Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
San Joan Gurutzekoa (1542-1591)
Bizitza nahasi bat
Jaiotza izena Juan de Yepes y Alvarez
zuen, eta 1542. urtean munduratu zen, Avilako
probintziako Fontiverosen. Familia
noblea zuen, baina pobretua, eta gazte zelarik
aita hil baitzitzaion, Medina del Campoko
ospitale batean lan egin behar izan
zuen ohatilari moduan. Bitartean hiri hartako
jesuitekin ikasten jardun zen, eta hemeretzi
urterekin Karmeldarren Ikastetxean
sartu zen nobizio. Profesa egin ondoren
Salamancan jarraitu zuen ikasten, eta apaiztuta
gero (1567) Medinara itzuli zen. Urte
hartan bertan gertatu zen Santa Teresarekiko
topaketa famatua, San Joanen bizitzan
erabakigarria izango zena. Hark bezala, San
Joanek ere ordena berriztatu nahi zuen, eta
behinola izandako soiltasuna eta zorroztasuna
berreskuratu, Aita Santuaren erabaki
berezi bati esker baztertuak baitzituen
ordenak. Santa Teresaren akuilurik gabe,
San Joan, izpiritu delikatukoa eta osasun
ahulekoa, ez zen segur aski oso urrutira
joango bere asmo berriztatzaileetan. Baina
Santa Teresaren indarrak bultzatu zuen,
mojen parez pare, Karmeloko fraideen erreforma
egitera.
San Joanek, oso bitarteko gutxirekin,
Karmeldar Berriztatuen edo Karmeldar Oinutsen
lehen monasterioa sortu zuen Duruelon,
eta orduan hartu zuen Gurutzeko Anaia
Joan izena. Beste monasterio batzuk fundatu
ondoren, 1527an, Santa Teresa Avilako etxe
nagusiko abadesa egin zutenean, San Joan
izendatu zuten komentu hartako zuzendari
izpirituala. Baina berehala hasi zen oinetakodunen
erasoa, erreforma gerarazi nahi
baitzuten. 1577ko abenduko gau batean
fraide talde batek, jende armatuaren laguntzaz,
preso hartu zuen San Joan Avilako komentuan
; Toledora eraman zuten eta karmeldar
komentuko lurpeko ziega batean
itxi. Han santuak era guztietako nekeak,
umiliatzeak eta bortxa espiritual eta fisikoakpairatu behar izan zituen. Zortzi hilabete
preso eman ondoren, ihes egitea lortu, eta
Santa Teresaren laguntzarekin Almodovar
del Campoko monasterio batean babesa
aurkitu zuen. Garai hartantxe onetsi zituzten
Oinutsak karmeldarren ordenako sail
independente moduan ; hala, amaitu egin
zen San Joanen esetsaldia, eta lan egin ahal
izan zuen komentu herriak antolatzen eta
zuzentzen, eta orobat izan zuen orduan
idazteko beta. Andaluziara joan, eta hantxe
egin zituen azkeneko urteak. Oraindik
ere arazo asko izan zuen ordea : erreformari
buruzko iritzi desberdinak zirela-eta,
1591n karguak kendu zizkioten eta herriz
ere neke gogorrak jasan behar izan zituen,
eritasun larri batek jota zegoela gainera. Aldi
batez giltzapean eduki zuten Peñuelan.
Handik Ubedara joan zen, eta hantxe hil
zen, 1591. urtean. 1675 arte ez zuten dohatsu
egin, eta 1726an santutu zuten. Elizako
doktore egin zuten 1926an.
San Joanen obrak
Laburra da San Joan Gurutzekoaren
poesiazko emaitza. Baina poesia hori hain
da trinkoa, hain da ederra, halako intentsitate
handia du, non ezinbestean sortzen
baitu irakurtzen duten guztien miresmena
eta atxikimendua. Bestalde, bere poema batzuen
komentarioak edo glosak eginez, teoriazko
lanak ere osatu zituen (glosen parte
bat bakarrik iritsi zaigu) ; komentario horiek
balio handia dute, eta hori dela-eta "doktore
mistiko" nagusitzat hartzen da. San Joanen
obra, beraz, bere garrantzi espiritual
eta filosofikoagatik, kristau literaturaren
gailurretako bat da. Berpizkundeko poesia
espainolaren panoraman -ospe handiko
idazleak ditu : Ercilla, Boscan, Garcilaso de
la Vega, Fray Luis de Leon, Fernando de
Herrera San Joan Gurtzekoak leku guztiz
berezia hartzen du : lehena.San Joanen poesia lana bi sailetan bana
daiteke : aurrenekoan erromantzearen eta
forma tradizionaleko kantuen metroa erabiltzen
duten lanak sartzen dira, Berpizkundeko
lirikaren moldea baliatzen dutenak,
hau da, Garcilasoren edo Fray Luis de Leonen
lira (bost bertsok osaturiko estrofa mota,
jatorriz italiarra), eta baita metro konbinazio
berriak ere ; guztira bost kanta dira, 10
erromantze eta bi "jainkozkoari egindako
glosak". Beste sailean dago berez poesia
mistikoa dena, bere obraren gailurra ; hiru
lan besterik ez dira, Noche obscura del alma
(Arimaren gau iluna; "Perfekzioaren egoera
gorena iritsi izanaz loriatzen den arimaren
kantuak, Jainkoarekin bat egitea baita
perfekzio hori, negazio espiritualaren bidetik"
; trinkotasunagatik, gartsutasunagatik eta
iradokizun indarragatik, hauxe da aditu askorentzat
San Joanen obra nagusia) ; Ckntico
espiritual (Kantika izpirituala ; "Arimaren
eta Senarraren arteko kantuak"), eta Llama
de amor viva (Amodiozko gar bizia ;
"Arimaren kantuak Jainkoaren maitasunezko batasunaren komunikazio minean").
Obra horiek, hurrenez hurren, zortzi, berrogei
eta lau estrofa dituzte. Lehenengo biek
Garcilasoren lirak baliatzen dituzte, eta hirugarrenak
sei bertsoko estrofak. Elkarrekin
lotura estua dute hirurek, eta goraldi mistikoari
buruzko lan bakarra osatzen dute :
Nocb e-n arimaren ihesa kontatzen du poetak,
gauaren erdian, zentzuen presondegitik,
eta, libre azkenean, bat egiten du Maitearekin
; Cdntico-n jainkoarengana iristeko
bidearen prozesu mistikoa agertzen du :
lehen bi estrofetan, bide garbigarriarena,
bide argigarriarena erdiko bederatzietan,
eta, gainerakoetan, bat egiteko bidea ; azkeneko
lauetan batasunaren egoera deskribatzen
du. Llama-ren lau estrofetan, bozkarioz
eta maitemindurik, atsegin gorena
kantatzen du poetak.
Bestalde, bere bertsozko lanak argitzeko,
glosa modura, hitz lauzko komentarioak
-aski poetikoak horiek ere- idatzi zituen
San joanek. Gaua-ri hi lan eskaini zizkion :
bat, Subida del mozzte Carmelo (Karmelo
mendiko igoera), eta beste bat poemaren
izen berekoa, baina bukatu gabea, bi estrofa
eta hirugarren parte bat hesterik ez
baitu komentatzen ; heste bi poemei dagozkien
glosek zeinek bere poemaren izena du.
Obra horiek ez zituen bizirik zegoela
argitaratu nahi izan egileak, agian heterodoxotzat
joko zituztelako. Poeta hil eta handik
hogeita zazpi urtera argitaratu ziren
gehienak, 1618an, eta 1627an argitaratu zen
Kantika.
San Joanen mistika
Alde batera uzten badira Eskriturak eta
patristikako edo eskolastikako ohiko gaiak,
San joanen lanean ez dago ia aipamenik
batere, eta mistikaren autodidaktatzat-edo
hartu dute luzaroan adituek. Alabaina, duela
gutxi egindako ikerketek agerri dute bazuela
alor honetan kultura aski zabala. Pseudo-Dionisio
Areopagita VI. mendeko teologo
grekoaren eragin sakona du, eta era
berean ondo ezagutzen zituen Erdi Aroko
mistiko renaniar-flandriarrak, latinezko itzulpenetan
irakurri zituenak. Bereziki nabarmena
da Joannn Tauler alsaziar mistikoari egozten
zaizkion obra benetako edo apokrifoen
lanen oihartzuna, zeinen bitartez Eckart aleman
maisuarenganaino iristen den pentsamendu
joera bat ezagutu zuen San joanek.
San joanen mistika guztiz anti-intelektuala
da, edo, zehatzago esanda, anti-kontzeptuala
. Meditazioa berez ez zitzaion interesatzen,
eta hasiberriaren ariketa moduan
bakarrik lantzen zuen. Kontenplaziozko
egoerak erakartzen zuen ororen gainetik.
San joanen metodoa negozioan oinarritzen
da batez ere, sortutakoaren ukoan, ezerezean. Haren Jainko absolutuak ez du zerikusirik
batere sorkariekin, eta, horren ondorioz,
ez dago ezer ez zentzuen munduan,
ez adimenarenean, ez dago ezagutzarik
-berdin dio nondik etorrita, baita mirarizko
argitasun batek ekarria bada ere-, jainkozko
batasunera eramango duenik. Arimak
beraz ezereztu egin behar du, sorkari oro
ukatu eta baita arima bera ere, bere gaitasunez
osorik hustu, borondatea, adimena eta
oroimena ere ezabatu, gauean erabat sartu
-metafora horren bidez, San joanek erabateko
gabetzea adierazten du-. Egoera horretara
iristeko arimak egiten duen ahalegina,
poetak "gau aktiboa" deritzanari dagokio,
zentzuaren eta izpirituaren gauari. Arimak
ordea, bere ahalegin hutsez, ezin du bere
gaitasun oro ezabatu, eta, horregatik, jainkoaren
premia du guztiz biluzteko : ekintza
hori "gau pasiboa" da, eta zentzuetan eta
izpirituan gertatzen da, froga oinazetsuen
bidez. Honi guztiari dagokionez, garbikuntza
pasiboen teorialari benetan koherentea
eta aurrenekoa izan zen San joan ; garbikuntza
hori, harentzat, oinarrizko gertaera da
Jainkoarekin bat egitera daraman bidean.
Mistikoaren ibilbidea, beraz, ilunbettun
murgildua dago San joanentzat ; ez dator bat
beraz ibilbide horri nolakotasun argitsua
egozten dioten beste mistiko batzuen ikusmoldeekin
. Bide ilunbetsu hori fedean berean
egiten da, fedea ere ilunbetsua gertatzen
baitzaio adimenari, gaua bezalaxe ; izan
ere, bide horrek ezagutzaren giza moduak
baztertzea eskatzen baitu, jainkoaren nozio
orokorra eta nahasia baita bidearen
helburua ; hala, ezagutza zehatz oroz gainetik, formulazio, ikusmolde, sentimendu
guztien gainetik dagoen Izaki batekin bateratu
behar du arimak. Zoritxarrez, ez dauzkagu
eskura San joanen orririk sakonenak,
bizitza izpiritualaren amaierako jainkozko
batasunaz, hau da, espezialistek "egoera
teopatikoa° deitzen duten horretaz, mintzatzen
direnak. Zenbait komentario-egileren
arabera, egoera hori absolutuaren bizikizun
dogmaren gainekotzat eta panteistatzat hartzen
zuen poetak. Izan ere, zenbait daturen
arabera, San joanek ibilbide mistikoaren
gailurra modu hirukoitzean ulertzen zuen,
bere aurretik, XIII. mendean, panteismoz
salatu zuten Ruysbroek flandriar teologoak
bezalaxe.
Karmelo mendiko igoera eta Arimaren
gau iluna lanek batez ere jainkozko esentziarekiko
batasunari dagokionez planteatzen
dute arazo izpirituala ; Kantika izpirituala
eta Amodiozko gar bizia poemek
berriz, Kristorekiko batasun pertsonalaren
gunean kokatzen dira, Kristo Hitz haragiztatutzat,
arimaren Senartzat hartuta : azken
bi obra horiek hortaz beste pentsabide bati
jarraitzen diote. Beti ere eginkizun nagusia
fedeari emanez, hasiera-hasieratik agertzen
da maitasuna ibilbide mistikoaren eragile
nagusitzat. Amodiozko harreman hori deskribatzeko,
ezteiez mintzatzen da San joan,
ezkontzaz, eta era horretan eztei mistikaren
tradizioan kokatzen da, zenbaitetan oso
metafora ausartak erabiliz (Salomon erregearen
Kantiken kantika-ren oihartzun argia
dute metafora horiek). Ikuspuntu horretatik,
Kantika da kristau literaturak eman
duen sintesi izpiritual indartsuenetako bat.