Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Percy Bysshe Shelley (1792-1822) Mary Godwin Shelley (1797-1851)

Percy Bysshe Shelley

 

Percy B. Shelley, ingeles poeta erromantikoena

Shelley Field Place-n jaio zen, 1792. urtean, Sussex-ko konderrian. Aita noblezia txikiko kidea zuen, eta bazituen ondasun eta lur batzuk Etongo eskola aristokratikora bidali zuten, eta hantxe hasi zen Percy gaztea errebelatzen, eskolako giro gaiztotuan, ikasle zaharrenek gazteenei egiten zizkieten doilorkeriak zirela-eta. Hamazazpi urterekin idazten zituen jada eleberriak eta poemak, Argien Mendeko filosofoen aldeko sutsua zen, eta haiek bezala pentsamolde kristauaren kontrakoa. 1810ean Oxfordera joan zen, eta handik urte betera eskolatik egotzi zuten liburuxka baten kariaz, The Necessity of Atheism (Ateismoaren beharraz). Oso maitabera zen, eta prest egoten zen beti herak estuasunetan ikusten zituen neskei laguntzeko. Hala, hemeretzi urterekin bere arreben adiskide batekin ezkondu zen, Harriet Westbrookekin ; 1813an alaba bat izan zuten. Garai hartan zenbait bidaia egin zuen Irlandara, irlandar herria iraultzara eta ideia iraultzaileetara bultzatzeko, arrakasta handirik gabe ordea. 1812an William Godwin filosofoa ezagutu zuen, Oxfordeko garaietatik miresten zuena. Gizona ez zuen espero bezalakoa aurkitu ; baina haren alaba Maryz maitemindu zen, eta 1814an kontinentera ihes egin zuten biek. Ordurako, emaztearengan, Maryrerengan ez bezala, ez zuen batere parekotasun intelektualik aurkitzen ; Mary hera idazle bikaina zen, eta izumenezko literaturako obra inportanteenetako bat, Frankestein, idatzi zuen. Seme bat izan zuten, William. Aldi batez, Shelleyk uste izan zuen bazutela elkarrekin bizitzea emazteak, maitaleak eta hirurak. Baina Harrietek bere burua Hyde Parkeko aintzirara bota zuen (1816), eta Shelley Mary Godwinekin ezkondu zen. 1813an poema luze bat argitaratu zuen, Queen Mab (Mab erregina), Godwinen filosofia arrazionalista anarkikoaren eraginpekoa eta aski heldugabea, baina oso pasarte ederrak dituena.

1816an agertu zen Shelleyren lehen lan inportantea, Alastor or the Spirit of Solitude (Alastor edo bakardadearen espiritua), bertso askeetan idatzitako poema, izakiarenganako maitasunez eta maitasun ezinezko batek sorturiko pesimismoaz betea.

Beste obra bat argitaratu zuen ondoren, The Revolt of Islam (1818, Islamaren matxinada), epopeia liriko-sinboliko moduko bat, aski monotonoa. 1816an idatzi zuen bere poema ederrenetako bat, Mont Blanc, poema filosofikoa, poetak izadiarekin bat eginik eta hura biziarazten duen indar misteriozko batek sentitzen duen estasi panteista gogorarazten duena, eta Rousseauren eragin nabaria duena. Heriotzaren gaineko gogoetak nagusitzen dira 1814-1818 urte nahasi horietako heste poema laburragoetan.

 

Erbesteko obra handiak

1815ean poetaren aita hil zen, eta, oinordekotzari esker, bidaiatzeko eta estutasunetan zituen bere adiskide ugariei laguntzeko aukera sortu zitzaion Shelleyri. Baina berak ere kezka larriak zituen. Justiziak kendu zion lehen emaztearekin izandako haurren zaintza, eta legez kanpokotzat jotzen zuten Ingalaterran, bere adiskide Byron bezalaxe . Urte bereko martxoan, Ingalaterratik alde egin zuen berriz ez itzultzeko. Italian bizi izan zen, Pisan gehienbat. Bizimodu ibiltari horrek, eta Maryren bigarren haurraren heriotzak, hondatu egin zituen senaremazteen arteko harremanak. Erroman, 1819an, antzinako monumentuen hondakinen edertasunean aurkitu zuen Shelleyk kontsolamendua ; bereziki maite zituen Caracallaren termak, eta ordu asko eman zituen han bere drama liriko handia, Prometheus Unbound (Prometeo lokabea) idazten : Prometeoren mito zaharra hartu, eta gizakiak Zeruaren kontra egindako matxinadaren zentzu filosofikoa ematen dio poetak.

Obra handinahiagoen artean, trajedia bat dago, The Cenci (1819, Cencitarrak), jokatu ez zen drama lirikoa -gaiaren gogortasun moralagatik-, Hellas (1821), Greziako independentziari buruzko beste drama lirikoa, eta lau poema, seiehuna bertsotakoak. The Witch ofAtlas (1820, Atlasko sorgina), fantasia delikatua da, baina zenbaitetan giza interesik gabea, emazteak seinalatu zion bezala.

Epipsychidion (1821), Pisan ikusi zuen egileak bahitua zegoela uste izan zuen emakume italiar bati eskainia da, eta, sinbolo ilunetan, maitasun ideal bat islatzen du, Danteren Beatricenganakoa bezalakoa ; poemaren amaiera poeta erromantikoen Arkadiaren ametsa da, zibilizazioa eta gaitza sartu ez diren Mediterraneoko uharte batean . Adonais Keatsen ohoretan idatzitako elegia ederra da, Erroman hil herria haitzen hura tuberkulosiak jota (1821) : aldi berean da Shelleyren heraren erretratua eta garaipenezko kantua, poesiaren garaipena heriotzaren kontra ; ideia bera ageri da urte bereko hitz lauzko liburuxkan, Defense of Poetry (Poesiaren alde). Azkenik, Rosseauren inspirazioaren mendean, Dantek Virgilio nola, huraxe hartu baitzuen gidari Shelleyk, The Triumph ofLife (Bizitzaren garaipena) poema idatzi zuen, "terza rima" erabiliz, obra guztietan Danterengandik hurbilena.

Poema hori izango zen agian Shelleyren maisulana, baldin eta heriotzak eten ez balu.

1819-1822 urteetako pieza laburretan daude antologiek famatu dituzten Shelleyren poemak, To a Skylark (Hegazabal bati), Apolo eta Pan himnoak adibidez, eta beste batzuk Jane Williams-ek inspiratuak ; Shelleyren adiskide baten laguna zen Jane, eta berriz ere, erremediorik gabe maitemindu zen. Haren senarrak, Shelleyk herak bezala, oso maite zuen itsasoa. Poetak itsasontzi bat eginarazi zuen, Ariel, eta han ematen zuen denbora, itsasoan, ametsetan, idazten. 1822ko uztailaren 2lean, Shelley eta Janeren senarra Lericin itsasoratu ziren Livornora adiskide baten hila joateko. Itzultzean, ekaitz batek hondoratu zituen, eta biak ito ziren. Egun batzuk geroago aurkitu zituzten hondartzan, eta Byronek antzinakoen modura erre zituen gorpuak.

Ingeles gutxik zekien orduan bere poeta handienetako bat galdu zuenik. Hamazazpi urte behar izan ziren Shelleyren obrak argitaratzeko. Hala ere, poesiaren zale sutsu zen poeta belaunaldi gazte bat (Tennyson eta Browning aurrena ; Swinburne, Francis Thompson, James Thompson geroago), jeinu ia ez ezagun haren miresle izan zen.

Mendearen bukaerarako, Ingalaterrako poetaerromantikoetan maitatuena zen Shelley.

Yeats-ek bere gidaritzat hartu zuen ; baina aintza hori gehiegizkoa ere bazen, eta ondoren etorri zen belaunaldiak, Lehen Mundu Gerrakoak -neurritasunak, zenbaitetan lehortasunak, intelektualtasun isekariak erakartzen zuena-, baztertu egin zuen. T.S.

Elliot bereziki gogorra izan zen Shelleyren lirikotasun sutsuari, politika utopiazaleari eta tradizio kristauari egin zion erronkarekin.

Haren ondoren, herriz ere nabarmendu ziren Shelleyren lanaren alderdi interesgarriak, Danterekiko parekotasuna adibidez.

Iritzien gorabehera horiek harrigarriak dirudite, baina iraganeko egileen irakurketa zorrotzago bat ekarri ohi dute, eta aski ohikoak dira poeten kasuan, poeta erromantikoenean bereziki ; hobeak izaten dira onarpen konbentzional hizigabeak baino : antzera gertatu da Lamartine, Victor Hugo, Schiller-en lanekin.

Beste poeta ingelesek baino nabarmenago, Keatsek ez ezik, bazuen Shelleyk haurtzaroa berpizteko eta mitoak sortzeko gai zen irudimen bat, poeta grekoen antzera.

Izan ere, Shelleyk jatorrizko hizkuntzan irakurtzen zituen Homero, Eskilo eta Platon, eta haien zalea zen. Calderon eta Goetheren lanak itzuli zituen, eta nekerik gabe sartzen zen Danteren munduan. Irudimen aberatsegi hori ordea lausotasunean galtzen zen zenbaitetan . Gauzen pertzeptzio zorrotz eta lasterra zuen, eta orobat zen lasterra idazten : hutsak ez dira gutxi haren lanetan. Poemen egitura askotan ahula da, eta nabarmena da sentimentaltasunaren arriskua. Baina Shelleyrena ez da apaingarrizko poesia hutsa. Sarritan lortu zuen ikuspen garbitasun bat eta forma soiltasun bat, ingeles kritiko batek baino gehiagok "klasiko" deitu duena.

 

Mary Godwin Shelley

Mary Shelley (1797-1851) bi idazleren alaba bakarra zen (William Godwin filosofoa eta Mary Wollstonecraft idazle feminista zituen gurasoak), eta, Maryk herak zioenez, nahitaezkoa zuen idazteko bokazioa. Idazle goiztiarra izan zen : bere lanik hoberena eta ezagunena, Frankenstein, 1818an argitaratua, 1816an idazi baitzuen, hemeretzi urte zituela heraz, Suitzan senarrarekin, Lord Byronekin eta Polidori doktorearekin eman zuen uda batean. Elkarrekin irakurtzen zituzten han, frantsesezko itzulpenetan, hildako berpiztuen istorio alemanak, eta irakurketa haiek erronka batera bultzatu zituzten : era horretako istorio bana idatzi behar zuten hirurek. Mary Shelleyk bakarrik burutu zuen proiektu hura. Bere irudimenaren sormena, baina orobat Byronekineta bere senarrarekin izaten zituen elkarrizketa filosofiko luzeak daude Frankenstein, or the Modern Prometheus (Frankenstein, edo Prometeo modernoa) istorioaren oinarrian, poesia erromantikoaren mitoak eta hamarraldi batzuk lehenago modan egon zen eleberri gotikoaren ezaugarri batzuk bateratzen dituena.

Munstro izenik gahea, Frankensteinek sortua eta gero gaitzetsia, beldurgarria eta aldi berean "gizatiarregia", berdin-berdin dei zitekeen Adan, Kain edo Satan. Irudi horren bitartez bilaketa bera, gizatasunari buruzko galdera bera adierazten da. Frankensteinen mitoa, herri literaturak eta batez ere zinemak berehala ezagutaraziko zuten moduan, nahiz eta "zientzia fikziozko" alderdia gorde duen, jatorrizko obratik aldendu da gehienetan. Izan ere, joera erromantiko jakin batean txertatzen da obra hori, besteren artean Percy Shelleyren Prometeo askatua (1819), Coleridgeren Marinel zaharraren errima (1798), Byronen Manfred (1816) lanek osatzen dutenarekin hain zuzen . Interes autobiografikoko heste kontaketez gainera, aipatu beharra dago bere senarraren obren argitalpena, oharrez hornitua, 1838an egin zuena.