Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Calderon de la Barca (1600-1681)
Pedro Calderon de la Barca Madrilen
jaio zen 1600. urtean. Bost anai-arreba izan
zituen ; hirugarrena zen bera. Bederatzi urte
zituela jesuiten eskola inperialean sartu zen ;
bost urtez egon zen eskola hartan humanitateak
ikasten eta latindar poetak aztertzen
eta haien lanak ikertzen. 1610ean ama hil
zitzaion, eta aita Juana Freyrerekin ezkondu
zen. Handik urtebetera, Calderonen aita
hil egin zen eta amaordeak auzitara eraman
zituen seme-alabaordeak, herentzian kalteturik
atera zela-eta. Epaia amaordearen aldekoa
izan zen eta Galderonek eta bere
anai-arrebek aitaren idazkaritza saldu behar
izan zuten amaordeari ordaintzeko.
Horretan, Galderonen aitonak kapilautza bat
sortzea erabaki zuen ilobaren batek bete
zezan kargu hura, eta 1614an Alcalan matrikulatu
zen Calderon. Ondoren, Salamancako
unibertsitatera joan zen ikasketak jarraitzera
. Azken hiri horretan, kanonak eta
zuzenbidea ikasi zituen.
1620an Madrila joan zen bizitzera, eta
hainbat liskarraldi izan zituen. Haietako
batean, esate baterako, Calderonek berak
eta bere anaiek parte hartu zuten eta Friasko
dukearen zerbitzuan lan egiten zuen
Diego de Velasco jaunaren seme bat hil zen ;
Calderonen senideek tratu bat hitzartu zuten
; haren arabera 600 dukat ordaindu behar
izan zituzten. Garai hartan, hainbat
poesia lehiaketetan parte hartu zuen Calderonek,
eta orduantxe hasi zen, seguru
asko, idazten. Calderonen lehenengo lana
1623koa da, Amor, honor y poder (Maitasuna,
ohorea eta boterea) hain zuzen ere.
Urte horretan hasi eta 1625. urtea arte Italia
iparraldean eta Flandrian aritu omen zen
soldadu, eta handik itzuleran, Friasko
dukearen zerbitzura hasi zen lanean ezkutari
gisa. Une horretan bertan hasi zen Calderon
antzerkigintzan, eta denbora gutxian,
gorteko antzerkigile ofizial bihurtu zen.
1635. urte inguruan, beste liskar batean
egotea egokitu zitzaion : Pedro de Villegasek,
Antonio de Villegas komikoaren semeak,
larriki zauritu zuen Calderonen anaia
bat eta Trinitarioen komentuan ezkutatu
zen ; idazlea eta aguazil talde bat komentuan
sartu ziren haren bila, haina ez zuten
heren helburua lortu. Gertaera haren kontrako
izan ziren Lope (bere alaba komentuhartan bizi zen) eta fray Hortensio Paravicino
. Azkenean, iskanbila hutsa izan zen
hura, eta Calderonek Paravicinori erantzuteko,
El prdncipe constante (Printze tematia)
komedia idatzi zuen. 1636an Santiagoren
abitua eman zion erregeak.
1637an Infanterriko dukearen zerbitzura
jarri zen eta hala hasi zen Calderonen
karrera militarra. Hondarribia Conde jeneralaren
setiotik askatu zuen gudarostean
egon zen Calderon ; konde-dukearen gudarostean,
berriz, Kataluniako gerran parte
hartu zuen. Leridako setioan (1642) Felipe
IV.aren mendeko gudaroste bateko buru
izan ondoren, erretiratzea erabaki zuen.
Borrokaldi hartan bertan Calderonen anaia
bat hil zen. Urte haietan, bestalde, Calderonen
Pedro Jose semea jaio zen ; ez dago,
ordea, seme haren amaren berririk. 1651.. rtean Galderon apaiz egin zen, eta semea
ofizialki ezagutu zuen, ordu arte iloba zuela
esan ohi baitzuen. Handik gutxira, ordea,
hil egin zitzaion semea. Calderon Toledoko
Errege Berrien kapilau izendatu zuten
eta Toledora joan zen bizitzera. 1663an
Erregearen ohorezko kapilau egin zuten eta
gortera joan zen berriz ere bizitzera. Gortean
zela autoak eta heste antzerki piezak
zuzentzen jarraitu zuen ; bere bizitzaren
azkeneko urteetan, gortean aurkeztuko zituen
auto sakramentalak eta komediak besterik
ez zituen idatzi. Garai horretan Madrilgo
Apaizen Lagunartean sartu zen, eta
bertako kapilau nagusi izan zen. Felipe IV.a
hil zenean (1665), gorteko antzerkigile nagusi
izaten jarraitu zuen.
Dramak
Calderon antzerki lanak idazten hasi zen
garaian, Lope de Vegaren antzerki eskola
zen nagusi oraindik antzerkigintzan. Calderon
eskola haren bidetik abiatu bazen ere,
poliki-poliki hartatik banandu eta antzerki
mota trinkoago bat, estilizatuago bat osatu
zuen. Calderonen lanetan pertsonaia gutxiago
agertzen zen eta adimena sentiberatasunaren
gainetik jartzen zuen.
Galderonen dramen sailkapena hainbat
irizpideren arabera egin daiteke, baina indar gehien duen sailkapena Menendez Pelayok
proposatutakoa da. Sailkapen horren
arabera, drama erlijioso, filosofiko eta trajikoetan
banatzen dira Galderonen dramak.
Drama erlijioso nagusiak hauek dira : Printze
tematia, La devocion de la Cruz (Gurutzearen
debozioa), El purgatorio de san
Patricio (Patrizio santuaren purgatorioa),
El mkgicoprodigioso (Azti miragarria), Los
dos amantes del cielo (Zeruko bi maitaleak),
Los cabellos de Absalon (Absalonen ileak),
Judas Macabeo (Judas Makabeo), Las cadenas
del demonio (Deabruaren kateak), La
aurora de Copacabana (Copacabanako
egunsentia), La exaltacion de la Cruz (Gurutzearen
gorespena) eta El gran prfncipe
de Fez (Fez-eko printze handia).
Valbuena Prat idazleak hiru aldi bereizi
zituen Galderonen drama erlijiosoen artean :
lehenengo garaian, gainerakoetan baino lan
sutsuagoak eta ez hain intelektualak egin
zituen. Garai horretako erakusgarri izango
litzateke Gurutzearen debozioa. Bigarren
aldiaren erakusgarri, berriz, Patrizio santuaren
purgatorioa eta Printze tematia lanak
hartzen dira. Garai horretakoa da, bestalde,
Azti miragarria drama subjektiboidealista, zeinetan jakintsua gogoetaren bidez
eta ikerketaren bidez iristen den kristautasunaren
egietara.
Galderonen drama filosofikoen artean
La vida es sueño (Bizitza ametsa da) lana
da aipatuena. Lan hori 1635. urte inguruan
idatzi zuen Galderonek, alegia bere bigarren
estilo aldian. Bigarren aldi hori aurreko
aldia baino idealistagoa bada ere, lan
horretako heroiak lehenengo aldikoen zenbait
ezaugarri ekartzen ditu gogora. Drama
trajikoen artean aipagarriak dira El alcalde
de Zalamea (Zalameako alkatea) eta La niña
de GomezArias (GomezAriasen umea).
Askoren ustez, Zalameako alkatea lanarekin
iritsi zen Calderon goreneko mailara.
Lope de Vegaren dramaren izenburu berdina
badu ere, harenak baino ekintza eta
tentsio dramatiko handiagoa du. Gomez
Ariasen umea ere giro kostunbrista eta
errealistan osatua da, eta Velez de Guevararenizen bereko lanaren moldaketa da ; lan
hartatik hartu zituen zenbait eszena eta hirugarren
ekitaldi osoa. Drama hori protagonista
gaiztoaren heriotzarekin amaitzen
bada ere, maitasunezko zaldunen liskarren
gainean osatua da egitura nagusia.
Calderonen lanaren parte handi bat
ohorezko lanek hartzen dute ; eskema horren
arabera, emaztearen odolaz garbitzen
da engainatutako senarraren kaltea. Calderonek
antzezten zituen ezaugarri nagusietako
bat ohorea zen ; baliabide dramatiko
hori Lopek asmatua bazen ere, Galderonek
eraman zuen goreneko mailara. Lan mota
horien artean aipatzekoak dira : Elpintor de
su deshonra (Bere desohorearen marrazkilaria),
El medico de su honra (Bere ohorearen
medikua), A secreto agravio, secreta
venganza (Ezkutuko irainari, ezkutuko
mendekua), El mayor monstruo del mundo
(Munduko munstrorik handiena), etab.
Komediak
Galderonen antzerki lanen parte handi bat komediek osatzen dute, eta horien artean nabarmentzen dira ohiturazko komedia esaten zaienak. Bestalde, eskema berezi baten araberako antolamendua dute : zaldun noble eta ausart bat, maitemindurik, eta edozein unetan sastakoa emateko prest ; emakume eder ezkongabea, umezurtz eta aitaren tutoretzaren mende ; pertsonaia irrigarri bat, eta damaren zerbitzari bat. Maitasuna daosagai nagusia, eta ondoren, nahaste-borrastea sortzen duten hainbat egoera eta gaizki ulertu. Komedia mota horretan aipagarriak dira, hesteak beste, El alcalde de si mismo (Bere buruaren alkate), La dama duende (Dama iratxoa), etab. Leku berezia hartzen dute komedia mitologikoek ; errege aretoetan antzezten ziren eta eszenografia handia izaten zuten : La hija del aire (Airearen alaba), Eco y Narciso (Eko eta Narziso), etab.
Auto sakramentalak
Auto sakramentalen inguruan antolatzen
da Calderonen antzerki guztia. Galderonek
goreneko mailara eraman zuen Corpuseko
ohitura dramatikoa, eta Galderonen autoak
jenero horren eredu gelditu ziren.
Zazpi talde handitan banatzen dira Galderonen
auto sakramentalak : filosofikoak
eta teologikoak, El gran teatro del mundo
(Munduaren antzeztoki handia), El gran
mercado del mundo (Munduaren merkatu
handia), adibidez ; mitologikoak, Los encantos
de la culpa (Erruaren xarma), El divino
Orfeo (Orfeo jainkozkoa) ; parabolak eta
ebanjelioko pasarteak, El diablo mundo
(Mundu deabrua), El mayor de los dias
(Egunetan handiena) ; historikoak eta elezaharren
ingurukoak, La devocion de la
cruz (Gurutzearen debozioa).
Bestalde, hiru aldi bereiz daitezke auto
sakramentalen artean : lehenengo aldian,
auto labur arinak idatzi zituen, hala nola,
El pleito matrimonial del alma y el cuerpo
(Arimaren eta gorputzaren ezkontza auzia)
eta La cena del rey Baltasar (Baltasar erregearen
afaria) ; bitarteko aldian idatzi zuen
(1648-1660), besteak beste, El gran teatro
del mundo ; eta 1660tik aurrera hirugarren
aldia osatu zuen, konplexutasun teologikohandikoa eta poetaren heldutasun artistikoa
bete-betean erakusten duena. Azken aldi
horretakoak ditu La vida es sueño (1673)
eta El santo rey don Fernando (1671, Fernando
errege santua).
La vida es sueño bertsotan idatzitako
drama da. Poloniako Basilio erregeak, zenbait
horoskoporen bidez, Sejismundo bere
seme jaio berria etorkizunean tirano fedegabea
izango dela jakiten du. Erregeak,
orduan, haurra hilik jaio dela sinestarazten
die gainerakoei eta dorre batean sartzen du.
Dorrean basatien modura hazten da Sejismundo
. Baina erregeak, semea erregetzatik
baztertu aurretik, froga bat egin nahi dio
eta gortera eramaten du semea lokarturik.
Sejismundori bere benetako jatorria zein
den jakinarazten diotenean biziki haserretzen
da. Erregeak, erantzuna ikusirik, dorrera
bidaltzen du berriro ere. Behin dorrera
itzuli denean gertatutako guztia ametsa
izan dela uste du Sejismundok, baina baita
bera dorre hartan egotea ere. Azkenik, erregeak
erregetza ilobei uztea erabakitzen du,
baina herriak altxamendua antolatzen du eta
Sejismundo eramaten dute gortera. Baina
Sejismundo aitaren zerbitzura jartzen da
apal-apal.