Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Humanismoa
Humanismo izeneko kultura mugimendua
XIV. mendearen erdialdera sortu zen
Italian, eta XV. eta XVI. mendeetan zehar
Europako gainerako herrietara hedatu zen.
Erdi Aroaren kultur ereduaren aurrean kultura
berri bat sortzea zuen helburu, eta horretarako
gizakia, pertsona gisa eta herritar
gisa, oso eta betegintzarrez hezteko oinarria
paideia klasikoa hartu zuen aintzat.
Hezkuntza eredu horrek heldulekua Greziako
eta Erromako hizkuntzan eta literaturan
zuen, eta haietan oinarri hartutako erreferentzia
intelektualak eta balio moralak
erabili zituen bere helburuetarako : eredu
klasikoan hezitako gizakia eta bizimodua.
Humanismoa ez da filosofia jakin baten
adierazle. Pico della Mirandolaren idazlan
baten izenburuak -De dignitate hominis,
1486- eta bere diskurtsutik ateratako
esaldi batek erakusten du ongien humanismoaren
xedea : Irakurri dut arabiarren liburuetan,
ez dela munduan ezer miragarriagorik
gizakia baino ,. Hori da gizakiaren
betegintzarrerako eredua. Gizaki eredu hori
ez da intuizio bakar baten emaitza, ordea.
Picok arabiarren literatura aipatzen du, baina
Greziako eta Erromako literaturari lotuago
egon zen, berez, humanismoa.
Gaur egun, mugimendu hori "Berpizkunde
garaiko Humanismoa" edo soil-soilik
"Humanismoa" izenez ezaguna bada ere,
sorreran beste izen batzuk ere hartu zituen :
Studia Humanitatis (Salutatik XIV. mendean
Zizeronengandik eta Geliorengandik
jasotakoa), Humaniores Litteru eta Humanitas
ere bai, Greziako eta Erromako jakintza
irakasteko erabiltzen ziren diziplina multzoari
deitzeko izenak ziren : Gramatika, Erretorika,
Poesia, Historia eta Filosofia morala.
Humanitas hitzetik eratorriak dira italianoko
Umanita, frantseseko Humanites,
edo gaztelaniako Humanidades. Humanistak
ziren, berriz, Humanitas horietan maisu
zirenak, nahiz eta XV. mendeko humanista
italiarrei hitz hori ez oso atsegin izan,
izan ere, behe mailakotzat zeukaten. Haietako
gehienak (C. Salutati, Poggio, L. Bruni,
G. Mannetti, L.B. Alberti, etab.) burgesiarengoi mailakoak ziren, eta elite bat osatzen
zuten. Elite horrek helburu handitzat
zeukan kultura klasikoan oinarritutako humanismoa
; eta horren barruan sartzen zen
dotore hitz egitearen eta idaztearen artea
(zuzentasuna eta dotoretasuna ezinbestekoak
ziren estiloan, arau klasikoaren arabera),
eta adeitasun eta tratabide finarena.
Kualitate horien jabe izateak eskaintzen zion
eliteko kideari halako omena, XVI. mende
hasieran galduz joan zena, jakituria klasikoa
zabaldu eta arrunt bilakatu zen neurrian.
Humanismoa da lehen saio koherentea
munduaren antolaketa bat eratzeko, gizakia
oinarritzat hartuta ; horregatik hartzen da
humanismoa pentsamendu modernoaren
jatorritzat. Hiru puntutan laburbil daiteke
humanisten ekarpena :
I. Jakitatearen xede nagusia gizakia eta
giza bizitzaren zentzua ikertzea da.
2. Inongo filosoforena ez da egia osoa.
3. Uztarketa modu bat bada filosofia
klasiko jentilaren eta kristautasunaren artean,
izan ere, autore klasikoek gizakiari, bizitzari
eta bertuteari buruz irakasten dutena
kristautasunaren baitan txerta baitaiteke.
Bada Berpizkundeko Humanismoaren
sorreran figura gailen bat : Petrarca (1304-
1374). Petrarcari gaur egungo omena haren
lirika isuritik datorkio, haren Canzoniere
famatutik (berez, Rerum vulgarium fragmenta),
non gorteko tradizioan eta iradokizun
klasikoan oinarrituta, europar belaunaldi
askori maitasun eredua erakutsi dion,
Laurarenganako maitasun grinaren bidez.
Petrarcak Erromako kulturarako isuri nabarmena
izan zuen bere obran. Bi eratara zabaldu
zion bidea Petrarcak humanismoari.
Alde batetik, testu eta autore klasiko latinoak
berreskuratuz eta berrituz. Ordu arte
ezezagunak ziren kodizeak kopiarazi, Tito
Livioren Ab urbe condita zaharberritu, eta
Virgilioren Eneida oharrez bete eta ikertu
zuen. Literatura klasikoan gaur egun nagusitzat
jotzen ditugun autore asko, Tito Livio
eta Vitruvio, Zizeron eta Ponponio Mela,
besteak beste, Petrarcari esker ezagutzen
ditugu. Gainera, latinaren espirituan murgildu, eta Zizeronen erritmoan eta estiloan
bere luma beratuta, estilo klasiko beteginaz
ondutako idazlanak egin zituen : De viris
illustribus ; De rerum memorandum, De
vita solitaria, De remediis utriusque fortune, ;
Africa, etab. Eta bestetik, aurreko kulturaren
kontrako jarduna aurrera eramanez.
Erroma klasikoaren hainbat arlotako jakituria
baztertu baitzuen, bai letra eta arteetan,
bai izadi zientzietan, bai zuzenbidean
etab. Aurreko kulturaren hezkuntza sistemarik
adierazgarriena eskolastika baitzen,
haren kontra jardun zuen eginahalean.
Petrarcaren ustez, eskolastika bizitzatik eta
zientziatik at zegoen eta haien qucastiones
disputatu delakoetan aingura botata bizi
ziren. Gainera, haien latin arrunta gaitzetsi
egiten zuen. Petrarcak Erromako ondarea
zaharberritu nahi zuen, latinezko testu klasikoen
ikerketa saio baten bidez. Italiaren ahalmen
sortzailea ere jaso nahi du, bestalde,
hargatik ondu zuen Africa poema luzea, Italiaren
iragan loriaz betea kantagai duena.
Petrarcaren xede klasikozalea garbiago ikusten
da bere familiako epistoletan eta De remediis
idazlanean, eguneroko errealitateez
arduratzen baita. Harentzat, eskolastikoentzat
ez bezala, Studia humanitatis horiek ekintzetan
agertu behar dute, eta bizitzan izan
behar dute heren oihartzuna.
Eskolastikaren gaitzespen orokorrean
kide izan zuen Lorenzo Valla (1407-1457),
Petrarcaren humanismoaren bidea urratzen
saiatu zena. Vallarentzat eskolastika zientziaren
aurrerabiderako oztopo zen eta eguneroko
bizitzaren errealitatetik urrunegizegoen. Eskolastikarentzat quidditates kontzeptua
zegoen "esentziak", eta humanismoak
gauzen -res- ikerketara itzuli beharra
zegoen, gizakiaren sorkuntzak ziren neurrian
; hala nola, hizkuntza, gizartea, etab.
Humanistek Erdi Aroko latina gaitzesten
dute, latin klasikoa berreskuratu nahi
dute, baina ez edozein latin, ezpada Zizeronena,
Quintilianorena eta gainerako klasiko
handiena. Letrak, arteak, medikuntza,
zuzenbidea aberastu behar zuen latinak, eta
horrela aberastuta beste zibilizazio bat sortuko
zen, Urrezko Aro bat. Hala dio Vallak
Elegantice (1440) izeneko idazlanaren hitzaurrean
: "Erromako hizkuntzak egin zituen
ekarpenik handienak gizadiaren ongizateari
: latinak hezi zituen herriak arte
liberaletan, legerik egokienak eman zizkien,
jakituria modu guztiei ireki zien atea, basakeriatik
askatu zituen. Latina ez zen armen
indarrez ezarri, ezpada ongiaren bidez,
amodioaren indarrez, adiskidetasunez,
bakean. Izan ere, latinaren baitan daude
zientzia guztiak, gizaki askeak asmatu dituen
arteak ; beraz, latina loratzen bada, berarekin
loratuko dira zientzia eta arte modu
guztiak, eta alderantziz, latina ustelduz
doanean, usteldu egiten da jakituria hera
ere". Hori hala delarik konponbidea asmatzea
erraza da : latina landuz, landu egiten
dira eta beren aurren herrietako betegintzarrera
ekartzen heste gainerako diziplina
guztiak. Elokuentzia (eloquentia) beharbeharrezkoa
zaio zuzenbidea, medikuntza
edo filosofia ikasten duenari bezala, teologia
edo Idazlan Santuak ikasten dituenari.Adibidez, Elizaren Gurasoek elokuentziaren
urreaz jantzi bazituzten Jainkoaren hitzaren
harribitxiak, elokuentzia hori ulertu behar
da, jainkoaren hitza ulertuko bada.
Petrarcarentzat bezala, Vallarentzat ere
kristau fedea ez zegoen jakituria klasikoarekin
liskarrean, eta biak orekan atxikitzen
saiatu ziren. Horretan hurrengo humanista
belaunaldiarekin bat zetorren, Erasmo, Vives,
etab. Humanista gehienak bezala, Vallak
ere filologiarako isuri nabarmena
erakutsi zuen, eta testu kritikarako beharra
aldarrikatu zuen testu klasikoekin. Era berean,
teknika herriak Itun Berriko testuak
aztertzeko bide egoki zirela eta horretara
eskaini zituen bere ahaleginak.
Klasikoen zaharberritzean hainbat humanista
gailen ageri dira. Hala nola, G.F. Poggio
Bracciolini, Guarino Veronese, A. Poliziano,
E. Barbaro, etab. Humanista hauentzat
guztiontzat filologia ez da testuen zentzua
aztertzeko bidea soilik, filologiaren bidez
deskubritu zuten aztertzen zituzten testuen
errealitate historikoa aztertzeko bidea (humanistek
deskubritu zuten historiaren zentzua)
. Filologiak, azken batean, analisirako
metodologia bat eskaintzen du, beste alor
batzuk aztertzeko ere baliagarri dena.
Banan-banan hartuta, humanistek ez zuten,
menturaz, klasikoen ulermen hutsetik
haraindi joan nahi, haina egia da haien ekarpenak
garai modernoan izan diren berrikuntzarik
handienen muinean daudela : Amerikaren
aurkikuntza, itsasketaren artea, esate
baterako, politika eta ekonomia irauli zuten
bi kontu aipatzeagatik, ezin dira ulertu
humanistek itzuli eta argitutako testurik
gabe ; historia naturalaren aurrerapena haiek
landutako lexikografiak bideratu zuen ; pintura
konposizioaren kontzeptua, Berpizkundearen
ekarpenik handiena, Quintilianoren
eskema erretorikoan oinarritzen da.
Horren guztiaren adibide da L.B. Alberti
humanista handia (1404-1472). Arkitekturari
buruz idatzi zuen, fisikaz, matematikaz,
zuzenbideaz jakituria handia erakutsi zuen
eta gainera poesia idatzi zuen. Bere idazlanetan
(Depictura; Descriptio urbis Roma , eta
De re csdificatoria) ageri dena ez da etxeen,
jauregien eta elizen deskripzio soila : gizakiak
ingurunean eragiten dituen ekintzen
hausnarketa da, behar izanari erantzun gisa
eta nahi izanaren adierazpen; gizartearen
ispilutzat ikusita, eta eraberritzeko tresna
gisa. Oreka bila dabil, izadiarenganako
mendekotasunaren eta hura bideratzeko
aukeraren artean.
XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren
hasieran Humanismoa, hezkuntzaren bidez,
erabat finkaturik zegoelarik Italian, eta aurrelari
ibili zirenen adorea aienaturik, Europako
beste herrialdeetara zabaldu zen
bere itzala, hainbat ongileen bultzadari esker
(Karlos VIII.a Frantzian, Isabel Erregina
eta Mendoza eta Cisneros kardinalakEspainian, Federiko Saxoniakoa Alemanian,
etab.), eta berehala hartu zuen indarra gortean,
unibertsitateetan, hainbat elizgizonengan
eta burgesiaren zati handi batean. Humanismoaren
aro berri horretan hirei pertsona
gailentzen dira : D. Erasmo, J.L. Vives
eta G. Bude. Eta hiru horietan nagusia, D.
Erasmo ; aldez, bera izan baitzen Petrarcaren
eta Vallaren bideari argien lotu zitzaiona,
eta aldez, garai hartako Europan eragin
handiena izan zuena bera izan zelako. Bat
zetorren Erasmo aurreko humanistek erakutsi
zuten eskolastikaren gutxiespenean,
hiru arrazoi nagusirengatik : eskolastikoek
erabiltzen zituzten gai hutsalengatik, bizitzaren
arazo nagusienganako haien urrutiramenduarengatik
eta haien hizkuntzaren
ulergaiztasunarengatik. Bat zetorren Bibliaren
iturrietara itzultzearekin ; Biblia idatzita
zegoen jatorrizko hizkuntzetan aztertu beharra
zegoen. Erasmusek aintzat hartu zituen
hainbat balio etiko autore klasikoengan
(Zizeron, Sokrates, Seneka, etab.) ; jentil izanagatik
ere, kristau moralaretik ez zeudela
horren urruti deskubritu zuen Erasmok.
Balio handia ematen zien studia humanitatis
delakoei, eta bereziki elokuentziari,
guztizkoa iruditzen baitzitzaion gizakiaren
formaziorako eta gizarte zoriontsu baten
eraketarako. Azken alderdi hori garrantzitsua
zen Erasmoentzat, izan ere, kezkaz
begiratzen zuen Europako kristau komunitatea
bitan ari zela banatzen, erlijio eztabaidak
zirela medio. Saiatu zen, eta, neurri
batean, lortu ere egin zuen erlijio eraberritzearen
beharraz ziharduen bere mezu humanista
(Philosophia Christi) helaraztea
komunitate horretako jakintsuen eta ez hain
jakintsuen mailara.
Espainian, berriz, E.A. de Nebrija izan zen
humanismoaren abiarazlea, 1481ean idatzi
baitzuen Introductiones latina:, Espainiako
Berpizkundearen liburu-gakoa. Latina oinarri
harturik erraztu nahi du, Petrarcak eta
Vallak Italian bezala, artearen bilakabidea,
medikuntzarena, teologiarena eta heste gainerako
humanitatezko jakintzena. Aipatutakoez
gainera, garrantzi handiko humanistak
izan ziren Italiatik kanpo : Juan Valdes
Espainian, Francois Rabelais Frantzian, Thomas
More eta Francis Bacon Ingalaterran.
Denboraren poderioz, humanismoa
antzinatearen gurtze linguistiko eta formal
hutsa bilakatu zen, sormenerako indarrik
gabeko erudizio hutsa. Humanismoaren
gainbeheran garrantzi handikoa izan zen,
halaber, Erreformaren eta Kontraerreformaren
arteko eztabaida. Luterok kristautasunaren
berezitasuna azpimarratzen baitzuen,
filosofia jentilaren kontra eta Kontraerreformaren
teologoek, berriz, ortodoxiarako
joerarekin. Europan piztu ziren gerrek eman
zioten azkena humanismoari eta haren
idealari. Ilustrazioan izan zuten humanisten
ideiek beren loraldia.