Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
William Shakespeare (1564-1616)
Poeta eta antzerkigile, Ingalaterrako
idazlerik handiena da. Warwick konderriko
Stratford-on-Avon herrian jaioa, eskularrugile
eta herriko amahi (bailiff) zuen aita,
John Shakespeare -alkate ere izan zena-,
eta burges-leinu zaharrekoa ama, Mary Arden
. Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zein
egunetan jaio zen, haina 1564ko apirilaren
26an bataiatu zuten Stratfordko Hirutasun
Santuaren elizan ; adituek S. Jurgi egunean,
Apirilaren 23an, jaio zela uste dute, 1616an
hil zen egun berean hain zuzen ere. Gauza
segurua da Stratfordko Grammar School-era
joan zela ikastera, eta han, Oxforden ikasitako
maisuen bidez, latina ikasi eta letra klasikoei
buruzko ohiko ikasketak egin zituela
. Gaztetatik maitemindurik, 1582an herak
baino zortzi urte gehiago zituen Ann Hathaway-rekin
ezkondu, eta hiru seme-alaba
izan zituzten : Suzanne, Judith eta Hamnet.
Jakiteko dago oraindik Shakespearek
zer egin ote zuen hurrengo urteetan ; beharbada
herri txiki bateko maisu izan zen, eskolari
buruzko gai asko baitaude Shakespeareren
lanetan eta horietan, ikasleena
baino gehiago, irakasleen ikuspegia agertzen
delako. Badirudi, ordea, 1587an Londresera
joan eta antzerki-giroetan sartu zela,
hasieran ikusle nobleen zaldiak zaintzen
nonbait, baina hortik aurrera aktore lanetan
lehenik eta egile anonimo gisa gero. Hemen
eszena-astintzailetzat ("Shake-scenes")
salatu zuen Robert Greene egile ezagunak.
1594an, The Lord Chamberlain's Men konpainiako
egile eta -heste kide batzuekin
batera- enpresari zen Shakespeare. Urte
batzuk geroago, noble haren babesean jardundako
aktoreak King k Men (Erregeren
Gizonak) bilakatu ziren, hurrengo lau hamarraldietan
Ingalaterrako antzerki-konpainia
garrantzitsuena izango zena. Beraz, ia-ia
antzerkigile lanean hasi zenetik, garai hartako
konpainia onenarekin loturik egon zen
Shakespeare ; eta orduko aktore nagusia zen
Richard Burhage-rekin. Lan horretan aberastu
egin zen.Shakespearek oso maite zuen poesia ;
garai hartan hain gogokoa zen gai klasikoa
ukituz zenbait poema narratibo egin zituen,
hala nola, Venus and Adonis (1593an, izurria
zela eta antzokiak itxita zeudenean) eta
The Rape qf Lucrece (1594, Lukreziaren bortxaketa)
. Kontu handiz argitaratu ziren biak
eta Southampton-go kondeari, Henry Wriothesley-ri,
eskaini zizkion. Garai hartan bertan,
Shakespeareren soneto eztiak» zabaltzen
hasiak ziren eskuizkribu bidez haren
adiskide minen artean. Sonnets hauek, egileak
Londresko giro fin eta hiritarrari eginiko
erantzunaren adierazpenak izango ziren
agian, haina gaur egun ezinezkoa da
egiazko egoerak egoera alegiazko eta konbentzionaletatik
bereiztea, edo lehen sonetoetako
mutil lirain hura eclo azkenetako
dama beltzarana nortzuk ziren jakitea.
Nolanahi ere, Shakespeare antzerkigizona
izan zen burutik oinetaraino. 1590
eta 1591 urteen artean, Shakespearek Endrike
Vl.aren bigarren eta hinigarren zatiak,
eta jarraian lehen zatia eta Richard III idatzi
zituen. Lau drama hauek 1422 eta 1485
urteen arteko Ingalaterrako historiaren
tetralogia osatzen dute, eta Richard III.ak
Shakespeareren ordu arteko karakterizazio
kementsuena eskaintzen du : Richard Crookhack
konkordunarena. Lan historiko hauek
osatzen dute lehen aldi honetako multzorik
handiena, garai hartan hauek baitziren
herrikoienak eta baita egiteko errazenak ere.
1593-1595 bitartean komedia hauek idatzi
zituen : The Two Gentlemen of Verona
(Veronako bi zaldunak), Love's Lahour's
Lost (Amodio-nekegalduak) eta The Taming
(?I' the Shrew (Piztiaren heziketa). Bigarrena
idazle gazte baten lana da : zorrotza,
hizkera-aberastasun handikoa eta garai hartako
nahiz literaturari buruzko aipamen
ugari dituena. Heldutasun handiagoko
komediak dira A MidsummerNight's Dream
(Udako gau bateko ametsa), The Merchant
of Venice (Veneziako Merkataria) eta Much
Ado About Nothing (Ezerez eta festa), 15951599 bitartean idatziak. Shakespeareren komedien
ardatza amodioa izan ohi da beti,
eta emakume heroien bizkortasuna dute
ezaugarri. Twelfth Night (Hamabigarren
gaua) eta As Yoii Like It (Zeuk nahi bezala)
dira, biak 1600 aldera idatziak, Shakespeareren
maisu-lanak genero honetan.
Patua eta familien arteko liskarrak direlaeta
elkarrengadik bereizi eta gazterik hil
beharra duten maitale gazteen istorio lirikoa
da Shakespeareren lehen tragedia handia :
Romeo and Juliet (Roineo eta Julieta) ; honen
estiloa, ordea, literario eta artifizial samarra
da batzuetan. Richard II tragediagintzan
egindako heste saio bat da, Juliris
Caesar drama -Erromako gaiekin zerikusia
duen lehena-, ahalegin horretan emandako
beste pausu bat da (1599), eta HenrvIUaren
bi zatiak Shakespeareren lorpen handienak
dira drama historikoaren arloan. Bigarren
tetralogia honek lehen tetralogiaren aurreko
gertaera historikoak ukitzen ditu, eta
Richard Iletik Richard Ill.era bitarteko dramek
modu dramatikoan azaltzen dute historiari
buruzko Tudortarren bertsio ofiziala.
Shakespeare bere tragediarik bikainenak
idazten ari zen garaian, Jakobo I.a izendatu
zuten Ingalaterrako errege, eta bere
babespean hartu zituen Chamberlain'sMen
taldekoak ; aurrerantzean, izena aldatu eta
Kings Men (Erregeren Gizonak) izango ziren
. Garai honetakoak dira (1600-1605)
Shakespeareren lorpen artistikorik handienak
: Harnlet, Othello, KingLear(LearErregea)
eta Macbeth ; azken honen Eskoziari
buruzko gaia, erregeren arreta erakartzeko
izango zen agian. Tragedia hauetan agertzen
dira bai Shakespeareren protagonista
sonatuenak, baita haren poesia dramatikorik
goi-mailakoena ere.Hamlet-en eta Othello-ren artean sailkatzen
zailak diren hiru komedia daude, kutsu
maltzurra eta tristea dutelako "komedia
arazodunak" edo "komedia ilunak" izenez
elkartzen direnak : Troilus and Cressida,
Measure for Measure (Neurriari neurriaz)
eta All's Well bat Ends Well (Ondo dago
ondo amaitzen dena). Timon of Athens
(Atenasko Timon) obrak, aldiz, ez du inoiz
arrakasta handirik izan.
1608an King's Men konpainiak beste
areto bat erosi zuen, Blackfriars delakoa,
eta neguan kriseiluen argitan antzezten
zuten han, Globe Antzokian estalperik gabe
biltzen zirenak baino ikusle finagoen aurrean
. Beaumont eta Fletcher komediagileek
bazekiten ikusle haiei nahi zutena ematen,
eta haien eraginpean idatziko zituen agian
Shakespearek Pericles eta Cymbeline tragikomediak,
genero honetako bere bi maisulanen
aintzindari gisa : The Winters Tale
(Negu-ipuina) eta The Tempest (Ekaitza),
hain zuzen ere.. 6llan Shakespeare erretiraturik bizi
zen Stratforden, haina John Fletcher-ekin
batera historia kutsuko bi drama idatzi zituen,
Henry 1,711 eta The Two Noble Kinsmen
(Bi Senitarteko Aitoren Semeak), eta galdutako
beste hirugarren bat ere hai, Cardenio.
Emazteari «nire bigarren oherik onena
utzi ondoren 1616an hil zenean, Shakespeareren
18 obra inguru zeuden argitaratuak,
gehienak ?- in quarto» erako argitalpen
piratetan, bistan denez bere lanak argitaratzeaz
arduratu ez zelako. 1623an, Shakespeareren
lagun eta lankide izan ziren John
Heminge eta Henry Condell aktoreek haren
antzezlan gehienak argitaratu zituzten.
`First Folio" esan ohi zaion hilduma honetan,
argitalpen piratetan baino testu hobeez
gain, ordura arte argitaratu gabeko beste 18
obra ere agertzen dira ; honela gorde ahal
izan ziren etorkizunerako, bestela betirako
galduko ziren obrak.
XVII. mendean, Ingalaterrako antzerkigileen
artean bigarren lekuan jartzen zuten
Shakespeare, Ben Jonson-en ondoren,
eta haziren Beaumonten eta Fletcheren atzetik
hirugarren jartzen zutenak ere ; baina
XVIII. mendearen hasieran lehen mailara
jaso zuen kritikak, eta geroztik ez da handik
jaitsi. Iruzkingile batzuek ez dute onartu
nahi Shakespeareren obrak Ingalaterra
barniko probintzia batean lehen mailako eskola
batera joandako gizon batenak izan daitezkeenik,
eta drama hauek aristokrataren
batek edo, gutxienez, Oxforden edo Cambridgen
lizentziaturiko batek idatziak direla
frogatzen saiatu izan dira. Hala, Oxfordko
kondeari, Christopher Marlowe-ri, Francis
Bacon-i, Elizabeth erreginaren garaiko
moja bati edota Jesusen Konpainiari berari
egotzi izan zaie obra horien egile izatea.
XIX. mendean, Shakespeare Ingalaterrako
«Koblari Handia» bilakatu zenean, hidezkoa zatekeen jakituriaren orakulu modukotzat
eta sentikortasunaren eredutzat
hartzea. Gaur egun, ordea, pentsa daiteke
Shakespeare ez zela neutrala bere irudien
erabileran soilik, irudi horien bidez adierazten
zituen balio guztietatik ere aldendurik
zegoela. Egia da antzerki-egituraren artetik
poesia kutsu handia dariola noizean
behin, baina ez gizabanakoaren sentimendu
pertsonal gisa, edonork senti zezakeenaren
adierazpide bezala baizik. Poetaren
inpertsonaltasuna argitzeko, Keats olerkariak
dio poeta bera dela, paradoxaren paradoxaz,
poetikotasun gutxieneko izakia.
Gure mendean, herriz, Antonio Machadoksuper-poetatzat ikusi zuen Shakespeare, eta
pertsonaiak sortzen dituenez, poeta-sortzailetzat
ere bai, haren pertsonaia bakoitzak
bere poemak sortzen baititu.
Shakespeareren hizkuntza, bestalde, izugarri
aberatsa da. Hamabost mila hitz inguru
erabiltzen ditu, eremu linguistiko guztietatik
hartuak : prosa latinotik, herrihizkeratik,
herri eta probintzietako dialektoetatik,
hainbat lanbide-hizkeretatik, etab.
Pertsonaia bakoitzak, bere mailaren arabera,
hizkuntza errealista edo estilizatua erabiltzen
du, ahozko hizkuntzaren tonua
gordez. Hitza bera ere, garrantzia handitzen
dion beste bigarren esanahi batez aberasten
da askotan. Hizkuntzalariek esango luketen
hezala, adiera ugari hartzen ditu adierazleak
. Hitz joku inplizituak edo ironikoak
dira, esanahi bikoitza clutenak, lizunak sarritan,
eta tragedia handienetan ere agertu ohi
direnak.
Hor clago unibertsoaren poetizazioa ere.
Badirudi Shakespearek ezin duela hitz egin
irudirik gahe. Agian irudien erabilerak adierazten
du ondoen idazle honen garapena.
Hasierako irudiak arranditsuak dira, klitxeak
sarritan, distira poetikoaren fama hartzeko
baino gehiago objetuak irudikatzeko aukeratuak.
Gero inidia pertsonalagoa bilakatzen
(-la ; zehaztasunerako eta sentsualitaterako
joera hartzen du. Azkenean, irudia ez zaio
gehiago objektuari itsasten, gainetik jauzi
egin edo bereganatu egiten du : metafora
bilakatzen da ; hots, hizkuntzaren indar eraginkorra
bilakatzen da, hizkuntzaren bizia
bera. Honela, poesiak eta dramak bat egiten
dute, irudi metaforadunak alde guztietatik
agertzen dira, eta poetaren esperientzia
bera da guregana iristen dena.
Antzeko bilakaera sumatzen da erretorikan,
sintaxian, bertsoetan eta antzerkian
bertan ere. 1590 urtearen inguruan Londresko
antzokiak astintzen zituzten antzezlanak
gizon gazte batenak eta antzerkigintza gazte
batenak ziren : obra gartsuak, haina aldakorrak
. Agerraldi bakar batean erretorika
ederra eta zentzurik gaheko hizkera jasoa
aurki daitezke, estilo dramatiko bikaina eta
zoritxarreko sormen zatiak. Garai batean
esaten zen lan hauek lankidetzan eginak
zirela, eta gaizki zeuden zatiak Shakespeareren
lankideek egindakoak zirela orobat;
eta batzuetan hala izango zen agian.
Baina artista guztiek bezala, Shakespearek
ere ikasi beharra zuen, bere ahalmenak prohatu
beharra, eta antzerkia erabili zuen
horretarako. Honela, Titus Andronicus antzezlana
nahaspila odoltsua bada ere, nahaspilari
hori beharrezkoa izan zen gero
Macbeth eta King Lear obretako izu kontrolatua
lortu ahal izateko. Eta Henry VI.eko
alegiazko istorioek eta gehiegikeriek, berriz,
Richard III antzezlan bikaineko zital
makiabelikoaren une gorenera eramaten
gaitu zuzen-zuzenean.