Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Eleberri pikareskoa. Tormesko itsumutila

«Musikagile itsua». Georges De La Tour.<br><br>

 

Eleberri pikareskoa

Espainiako enperadore Karlos I.aren erreinaldiaren bukaeran, 1554. urtean, kaleratu zen aldi berean Burgosen, Anberesen eta Alcala de Henaresen, Lazarillo de Tormes (Tormesko itsumutila). Liburu honekin sortu zen eleberri pikareskoa, espainiar literaturako genero adierazgarri eta herrikoienetako bat. Arrakasta berehalakoa eta oso handia izan zuen, eta antzeko beste eleberri askoren abiapuntu izan zen : Espainian, berehala, 1599an, heste obra pikaresko garrantzitsu bat argitaratu zen, Mateo Alemanen Guzmkn de Alfarache ; pikareskan txertatzen da Quevedoren El Buscon ere. Eleberri horietako gaiak, pertsonaiak, gertaerak, berrituko zituzten gero atzerrian Defoek, Smolletek, Fieldingek, Lesagek, XIX. mendeko eleberri errealista handiaren bidea prestatuz.

Denborarekin aldatuko zen arren, pikaroa, kontakizun hauen protagonista, generoa bera ere izendatu zuena, gizartearen behereneko mailetan sortutako pertsonaia da funtsean, ogibide jakinik gabea, nagusi askoren morroia, eskrupulo gutxi eta bizimodu nahasikoa. Alferra eta ibiltaria izanik, pikaroak nahiago du eskean ibili, edota amarru txikiak egin, lan finko baten mendeko izan baino. Alabaina, guztiz legez kanpo ere ez da bizi, gehiegizko ardura bailitzateke hori pikaro batentzat. Jatorri apalak eta bizimodu miserableak pertsonaia etsia bihurtzen dute gizarteak eskaintzen dituen ohore eta sarien aurrean. Bizitzari hoztasunez begiratzen diolako, batere erromantizismorik gabe, errealista da, baina ez horratik handinahia.

Tormesko itsumutilak, berri-berria, inspirazio bikain baten emaitza izan arren, bere aurreko literaturan ditu sustraiak. Pikaroarenaren antzeko ezaugarri errealistak dituzten antiheroiak ageri dira Hitako Artziprestearen liburuan, La Celestina-n, antzerki fartsetan ; 1528an plazaratu zen Francisco Delicadoren La lozana andaluza, pikareskarekin lotura estuak dituzten pertsonaiak-gaizkileak, emagalduak- ugari dituena. Liburu horietan guztietan noizbehinkako osagai direnak, ordea, askoz pisu handiagoa hartzen dute eleberri pikareskoan ; alderdi eta ezaugarri horiek hainbeste pilatzen dira, non aurrekoen guztiz desberdina gertatzen den, genero berria izateraino.

Era berean, Europako literatura guztietan baziren pikareskaren osagaiak zituzten literatura lanak : erromatar literaturatik hasita -Petronioren Satirikon eta Apuleioren Urrezko astoa gogoratu behar dira- ; frantses literaturan, Roman de Renart-en (Azei! Axiantea) argi ikusten da mundu pikareskoa, animalien forman itxuraldaturik bada ere. Pertsonaia pikareskoa da orobat Till Eulenspiegel alemana. Baina espainiar literaturan bakarrik lortu zuen pikareskak genero bereizi baten maila, areago, bizitzari buruzko jarrera jakin baten zentzua.

Satira da eleberri pikareskoaren alderdi inportanteenetako bat : pikaroa zenbait nagusiren morroi izatea bera, azken finean, gizarte klase desberdinak agerian jartzeko -eta barregarri uzteko- baliabide tekniko bat besterik ez da. Satira horretan aipagarria da, Karlos enperadorearen garaia baitzen, erasmismoa, Tormesko itsumutila-n argi ikusten den bezala.

Egitura bera izaten dute, oro har, eleberri pikaresko guztiek, kontakizun autobiografikoak baitira. Zalduneria liburuetako heroiak betidanik izan zuen bere biografia idazlea. Baina garai hartako pentsamoldean, pikaroa hain zen pertsona xumea, non inor ez baitzen hartaz arduratzen, eta hortaz, berak kontatu behar zuen bere bizitza.

Ausardia behar zen Lazaroren bizikizun pobreak kontatzeko, eta ausarkeria hori dela-eta, ilunbeetan geratu zen benetako egilea. Tormesko itsumutila autobiografikoa eta anonimoa izatea gertaera beraren bi aurpegiak dira. Hain pertsonaia kaxkar baten biografiak ez baitzuen inolako justifikaziorik (oso urruti zegoen XIX. mendeko erromantizismoa), egileak bere burua ezkutatu behar izan zuen, eta bere irudimenak sorturiko pertsonaiari eman hitza. Francisco Ayala espainiar idazlearen hitzetan, protagonista hau ez da, aurrekoak bezala, izen hutsa, eredu eskematiko bat, esekigailu bat balitz bezala istorio hau edo hestea zintzilikatzen zaizkiona ; aitzitik, patu bereizi baten jabe den gizabanakoa da, eta horrexen arabera hartzen dute gertaerek esanahia.

Balioak aldatu egin dira : inportanteena orain ez da zer gertatzen den, nori gertatzen zaion baizik. Gizabanako jakin baten ikusmoldean kokatzen dira gertaerak, eta haren hegietatik ikusten dugu irakurleok mundua.

Pikareskaren beste ezaugarri oinarrizko bat linealtasuna da, pasarteak hurrenez hurren -loturarik gabe gehienetan- baitaude kokatuak. Pikaroak ez baitu ez bizi asmo ez proiektu jakinik, haren biografia ere gertaeren zoriaren arabera osatzen dela dirudi . Pikaroa da kontakizunaren hari bakarra ; gainerakoa pertsonaien joan-etorri etengabea da. Abentura bat bukatzen bada ere, protagonistaren bizitzaren kontaera ez da inoiz amaitzen, beti segi dezake, eta obraren irakurketa nahi den lekuan has daiteke . Muga falta hori, barne loturarik eza, pikareskaren akatsak dira, haina alferrik da hori nabarmentzea, istorio hauek autobiografia hutsak baitira. Bizitza -bizitza erreala, eta hura bezalaxe bizitza irudikatua- sigisaga mugitzen baita, ez literatura kritikak aurrez ezarritako eskema baten arabera.

Alabaina -geroago ikusiko dugu nolairakurketa sakonagoa eginda, Tormesko itsumutilak badu hasieran antzematen ez zaion hatasun bat.

 

Tormesko itsumutila : liburuan kontatuak

Gizarajo batek bere bizitza kontatzen dio "gizarte oneko" gizon bati. Lazaro (I. atala) Salamancatik gertu jaio da, Tormesko errota batean. Aitak, ondoko herriko mandazaina bera, errota horretara eraman ohi zuen alea ; lapurretaz salatua, erbesteratua, Djerbako espedizioan hiltzen da ; ama alarguna, Salamancan, garbitzailea eta sukaldaria da, eta esklabo baten konkubina bihurtzen da.

Laster eskainiko dio semea morroi hila dabilen itsu bati. Mutikoak eskean ikasten du itsuarekin, eta orobat iruzurrean eta amarruan.

Gizon hura utzita, hurrengo nagusia (11. atala) Maquedako apaiz zikoitz bat da, eta maltzurkeriaz jokatu beharra du Lazarok goseak hilko ez bada. Apaizak bidali egiten du, eta Lazarok Toledon egiten du denboraldi bat, ezkutari gosetu haina oso duin baten zerbitzura ; txunditurik utzi du nagusi berriak ohoreaz duen ardurak, baina, haren estutasunak hunkituta, eskean hasten da nagusiari jaten emateko. Ezkutariak ospa egiten du etxeko jabea altzarien hila etortzen den egunean, grabatu bat hesterik ez dagoen arren. Egun batzuetan (V. atala) Mesedetako fraide baten zerbitzuan jardun ondoren, Gurutzadetako bulda predikari baten morroi egiten da Lazaro, eta harekin ikasiko du iruzurraren antzea. Margolari baten zerbitzura egon ondoren, Lazarok (VI. atala), heldua jada, nolabaiteko beregaintasuna lortzen du lau urtez destajuan lan eginez, Toledon, katedraleko apaiz baten ur eramaile ; hark lau pegar, asto bat eta zartailua uzten dizkio zain ditzan.

Orain Lazarok eros ditzake arropa dezenteaeta ezpata bat, eta, hala (VII. atala), aguazil baten zerbitzari jartzen da. Azkenean, aurkitzen du lanbide bakeatsuago eta egonkorrago bat : herriko pregonaria. Bere bezeroetako batek, San Salbadorko artzipresteak -ardoen "pregoia" egiten du Lazarok han-, goraldi sozialaren gailurrera jasoko du Lazaro, bere neskamearekin ezkonduz. Bere ezkontzaz dabiltzan zurrumurruei -artziprestearen maitalea ote den neskameabatere jaramonik ez egiteko deliberamendu sendoan datza L iz u-onen zoriona.

 

Satira eta erasmismoa

Lazaro kontalari naif eta zorrotza baino interesgarriagoak dira sarritan haren nagusiak ; zenbait kritikariren iritziz, itsuaren, apaizaren eta ezkutari pobrearen "trilogiak" XVI. mendeko espainiar gizartea ispilatzen du. Izan ere, luzaroan ahanztua egon ondoren, XIX. mendean obra berraukirtu zenean, XVI. mendeko Espainiako bizimodu sozial eta erlijiosoaren kritika bat ikusi zen liburuan . Harrigarria gertatzen da zenbait pasartetako antiklerikalismoa, Tormesko itsumutila liburu debekatuen indizera eraman zuena (1559). Antiklerikalismo hori dela-eta, hispanista batzuek pentsatu izan dute -eta pentsatzen dute-, egilea ez ote zen Alfonso eta Juan de Valdes humanisten taldeko kide ; Erasmoren jarraitzaile espainolak ziren haiek . Gogoratu beharra dago idazki batzuetan (Colloquia familiarra, 1518) biziki kondenatu zituela Erasmok garai hartako apaizen ohiturak eta eginak. Erasmoren dotrinaren eragina, edo oihartzuna, ez dago ordea prediku edo komentario teorikoetan, aitzitik,inplizitoak dira, eleberriko pertsonaietan eta gertaeretan daude, protagonistaren jarreran, eta batez ere, amaierako onarpen etsian.

Amaieran, kristau moralaren balio absolutuak baztertu behar ditu Lazarok, eta bizi den gizartean benetan axola duenaren erlatibotasunarekin bat egin. Nolanahi dela ere, Tormesko itsumutila erasozko obra da, giro garratzekoa ; jarrera erasotzaile hori argudioa izan da Americo Castro-rentzat, adibidez, egilea, erasmista izan ezik, jatorri juduko "kristau berria" zela pentsatzeko.

Egileak bere kontaeraren bidez bizitzaren beraren irudia islatzen asmatu bazuen ere, eta zenbaitek protagonistaren benetako eredua aurkitu omen duen arren -Toledoko pregoilari bat, Lope de Rueda zeritzana, izen bereko egile komikoa izan daitekeena-, Tormesko itsumutila-ren ikerketa kritikoaren aurrerapena eleberriak baliatzen dituen iturrien aurkikuntzaren parez pare doa. Izan ere, zenbat eta hobeto ezagutzen diren egileak erabiltzen dituen materialak, orduan eta argiago ikusten da nolako trebetasunaz erabili zituen gai horiek bizitza baten eta haren iraupenaren irudipena -denbora historiko batean txertatzen denbora bizitu baten irudipena-, sortzeko (Djerbako bidaldi baten eta Toledoko Gorteen artekoa : 1510-1525 bitartea, edo 1520-1538 bitartea), urtaroak eta geografia inportanteak diren denboraldi batean.

Trebetasun horrek (eta ez dago horrelakorikTill Eulenspiegel-en bizitzan, garai bereko beste heroi amarrutsu bat den arren, Alemaniakoa, hura ere pasarte bakunez osatutako bizitza duena) ezkutariaren pasartean jotzen du gorena. Azpimarratzekoak dira bizitza honi batasuna ematen dioten loturazko guneak : bai kontalariak iraganeko gauzak gogoratzen dituenean, bai etorkizuna asmatzen diotenean, baita egileak irakurleari lotura fin-finak eskaintzen dizkionean ere. Hala, adibidez, Salamancatik irteterakoan, itsuak, inozentearena eginez, mutikoaren burua zubiko harrizko zezenaren kontra jotzen du ; horren erantzun gisa, mutikoak itsuari agur esaten dionean, Escalonako pilare baten kontra bultzatuko du. Lazaroren gurasoen apaltasunarekin bat dator Lazaro ezkonduaren desohorea, batere larritu gabe, amaren aholkuari jarraitzen dionean : "Jende zintzoari lotu beti". Azken finean, ezkontzaren bitartez, haurtzarora itzuliko da protagonista.

Francisco Rico eta Lazaro Carrater kritikariek ikusmolde horren ironia azpimarratu dute: alegia, liburu hasieran aipatzen den kasua, esplikatzeko liburu osoa behar duena, eta bukaera arte berriz aipatuko ez dena, senar tronpatuaren kasua baino ez da.

Lazaro Carraterrek gai hori Erasmoren Moria-rekin lotzen du gainera, non senar engainatuen sineskortasuna goresten baita gizadiaren zorionerako txikikeria funtsezkoetako bat delakoan.