Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Alexander Pope (1688-1744)
Ingalaterrako poeta neoklasiko handientzat
hartzen den honek, areto, hiri eta gizarte
bizitzaren poeta izan arren, gizartetik
bazterturik eta Londrestik kanpora bizi behar
izan zuen. Katolikoa zen, izan ere, eta
hori zela-eta, hiriburuko bizitzatik at geratu
zen, eta ezin izan zuen, esate baterako,
unibertsitatean ikasi.
Pope oso eztabaidatua izan da. Batzuen
ustez, elbarri hipokrita gaizto bat zen, ezten
zorrotzeko "liztor" bat. Beste batzuek,
aldiz, haren adiskidetasun iraunkorrak, eta
oinazearen eta bizitzako oztopoen aurrean
erakutsi zuen estoizismoa azpimarratzen
dituzte. Haren lagun Swiftek bezala, maiteago
zituen gizakiak gizadia baino, eta idatzi
zituen eskutitzetan ikusten da gehiago
haserretzen zuela pertsona batzuen harrokeria
ergelak, gizakiaren izaerak baino.
Arretaz irakurtzen duenak sentimental bat
aurkituko du harengan, Shaftesbury deistaren
jarraitzaile bat. Agian katolikoa zelako,
halako eszeptizismo trufari samar bat nabaritzen
zaio, aldi berean tolerantea bazen
ere. Erromantizismoaren ezaugarri behinenetakoa
gizartearen eta finkatutako literatur
formulen aurka altxatzea izan zen bezala,
Pope, aldiz, neoklasizismo ingelesaren
ordezkari perfektua da. Horazioren jarraitzailea
zen olerkigintzan, erabat ados zegoen
bere garaiko gizarte arauekin eta ideia
estetikoekin, eta adostasun hori haren
obra anitz eta aberats guztian islatzen da.
Poperen olerkigintza, oso intelektuala,
benetako gozamen bat da arimarentzat.
Poesia orekatua eta narea da harena, eta
irudimen gartsu haina disziplinatua du azpian
. Artista osoa eta arduratsua, fina baina
kementsua, gizalegearen eta prestutasunintelektualaren eredu da Pope. Inor ez da
hura bezain kontziente izan poetaren duintasun
jasoaz eta poetak gizartean eta hirian
jokatzen zuen paperaz ; inork ez du izan
hark baino nahi handiagorik ideia argi eta
gardenak arau zorrotzetara errenditzen zen
forma poetikoarekin perfekzioz ezkontzeko,
haina bazekien, halaber, aldaerak eta
apaindurak askatasunez eta ausardiaz erabiltzen
ere.
Liskarrak eta garaipenak
Londresen jaio zen, 1688ko maiatzaren
2lean, merkatari dirudun batzuen etxean.
Binfield-en hazi zen, Windsor Forest-etik
hurbil, eta haurtzaro koitadua izan zuen :
txikia eta korkoxa zen, eta Pott-en gaitza
edo hezurretako tuberkulosia zuen.
Familiatik katolikoa zenez, lehenik apaiz
bat izan zuen irakasle, etxean, eta gero,
bizpahiru eskola katolikotara joan zen, baina,
batez ere, hezkuntza autodidakta izan
zuen. Saiatua eta oso langilea, gaztetxotatik
hasi zen latinez, grekoz, frantsesez eta
italieraz irakurtzen, eta oso lagungarri izan
zitzaion hori klasikoak ezagutzeko eta kultura
zabal batez jabetzeko. Gainera, beti
olerkiak idazten aritzen zen, irakurtzen zituen
poeta handiak imitatu nahian. Hala,
hamasei urterekin, Pastorals (Pastoralak)
idatzi zuen eta lan hari esker ezagutu zuten
Londresko literatura zirkuluetan. Essay
on Criticism (1711, Kritikari buruzko saiakera)
izan zen Popek hurrena argitaratu
zuen lana, eta saiakera horren merezitakoharrera onari esker sartu zen Addisonen eta Will's kafe ospetsura biltzen ziren idazleen zirkuluan.
Poperen handik aurrerako bizitza arrakasta jarraipen bat izan zen, aldian behin lankide, arerioen aurkako mokokaldi bortitzak tartekatzen baziren ere. The Rape of the Lock (1712-1714 ; Ile-kiribilaren lapurreta) argitaratu ondoren -aretoetako bizitzari buruzko olerki heroiko-komiko bat-, haren bizitzako obra handia izango zenari lotu zitzaion : Homero itzultzeari, alegia. 1715etik 1721era bitartean argitaratu zen Iliad (Iliada), eta 1725-26an Odyssey (Odisea).
Esan bezala, katolikoa eta kontserbadorea zen, eta oso urrundu zen Addison liberalarengandik, honen lagun pastoralgile batzuk jipoitu ondoren, eta Swift kontserbadorearen zirkuluan sartu zen. 1613-14 inguruan "Scribblerus Club" izenekoa sortu zuen Jonathan Swift, John Gay, John Arbuthnot, Thomas Parnell, eta hesteren batekin, eta kolektibo hark satirazko panfleto ugari argitaratu zituen klanaren politika eta literatur arerioen aurka. Talde hura izan zen Poperen euskarri nagusia Homero itzultzen zuen bitartean, ez baizitzaion aurkaririk falta : argitaratzaile arerioak (Thomas Tickell izeneko baten Iliada argitaratu zuten Poperena baino bi egun geroago, nahiz eta ondotxoz kaskarragoa izan), lankide jeloskorrak (Dennis), edota kritikari zintzoegiak (Theobald, Shakespeare-ren argitaratzailea). Hain zuzen ere, azken hori izan zen Poperen lehen satira handiaren protagonista : The Dunciad (1728, `Astakirtenada"). Epopeia heroiko-komiko bat da, Theobalden aurka zuzendua. 1743an, The New Dunciad argitaratu zuen, azken hau Colley Cibber-en aurka (liberala eta "poeta laudatua"). 1730 aldera, Popek bertsotan jarri zituen Bolingbrokeren eta Shaftesburyren irakatsiak Essay on Man (1733 ; Gizonari buruzko saiakera) eta Moral Essay (1734; Moralari buruzko saiakera) izeneko liburuetan. Geroago, Epistles eta Satires idatzi zituen, Horazioren modura. Twickenham-en hil zen 1744ko maiatzaren 30ean
Poeta eta moralista
Batzuen ustez lastima handia da Popek
bere talentua Homero itzultzen alferrik galdu
izana. Kontuan izan behar da oso ongi
ordaindutako itzulpengintza zela eta bizimodua
eta independentzia irabazteko hartu
zuela Popek lan hura. Segur aski, historia
osoan ondoen ordaindu diren itzulpenak
izan dira (10.000 libera esterlina inguru), eta
haiei esker erosi zuen Popek aurrean aintzira
bat zuen Twickenhamgo etxe zoragarria
eta inguruko lur sailak. Baina dena ez
zen diru sarrera soila izan. Homero itzultzeko
poeta askoren lanaz baliatu bazen ere,
arreta berezia jarri zuen Popek bere lanean :
dena behin eta berriro aztertzen zuen eta
lan osoari bere marka propioa ezarri zion.
Homeroren itzulpenak egundoko garrantzia
izan du ingelesezko literaturan : estilo eredu
bat bilakatu zen, eta lan hartan bilatu
behar da, batez ere, "esaera poetikoaren"
jatorria. Imitazioa modan zegoen garai hartan,
XVIII. mendearen bigarren erdiko olerkariak
Poperen estiloan inspiratu ziren, eta
haren izen konposatuak, abstrakzioak eta
erretorika irudiak zeuden-zeudenean kopiatu
zituzten.
Zuzenean adierazi ez bazituen ere, haren
Essay on Criticism saiakeran garbi antzematen
dira autorearen posizio estetikoak.
Azterketa morala hartzen du jarduera poetikoaren
xede bakartzat, arrazoiaren kontrolpean,
betiere. Arrazoiak disziplinatu
behar du izadia. Ideiaren adierazpenak
perfektua izan behar du, zuzenketa zuzenketaren
gainean egin behar bada ere.
Kualitate intelektualei giza kualitateak gehitu
behar zaizkie : olerkari idealak ontasuna
eta jakintza uztartu behar ditu. Modu horretan
bakarrik izango da perfektua adierazpen
poetikoa. Pope fidakaitz agertzen da
askotan irudimenarekiko, baina ez du baztertzen,
kontrolpean hartu baizik.
Satiretan jaregiten dio Popek, gehienbat,
irudimenari. Hark idatzitako zenbait Epistola
eta Satira-tan ikusten da antzinako ereduak
jarraituz idatzita badaude ere, gaiak
eta formak eraldatu egin direla olerkariaren
alkimiari esker, guztiz moderno eta orijinal
bilakatzeraino.The Dunciad-en, Popek haserre erasotzen
du berak ergelkeria deitzen dion erdipurdikeriaren
aurka. Satira luze hori "Scribblerus
Club"eko kideek idatzitako idazlan
multzo batera Popek egindako ekarpena da.
Horregatik, Gayren Eskalearen opera-rekin
eta Swiften Gulliver-ekin irakurri behar da.
Poperen erasoak, esan bezala, erdipurdiko
idazleen aurka zuzenduta daude, baina
haiekin batera, gizakiaz, gizarteaz eta arteaz
Popek zuen ideia jasoari kalte egiten zion
guztiari egin zion eraso : alderdikeriari, literatura
kaskarrari, eta, batez ere, gustu txarraren,
zentzugabekeriaren eta moraltasun
ezaren ama den ergelkeriari. Nolanahi ere,
uste izatekoa da genero sasi-epikoak eta
"Scribblerus Club"ean bizi zen giroak eragin
handixkoa izan bide zutela Poperengan,
eta ikusten da, hainbat alditan, urrunegi
eraman zuela bere zipotzaldia. Hurbilagotik
begiratzen bazaio berehala ohartzen da
bat Pope ez zela egiaz hain misantropoa.
Aldiz, zuzenagoa da XVIII. mendeko ingeles
moralista handien sailean sartzea, Fielding
eta Johnsonekin batera, esate baterako,
azken hauek ere gehiago salatu baitzituzten
hipokresia eta hantustekeria, giza izaeraren
berezko gaiztotasuna baino.
Essay on Man guztiz argia eta bakuna
da. Islatzen den pentsamendua ez da orijinala,
ordea, eta, batzuetan, oso koherentea
ere ez. Asko zor die garai hartako filosofiei
: deismoari, sentimentalismoari eta latitudinarismoari.
Popek Hobbesengandik ateratako
hainbat ideia arrazionalista ere sartu
zituen. Gai eta teoria mosaiko horretan,
Popek oso maiteak zituen zenbait ideia, eta
garai hartan hain ohikoa zen baikortasuna
ere antzematen dira. Poetaren ikuspegitik,
George II.aren garaiko Ingalaterra bezain gizarte
egoera perfektua zuen toki batean gizonak
gizadi osoaren zerbitzuan jarri behar
zuen osoki, eta gizakiaren joera egoistak ere
onbide publikoaren mesedetan ziren.
Hizkeraren perfekzio klasikoa
Imitatzailea eta itzultzailea alde batera
utzirik, satira idazle partzialegitzat eta moralista
hutsalegitzat jota ere, irakurleak ezingo
du aintzat hartu gabe utzi olerkigile handia,
eta, segur aski, The Rape of the Lock
poema da esandakoren froga behinena.
Argumentua, benetako pasadizoa, hutsala
da : lord batek ile-kiribil bat osten dio neska
eder bihotz-gogor bati, honen haserrea
piztaraziz, haina ile-kiribila zeruko izar bihurtzen
da. Gizartearen deskripzioa, interesgarria,
pasartearen atzeko teloia baino ez
da. Olerkiaren balio nagusia Poperen artean
datza. Poema heroiko-komiko honetan ingelesen bihotzetan oso maitea zen
elementu magiko bat sartu zuen : silfo edo
iratxoak, baina Poperen poemako izaki
mitologiko horiek gehiago zor diote Shakespeareren
Ariel-i antzinate klasikoko
mitologiari baino.
Maisu handia zen Pope poetikako erremintak
erabiltzen. Hala, perfekzioraino eraman
zuen bi dekasilabo errimatuen teknika.
Erritmoz eta errimaz erregularra bada ere,
distiko mota hau, Poperen eskuetan, guztiz
zalua eta arina bilakatu zen. Popek etenak
sartzen ditu, erritmo anapestikoak edo trokaikoak,
bere gogoko intentzioak azpimarratzeko,
bere asmakizunak balioztatzeko eta
bere arimaren ezaugarriak nabarmentzeko.
Poperen bertsoak, hala, zehaztasunaren eta
kontzentrazioaren mugaraino iristen dira.