs de la mer eleberrian bere mezua osatu zuen (1866, Itsasoko langileak) : horixe da dudarik gabe Hugoren lanik poetikoena eta osatuena, irudi fantastiko eta surrealetan oparoa. Proletarioen egoera gero eta gehiago da Hugoren eleberrigintzaren ardatza, eta idazlea gero eta gehiago aurkitzen da halabeharraren mende (itsasoaren, izadiaren halabeharraren mende), eta orobat gizakiaren bihotzean beti nagusitzen den halabeharraren mende.
Erbestea, Hugok betiko zela uste zuena, bat-batean amaitu zen 1870ean. Napoleon III.aren abdikazioarekin, Parisa itzuli
zen idazlea. Sekulako harrera egin zioten,
eta sinbolo baten balioa hartu zuen. Pariseko
Komuna eta ondorengo zapalkuntza,
gai historikoa eta mitikoa bihurtu ziren
L Anee terrible obran (1872, Urte izugarria),
hain zuzen ere Frantzia atzerakoiak gutxiesten
zuen artean. Komuneroen matxinada
izan zen halaber, zeharka bada ere, Quatrevingt-Treize
eleberriaren inspirazio iturri
(1894, Laurogeita hamairu) : gaia Frantziako
Iraultza eta Vendee-ko zapalkuntza da,
Hugoren aitak parte hartu zuena.
Azken urteak
Hil arte (1885) jarraitu zuen Hugok poesia
idazten. 1883an amaitu zuen Mendeetako
elezaharra. Bertan epopeia mitologiko
handi baten moduan lantzen da historia,
Genesitik hasi eta XX. mendearen hasiera
arte, sinbolo ugarirekin, aipamen metafisiko,
erlijioso eta kulturazkoekin ; hizkera eta
erritmo baliabide oparoez dago idatzia,
ikuspuntu fantastiko guztiz indartsu batez.
Ezaugarri horiek ematen diote Hugori modernotasuna
. Azken egunak arte joan zen
Senatuko biltzarretara (han komuneroi amnistia
ematearen alde borrokatu zen, besteak
beste) eta Akademiara. 83 urte zituela
hil zen, Parisen. Frantziako poeta nazionala
bihurtuta, hileta nazionala egin zioten,
Garaipen Arkuan ipini zuten zerraldoa eta
Pantheon-en hilobiratu zuten.