Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Francis Bacon (1561-1626)
Bacon, filosofoa eta politikaria
Francis Baconen filosofia izan zen eskolastika
baztertu zuenetako bat, eta horrexegatik
da garrantzitsua. Thomas More eta Montaigneren
ondoren -biziki miresten zituen
Baconek bata eta bestea-, eta Descartesen
aurretik -Descartesek irakurri zituen Baconen
lanak, eta baita haren ideia batzuk hartu
ere-, jakintza eta ezagutza Aristotelesen
aginpidetik askatzea zen Baconen helburua :
"Aristotelesengandik datorren jakintzak, baldin
ez badu azterketa librea kontuan hartzen,
ez du gaindituko Aristolesek berak
zekiena". Monasterioetako geletan eta egile
sail murritz baten azterketan ixtea aurpegiratzen
zien eskola gizonei, liburuen jakintzan
alegia, izadia esploratu eta ikertu ordez.
Bacon familia onekoa zen ; lur jabeen
nobleziako kide izan gabe, bazituen familian
ingeles errege-erreginen zerbitzari handiak
izandakoak. Bacon beraz Cambridgeko
Trinity Collegen-n hezi zen, eta zuzenbide
ikasketak egin zituen Gray's Inn-en (Londres)
. 1576. urtetik 1578. urtera (edo 1579ra)
Frantzian egon zen, Parisen, ingeles enbaxadorearekin
.
Baconek filosofia eta politikagintza bateratu
zituen : Parlamentuko kide izan zen
1584tik aurrera, eta 1597an liburuxka bat
argitaratu zuen, lehena, parte nagusia "Saio
moralak eta politikoak" duena. Erregina hil
zenean (1603), kargu publikoak kenduko
zizkiotela pentsatuz, Aurrerapenaz eta jakintzen
sustapenaz berridazten hasi zen,
baina hurrengo erregeak, jakobo I.ak, eginkizun
garrantzitsuak eman zizkion liburua
agertu baino lehen (1605). Hurrengo urteetan,
zuzenbidean eta politikan aritu zen
arren, zenbait filosofia lan idatzi zuen, eta
orobat antzinako elezaharren interpretazio
saio bat, Antzinakoen jakinduriaz ( 1609).
1617an Zigiluen zaindari egin zuten, eta lord
Kantziler 1618an. Zaldun egin zuten 1603an(sir Francis Bacon) ; Verulamgo baroi 1618
an, eta San Albango bizkonde 1620an ; urte
horretan bertan argitaratu zuen obra garrantzitsu
bat, Novurn Organum. Ustelkeria salaketa
batek, testuinguru politiko aski nahasian,
bat-batean aldendu zuen postu publikoetatik
.
Bizitzako azken urteak idazten eman
zituen, bereziki Henrike VIl.aren erreinaldiaren
historia, Atlantida Berria eta Sylva Sylvarum
edo "Historia naturala", zenbait saio
praktikoz osatu beharreko liburua. Hotzak
usteltzea moteltzen ote duen aztertzeko saio
bat egiten ari zela -oilasko bat erabiliz horretarako-,
bronkitis batek jo eta hil egin
zen (1626ko apirila). Hilzorian zela, "saioak
behintzat arrakasta izan du" esan omen
zuen.
Baconen filosofia
Bacon aldi berean urrundu zen garai
hartan Aristolesi uko egiteko modu bat zen
eszeptizismotik, eta orobat Berpizkundean
zabaldu zen Zizeronen erretorikaren imitaziotik
. Saioetan oinarritutako errealismoa da
Baconen filosofia : izadiko gauzek izatea
dute, eta duten izatea dutelakoxe definitzen
dira ; baina ez dira zuzenean ezagutzen, ezta
gutxiago ere. Giza izpiritua ispilu akastuna
eta leialtasunik gabea da ; izadiarekin duen
erlazioa okerreko ezagutzarena da. Francis
Baconek bere homonimo zaharraren teoria
bat hartu eta osatu zuen, Roger Baconena.
Haren ustez, ezagutzak "oztopoak" (offendicula)
aurkitzen ditu ; Francis berriz fallacies-ez
mintzatzen da ("distortsioak"), eta
latinez idazten duenean, idola-ez. Lau idolo
mota bereizten ditu : "leinuaren idoloak"
gizatalde osoari dagozkio ; adibidez, giza
izpirituak beti egozten die gauzei berez
dutena baino ordena handiagoa. "Leizeko
zuloak" berriz gizabanakoari dagozkio ; gizabanakoaren
berezitasun intelektualak
dira. "Plaza publikoko idoloak" hizkuntzari
lotuak daude, hizkuntza hera ere ez baitago sineskerietatik libre. Azkenik, irudikatzearen
trikimailuek osatutako ilusioak dira
"antzerkiko idoloak" : hutsegite handia baita
jakitea tankeratu nahia, herez dena baino
osoagoa edo sendoagoa baitirudi. Sistematikotasuna
beti da engainagarria, eta
hobe da lanen emaitza aforismo edo pasarte
bidez aurkeztea.
Baconek beraz sortzetiko arrazoiaren
kritika egiten du, eta orobat usadio intelektualen
kritika ; hortaz, "adimena purgatu"
beharra azpimarratzen du. Baina hori ez da
aski : izadia aztertzeko metodo bat ere osatu
behar da. Horretarako, azterketa metodo
jakinak eta zehatzak proposatzen ditu
Baconek : alde batetik, baztertze eta ukoez
baliatzen den indukzioa, ezeztatzearen bidez
gauzaren (beroaren adibidez) "forma"
jakina eskuratzeko helburua duena, eta,
beste aldetik, "esperientzia jantzia" (experientia
literata), azterketak egiteko arte
metodiko baten antzekoa dena, behar izanez
gero saioak aldatuz, luzatuz, etab., eta,
batez ere, esperimentazioaren aldiak idatziz
gordeaz. Izan ere, Baconek azpimarratu
zuen aurrenekoz saio zientifikoa ezin
dela banatu saio horren beraren adierazpenetik
-eta hori du Baconek meriturik handienetako
bat- ; hasteko, saioa egiterakoan
bertan luma eskuan dugulako -bestela izadiaren
labirintoan galduko ginateke-eta-,
ondoren heste jakintsuei saioaren herri
eman behar zaielako, saioaren antolamenduaren
deskribapen zintzoa eginez, ez
bakarrik emaitza aurkeztuz. Hortxe dago
Baconek izpiritu zientifiko modernoari egin
zion ekarri handienetako bat : besteren batek
egin behar du saioa (hasteko, liburuen
irakurleek berek), eta, gainera, lanaren banaketa
kolektiboan bakarrik hartzen du
ikerketak zentzua eta lekua : hortaz, funtsezko
gauza da saioaren berri xehetasunez
eta zintzotasunez ematea.Baconen iritziz, ikerketa lanaren banaketa
aldi berean da esparruen banaketa,
edo "zientzien banaketa", eta horri esker
berreskura daitezke alor baztertuak edo
gutxi landu direnak; bestalde, lan egiteko
moduen desberdintzea eta koordinazioa ere
bada lanaren banaketa (bereziki, Atlantida
Berrian). Horrez gainera, Baconek aipatu
zuen aurrenekoz, eta garatu, zientziak mende
bakar batean osatzen ez direneko ideia,
zenbait mendetan zehar baizik : gaur egun
gauza onartua da herak asmatu zuela "zientzien
aurrerapenaren" adigaia. Gainera,
zientziak behar dituen erakundeak sortzea
estatuaren edo nazioaren ardura dela azpimarratu
zuen, unibertsitateak ikerketetarako
berriztatzea, ikerlariei ordaintzea, etab. ; aldi
berean, estatuak ohore egin behar die zientziak
lantzen dituztenei. Hori guztia zilegiztatzeko,
zuzenean nahiz zeharka, aurkikuntzak
gizadiaren ongizatearentzat direla
baliagarriak zioen Baconek. Bere garaiko
praktika filosofiko ohikoak, izan ere, alferrekoak
eta antzuak iruditzen zitzaizkion,
ikerketa ororen helburua gizadiaren ongia
baita beti. Puntu horretan, badu oihartzun
mitiko-erlijioso bat Baconen filosofiak : aurrerapena
antzinako denbora bat berrezartzea
da, Salomonen denbora, edo Adanena
. Izadia, azken finean, bekokia izerdiz
bustita landu behar den haratzea da. Modu
horretan, karitatea eta itxaropena erantsi
zizkion Baconek jakintsuaren bokazioari.
Hala ere, lan zientifikoaren ezaugarri
horien bidez, zehaztasunez bereizi zuen
zientzia fedearen auzitik, eztabaida erlijiosoetatik
eta Eskrituren aginpidetik. Baconen
arabera, bi liburu idatzi zituen jainkoak,
izadia eta Biblia. Bi liburu horiek berdinak
dira duintasun eta garrantzian ; haina aldi
berean desberdinak dira, eta guztiz kaltegarria
da biak nahastea, hau da, izadiaren
ezagutzari dagozkion auziak argitzeko Bibliako
pasarteak erabiltzea. Badirudi Galileok
laster izan zuela ideia horren herri, eta,
hortaz, ez zuela berak asmatu, bigarrenez
erabili baizik. Gauza segurua da nolanahi
ere harremanak izan zituztela Galileok eta
Baconek, eta aski onak gainera, nahiz eta
eztabaida handiak izan, eta adostasunik ez
zuten iritsi, itsasaldien teoriaren gainean.
Modu horretan, zientziak eta erlijioa
banatuz, ekarri handia egin zion Baconek
zientzien espazioari, eremu burujabea eman
baitzion. Bestalde, izadia legeen mende
dagoelako ideiaren arabera taxutu zuen
ikerketa zientifikoa, lege horiek azterlarien
ideien (eta fikzioen) aurrekoak eta independenteak
direla azpimarratuz. Bacon da beraz
jakintsu modernoetan lehena, eta haren
filosofia da XVII. mendeko arragoa : filosofia
horretatik datoz jakintsuen nazio elkarteak
(Royal Society, Academie des Sciences
de Paris) ; Baconen Aurrerapenaz obran
ageri da jadanik Galileoren auzia, Descartes eta Spinoza -askotan esan gabe- harengan
inspiratu ziren, Leibniz-ek luzaroan bat
egin zuen Baconen egitasmoarekin, eta jakintsu
askok, famatuak nahiz ezezagunak
izan, halako "kontzientzia" guztiz garrantzitsu
bat aurkitu zuten haren filosofian.
Baconen pentsaera politikoak, hau da,
berak eraiki zuen pertsonaia politikoak, oso
azkar hartu zuen izena nazioartean. 1619tik
aurrera zabaldu zen Frantzian Baconen aldeko
jarrera, besteak beste, Rambouillet,
Richelieu, Sully, Chateauneuf-engara (Mazarin-en
etorkizuneko arerioa). Izan ere, badira
Batonengan tolerantzia eta zuhurtzia
politikoari dagozkion ikusmolde historikoki
oso esanguratsuak. Gaztetan joan zen
Parisa, eta gertatu berriak ziren San Bartolomeko
gaueko hilketak. Badira Baconen
obran erlijio eztabaida odoltsu horien
izuzko aipamenak, eta bada halaber tolerantziaren
teorizazio moral, filosofiko eta
teologiko-politiko bat : Baconen aburuz,
erlijio berdintasuna ez da beharrezko gauza
; aginpide tenporalak zuhurtzia handiz
jokatu behar du izpirituaren auzietan esku
hartu gabe, eta agintariek ez diete beren
mendekoei adostasun handiegirik eskatu
behar, horrek etsipena ekar baitezake, eta
ekintza etsietara bultzatu.
Guri kontrako iruditzen zaizkigun sinesteek
asmo hera izan dezakete jainkoarentzat
: Baconek hitzez hitz dioenez, — kontzientziak
eseste odoltsuen bidez behartzea"
Legearen hi Oholak elkarren kontra apurtzearen
pareko izan daiteke, hau da, jainkoarenganako
betebeharrak eta gizakienganakoak
elkarren kontra jartzea. Grina
erlijiosoaren ("sineskeriaren") gehiegikeriak
ateismoa bera baino kaltegarriagoak dira,
ateismoak ez baitie estatuei oztoporik jartzen
; aitzitik, ateismo garaiak onak izan dira
beti bizitza zibilarentzat. Ideia horrek -Baylek
harriko zuen berriro-, eta, oro har, ateismoaren apologiak, oso leku garrantzitsua
du Baconen filosofian : ateismoa hobea da
sineskerien gehiegikeriak baino, eta, bestalde,
hobe da "Urrezko elezaharrean, Talmudean
edo Koranean" sinestea sineskahea
izatea baino. Atlantida Berria, bere mugak
gorabehera, testu aurrerakoia da, juduak
Ingalaterrara itzultzearen alde egiten duena,
tolerantziaren alde beraz beti.
Baconen politikaren helburuetako bat
arazo eta gatazkarik eza da ; politikoak bestalde
ez du herria haserrerazi behar, eta
ongizatea zaindu behar du, pobrezia izaten
baita istilu gehienen sorburua. Zientzien
aurrerapenak bizitzeko baliagarri diren ondasunen
hazkundea (elikagaiena bereziki)
baitakar, berrikuntza intelektuala bultzatu
zuen Baconek, bake soziala helburu duen
politika baten tresna gisa.
Baconek beraz ez zuen literaturarik egin
nahi izan, ezta egin ere. Alabaina, badu
lekurik literaturaren historia batean, eta erabakiorra
da haren lana ingeles prosan, bai
hizkuntzaren teoriaz idatzi zuenagatik, baita
bereziki landu zuen prosa zientifikoagatik
: gorago agertu denez, zientzia saioari ez
ezik, garrantzi handia ematen zion saioaren,
zientziaren azalpen eta transmisioari ere.
Arau estilistikoak eman zituen "prosa zientifikoa"
osatzeko : zientziak eragin izugarria
izan zuelarik ingeles kulturan XVII. eta
XVIII. mendeetan, Baconen arauak oso
garrantzitsuak izan ziren ingeles prosaren
ereduan. "... (antzinako) egileen aipamenak
eta lekukotzak saihestu behar dira (...)
hau da, filologia hutsa den oro (...) ezabatu
behar da, eta orobat diskurtsuaren apaingarriei
dagokien gauza oro (...); labur eta
zorrotz agertu behar da dena...". "Phantasia
scientias non parit" dio Baconek : fantasiak
ez dakar zientziarik. Erromantizismoa
arte ez zen aldatzen hasiko Baconek plazaratutako
ikusmolde hori.