Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

John Keats (1795-1821)

 

Lehen urteak, lehen poemak

Keats, Londresko giro pobre batean sortua, oso gazte zelarik hetikaz eria, hogeita sei urte bete gahe desagertu zen.

Gazte-gaztetan hasi zen, gainerako guztiak utzita, poesia, edertasuna lantzen. Grekoen miresle izan zen ; haiek zituen inspirazio iturri, eta haien mitologia berpiztu zuen.

Geroago, John Milton izan zuen eredu nagusia. Orijinaltasunez jantzi zuen poesia narratiboa, eta bere lan epikoak epopeiaren alorreko arrakasta erromantiko eskasekoak dira. Zenbait sonetotan eta bost edo sei oda handitan, Shakespearerengandik gertu dagoen betetasun eta perfekziozko obra osatu zuen. Bizi zelarik ez zuten Keatsen talentua ezagutu, areago, mespretxatu ere egin zuten sarritan ; geroago ordea, poeta hil ondoren, ez da inoiz dudan jarri haren lanaren balioa. Keatsen bizitza laburra eta trajikoa, formaren gainean zuen maisutasuna eta poesiari buruz zituen ideiek, bere gutunetan adieraziak -eta gure mendeko idazle asko erakarri dutenak-, ingeles literatura osoko jeinurik goiztiarrena bihurtu dute, Mozart edota Rimbauden pareko.

John Keats, Thomas Keats eta Frances Jennings Keats October-en lehen haurra, 1795eko urriaren 31n jaio zen. Wordsworth eta Coleridge bere aurreko poeta ingeles erromantiko handiak ez bezala -haiek burgesak ziren, eta Ingalaterrako probintzia aldetik zetozen-, eta orobat Byron eta Shelley ez bezala, aristokratak biak, Cambridge eta Oxfordeko ikasleak, John Keats londrestarra zen, pobrea, zalditik erorita hil zen zaldizain baten seme zaharrena.

Bi anaia zituen : George, Estatu Batuetara erbesteratu zena, eta Tom, 1818an, Johnen besoetan hetikaz hil zena. Arreba gazte bat ere bazuten, Frances, anaia poeta ulertzen saiatu zena, eta haren emaztegaiarekin gutunak trukatzen zituena, Keats Italian hetikaz hiltzen ari zenean.Haurra Ingalaterrako eskola ospetsu batera bidaltzeko dirurik ez zegoen arren, aski hezkuntza egokia izan zuen Keatsek, eta latina ikasi zuen. Grekoa ikasi ez bazuen ere, orduan zaletu zen dirudienez mitologia grekoarekin . 1813an medikuntza ikasten hasi zen, baina urte t'erdiren buruan utzi egin zuen. Hogei bat urte zituela, XVI. mendeko Spenser poetaren The Fairy Queen-en (Maitagarrien Erregina) irakurketak bultzatu zuen poesiara. Literatura lantzen zuen talde bateko kideen adiskide ere egin zen ; haien artean zegoen Percy Shelley poeta handia, baina, jatorri sozialaren desberdintasunagatik agian, ez zuten orduan -bai geroago- harreman esturik izan. Byronek, areago, gutxietsi egiten zuen bere ustez poeta cockney bat besterik ez zen hura.

Hogeita bat urte beteta, Chapmanek egin zuen Homeroren itzulpena aurkitu ondoren, ingeles literaturako soneto perfektuenetako bat idatzi zuen Keatsek. Gauza ezin zoragarriagoa gertatu zitzaion Grezia primitiboaren aurkikuntza ; beste soneto batzuetan ere adieraziko zuen Ingalaterrara ekarri berriak zituzten Partenongo marmolek sortzen zioten emozioa. Shelleyren lehen liburuan, Early Poems (1817, Lehenengo poemak), Greziako elezeharrek eta Erdi Arokoek, eta orobat izadiak, sorrarazten dioten poza nabarmentzen da. Liburu horretako poema luzeena, Sleep and Poetry (Loa eta poesia) -bertan ez du, poeta ingelesek egiten zuten bezala, loaren gaia lantzen, ez bada ametsezko ikuspenen aitzakia gisa-, eta klasizismoaren kontrako doktrina poetikoa berresten du : Irudimenak edertasuntzat hartzen duen harexek behar du egia izan", haieztuko du geroago bere gutunetan.

 

Obra handiak

Londreseko negu tristean, bizitza politikoaren eta intelektualaren pobretasunean, Shelleyren erromantizismoa eta Byronek sorturiko eskandalua gaitzesten zituen giro hertsi hartan, elezahar mitologikoen eta gurtza paganoen edertasunarekin amestenzuen Keatsek. 1818koa du obra handienetako bat, Endymion : Selena ilargiaren jainkosa Latmos mendira jaisten da bere maite lokartua, Endimion, besarkatzera. Ilargiak maite duen efebo horren grina giza arimak ametsetan ikusi uste duen edertasunaren grina hera da. Poema luzeegia da (1000 lerroko lau zati), apainduegia, eta ez zuen izan, ezin baitzuen, arrakastarik batere.

Egileak berak bukatu bezain azkar gaitzetsi zuen. Hasierako bertsoa ordea betiko geratu da poesiazaleen gogoan : "A thing of beaury is a joy for ever" ("Gauza eder bat betirako poza da").

1818an bidaia bat egin zuen oinez Britainia Handiko ipar eta ekialdera, osasunerako izugarri kaltegarria gertatu zitzaiona.

Argitaratzen zuen poesiak oso kritika gogorrak zituen, garai hartako aldizkariek literatura berrikuntza oro baztertzera jotzen baitzuten beti. Handik hiru urtera hilko zen, eta esan izan da eraso horiexengatik hil zela ; hori ez da egia, baina min handia egin zion harrera txar eta gogortasun hark. Emakume baten samurtasunaren eta grinaren beharrak hartuta, Isabella Jones delako batez maitemindu zen, eta, dirudienez, hark iradoki zion The Eve of St. Agnes (1819, Santa Ines bezpera) poemaren gaia : Erdi Aroko irudi bat da maitasunezko kontaketa baten ingurukoa, eta urte batzuk geroago Ingalaterran loratuko zen margolaritza prerrafaelistaren aurrekari poetikotzat har daiteke . Are sutsuago maiteminduko zen gero beste neska gazte batez, Fanny Brawnez ; neska hark ez zuen inoiz ongi ulertu poeta haren maitasunezko mina, baina ezkontzeko hitza eman zion. Maitasun horren eraginaren mendean idatzi zituen poetak, etenik gabe, bere obra handienak eta oda ospetsuenak.

1819. urtean idatzi zituen Keatsek bere obra nagusiak ; Hyperion da horietan inportanteenetako bat, aldi berean greziar mitologia edo teogoniak eta Miltonen poesiakinspiratu ziotena. Miltonengandik harturiko forma trinko handizalearen eta edukiaren arteko kontrasteak (bi jainko grekoren borroka titanekin, Apoloren garaipena Hiperion jainkoaren gainean), batasuna kentzen dio poemari. Amaitu gabe utzi zuen, eta beste bertsio bat egin zuen gero, edertasun gizatiarragoa eta modernoagoa duena.

Keatsen obra epikoek eta narratiboek ez dute gaur egun onespen handirik, poema luze ororekin gertatzen den bezala, nahitaez izaten baitira irregularrak. Haren obraren parterik ederrena, gaur egun ere atsegin handienaz irakurtzen dena, 1818- 1819 urteetan idatzitako oda handien saila da. Ez dago haien parekorik Ingalaterran, ezta Frantzian edo Alemanian ere, Shelleyren oda batzuk eta Novalis eta Holderlin-en eresi batzuk salbu.

Oda horietarik lau oso bizkor idatzi zituen, 1819ko maiatzean : Ode to a Nightingale (Oda urrentxindorrari), Ode on a Grecian Urn (Oda greziar anfora bati), Ode on Melancholy (Oda malenkoniari), Ode on Indolence (Oda nagitasunari). Urte bereko urrian idatzi zuen Ode to Autumn (Oda udazkenari). Famatuena Oda greziar anfora bati da seguraski : edertasunaren ahalmen hilezkorra da gaia : gai klasikoa da, haina irudimen eta hizkera guztiz berrizaleaz dago aurkeztua. Hil ziren greziar herrixkako biztanleak, baina haien irudiak betiko geratu dira anforetan ; bukatu ziren haien amodioak, baina anforako erliebeetan maitaleak bere maitea bilatzen du, betiko gazte eta betiko dontzeila. Hori bezain ederra da Oda udazkenari, zenbaiten ustez ingeles hizkuntzak duen poemarik perfektuena. Laudorio hutsa da, udaberriko nostalgia bazterturik udazkenaren errealitate gozoan atsegin hartzen duena, paradisu horretatik desagertuak baitira heriotzaren ikara eta bizitzaren asaldura. Une batez galdutakoaren mina a- gertzen delarik, baztertu egiten du poetak, dagoenaz gozatzeko :Where are the songs ofspring?Ay, where are they? Think not of them : thou hast thy music too.Non dira udaberriko kantuak? Non dira? Ez zaitez haietaz gogora : baduzu zeure musika.Gainerako odak ez dira hain handiak, agian erromantikoegiak direlako, eta zenbaitetan gai erabiliegiak lantzen dituztelako . Horietako bat, Ode to Psyche (Oda Psikeri), besteak baino dotoreagoa da, eta bertan jainko paganoen gurtzaile gisa ageri da Keats ; azkeneko ahapaldian, haien kantari eta apaiz izango dela agintzen du. Oda honen edertasun guztiz sentsuala, morala eta erlijioa baztertzen dituen arte hutsaren aldeko poeta britainiarrek goretsi zuten.

 

Azken urteak : sonetoak

1819ko oparotasunaren ondoren, 1820.. rtea mingarria izan zen oso Keatsentzat.

1818an anaia hil zitzaion. Urtebete geroago, anaiaren eritasun bera zuela jakin zuen.

Fannyrenganako maitasun konplitu ezinak balada bikain bat idaztera bultzatu zuen, La Belle Dame sans merci (1819, Dama edererrukigabea). Gero eta tristeago, bere soneto trajikoenak idatzi zituen. Heriotzari deitzen dio poetak poema horietan ; ezin du etorkizunerako asmorik osatu. Hala dio soneto batean :Verse, fame and beauty are intense indeed, but death intenser - death is lifes high meed.Gauza handiak dira, bai, bertsoa, fama eta edertasuna handiagoa ordea heriotza: heriotza da bizitzaren saria.Sendabide gisa, Mediterraneora abiatu zen, Erroma eta Napoli aldera, maitea uzten zuelako larrituta. Erroman hartu zuen bizilekua, Piazza d'Spagnaren ondoan ; eta hantxe hil zen, 1821. urtean, orain Keats- Shelley museoa dagoen lekuan. Izan cre, Shelleyk beragana joatera gonbidatu zuen, Pisara, 1820an. Adiskidearen heriotzaren herri jakin zuenean, poeta batek heste bati inoiz eskaini dion eresirik bikainena idatzi zuen, Adonais.

Ez dago jakiterik zenbat galdu den Keats horren gazterik hilda. XIX. mendean etenik gabe egin zuen gora haren izenak.

Keatsen eragina guztiz agerikoa da Victoria erreginaren garaiko poesia erromantiko apaindurazkoan, Alfred Tennysonen lehen lanetik aurrera. Prerrafaelistek biziki miretsi zuen Keatsen sentikortasuna eta samurtasuna, eta heren poesian eta margolanetan agertu zuten. XIX. mendeko Keatsen jarraitzaileak haren lanaren alderdi azalekoenei lotu zitzaizkien oro har ; XX. mendean hartu dira aintzat beren osotasunean Keatsen lorpen tekniko eta intelektualak.