Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Erromantizismoa
Lehen urratsak
Filosofiaren, literaturaren, artearen aldiak
izendatzeko erabiltzen diren izen gehienak
bezala, "erromantizismoak" ere ez
du estaltzen zehazki defini daitekeen, eta
batez ere hitz horrek, bere jatorriz, ezaugarri
dezakeen gizarte, pentsamendu, arte edo
literatura mugimendurik.
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz
bezala, aski nahasia delako hitz hori. Hain
zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe
latineko romanticus ("erromantzezko", "latinezko"-ri
kontrajarririk) datorrena, latinezko
idazkien arau estuak betetzen ez zituzten
erromantze hizkuntzan idatzitako
roman (kontaketa) izenen hedaduratik hartu
zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun
eta arrazoizkotasunaren arau
klasikoak betetzen ez zituzten literatura
moduak izendatzeko : fantasiak, gauza bitxiek,
egiak neurtzen ez zituzten gertaerek
leku handia zuten literatura moduaren izen
gaizto gisa, alegia. "Eleberrietan baizik gertatzen
ez direnak" aipatzeko erabiltzen zen,
hitz batean esateko, "erromantiko" hitza.
Handik mende batera, ordea, arte eta literatura
gustuak aldatu zirelarik, omenezko
bilakatu zen "erromantiko" izatea, ingelesez
hasi, eta Europako hizkuntza nagusi
guztietan gero, fantasiazko gauzen, gauza
irrazional, misteriozko, bitxi, malenkoniazko
edo beldurgarrizkoen zale egin zenean
Europan zabaltzen ari zen sentikortasun berria
. Orduan azaldu ziren antzinako gaztelu
gotikoak, hondoa jotako monasterioak,
paisaje pintoreskoak ("pinturazkoak"), bakartiak,
malkarrak ; eta orduan zabaldu zen,
orobat, erromantikotasunaren eta Erdi Aroaren
ideia baten arteko lotura.
Alemanian aipatu zen lehendabizi erromantizismoa
literatura joera jakin gisa, L.
Tieck-en Romantische Dichtungen (1800)
olerki bildumaren izenburuan. Fr. Schlegelek zehaztu zuen lehendabiziko aldiz
erromantizismoaren espiritua (1798), poesia
erromantikoa definitu zuenean : antzinako
olerkia ez bezala, "beti ere bilakatzen
ari den eta bilakaera horretan datzan olerki
mota unibertsala [da poesia erromantikoa],
bilakaera hori bere izaeraz duena,
sekula erabat osaturik geratu ezin den olerkia"
. Ingalaterran ere urte hartan bertan
definitu zen joera erromantikoa Coleridge
eta Wordsworth-en Balada lirikoak obran :
"Naturaz gaindiko gauzei emozio adierazien
bitartez errealitate kolorea ematera, eta eguneroko
gauzarik apalenetan erroturik dagoen
misterioa azaltzera datorren iraultza
poetikoaren aldarrikapena".
Frantzian 1810ean izan zen ideia berrien
aldeko lehenengo gatazka bortitza, Mme.
Sta~lek Alemaniatik obran Frantziako erromantizismoaren
lehenengo manifestua argitaratu
zuenean. Obra hori debekatu egin
zen, eta inprentan bertan desegiteko agindu
zuen Napoleonek ; 1813an argitaratuko
zen, Londresen. Napoleonen garaiko neoklasizismoa
gainbehera hasia zen unean
Mme. Stadlek Alemaniako literaturak egindako
aurrera jauziaren herri ematen zien
frantsesei ; Frantziako arteak XVII. mendeko
eredu klasikoetan zurrundurik geratzeko
arriskua salatzen zuen, eta olerki berriaren
eta espirituaren sormenaren askatasuna
aldarrikatzen zuen zurruntasun horretatik irteteko
ate gisa.
Lekuan lekuko erromantizismoak
Europako lurralde gehienetan bateratsu
errotu bazen ere, ezin esan daiteke alde guztietan
tradizio bera aurkitu zuenik, oso bestelako
tradizioak baizik, eta ez ziren jarrera
berdinak izan, ezta ere, alde guztietan etaune guztietan higikunde berriari dagokionez
. Hala eta guztiz ere, eta nahiz eta higikunde
honetatik kanpo geratzen diren
autore eta obra bakanak badiren arren, esan
beharra dago Europako literatura produkzio
nagusi osoa sartzen dela, aldez edo moldez,
erromantiko dei daitekeen mugimendu
baten barruan. Herrialde guztietan gertatzen
da, era batera edo hestera, Berpizkundetik
datorren literatura moldearekikoak
ia bat-batetik eteten dituen oldar bat.
Herrialde batzuetan lehenxeago eta
besteetan geroxeago, baina alde guztietan
aski urte gutxiren barruan izan den eten
horrek Europako historian gertatzen den
halako bizkortze bat islatzen du literaturan,
hain zuzen ere 1789tik 1850era bitartean
oso gutxitan bezalako mugimendu eta
aldakuntzak metatzen eta gainkatzen direlako
Europako historian : erlijio eta politika
gaietan autoritatearen mendeko izatetik,
askatasunaren erre ibindikaziora eta askatasuna
baliatzera aldatzen da, erregeren
subiranotasunaren dogma alde batera utzi
eta nazioaren mitoa errotzen da ; hierarkia
aldaezina izatetik, hierarkia irekia izatera
aldatzen da.Mugimendu horiek ez dira literaturan
islatzen Europa osoan aldi berean. 1820an
Frantzian Lamartineren Meditations (Gogoetak)
argitaratzen direnerako, bukatuak dira
Ingalaterrako eta Alemaniako mugimendu
erromantikoak.
Alemaniako Sturm und Drang mugimenduak
erromantizismoaren mamia zuen
dagoeneko : arrazionalismo klasikoaren eta
Frantziaren eraginaren kontrako sentimenduzko
erreakzioa eta nazioaren jeinuaren
goraipamena. Ingalaterran ere antzeko egoera
zegoen : irudimenaren, antzinako garaien
goraipamena, Erdi Aroaren zaletasuna,
arrazoiaren eta olerkiaren kontrakotasuna
aldarrikatzen dira literaturaren ezaugarri
bezala.
Erromantizismo nazionalak
Frantziaren kontrako jarrera eta Alemaniaren
eta Ingalaterraren erakarmena dira
Europako lurralde gehienetan erromantizismoarensorreraren baldintzak. Ez ordea, aldi
bateko eraginaren lekua beste batek hartzen
duelako, erromantizismo herri horiek zeinek
bere inspirazioa bere nazio espirituan
bilatzeko gonbita direlako baizik. Naziotasunaren
ideiarekin batera azaltzen da, hain
zuzen ere, erromantizismoa Europa guztian.
Askatasun politikoaren ideia Frantziatik
(Frantziako Iraultzatik) badator ere, estetikari
dagokionez Frantziaren eraginaren
kontrako bilakatzen da ideia hori herori,
hain zuzen ere neoklasizismo aski zurruna
baita Frantziako Iraultzaren estetika joera,
batetik, eta Napoleonen gerren ondorioz
Europako indar politiko nagusia bihurtzen
baita Frantzia garai horretan.
Horrexegatik, bai politikan bai estetikan,
Frantziaren kontrako dira Europako erromantikoak,
erromantikoak berea duen askatasunaren
ideia Frantziatik datorrela jakitun
izanagatik ere. Frantziako Iraultzak berebiziko
zirrara eragin zuen Worsdworth, Coleridge,
Shelley eta beste askorengan, baina
baita hark estetikari zegokionez zituen kontraesanek
ere.
Iparraldeko herrialdeetan naziotasunaren
inguruko edukiak izan zituen gehienetan erromantizismoak : nazio espirituaren
aintza eta berriro antzinako jatorrietara -jatorri
ahaztuetara, askotan- itzultzea : hegoaldeko
herrialdeetan, herriz, indar handiko
tradizioak alde bat uztea esan nahi zuen
horrek, ongi errotuta zeuden tradizio ospetsuak
alde batera utzi eta oso joera berriak,
oraindik etorkizun iluna zuten tradizioak
hobetsi. Hori guztia ez zen, jakina, erresistentziarik
gabe gertatu.
Baina espiritu berriak bere lekua eskatzen
zuen alde guztietan, eta antzeko edukiak
izan zituen, orobat, batzuetan eta
besteetan. Literaturari dagokionez, Berpizkundeaz
gero inspirazio iturri behinena
greko-erromatar tradizioa, tradizio horretako
mitologia edo tradizio horretako gertaera
historikoak zituen jarrera arbuiatzea ekarri
zuen jarrera herriak ; literatura generoen
arteko bereizkuntza zurruna egiten zuen
estetika klasikoa arbuiatzen zen, alde batera
uzten ziren denbora, espazio eta ekimen
banako klasiko edo aristotelikoak : erabat
gaitzesten zen alde guztietan bizitzarekin eta
historiarekin zuzeneko zerikusia ez zuen eta
bere baitan esanahi moral betea ez zuen
akademizismo oro.
Era horretan azaleko beharkizun formalak
deuseztu eta ezabaturik, gizonaren irudikapen
bizi-betea bilatu zuen olerkiak,
harengan den azpikeria eta goitasun oro bere
baitan jasoz. Eta espiritu modemoaren hurbileneko
iturrietara itzuli nahian, Erdi Aroan
eta garai horretako epikan eta elezaharretan
aurkitu zuen bere inspirazio iturri oparoena
. Gizonaren izatea ezagutzeko eremu
berrien bilaketa horretan herrialde urrunak
topatu zituen orobat, Sortalde urrunera bihurtu
zituen begiak : han, izan ere, bertatik
bertarako misteriozko harremanak izan baitzituen,
itxuraz, gizonak izadiarekin. Eta Sartaldeko
lurralde herrietan aurkitutako gizon
primitiboarengana ere bihurtu zen, oraindik
ere jatorrizko mundutik urrundu gabe
bizi zen gizon haren begietan, Europako
zibilizazioan gizonaren eta izadiaren artean,
gizonaren eta jainkoaren artean etenda zegoen
komunioa, ezagutza itsutzen zuen
errezel lausoa, gainditzeko esperantzatan.
Erromantizismoaren gaiak
Egozentrismoa
Arima du gizonak bere barneko etsaia,
guztiz ezinezko dena lortzeko nahi eta grina
sendaezina baita berez, eta horrexegatik
ez baitio bizitzaren gozamenik hartzen
uzten pertsonari, eta halaxe bizitza sufrikario
eta mingarri bihurtzen baitio. Erromantikoaren
arima ez baita bere baitatik, pertsonaren baitatik kanpora sortua, nor horrek
bere sentimenduen kontzientzia hartzen
duenean sortua baizik. Nor banakoa banako
eta unibertsal bihurtzen du aldi berean ;
unibertsoa ezin ezagutu daiteke norberaren
ezagueratik abiatuta ez bada, makrokosmosaren
irudia baita, izan ere, gizona.
Egozentrismo horrek Fichterena gogoratzen
du neurri handi batean : Nia da egiaz
existitzen den errealitate bakarra, "ez baita
oharpena duzuna beste objekturik. Zeu zara
zure objektu bakarra Horregatik hain zuzen,
Nia baizik ez da erreala, Nia da Absolutua,
eta olerkiak, hain zuzen, esperientzia
hori sentiarazteko, komunikatzeko balio
dezake, arimaren irudikapena eta barne
mundu osoaren irudikapen konplitua denez
. Olerkaria arima eta unibertsoa, bi-biak
da batean.
Egozentrismo erromantiko honek Kanten
filosofian eta idealismo transzendentalean
ditu erroak. Kantek gizonaren baitara
aldatu zuen filosofiaren muina, eta sentimenduari
leku handia eman zion ezaguera
bide gisa. Shellingen filosofiak izate osoa
gizonera mugatzen eta ate guztiak ixten zizkion
filosofiari ; kanporako ateak zabaldu
zizkion ezagutza oro norbere ispilu izatera
urritzen zuen filosofiari. Bada mundu bat,
kanpoan, barne munduaren (Niaren) aurkakoa
. Senak egiten du Bataren (Niaren)
eta Guztiaren (Izadiaren) arteko sintesia.
Nia, Bata, kanpoko mundu horri hurbiltzen
zaio, solas egitera, harekin izakide izatera,
harekin bakezkoak egitera. Shellingen sisteman
halako panteismo gisako batean ageri
da gizonak infiniturantz duen proiekzioa.
Subjektuak gauzaz haranztik dagoen zerbaitetan
sinesten du, eta askatasunezko esentziaren
senaz atxiki dezake gauzez gainetiko
zera hori.
Askatasuna
Guztizko askatasuna da erromantikoaren
ideala, etika erromantikoaren oinarrizko
printzipioa : forruaren askatasuna
artearen eremuan, pertsonak askatasuna
behar baitu bere burua eta kanpoko mundua
aztertzeko, Bataren eta Guztiaren artean
komunikazioa lortzeko, era horretara
infiniturantz hurbilduz joateko.
Erromantikoak izaki libre gisa ikusten
du bere izatea, izan nahi bat bezala, egiaren
bilaketa bat bezala. Ezin du ezein autoritateren
mende egoterik onartu. Erromantiko
askok izan zuten beren baitan Argien
Mendeak arrazoiaren izenean erlijiozko
dogma guztiak zalantzan jarri izanak eragin
zuen kontzientzia krisi mingarria.
Askatasuna, infinitua bezalaxe, nahi bat
gehiago da, izan, izatez den gauza bat baino
. Askatasunaren bitartez uste du erromantikoak
gaindituko dituela Niaren mugak, eta
adostuko dituela subjektua eta objektua.
Maitasuna eta heriotza
Erromantikoak batera jartzen ditu maitasuna
eta heriotza, Goetheren Werther-en
gertatzen den bezala. Maitasuna ezagutzarako
bide den aldetik, sentimendu garbi,
bizitzan sineste, artearen eta edertasunaren
gailur den aldetik, erromantikoaren helburua
bihurtzen da. Maitasunak, ordea, infinitu
gogoa biziagotzen du. Bataren eta
Guztiaren bat-egitearen eredua da maitasuna,
horixe da hain zuzen bere helburu
nagusia. Baina ez du lortuko maitasunaren
harmonia.
Erromantikoak maitasun delako maite
du maitasuna, eta maitasun horrek heriotzera
darama, heriotza desiratzera behartzen
du, bizitzaren hasiera bat, heriotza bizitza
bihurtzeko aukera erakutsiz hartan : maitasunezko
heriotza bizitza da, eta maitasunik
gabeko bizitza, berriz, heriotza.
Maitasun erromantikoan bada norbere
deuseztatzearen, trajediaren, onarpen bat ;
izan ere Bataren eta Guztiaren harmonian
berriro jaiotzeko esperantza bat jartzen baita
maitasunean. Maitasunean mamitzen da
erromantizismoaren errebeldia guztia : "Pasio
guztiak trajedian amaitzen dira, mugatu
den guztia hil egiten da azkenean, poesia
orok badu zerbait trajikoa" dio Novalisek.
Muga guztietatik askatzeko bidea topatzen
du heriotzan erromantikoaren arimak.
Erromantikoen erlijioa
Erromantizismoak ez du jarrera bat
bakarra erlijioari buruz, jarrera asko eta era
askotakoak baizik. Baina esan daiteke, hala
ere, sinestearen oinarria ez dutela inolako
arau finkotan, inolako moral jakinetan jartzen
erromantikoek, Jainkoarekin bat-egite
mistiko batera eraman behar duen barne
sentipen edo jainkozko denaren esentziazko
intuizio batean baizik.
Barne sentipen hori da, hain zuzen,
erromantikoen erlijioak, Alemanian batez
ere, dakarren herritasuna, gauza guztiz berria
. Pertsona banakoaren eta unibertsoaren
arteko komunikazioak goi mailako bizitza
bat adierazten du, eta horixe da bizitza
morala izateko lehenengo baldintza. Osotasun
baten parte izatearen kontzientziak,
bakoitzaren banakotasunetik bertatik haren
pape izatearen kontzientziak, erantzukizuna
dakar.
Erromantikoentzat munduaz eta gizonaz
kanpo ez da jainkorik, eta gizonaren eta izadiaren
arteko, gizonaren eta jainkoaren,
Bataren eta Guztiaren arteko zuzeneko harremanak
eragiten duen suhar eta maitasunaren
berotasunean behar dugu jokatu geure
bizitzan ("Jainkoz beterik", dio Shlegelek).
Nazionalismo erromantikoa eta literatura
Nazioaren espirituaren (Volkgeist) erreibindikazioak,
espiritu hori herriaren sorkarietan
eta olerkari handiengan mamitzen
zela aldarrikatzeak eta Frantziako klasizismoaren
kontrakotasunak, nazio literatura
modernoak bultzatu zituen.
Erromantizismoak askatasuna esan nahi
du literaturan, forma aukeratzeko eta edukia
aukeratzeko askatasuna. Literaturaren
eraberritze guztizko bat esan nahi du
horrek, arau klasikoak desegitea baitakar,
eta neoklasizisten aiherkundea, horrenbestez
. Frantzian, hala ere, oso gogorra izan
zen klasikoen eta erromantikoen arteko
gatazka.
Olerkian ere forma berriak azaldu eta
entseatu baziren ere (hala Alemaniak Lied
edo balada, edo poema dramatikoa) antzertian
izan ziren aldakuntzarik handienak,
neoklasizismoaren arauekin alderatuz batez
ere. Antzerti berriak ordu arte Shakespeareren
obretan baizik iritsi ez zen askatasun
bat eskatzen du. Eraberritze horren
sustraia nazio espirituaren eta nazionalismoaren
gorakada da Europako herrialde
gehienetan ; hain zuzen ere, eragin arrotzak
deuseztu eta Frantziako neoklasizismoaren
eragina deseginik literatura nazional berri
bat sortu nahiak eragiten baitu joera berri
hori. Horregatik dute, zinez, horren leku
handia historiako gaiek eta gertaera nazionalek
drama berri horietan, nortasunaren
adierazgarri diren heinean.
Klasizisten iritzian dramak behar zituen
batasunen ordez (leku, denbora eta ekimen
batasuna), gai bakoitzak bere arau bereziak
behar dituela uste dute erromantikoek. Formak
organikoa behar du izan, eta ez mekanikoa.
Nahiago dituzte gai historikoak,
menderatuen eskubideak aldarrikatzen dituztenak
batez ere, gai klasikoen ordez.
Shakespeare, Lope de Vega, Calderon, Schiller
izango dira handik aurrera eredu baliozkoenak
.
Nobela berriak sentipenak eta pasioak
deskribatuko ditu aurrerantzean, eta nobela
historikoa asmatuko da, Walter Scotten
eskutik, hura izango baita sortzailea eta
maisua. Haren protagonista idazlearen beraren
itzala izango da maiz, idazleak bere
baitan murgildurik deskribatuko baititu sentipenak,
eta sortuko du mundu miresgarria,
exotikoa. menturazkoa. Goetheren
Werther izan zen horretan erromantikoen
eredua, egunkari baten gisan pertsonaiaren
barrenean murgildurik haren sentipenak
azaldu eta unibertsal bihurtzen baititu.
Erromantizismoaren herentzia
Joera erromantikoak bizirik daude oraindik
ere literaturan, musikan, pinturan, etab.
Hitza bera ere asko erabiltzen da, zentzuz
aldatuta eta arrunt bilakatuta bada ere.
Modernotasunaren etorrera erromantizismoaren
erroan txertatuta dago, neoklasizismoak
esan nahi zuen dekadentziaren
aurkako biziberritze bat zen heinean. Baina
modernotasunaren aurre iragarpen soila
gabe, modernotasunaren erroa bera ere
bada erromantizismoa, modernotasuna gaur
egun hartzen den zentzuan, zeren erromantizismoak
zilegiztatu baitzuen forma
artistikoaren askatasuna, gizakiari nortasuna
aitortu zion mundu zabalago baten barruan.
Gaur egungo arte guztietan sumatzen
dira erromantizismoak ekarri zuen iraultzaren
arrastoak. Erromantizismoa den gertaera
konplexu horren guztiaren bateragunea
horixe da, hain zuzen: itzulikatu egiten duela
gizakia errealitatera hurbiltzeko zentzua.
Gizakiak eratzen du, handik aurrera, mundua,
barneko munduak baldintzatzen du
kanpokoa, eta ezerk ezin du mugatu Nia.
Subjektibotasunaren lehentasuna
Subjektibotasunari ematen zaion lehentasuna
da, ziur aski, mugimendu erromantikoaren
ezaugarri nagusi eta bereziena
. Nia da, subjektua, antolamendu ororen
zentroa, erdigunea. Hain zuzen ere erromantizismoak
burgesiaren kulturari egin
zion ekarpen nagusia subjektibotasuna Ni
indibidual gisa irudikatzea izan zen ; hala,
desiraren eta pertzeptzioaren gune den
Niaren eta Ni hori inguratzen duen munduaren
eta gizartearen arteko tirabira gisa
agertzen da erromantikoarentzat gizonaren
existentzia. Niaren ikuspegitik begiratu behar
da mundua ; horrexegatik da horren barnera
begira zalea erromantizismoa : literatura
edo arte erromantikoaren gaia ez da,
beraz, mundua bera, hari begira dagoen
Niaren ezkutuko psikologia baizik. Mundu
psikologiko hori geroz eta sakonagoa, geroz
eta ilunagoa bilakatzen da. Psikologia
horretan isla daitekeen neurrian da mundua
literaturaren gaia.
Gero eta sakonagoa egiten da idazlearen
espazio psikikoa. Jarrera indibidualista
horren ondorioa, literaturari dagokionez,
unibertsoa subjektu bakar baten baitan isla
daitekeela pentsatzea da. Eta artea, asmamena,
asmatzeko ahalmena denez gero,
existentzia bera bere adimenean sartzeko,
eta bere desiraren irudien arabera berridazteko,
gizonak duen ahalmenaren paradigma da. Poeta erromantikoak errealitatea
definitu, sortu eta aldatzen du bere testuetan,
eta Ni sortzailea biziarazten du. Testu
erromantikoak adierazten duen Nia, beraz,
subjektu egilea da, bere burua eraikitzeko
prozesuan dagoena. Ni independentea eta
ordenatzailea bilatzen du artearen bidez, eta
bilaketa horrexek sortzen ditu erromantikoen
zintzotasun sentipena eta ironia : zintzotasun
erromantiko biziak artea esperientziaren
baliokide izan daitekeela dio, eta
ironia erromantikoak herriz artearen eta
esperientziaren artean dagoen hutsunearekin
jokatzen du. Hortaz, testu erromantikoak,
idazle-pertsona benetakoa eta
subjektu kontalaria, edo testuak sorturiko
ekintzaren subjektua, nahastera bultzatzen
du irakurlea : Ni lirikoa edo protagonista
egilearekin identifikatzen da, hau da, artea
bizitzarekin identifikatzen da. Baina era
berean irakur daiteke obra erromantikoa
desira kolektiboaren irudi gisa, subjektibotasun
orokor baten irudi gisa, ez bakarrik
gizabanako batek egindako bere buruaren
adierazpentzat hartuta. Obraren nolabaiteko
irekitasun hori galdu egingo da XIX.. ende bukaerako erromantizismoaren jarraitzaileengan,
haientzat Ni intimoa apartatu
egin baitzen ez bakarrik bere kanpoko
jardueraz, baita bere burua gainditzeko
desira oroz ere.Errealitatera hurbiltzeko modua irauli
izanak eman zion erromantizismoari batasunaren
giltzarria. Gizabanakoak taxutzen
du mundua, barnekoak kanpokoa baldintzatzen
du, ez da onartzen Nia muga dezakeen
ezer. Barne askatasuna, erabateko
askatasuna, hori da xede nagusia. Askatasun
horrek gidatu du gaurko munduaren
askapen prozesua, gaur egun arte : gizabanakoaren
askapena gizartearen aurrean,
emakumearena gizonaren aurrean, eskualdearena
nazioaren aurrean, koloniarena
metropoliaren aurrean, langilearena burgesiaren
aurrean. Askapena da hitza, baita
arnmtkeriak eta are likiskeriak ere onartzen
dituena : erlijio askatasuna, gurtza desberdinak
onartzen dituena : hezkuntza askatasuna,
nortasunaren garapena bultzatzen
duena. Baina askatasun horrek guztiak
prezio bat izaten du, bakardade eta hustasunezko
sentipen sakona. Ordena, segurtasuna,
obedientzia hausteak, horrek urradura
mingarri bat dakar, bere buruaren
aurrez aurre aurkitzen baita bat-batean gizakia,
beste inor gabe. Hortxe dituzte sustraiak,
dudarik gabe, erromantikoek hain
modu bikainez adierazi zituzten eta haien
ondoren Mendebaldeko kultura modernoak
adierazten jarraitzen duen pesimismoak,
estutasunak, malenkoniak, erromantikoek
ezin ezaba zezaketen "mal du siecle" hark.