Gaztaroko urteak eta lehen bidaiak
Chateaubriand Bretainiako familia noble
batean jaio zen. Aita oso pertsona berezia
zen, eta nobleziako kide zen arren, familiak
ez zeukan diru askorik. Haurtzaroko
oroitzapen aipagarrienak, Chateaubriandek
bere liburuetako pasarte autobiografikoetan
agertu zuenez, familiak Cambourgen
zuen gazteluko paraje melankoliko eta erromantikoetan
arrebarekin igarotako egonaldietakoak
dira.
Lehenengo ikasketak amaitu ondoren
zaldun izateko karrera militarra hasi zuen.
Frantziako iraultzaren hasierako gertakariak
Parisen bizi izan zituen, oso hurbiletik, baina
iraultzaren hasieran ez zuen erregezaleekin
bat egin nahi izan eta, horrela, 1791.. rtean Ameriketara bidaiatu zen. Ipar Ameriketara
joatea zen bere asmoa, eta itsasgizon
izan nahi zuen ; Ipar Ameriketan egon
ondoren, ordea, Hego Ameriketara jo zuen,
eta hango lurraldeetan kokatu zituen, gerora,
indiarrei buruzko kontakizun exotikoak
. 1791. urteko ekainean Luis XVI.ak
kargua utzi eta ihes egin behar izan zuela
jakin zuelarik, sorterrira itzuli zen Frantziako
monarkiari hainbesteko konpromezua zor
ziolakoan.
Frantziara itzuli zenean arazo ekonomiko
larriak izan zituen. Arazo haiei aurre
egiteko eta gudarostearekin bat egin ahal
izateko, familia aberats bateko hamazazpi
urteko neskatxa batekin ezkondu zen. Senar-emazteak
Parisa aldatu ziren bizitzera,
haina Chateaubriandek emaztea utzi eta
erregezaleen gudarostearekin bat egin zuen,
azkenik.
1793ko maiatzean Ingalaterrara erbesteratu
zen, eta han bizi izan zen 1800. urtea
arte. Urte haietan irakasle eta itzultzaile
gisa atera zuen bizibidea. Londresen argitaratu
zuen, hain zuzen ere, Essai historique
sur les revolutions (1797, Iraultzei
buruzko saiakera historikoa), bere obra aipagarrienetako
bat. Munduko historiaren
azterketa orokorra egin zuen lan horretan.
XVIII. mendeko izpiritu filosofikoaren etaArgien Mendearen eragina erakutsi zuen,
baina bestalde, erlijioarekiko kezka ere
nabarmendu zuen eta kristautasunaren
erakargarritasun poetikoa eta izpirituala
azpimarratu zituen. Erlijioarekiko, eta batez
ere, kristau fedearekiko kezka hori areagotu
egin zitzaion, gainera, ama eta arreba
hil zitzaizkiolarik ; orduan berreskuratu
zuen gaztetan galduriko kristau fedea, garai
bateko arrazionalismoaren eta erlijioaren
arteko gatazka alde batera utzirik, eta
eragin handia izan zuen jarrera aldaketa
horrek bere literatura lanetan, gero ikusiko
denez.
Sorterrira itzuli ondoko urteak
1800. urtean itzuli zen Parisa eta kazetari
eta idazle gisa jardun zuen lanean. Orduan
idatzi zuen Atala eleberriaren lehen
partea. Berebiziko arrakasta izan zuen lan
horrekin ; idilio klasikoaren soiltasuna eta
erromantizismoaren edertasun oparoa bateratu
izana du ezaugarri nagusia.
1803an Frantziako enbaxadako idazkari
izendatu zuten Erroman, baina bere kargua
utzi zuen 1804. urtean, Napoleonek
Enghiengo dukearen aferan izan zuen jokaeraren
kontrako protesta gisa. Urteetan
Napoleonen miresle izan zen Chateaubriand
(1868an jaioa zela esan ordez 1869koa zela
ere esan izan zuen, 1869an jaioa zelako bere
idoloa), haina harreman hura eten egin zen
1804an Napoleonek Enghiengo dukea hiltzeko
agindua eman zuela-eta. Dena dela,
Chateaubriandek Napoleonen babesa izan
zuen aurrerantzean ere.
Hurrengo urteetan literaturan murgildu
zen Chateaubriand burubelarri, harik eta
1814. urtean Borbondarrek aginpidea berreskuratu
zutenean berriro politikara itzuli
zen arte. Errestaurazio garaian Frantziako
bizitza politikoan parte hartu zuen, beraz,
eta garrantzi handiko kargu diplomatikoak
eta gobernukoak izan zituen : zenbait herrialdeetako
enbaxadore izan zen, kanpo
arazoetako ministro izendatu zuten (berakbidali zituen San Luisen Ehun Mila Semeak
Espainiara 1823an) etab.
1830. urtean, ordea, une hartan bere
esku zuen kargu diplomatikoa, Erromako
enbaxadore kargua, bertan behera utzi
zuen, eta bizitza publikoa alde batera utzita
bizi izan zen aurrerantzean. Urte haietan
Memories doutre-tombe (1848-1850, Hilobiko
memoriak) oroitzapen liburua idazteari
ekin zion, garai historiko nahasi haietan bizi
izandako gorabeheren oroitzapenak biltzen
dituen obra.
Azkenik, Chateaubrianden bizitza pribatuko
azken urteetan aipatzekoa da Recamier
andrearen adiskidetasuna. Chateaubriandek
maitale ugari izan zituen, baina
bere buruaz kezkatu zen nagusiki, eta ez
zituen ingurukoak samurtasun handiz tratatu,
Juliette Recamier izan ezik.
Literatura lan nagusiak
1800. urte inguruan kristau fedearen
garrantzia azpimarratzen hasi zen Chateauhriand
. Ideia horren eraginpean. idatzi zituen
bere lan nagusiak. Lehen aipatu den
Iraultzei buruzko saiakera historikoa-z
gainera, kontuan hartzekoa da Le genie du
christianisme (Kristautasunaren jeinua,
1802). Izan ere, hartan iragarri zuen Chateaubriandek
bere dohain literario apartak
kristau fedearen zerbitzura jartzeko asmoa.
Voltairek kristautasunari egindako erasoei
aurre egin zien eta kristautasunaren gorentasun
moral eta poetikoa azpimarratu zuen.
Liburu hark harrera ona izan zuen hai erregezaleen
aldetik eta baita Napoleonen aldetik
ere, une hartantxe ari haitzen kristautasuna
estatu erlijio gisa berriro ezartzeko
ahaleginetan.
Urte haietako obretan ikusten denez,
heraz, asmo filosofikoak nagusitu ziren Chateaubrianden
karreran, asmo literarioen
gainetik. Garai eta joera horretakoak ditu,
hain zuzen ere, hi eleberri labur, Atala izenburupean
bilduak.
Atala eleberrian Louisianako bi indiarren
arteko maitasunaren kontakizuna egiten
du ; Atala neskatxa indiar bat da, eta
Chactas indiarrarekin maiteminduta dago.
Atala jaio zenean Jainkoari eskaini zion
amak, ordea, eta horrenbestez, ez luke
birjintasuna galdu behar ; azkenean, tentalditikihes egitearren bere buruaz beste
egiten du, basamortuko eremutar batek
barkamena eman ondoren. Giza bihotzaren
grinekin eta paraje naturalekin erlijioak
duen armonia agerian uzteko asmoarekin
idatzi zuen obra hura, egileak zioenez.
Lihuni horretako bigarren kontakizuna
Rene da. Kontakizun autobiografikoa da :
Chateaubriandek bere gazte denboretako
pasarteak ekarri zituen gogora, «grina zehazgaheak»
kondenatuz eta Rene protagonista
bakardadezko eta etsipenezko bizitzara
daramaten lilura hutsalak salatuz.
Kristautasunaren jeinua-ren lorpen nagusia
garai hartan, eta iraultzaren ondoren,
fede tradizionala berreskuratzeko bidean
zihoan gizartearen nahia biltzea izan zen,
eta horregatik izan zuen hain harrera ona ;
Rene obraren lorpena, herriz, eleberri horretako
protagonista melankolikoa lehenengo
belaunaldi erromantikoen ereduzko pertsonaia
bihurtu izana da.
1808an Les martyrs (Martiriak) prosaz
idatzitako epopeia eman zuen argitara. Kristautasunaren
miragarriek paganismoaren
miragarrien gainean duen nagusitasuna azpimarratu
nahi izan zuen Chateaubriandek
obra horretan. Lurralde Santuak eta Grezia
bisitatu ondoren idatzi zuen Martiriak;
lurralde haietan kokatua da, Dioklezianoren
agintaldiko jazarpenaren garaian. EtaMartiriak idazteko gaia eman zion bidaia
hartu zuen oinarri, orobat, Itineraire de
Paris a Jerusalem (1811, ParistikJerusalema)
obrarako, haina aurrekoan ez bezala,
alde batera utzi zituen lotura epikoak eta
apologetikoak eta alde horretatik, dokumentu
aske eta biziagoa (la hura baino.
1826-1827 urteetan hiru obra aipagarri
idatzi zituen : Lesaventures du dernierAhencerage
(Azken Abentzerrajearen abenturak),
Granadan kokatua, eta Les Natchez
(Natcheztarrak), indiar amerikarrei buruzko
kontakizuna, 1826. urtekoak biak ; eta Voyage
en Amerique (Atneriketara Bidaia),
1827koa. Hiniretan agertzen dira iradokizun
exotikoa eta primitihismorako joera,
Ameriketako eta ekialdeko herrialdeetarako
bidaietako bizipenetatik eratorria.
1844an Vie de Runce (Ranceren bizitza)
idatzi zuen. XVII. mendeko erlijioso baten
bizitza kontatzen du, haina bere irudia, itxaropenak
eta atsekabeak hildu zituen egileak
; oso obra bitxia eta sailkatzen zaila da
hau, ez baita ez eleberri, ez dokumentu,
ez erlijio liburu. Egilearen lan garrantzizkoena
da, askoren ustez, Memoriak liburuarekin
batera.
Azken urteetako lanetan bereziki aipatzekoak
dira bere Hilobiko memoriak (1848-
1850). Bestalde, obra historiko txiki ugari
ere idatzi zituen, Mine. Recamierren adiskidetasunak
lagundurik.
Chateaubriandek berebiziko eragina
izan zuen XIX. mendeko literaturan. Liluratzailea
deitua izan zen bere garaian, hitza
erabiltzeko zuen modu liluragarriagatik ;
bizitasun liriko bikainaz hornitu ohi zuen
hitza, eta hitzaren zentzua zabaldu eta efektua
areagotzen zuen horrela.
Bere obraren ezaugarri nagusietako bat
irudimena eta edertasunaren gorazarrea
dira, eta haien bidez arte gotikoarekiko,
izadi ikusgarri edo melankolikoarekiko lilura
iragarri zituen ; erromantikoen garaian
indar handiz agertu ziren gai eta joeren iragarle
izan zen, beraz.
Dena dela, eta bere garaiko belaunaldi
gazteengan eragina izan zuen arren, bere
burua izan zuen kezka nagusia eta bere
Memoriak ditu horren erakusgarri. Obra
horretan, eta baita Rene eleberrian ere,
nahiago du, sarritan, errealitatea ezkutatu,
bere bizitza arte lan baten modura aurkeztearren,
eta bertan kontatzen diren gauza
liluragarriak benetan gertatu ote ziren edo
ametsetakoak ote diren zalantza gelditzen
zaio irakurleari. Stencthalek zioenez : «ez du
idatziko, seguru asko, ez arrazoietan eta ez
sentimenduetan gezurrik esaten ez duen
esaldi bakar bat ere, Baina halako idazkera
ederra eta adierazpen indarra zuen, ezen
barkatu egiten baitzitzaion gaitzesgarri litekeen
jarrera hori, Proustek zioen bezala
bizpahiru orrialdez behin halako doinu
bikainak entzun ahal izatearren.