Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Daniel Defoe (1660-1731)

Daniel Defoe

 

Ikasketak eta lehenengo lanak

Daniel Defoe ingeles eleberrigile, libelo idazle eta kazetaria Londresen jaio zen 1660an eta Londresen bertan hil zen 1731n.

Defoeren bizitzari bunizko datu asko ez dago ; jaiotza data esaterako, ezezaguna da gaur egun, haina dena dela, gauza jakina da erdi mailako familia burges batean jaio zela.

Ingalaterrako eliza ofizialaren kontrako erlijio batekoa zen Defoeren familia, presbiteriarra hain zuzen ere, eta eskola preshiteriarretan hezi zen ; aitak ez zuen Oxford edo Cambridgera bidali nahi izan, eta ospe handiko eskola haien ordez eskola disidente hikain batean sartu zuen, heziketa irekiagoa izan zezan semeak. Ingeles unibertsitateetan baino irakaskuntza irekiagoa, eta agian hobea, jaso zuen, soila baina trinkoa ; Defoerenestilo garbi, sinple eta zuzenean eragin handia izan zuen gaztetako heziketak eta garai hartan irakasle izan zuen Monon maisuak.

Apaiz presbiteriarra izateko prestakuntza jaso bazuen ere, 1683an asmo haiek alde batera utzi eta bere kasa hasi zen merkatari gisa lanean. Hainbat bidaia egin zituen Europan zehar, ekonomiaren teorialari handia izan zen, eta garai batzuetan diru asko irabazi zuen, haina ez zuen zuhur jokatzen, Defoek herak onartu zuen bezala, eta azkenean huts egin zuen bere hainbat negoziotan . 1692an erreka jo zuen, eta zorrak ordaintzen ahalegindu bazen ere, bizi guztia eman zuen zorrak eta auziak ordaindu ezinik . Azkenik, merkataritza alde batera utzi eta politikaz kezkatzen hasi zen.

 

Merkataritzatik kazetaritzara

Kazetaritzan hasi aurretik merkataritza izan zen Defoeren kezka eta interes nagusia, eta harrezkero, herriz, politika gaietarako zaletasuna ernatu zitzaion, esan bezala, eta kazetaritzan hasi zen lanean.

1683rako idatzia zuen bere lehen panfleto politikoa, eta hesteak heste, aipagarria da Essay upon Projects (1698, Proiektuei buruzko saiakera), kiebra jo ondoren berriro lehengora nola itzuli asmatu nahian idatzitako saiakera. 1701ean The True-Born Englishman (Benetako ingelesa) poema politiko satirikoa idatzi zuen Gillermo Orangekoaren alde ; hura izan zen Defoeren lan nagusietako bat eta hari esker erregearen panfleto egile nagusia izan zen.

Egunkarietan idazki politikoak eman zituen argitara batez ere, whig alderdiaren aldekoak lehenik, tory alderdiaren aldekoak ondoren ; aldi berean bi alderdien laguntzaile ere izan zen, espioitza eta kontraespioitza lanetan jardun zuen, eta zorrak etapolitikako gorabeherak zirela-eta, hainbat aldiz egon zen espetxean. Bi ezaugarri horiek izan ziren, hain zuzen ere, Defoeren bizitzan eragin gehien izan zutenak, eta azken urteetan, esaterako, bere hartzekodunen ezkutuan bizi izan zen, dirudienez.

1704an The Rewier , aldizkaria sortu zuen . Aldizkari hartan, politika gaiez gainera gai orokorrak, erlijioari bunizkoak, merkataritzakoak, moralaren gainekoak etab. landu zituen 1713. urtea bitartean ; orduan ere arazo asko izan zituen bere etsai politikoekin eta hainbat aitzakia erabilita espetxeratua izan zen. «The Rewiero aldizkariko idatzietan erakutsi zuen kazetaritzarako zituen dohain apartak. Kazetaritza garai hartako berrikuntza handietakoa zen literatura jeneroei clagokienez, eta beste jenero batzuekin eta batez ere abentura liburuekin ospe handia izan zuen arren, kazetaritza modernoaren sortzailetzat hartua da Defoe, ingeles eleberrigintzaren aita izateaz gainera.

 

Literatura obrak

Hirurogei urte bete arte, hau da Robinson Crusoe maisulana idatzi zuen arte, libelo politikoak eta hainbat gairi buruzko informazioa ematen duten obra txikiak idatzi zituen batez ere Defoek. Obra haien artean bereziki azpimarratzekoak dira lehen aipatu den Benetako ingelesa, arrazari buruzko aurrejuzkuen oinarri sendorik ezari buruz diharduena, eta The Shortest-Way Witb The Dissenters panfleto ospetsua (1702, Disidenteekiko biderik laburrena), ironia handiz idatzitako obra eta bere adiskide zein etsai politikoen haserrea piztu zuena. Robinsonen ondoren ere idatzi zituen heste zenbait obra, adibidez, Captain Singleton (1720, Singleton kapitaina), Coronel jack (1722, Jack koronela), Journal of Tbe Plague Year (1722, Izurriaren urtearen egunkaria), Defoek txikitan izurriari buruz entzundako berriak erreportaia gisa emanak agertzen dituena, eta maila txukuneko heste eleberri batzuk. Fikziozko bere azken lan aipagarria Roxana (1724) izan zen.

Lan haiek, dena den, Robinson-en ospearen itzalean gelditu ziren, nahiz eta XVIII. mendeko ingeles literaturan puntapuntako obratzat har daitezkeen horietako batzuk.

 

Robinson Crusoe eta Moll Flanders: gizon eta emakume modernoaren erretratuak

Hirurogei urte inguru zituela bere jarduera publikoak alde batera utzi zituen eta kontakizunak eta eleberriak idazten hasi zen, esan bezala. Orduan hasi zuen, hain zuzen ere, bere lehen maisulana, Robinson Crarsoe (1719), fikziozko kontakizun luzea.

Robinson Crusoe idazteko garai hartan ospe handia zuen jenero bat aukeratu zuen Defoek, bidaia liburuena hain zuzen ; estilo soila erabili zuen, eta erdi mailako klaseek, eta ia edozein irakurlek, beren burua identifikatuta ikusteko moduko pertsonaia bat asmatu zuen. Ezaugarri horiei esker arrakasta handia izan zuen hasiera-hasieratik obra hark eta Defoek berehala idatzi zuen bigarren partea ere, Robinson Crusoeren azken abenturak. Bigarren parteak, eta gerora idatzitako hirugarrenak, dena dela, ez zuten lehenengoaren inspirazioa eta adierazpen indarra erakutsi eta ez zuten hark adinako arrakastarik izan.

Robinson Crusoe-n bere itsasontziak hondoa jo eta uharte mortu batera iristen den itsasgizon baten gorabeheren kontakizuna egin zuen. Itsasgizon hura lurralde ezezagun batean nola bizi zen erakusten du ; bere bizimodua izadiari eta bere egoera berriari aurre eginez nola antolatzen duen, hara azaltzen direnekin nolako harremana duen... kontatzen du. Robinsonek gizon moderno indibiduala islatzen du, bere ahaleginaz eta kemenaz bere ingurua aldatzeko xedea duen gizaki gisa azaltzen zaigu, eta izadiaren kontra borrokatzen den gizon bakartiaren epopeiatzat har daiteke, azken batean, obra hau.

Robinson Crusoe eleberrian lehen pertsonan eman zituen, erreportaia bat balitz bezala, behaketa eta lekukotasun soil zirenak, baina berak bizitakoaren kontakizunak ere, hau da benetan lehen eskukoak ziren pasarteak, asmatuak balira bezala hartu ziren ; errealitatearen eta fikzioaren arteko muga, beraz, ez da batere garbi ikusten obra honetan.

Robinson Crusoe lehen maisulan haren ondoren, beste eleberri garrantzi handiko bat argitaratu zuen Defoek 1722an : Moll Flanders. Robinson Crusoe gizon modernoaren erretratutzat har daitekeen bezalaxe, halaxe har daiteke Moll Flanders emakume modernoaren erretratutzat, eta eragin handia izan du ingeles literaturan, hura izan baitzen ingeles eleberrigintzako ohiturazko lehen kontakizuna.Moll Flanders espetxean jaiotako emakume abenturazale bat da eta haren bizitzako gorabeherak ditu liburuak kontagai.

Eta ez da harritzekoa Defoek emakume bat aukeratu izana bere obraren protagonista izateko eta emakumeari buruz gogoeta egitea, orduantxe ari baitziren emakumeak pertsonaia literario, irakurle eta idazle gisa nabarmentzen hasten. Adituen ustez, errealitatean eta bizitza publikoan emakumeak baztertuta bizi zirela-eta, egoera horrek zekarkien pribilejiorik ezaren ordain gisa eman zion Defoek emakumeari lehen mailako protagonista papera. Lehen pertsonaren erabilera bereziki azpimarratzekoa da Moll Flanders eleberrian, emakume baten ariman sartu behar izan baitzuen egileak.

Gizonezkoak nagusi ziren mundu batean, mundu horren biktima den emakumearen egoera islatzeko ahalegin handia egin zuen Defoek, eta alde horretatik Robinson bera baino garrantzizkoagoa litzateke Moll Flanders, ikuspegi psikologiko eta sozialari dagokionez. Emakumeak XVIII. mendean bizi zuen egoeraren erakusgarri bikaina da.

Bai Robinson eta bai Moll Flanders fikziozko autobiografiak dira, ezinezko isrorioak baina istorio itxuraz sinesgarriak.

Bietan agertzen dira egoera bereziak bizi dituzten pertsonaiak ; biak dira, nola edo hala, pertsona bakartiak ; biak borrokatzen dira, zein bere erara, bizitzan aurrera egiteko . Biak dira, aldi berean, gizaki arruntak, eta Defoek haien gogoan sartu eta haien asmoen azterketa egiten du, lehenengo pertsonan betiere, eta hizkuntza sinple baina zuzena eta konkretua erabiliz.