Literatura Unibertsala»Literatura
Testu-iruzkina
Literaturazko testu-iruzkinaren eredu
imitagarri zehatz bat ematea oso gauza zaila
gertatzen da. Ez bakarrik analisi joera eta
moten ugaritasun eta desberdintasunarengatik,
baizik eta, orobat, literatura obra
bakoitza banako eta berezia izanik, hein
batean, kasuan kasuko azterbide desberdinak
eskatuz bezala dagoelako, edo, modu
erabatekoagoan esateko, analizatzen denak
baldintzatzen duelako analisi bidea. Kontuan
hartu behar da, bestetik, bere lekuan
seinalatu den bezala, literatura obra baten
ezaugarriak eta balioak askotariko bezain
mugagaitzak direla. Jakina, literatura eta
kritika teoria hakar batera mugatu beharrean
("metodo zientifiko" delakoak eskatuko
lukeenez), gizarte- eta kultura-arloetan
ohikoa denez azterbideen eklektizismo
maila handi samar bat erabiltzen badugu,
biderkatu egiten dira aukerak ("teoria" betebeteak
bainoago, hipotesi eta asmabide
soilak baliatzen dira, gainera, gehienetan).
Ez dugu esango aurretiazko inolako jarrera
teorikorik gabe ekin behar zaionik testuen
azterketari, baina bai kontu apur batez
ibili behar dela, beste muturretik, obraren
azalpen eta kritika jator baterako elementuak
aurkitu beharrean, teoriaren beraren
ilustrazio hutsean gera ez gaitezen, testuaz
beraz ezer interesgarririk zertu gabe. Alegia,
ezinbestean bildu behar duela iruzkinak,
besteak beste (Pernandoren egia
horietako bat esaten ariko ginateke, hainbestetan
ahaztuko ez balitz kontu hau), sailkapen
eta kategorizazioez harago, aztergai
den obra horrexen berezitasun konkretua,
haren "banakotasuna" ere.
Iruzkin arruntaz ari gara hemen beti ere,
ez espezialistenaz, kasu horretan aparatu
kritikoak zorrotzago izan behar baitu, eta
teoria esplizitu bati atxikiagoa (eklektizismoak
ere, halakorik onartzekotan, esplizitua
izan behar du kasu horretan, noiz zein
azterbide zehatzez dihardugun jakiteko).
Gure honetan, aukeratu dugun iruzkingaiaren
"banako berezi izate" hori alde baterautzi gabe, narrazioen azterketarako oinarrizko
diren eta aurreko ataletan orokorki
aipatu diren zenbait elementu hor zehazki
nola gauzatzen diren ikustea dugu helburu.
Bestetik, bestelako kontrasteez gainera, ipuinaren
eta eleberriaren arteko desberdintasun
formal prototipiko batzuk ilustratzeko
bidea ere emango digu azterketak, gai paraleloa
darabilten "mini-ipuin" bat eta "eleberri
hiperdeskribatzaile" baten lehen kapitulua
alderaturik.Hona, hasteko, ipuin labur-labur hori :
Elurretan (II) - iruzkina
Narratzailea "gu" soil bat da, deskribapen
zuzenik gabea : ekintzetatik zeharka
ateratzen dena baino ez dugu jasotzen. Itxura
batean gazte talde bat da, Mendaur mendi
gailurrera igotzera joana. Ohartzekoa da,
hala ere, "gu" horren "artifizialtasuna" ("artifizio",
jakina, "arte"tik dator), ez baita
pentsatzekoa talde-subjektu hori denik,
osorik, istorioa kontatzen ari dena. Bestetik
(eta egileak nabarmen erabili du hori
beste testu batzuetan), literatura konbentzioz
onartzen dugun "gu" hori, aproposa
da, oso -lehen pertsonazko ikuspuntuari
pluraltasuna gaineratzen baitio-, irakurlea
herarekin identifika dadin eta, hartarako
bidea ematen badu gaiak, protagonista ere
baden "gu" hori istorio zehatz horretakoa
baino zabalago ere "sentitu" ahal izan dadin
: gu guztiok (irakurleak barne) izan
gaitezke, aldez edo moldez, ipuineko pasadizo
hori edo antzekoren bat bizi izan
dugunak. Froga negatiboa oso erraza da
halakoetan, eta merezi izaten du -azalpen
luze bihurritan jardutea baino argigarriago
izaten da- ariketatxoa egitea : saiatu narratzailea
aldatzen, eta ikusi horrek nola aldatuko
lukeen efektua.
Gazteokin batera, protagonista kolektibo
horren laguntzaile/antagonista (anbiguotasun
hori da ipuinaren gakoetako bat,
nagusiena ez bada) eta ipuineko beste pertsonaia
bakarra (amaieran jabetzen gara hala
dela), artzaina da. Hiritik edo mendira txango
joan den gazte multzoaren eta haiekin
laionopeko gailurrerako bidean borda batean
elkartu den artzain zahar bakani horrenarteko kontrasteak markatzen du, diogunez,
hasieratik, ipuina, eta, lehen esalditik abiatzen
da bien arteko dialektika eta tirabira,
debeku-aholku bati kontra egiten baitiote
protagonistek : "Ez ateratzeko esan zigun artzainak"
. Horra, bada, bestelako sarrerarik
gahe, narrazioetan aldez edo moldez falta
izaten ez den elementu eragilea, istorioa
mugiarazten duena : gatazka.
Gatazka hori, bestetik, beste elementu
klasiko batean txertaturik dago : bidaia. Bidaia
horretan bertatik aurrera ekin ala eguraldi
seguruagoaren zain bordan itxaron, hori
da auzia. Eta, ipuinik izan dezagun, irazkia
osatuz joan dadin, arriskuaren bidetik ebazten
da noski auzi hori : artzainaren trabari
aurpegi eman diote, eta orain mendiaren
mehatxuaren aurrean gertatzen dira, aurrera
beti bidean. Artzain zaharra atzean geratzen
da, "gazteongatik gaizki esaka".
Horretan utziko ditugu pertsonaiak
oraingoz, lehen paragrafoan uzten diren
puntuan. Izan ere, gertaldien erdian abiatu
garenez, ez dugu eman pertsonaiok dabiltzan
lekuaren deskribapen handirik eman,
ez bada "borda" batean ari zirela, eta, artzainari
sinestera, eguraldi txarra datorrela.
Egia esan, guk hemen egin dugun gauza
bertsua egiten du ipuinak ere : gazteek ordu
erdiko mendi-ibili apartekorik gabe egiten
duten bitartea "aprobetxatu" du, hain zuzen,
lekua eta gazteon norabidea zehazki kokatzeko.
Lehen paragrafoarekiko kontrastea erabatekoa
da : hain da deskribatzailea bigarren
hau, non, ekintzarik ez ezik, aditzik ere ez
den ageri, inolakorik. Hots, istorioaren
mugimendu bat-batean hasiaren ondoren,
hura etenez, argazki finko edo panoramika
geldi bat ematen zaigu, kontraste estilistiko
nabarmen-nabarmenez : irakurleak "fisikoki"
sentitzen du erritmo aldaketa tupustekoa
. Garrantzia handia du prozedura horrek
ipuinean, zeren amaierako esaldian
efektu hera aurkitzen baitugu, aurreko
ekintza-gertakari guztien buruan artzain zurrunduaren
argazki finkoa (hitzez hitz "izoztua",
hori baita ipuinaren azken hitza) gera
dakigun irudimenean. Deskribapen estilo
horrenbesteraino -aditzak ezabatzeraino-
"estilizatu" hori ipuin arruntetan erabiltzen
denetik harago doa apur bat, eta prosa
poetiko, inpresionistaren errepertoriotik
legoke hurbilago, baina oso ongi ezkontzen
da ipuinaren laburtasun eta "ekonomia"rekin
(pasarte narratiboetan ere estilizaziojoera
bera ageri da : "Eta handik...").
Paisaiaren panoramika, egokiro, batbateko
elur-ekaitzak itsutzen du. Hortik
aurrera, elurrak hartzen du protagonismoa
giro(ket)aren aldetik, hastean, irautean, atertzean
eta berriro hastean (galtzearen -musikan
erabiltzen den zentzuan- "motibo"
tematikoa bilduz grafikoki : "Berriro eman
zion elurrari, berriro galdu ginen"). Denborari
dagokionez, berriz, gailurreko baselizatxoa
aterpe harturik pasatzen direnlaupabost egunak esaldi bakarrean laburturik
ematen zaizkigu erdian, eta egonaldi
horren aurretiko eta ondorengo ekintzak
dira, bordatik gorako bidea lehenbizi eta
handik beherakoa gero, zehazkien ematen
zaizkigunak. Gertakarien ugaritasuna
hain testu laburrean bildurik egoteak erritmo
bizi-bizia ematen dio ekintza-kateari,
seinalatu ditugun parentesi erabat deskribatzaile
eta guztiz geldiekin. Bizitasun
horretan bildurik dago Trinitate ermitako
egonaldi luzea ere, esan dugunez esaldi
bakarrean bildurik ematen baitzaigu (elurra
hasi aurreko ordu erdia sintagma bakarrean
biltzen da, eta kontatzeko behar
duten tartea baino ez dute hartzen noski
pasadizo guztiek ere), gainerakoarekiko segida
lasterrean : horra nolako malgutasunez
molda dezakeen bere beharretara -kontakizunaren
"ekonomia" egokia bilatuz- narrazioak
denbora kronologikoa : "denbora
narratiboa" eraiki egiten da ; istorioaren
konposaketak gertakari bakoitzari testuan
ematen dion "leku" eta presentziak markatzen
du "denbora" hori.
Ipuinaren egituran garrantziarik handieneko
kontua da artzainaren agerpenetan
pertsonaia hori nola aipatzen/deskribatzen
den kasu bakoitzean. Izan ere,
horrexek egiten du posible hasieraren eta
amaieraren arteko guztian dagoen misterio
edo zalantza ("irazkia" intrigazkoa da, bere
laburrean). Hona nola doazen agertuz
aipamenok ipuinean zehar : "artzaina",
"artzain zaharra", "gizairudi bat (...) bere
elurrezko besoaz", "elurrezko txorimaloa",
"elurrezko irudia", "gure bidezain zuria",
"elurrezko jantziaren azpian, artzain zaharraren
gorputz izoztua".
Aipamen segida horretan, nabarmenenik,
elurrezko bilakatzearen urratsak aurkitzen ditugu,
progresioan, aurrena besoa bakarrik
izatetik elurrezko irudi betea izateraino,
batetik, eta artzain-gizairudi-txorimalo-(elurrezko)
irudi-artzain (izoztu) katea biribila,
bestetik. Horretan guztian, hestetik, fantasiaren
mugetan gaude, barrutik, elurraren
mundu magikoa lagun : elementu bakoitza
sinesgarri, egiantzekoa bada ere, osotasuna
-artzain elurtuaren ibiliak- nekez har daitezke
errealitate fisikotzat. Horrekin batera,
seinalatu dugunez, artzainaren metamorfosiaren
progresio horretan, hasieratik ezkutatu
behar zaigu noski artzaina dela, misterioa
gauzatuko bada. Jokabidearen aldetik,
berriz, elurrezko irudiak artzainak jokatu
duen paperaren kontrakoa jokatzen duela
esan liteke, alde batetik, mendira ez joateko
esan baitie hark, eta "bidezain zuri"-ak,
aldiz, beren mendialdia egiten laguntzen
baitie (elur artean gailurrera -eta ez zuzenean
beherantz- jotzea barne) ; beste alde
batetik, ordea, amaierakoan bat eta bera
direla adierazten zaigunean, osagarrizkotzat
jo behar ditugu jokabide biok : abia ez daitezen
ahalegindu, eta, abiatuz gero, hala erelagundu. Irakurleak egin behar duen interpretazio
bide hori, berdin egin beharko
du "gu" protagonistak ere ; bada, haatik, alde
nabarmen, erabakigarria : irakurleak berriro
irakur dezake ipuina, baina gazteok ezin
dute berriro bizi pasadizo bera (atzera begirako
damua baino ez lukete, beren jokabidea
okertzat joz gero ere). Egin dutena,
itzulbiderik gabea da.
Eta zer egin dute, bada? Hortxe dago
ipuinaren gako eta mamia. Ipuin tradizionalago
batean, apika, edo beste literatura
joera batetik, ikaskizun garbi bat esperoko
genuke, esplizitua nahiz inplizitua. Kasu
honetan, ordea, XX. mendearen amaierako
literaturak gogokoago duen bidean gabiltza
: anbiguitatea da nagusi ("mezu" jakin
bat bilatzeko orduan) eta ipuina irekia da
(interpretazio bat baino gehiagotara). Irakurleak
egin behar du, alegia, lana ; aktiboki
galde egin behar dio istorioari ea
beretzat zer esan nahi duen. Kasu honetan,
guk erabaki behar dugula (zalantza eta
guzti) ipuineko "gu" horren jokabideari zer
deritzogun. Askotan, muturrenean, buruak
halakorik erabaki gabe ere, ipuinak eragindako
emozioek zuzenago hitz egin
digute lehendik. Horretarako, hain zuzen,
oso baliagarria da anbiguitatea, zeren, adimen
hutsaren erantzun zehatz bakarra eragotzirik,
barne-zirrarak traba gutxiagoko
bidea aurki baitezake. Hala ere, erantzun
emozional hori ere, neurri batean, intelektualki
komunikagarria da ; hots, irakurle
bakoitzaren esperientziak nolabaiteko adostasun
intersubjektibo bat osa dezaketela.
Nolanahi dela ere, irakurketarik "bereziena"
ere debekatzerik ez badago ere, ipuinaren
testuak berak funtsatu behar du, noski,
beste irakurleekiko sentikidetasuna lortu
nahi duen iruzkin oro. Ikus dezagun, bada,
eta saia gaitezen bereizten, (berr)irakurketa
arretatsu batez, lehen inpresiotik harago, zer
dioen eta zer ez dioen (irakurle orok, inertziaz
beretik jartzeko joera baitu) testuak,
interpretazio posible jatorrak mugatze aldera
. Errepika dezagun, bada, paragrafo honen
hasierako galdera, eta aurrera.
Artzainaren jokabidea erraza da azaltzen,
eta aipatua dugu jadanik laburki : datorren
eguraldiarekin ez abiatzeko esan, eta,
kasurik egin ez diotenez, ekaitz galgarritik
onik irteten laguntzen die, elurrezko mozorro
gero eta zuriagoaren pean bidea seinalatuz
. Gailurrera igotzen laguntzearena,
ordurako aterperik hurbilen eta onena hango
baselizatxoa delako dela pentsa daiteke,
apika. Gazteek ez dakite, beharbada -irakurle
erneren batek bezala- susmoren bat
izan badezakete ere, artzaina denik beren
bidezain zuriaren elur-estalkiaren azpian dagoena
. Amaieran haren gorputz izoztuarekin
geratzen direnean/garenean, bestetik,
ez dakigu orduantxe, elurrezko irudia desegitean
gertatu den izozte hori : horrek hil
ote duen, magiarekin batera, artzaina bera.Hala bada, gazteen erantzukizuna larriagoa
da noski, heriotza horren errua haien jokabideak
bailuke : jakinmin soilez izan zein
artzainaren laguntza kargu-hartzetzat hartzen
dutelako, berek desegin dute kolpeostikoka
hura.
Jakinmin arin-txoroarena baino gutxiagoko
zerbaiten hipotesia ere egin liteke,
nahi bada : haur batzuek elurrezko
panpina bat desegiten duten moduan desegin
dutela, jolas hutsez. Egia da itxura hori
hartzen duela elurrezko irudiak bere agerpen
estatikootan, ez baitugu ikusten mugitzen,
baina bidea seinalatzen hainbeste
aldiz agertu izanak jakinmina bederen sortu
behar du gazteengan. Bestetik, ez da
jarrera neutroa, batere, "lepotik heldu eta
kolpe-ostikoka desegin genuen" horrek
adierazten duena.
Alegia, jakinmin haserre edo bat litzatekeela
nabari dena, mendekutik ere oso
urrun ez dagoena ; hots, beren bide galdu
txoroaren lekuko eta kargu-hartzailetzat ere
jotzen ote duten gazteok beren bidezain
zuria. Eta, bide beretik, beste susmo bat ere
izan dezakete, gaiztoz : elurretik salbatzen
dituenak -artzaina izan zein ez- berak ez
ote dakarren elurra, gero bidezainarena
egiteko, hasieran artzainari kasurik egin ez
izanaren zigortzat. Kasu guztiotan ere, ongi
ulertuko litzateke gazteon amorrua, gazte
izan den orok onartuko duenez. Gainera,
ez dira gazteak bakarrik beren portaeraren
errua besteri egozten edo besterengan deskargatzen
dutenak, laguntzaileenari eskerrik
txarrena erakusteraino. Zer hoberik, gainera,
panpina bat baino, elurrezkoa kasurako,
hainbat folklore-usadiotan eta islatzen denez,
gaitzen zamarekin batera pertsonen
ostikoak jasotzeko? Hots, gure haserrea biltzeko,
geure buruarekikoa barne.
Kontuan har bedi, bestetik, ipuineko
"gu" horren haserre edo amorru hori (jakinmin
soilaren hipotesia baztertzen badugu)
ez dela, antza, galbidetik, kinka larritik
libratu ondoren sortzen, geroko lasaitasun
krudel batetik edo mendekatuz laguntzaile
misteriotsutik. Ez : beren jokabidearekin, berriro
jartzen dute gazteok beren burua galtzeko
arriskuan : elurra ari du, eta bidezain
magikoa indargabeturik utzi dute. Hots,
txoro ez ezik, guztiz zoro ere jokatzen dutela
azkenean protagonistak, amorrua gailendurik,
beren buruarekiko ere.
Hortik aurrerakoan, eta anbiguitate
erlatibo horren gainetik, ipuinean zuzenean
agertzen ez denaren bila ere abia gaitezke.
Nahi izatera, baina ez dirudi interes handirik
lukeenik, segida edo epilogo bat imajina
dezake irakurleak, bere interpretazio
pertsonala bertan islatuz : galduko ote dira
berriro, apika betiko, gure gazteok elurretan?
aurkituko dute biderik? zer esango
diote elkarri? zer egingo dute artzainaren
gorpuarekin?... Galderoi erantzutea baino,
istorioa ixtea baino, galderok sortzea,hipotesi sorta batera irekitzea da, ordea,
ipuinak bilatzen duena : amaiera irekia dela
esaten da, hain zuzen, halako kasuetan.
Bada irakurlerik halakorik gogoko ez duenik,
eta berak itxiko du, hala nahi badu,
ipuina, interpretazio bakar batera ekarriz.
Beste batzuk, berriz, eta haientzat gehiago
izango da ipuina, etengabeko interpretazio
saioen oinarri gertatuko da irekitasun hori.
Irazkiari berari, istorioaren nondik norakoari,
eta pertsonaien jokabideari dagokion
interpretazio-aukera horrekin batera,
beste plano batean, izaten da, irekia zein
itxia izan ipuina, beste interpretazio-bide bat,
metaforikoa edo : alegia, ea istorio literalak,
osorik, beste maila bateko ulerkera bat
onartzen duen, beste zerbaiten iruditzat edo
har daitekeen. Bide arriskutsua gerta daiteke,
testuak berak horretarako zantzu edo
arrasto nabarmenik ematen ez badu bereziki,
baina, era berean, ukaezineko joera du
literatura irakurleak analogiak bilatzeko
eta jauzi metaforikoak egiteko, eta idazleak
ere joko berera jokatzen du sarritan edo
gehienetan. Horixe da, gainera, neurri handi
batean, literatura testuen aberastasunaren
iturria : itxuraz direna baino gehiago dira, testu
bakarretik hainbat testu edo adiera proiekta
daiteke (mezua zentzu batean erabat markaturik
dagoela dirudien kasuan ere, egilearen
asmoa gora-behera, bestetara edo
zuzenean kontrara ere joka dezake irakurle
jostariak bere interpretazioetan, ematen
ez zaion askatasuna bere gisa hartuz).
Aztergai dugun ipuinaren kasuan, esaterako,
egina dugu dagoeneko halako zerbait,
istorioko "gu" hori irakurle orok osatutakoarenera
zabal daitekeela iradokiz, eta,
hortik bide berean, irudiz, historiako "gu"
jakin batera ere proiekta daiteke, saio modura
bederen. Hala, belaunaldi historiko
biren arteko tirabiratzat interpretatzen ahalegin
gaitezke ipuineko pertsonaiena : aurretik
istorioaz beraz egin dugun interpretazioak
baldintzatu egingo du noski proiekzio
horrena, baina, jokoan sartuz gero,belaunaldi historiko jakin horretaz dugun
iritziak ere baldintza dezake, atzekoz aurrera,
hasierako hipotesiak aldarazteraino,
interpretazio literala bera, ikusi dugunez ez
baita itxia. Berriro diogu : kontuz ibiltzekoa
da interpretazio-bide hori, debaldekerian ez
erortzeko, baina, azkenean egindako bidea
atzera desegiteko besterik ez litzatekeenean
ere, merezi izaten du saioak. Kasu honetan,
adibidez, historikoki zehazki kokaturiko
interpretazio bat saiatu eta, etsiz gero,
erdibidean geldi gintezke : belaunaldi historiko
baten gorabeheren irudia ez, baina
belaunaldien arteko harreman betikoarena
dela bederen pentsa daiteke.
Beste zentzu batean, hala ere, bada zer
aterarik euskal (literatur) belaunaldi historiko
jakin bati buruz ipuin honetatik.
Batez ere, segidan egingo dugunez, gaiaren
aldetik paralelismo harrigarriak dituen
beste belaunaldi bateko testu enblematiko
batekin parekatzen badugu (paralelismoak
ipuingileak ohartuki bilaturikoa izatea ala
ez, ez da garrantzi handikoa azterketarako).
Txomin Agirrek XX. mendearen hasiera alderako
plazaraturiko Garoa eleberriaz ari
gara, eta haren lehen kapituluaz zehazkiago
. Ea lortzen dugun, gai bertsuaren bi trataera
desberdin horiek aztertzeaz batera,
ipuinen eta eleberrien ezaugarri prototipikoak,
bien arteko aldeak, adibide horrexen
bitartez ilustratzea (abiapuntutik esan
dezagun, hala ere, deskribapena nagusi den
oso eleberri astitsua dela, irazki eskas eta
ekintza urrikoa, oro har, batez besteko prototipoarekin
alderaturik : horrek aregotu
egiten du noski Izagirreren ipuinarekiko
kontrastea). Gero, amaieran, azterketa objektiboagoaren
ostean, irakurketa subjektiboago
bat proposatuko diogu irakurleari,
testu biok oinarri nahiz aitzakia harturik,
iruzkinbide (eta asmabide) sortzaileago,
pertsonalago baten lagintzat : beste literatura
testu bat -entseiu bat, ez iruzkin lotu
soila- gauzatu dezakeen kritika modu baten
adibidetzat, hain zuzen.
Joanes artzaiairuzkina
Garoa-ren lehen kapituluaren gaia, bistan
da, izenburuak dioena da : "Joanes artzaia"
. Hari eskaintzen zaio kapitulu osoa,
haren deskribapen eta balioespen miretsiari,
hasierako eta amaierako esaldiek ederki
biltzen dutenez :
"Ura zen gizona, ura!
"Etzait geiago aztu, nere bizitza guztian,
Joanes artzaia ".
Azken esaldi horretan ageri den "ni" hori
narratzailea da, noski ; narratzaile-deskribatzaile
astitsua, diogunez, kapitulu osoa pertsonaia
horren aurkezpenari eskaintzen baitio,
eta, astitsu ez ezik, iritzi-emaile nabarmena. Hor
dugu kontrasterik nabarmenetariko bat ipuinarekiko,
han ez baitago gertakariak batera ala
bestera ulertarazten digun inolako iritziematerik
. Eleberriko narratzailea, berriz (idazlearen
ahots eta itzal aski zuzena, itxura
batera), etengabe ari da interpretazio bakar,
itxi, erabateko bat markatzen. Askotan,
horrela azpimarratu gabe ere garbi geratu
dena esplizituki markatzera dator, hain zuzen,
irakurle iradokizun-zalea gogaitzeraino,
hala nola Aizkorriko gailurretik han behean
handitasun zabalaren erdian doan trenaren eta
haren kearen sinbolismoa horrenbeste nabarmenaraztean,
deskribapen konkretuaren
bizitasuna ideia abstraktuz, ideologia esplizituz
eta iritzi moralez zapuzturik : irudi
konkretuaren gainetik, kapitulu osoan hezala
paragrafo eta esaldi bakoitzean ia, mezu
ideologiko-morala nagusitzen da (tradiziozko
kristau ortodoxiaren araberakoa, jakina).
Alegia, hemen norbaitek besterik interpretatu
nahi badu, testuaren aurka interpretatu
beharko du hori, hark esplizituki markatzen
baitu nola ulertu behar den kontakizuna
. Zentzu horretan, "orojakile" bainoago,
"oroinizkintzaile" dela esan genezake
(zentzu teknikoan orojakile ere bada, noski,
Garoa-ko narratzailea, pertsonaien ezkuturik
sakonenaren berri ere ematen baitigu
... iraizkin eta guzti, gehienetan).
Alde nabarmen hori eta guzti, badute
eleberriak eta ipuinak, aurreratu dugunez,
paralelismo harrigarririk. Eleberrian ere artzain
zahar bat aurkitzen dute, haren bordan,
narratzaileak eta haren taldeko mendigoizale
gazteek. Artzain zaharrak, haiek
baino mila bider sasoikoago, lagundu egiten
die gailurrera igotzen, eta han ere baselizatxo
bat dago (erabilera berezkoa du
eleberrian, ipuinean ez bezala : otoitz lekua)
... Belaunaldien arteko aldea dugu,
kasu honetan, tirabira bainoago, integratuagorik
ageri dira zaharra eta gazteak, nahiz
zaharra, ikuspegi tradizionalari dagokion
moduan, jatorrago, sendoago, zintzoago eta
abarrago izan. Hitz batean, erabateko etenik
gabe, ikuspegi iraganminezko horretan,
behar-bezalakotasuna galduz doa garaiederragoetatik herri kaxkarragoetara : "Ura
zen gizona, ura! Galbidea, bestetik, markatuki
morala da nagusiki kasu honetan,
ipuinean ez bezala.
Beste alde bat bada, formala, aurreko guztiarekin
lotua : kasu honetan, mendi-txangoa
oroitzapenezko deskribapen balioespentsuaren
barnetik sortzen da : "Oroitzen naiz nola
ezagutu nuen nikJoanes artzaia"> "Bagiñazen
bein mendian gora lagun batzuek... "
Horrenbestez, edonork bere gisa segi
dezake eleberriak Aizkorrin eta ipuinak
Mendaurren kokatzen dituzten gertakari
paraleloon antzen eta aldeen parekatze- eta
interpretatze-joko hori, irudimena muga,
nahi duen seriotasuna emanez joko horri.
Ezer garbira iritsiko ez balitz ere, horretan
ere bidea helmuga bezain interesgarria izan
daiteke, edo interesgarriagoa agian. Horretara
jarrita, mendi bakoitzak eta inguru
bakoitzak dituzkeen konnotazioak har genitzake
abiapuntutzat geure asmabideetan,
edo Trinitateko ermitaren erabilera profanoak
esanahi berezirik ote duen hausnartu,
Izagirrerena Agirrenaren kontratestu
moduko bat ote den susmatzeraino (segidan
aurkituko du irakurleak halako saio bat,
bide horren erakusgarri). Garoa-k gure tradizio
narratiboan -"narrazio tradizionalistan"
ere esan genezake berdintsu- duen leku
bereziak lagundu egiten dio noski kontratestuaren
hipotesi horri.
Eleberriaren alderdi formalagoetara itzulirik,
kapituluaren osaketa edo "konposaketa"
aztertuko dugu segidan, laburki. Esana dugu
osorik dagoela eskainia pertsonaiaren aurkezpenari,
haren deskribapen fisiko eta
moralari, eta horrek arazo bat dakar, baldin eta
deskribapen zuzenez eman nahi bada guztia
: monotonia astunarena. Nola hautsi,
bada, deskribapenaren betibatekotasuna?
Modu asko izan litezke, agian, baina harako
irizpide klasiko hartatik oso urrun ez
dira ibiliko guztiak ere : batasunaren baitako
desberdintasuna bilatuz (bestelako desberdintasunak,
batasuna nola edo hala apurtzen
duenak, adierazi nahi denaren osotasuna
irudikatzea eragotz dezake). Eta zer egin du,
bada, Agirrek? : hiru atal formalki aski
desberdinetan banatu (lehen zatiaren baitan
daude, ikusiko dugunez, hurrengo biak),
diskurtso-modu nagusi bana erabiliz.
Lehen zatian, deskribapen zuzen formala
da nagusi ("Orrela zen Joanes nik ezagutu
nuanean ).
Bigarrenean, deskribapen horren haritik
("Oroitzen naiz nola ezagutu nuan'),
narrazio bat abiatzen da, berez hortik azken
esaldiraino doana (Etzait geiago aztu),
eta, hain zuzen ere, Joanesen erretratuaren
zatirik handiena hartzen du deskribapen
orokorrera menderaturik pasarte narratibo
horrek ; narrazioa, ordea, bi zati desberdinez
osatua da :
Joanesekin bordan. Elkarrizketa da nagusi,
hots, dramatizaturik dago topaketa,
nahiz gero elkarrizketa oso deskribatzailea den, galde-erantzunez deskribatuz
artzainaren inguru eta bizimodua (narratzailearen
iritzi-emate zuzena ere arindu
egiten da pasarte "biziago" horretan,
hasiera eta amaierakoekin alderaturik).
Aizkorrikoa : narrazio zuzena (igoera)
eta deskribapena (besteak beste, panoramikoa)
lotzen dira.
Horrenbestez, diskurtso-moduen bariazio
edo txandakatze horren bitartez, hots, narrazio
eta elkarrizketa pasarte "animatuagoak"
tartekatuz deskribapen formal estatikoan
(modu guztiek eman baitezake, bistan denez,
erretratu orokorra osatzeko informaziorik),
molde bakarrareki luzera horretan monotonoegi
eta askoz astunago gertatuko litzatekeen
deskribapen puska ematea lortzen da.
Eta hala ere, deskribapen formalezko
zati handiak badira, eta material hori nola
antolatu eta orekatu ere garrantzi handiko
kontua da. Agirreren kasuan, hari nahiz
zuhaitz (eta haien adar) logiko bat jarraiki
eta simetria erregularrez banaturik ematen -
zaigu informazio deskribatzailea : hots, multzokako
sailkapenez. Zeinahi zatitan ere,
diagrama sinple batek ederki emango liguke
horren azpiko "marrazkia".
Oreka eta simetria bilatzen duen arkitektura
horren adibide bat -zati txiki zein
handietara aplikatzen baita- arestian ikusi
dugu, kapitulu osoaren banaketa hirukoitzaz
mintzatu garelarik. Erretorika klasikoaren
prozedurak barra-barra erabiltzen dira,
horretarakoxe asmatuak baitira, hala nola
Joanesen jakituriari buruzkoetan :
"Etzan Joanes jakituri andikoa, baña
bai (...) jakintsu usteko askok baño gehiago"
(parrafotxoaren amaierarako, hasierakoari
buelta eman zaio).
'Bazekian... "(beste bost parrafo doaz horren
segidan, hasiera bera -"Bazeki(zki)an"errepikatuz,
hots, anaforaz).
Errepikapen horrek herak erritmo bat
sortzen du prosan, Agirrerenean bestela ere
nonahi sentitzen den moduan. Erritmo hori
monotonoa litzateke zati bakoitza berdinberdinabalitz, eta ohartzekoa da nola baliatzen
duen idazleak paragrafo bakoitzaren
luzera eta beste (seigarrenean, kasurako,
errepara nola sartzen duen tarteki luze bat
berehala, azken anafora dela markatzearren)
musikarenekin pareka daitezkeen efektuak
lortzeko : crescendo bat, esaterako, hor eta
beste askotan (bikainenak, apika, eleberri
bereko Azoka eta dema izenburuko kapituluan
aurki litzake irakurle goseak).
Gauza bera gertatzen da, anaforarik gabe,
horren aurreko zatian, hots, Joanesen deskribapen
fisiko zuzenean, hortik abiatzen baita
(hor ere klasikoenetik) gainerakoa. Lehen
zati hori aztertuko dugu segidan xeheago.
Hasiera-hasierako paragrafoa, aipatu
dugunez, mirespen-esalditxo batek osatzen du,
eta beste parrafo bakun labur batek ixten
du azpi-zatitxoa, hori ere dagoeneko aipatua.
Esaldi-paragrafotxoon artean bildurik doan
lehen paragrafo luzeagoak, berriz, hasieratik
markatzen du Agirreren estiloaren beste
ezaugarri bat : sintagma paraleloen pilaketa
. Lehen zuhaitz-adarrak aipatu ditugunez
deskribapen egituratuaren iruditzat, adar
bakoitzaren puntan gutxitan aurkituko dugu
hosto bakarra : hiru edo gehiago, gehienetan, ia
paragrafo orotan konproba daitekeenez.
Kasu honetan, gainera, adjektibo bakoitzak
darama osagarriren bat : lehenak "luze"aren
neurria eta beste lauak, berriz, zuhaitz banarekiko
konparaketa, hain zuzen.
Kasu honetan, bestetik, egokiro oso
(Joanesen ezaugarriak ez baitira horretan
ahitzen), ezaugarrion zerrendatze hori ez
da "eta" juntagailuaz ixten, baizik eta (asindeton
deritzo baliabide horri), alde batetik
koordinazio itxiaren eta beste aldetik hiru
puntuz amaituko -eta, beraz, esplizituki irekita
geldituko- litzatekeen zerrenda baten
tartean geratzen da sintagma-multzoa.
Sintagma-sorta horiek ere (sintagmok
aldi berean errepikapen eta bariazio diren
aldetik) badute zerikusirik arestian paragrafoei
buruz seinalatu dugun erritmoefektuen
kontuarekin. Efektuok, jakina,errazago atzematen ditu begi-belarrien
irakurketa arruntak honelako azalpen analitikoek
zehatz dezaketen baino : errazago
zaigu doinu bat gozatzea haren osaketa eta
partituraren gorabehera xeheez jabetzea
baino. Berdin eragiten digute, alegia, oharkabean,
eta idazleak ere, agian, intuizio
hutsez erabili ditzake halako asko. Zenbaiten
ustearen aurka, haatik, jabeago egiteak
ez du zertan gure irakurle- zein idazle-sen
jatorra zapuztu. Jakina, prozedura erretorikoek
eta literatura baliabideek halakoak
erabiltzeko aukera ematen digute, eta kontuok
-estereotipatuenak bereziki- testuetan
horrenbeste ez nabarmentzeko joera dabil
nagusi aspaldion : gero ez erabiltzea erabakiko
duenak ere ondo ezagutu beharko lituzke,
hala ere, margolari batek -haustaileenak
barne- perspektiba bezala.
Edukiaren banaketari dagokionez, berriz,
hortxe dugu deskribapenaren banaketa-sailkapen
logikoaren adibide nabarmen
bat, azken paragrafo luzeetan :
"Argiak ziren Joanesen begi gozoak.
'*Ernaiak zirenJoanesen belarriak".
Begiratu batera, artzain zaharrak ikusten
eta entzuten dituenen berri hain luzezabala
ematean, xehetasun-pilaketarako joera
hori Agirrerengan patologikoa dela pentsa
dezake norbaitek, baina, pasarteon musikalitatea
ahaztuko bagenu ere (aliterazio, onomatopeia
eta abarrak barne), ezin dugu aintzat
hartzeke utzi, behintzat, Joanesen begi-argitasun
eta belarri-ernetasuna deskribatzearen
aitzakian, haren inguruaren, haren munduaren
berri ematen zaigula zabalenik ; zeharkako
deskribapen horretarako baliatzen
dela, alegia, pertsonaiaren deskribapena.
Batzuetan, aitor dezagun, literaturtasun
hutsetik aldentzen den asmo ia etnografiko
batek kalte egiten dio estilo bestela bikain
horri, gauza guztiak jaso behar gehiegikeriazko
batez, hala nola hurrengo kapituluan,
euskal baserri bati buruzko artikulu monografiko
baten itxura ez gutxi baitu ; kapitulu
honetan ere, esan dugunez, elkarrizketaren
naturaltasuna horrexek hondatzen du
neurri handi batean.
Beste pasarte askotan, berriz, modu
bikainean erabiltzen dira deskribapen xehetuaren
soinu-efektuak, hala nola, hasierako
zatian bertan, Joanesen belarriak entzuten
dituenen berri eroaterakoan. Horrez
gainera, edukiaren eta formaren arteko loturaren
kontua askotan abstrakzio lausotzat
aipatzen bada ere, ikustekoa da nola doazen
hemen askotan sintaxi-lerroak deskribatzen
denaren marrazki paralelo bat trazatuz
: jadanik aipatua dugun Azoka eta
dema kapituluan aurki ditzakegu halako
alerik onenak, beharbada, baina Aizkorri
gainetiko deskribapen panoramikoan ere
oso nabaria da hori :
"ibai ta erreka garbiak nonai, mendi
naroak irrietara biraltzen dituen opari
onak, baso tartean bera murmurrean ta
ibarretan zear dizdizka, ispillu bizi ibilkoTren irudira ; bideak, alde askotan, indarraren
indarrez gizonak uri batetik bestera
egin dituan bideak, orgorde ta emen agertu,
an oker ta anitzago zuzen, beti estu estu,
danean zuri zuri, norbaiti arilletik erori
zaion ari albañu luze baten tainan."
Hain ongi landuriko prosa baten aurrean,
irakurle sentiberak, bere hurbilenekoak
ez diren mundu-ikuskerak eta estilojoerak
ere balioesten bai baitaki, gozamen
estetiko berezi horren truke, prest dago
kontalari esku-sartzaile, dotrina-saltzailearen
jarrera aukeran gogaikarri samarra ere barkatzeko
. Izan ere, besteak beste, mende
luze bat joana da Garoa plazaratu zenetik,
eta ezin diogu eskatu guretzat idatz zezan
bere garai eta giroan Agirrek (gu, gainera,
asko gara, askotarikoak, orduan eta orain).
Berak egin nahi zuenaren irizpidetik
epaitu behar genuke, alegia, bere gisako
eleberri hau, eta horretan ez da duda handirik
ederki burutua dela (horrexegatik beragatik
egiten zaizkio oraingo hainbat
irakurleri, zenbait aldetatik, gogaikarri).
Zentzu horretan, irazkia ahula izatea, ekintzak
eta gertakariak aparteko garrantzirik ez
izatea, orobat ondo egokitzen da mundu
tradizional, iraunkor, belaunez belaun errepikatuz
joan den baten erretratuarekin :
eternitatea bezala, denboratik eta historiatik
kanpo geratzen da. Hain zuzen ere,
"historiaren trenak" harrapatzea du arrisku
mundu idiliko horrek (irudia aprobetxatzea zilegi
bazaigu), eta hartatik salbatu nahi luke
narratzaileak, Joanesen ereduaren bitartez.
Azterketa amaitzeko, pare bat iruzkin
kapituluaren leku-kokapenari buruz (denborarena,
aski azaldua geratu da : narratzailearen
oroienenean urte mordoxka atzera egiten
dugu, eta gero linealki eta jauzi handirik
gabe goaz aurrera). Alde batetik, geografia
zehatz bati dagokio lekua, bistan denez.
Badu, ordea, geografia kokapen horrek sinbologia
nabarmena, eta testuak berak, ezer
airean ez uzteko bere grina horrekin, esplizituki
adierazten digu hori : beheko lurretik
mendi gorenera -infernuaren eta zeruaren
artean gizakien bizileku den tarte
horretan-, graduak bereiz daitezke zeruaren
hurbiltasunari dagokionez : mendizale
gazteok behetik gora nahian dabiltza (halakotzat
hartzen ditu artzainak) ; Joanesek,
berriz, Urbiako goi-ordokian du egoitza (haren
baserria eta familia beheraxeago eta gailurreko
baseliza goraxego daude, eta horiek
mugatzen dute artzainaren esparrua).
Gailurrera igorik (nekez gazteok, aise
Joanes), izadiaren zabaltasuna eta zeruaren
handitasuna erakusten zaizkigu, eta kontrastean,
han beheko gauzen apurtasuna,
gizakien harrotasuna gora-behera. Ederki
bilatua da horretan trenaren irudia, aurrerapenik
handienaren sinbolo betea garai
hartarako.
Iraganari, bestetik, usadio zahar onei
(erlijioa guztiz loturik doa horrekin) hobeki eusten zaie mendialde irisgaitzagootan :
hara ez da trenik iristen. Aizkorri alde garbi
horren kontrairudia Eibar zikina izango
da (eta atzerria, eta -erdi-bidean, Eibar
baino beherago eta atzerriago- Nerbioi
ezkerraldea), ideologia gora-behera Garoako
beste kapitulurik lortuenetarikoa den
batean (Bi arpegiak), mitinaren bizitasun eta
"polifonia"ak -narratzailearen gaitzespen
ozen eta guzti- gainerako koadro estatiko
askoren gainetik jasotzen baitu eleberria.
Ikaskizun ideologiko-nora la, beti bezala,
eta aipatu dugunez, esplizituki emango
digu narratzaileak, azkenean hala ere egokiro
baliaturik kontrastea Aizkorri gainerakora
itzultzeko :
- Aizkorritik, ume jolasak dirudite beheko
gauza guztiek
mendiak eta haien Egile jainko Ahaltsua
dira soilik handi
hala ere, jesus jainkoaren irudia ageri da
Aizkorri gaineko elizatxoan, gurutzean
josirik, apaltasunaren gailurretik apaltasuna
erakutsiz beheko gizon harroei
Puntu horretan, "artzain" hitza ere irudizko
zentzuz janzten zaigu bete-betean
("arimen artzain") : "Bazeliz artara eraman
genduzan Joanesek". Narratzaile gogo-artzainak
ere horixe egin du kapituluan zehar :
bere ideien eskortara ekarri irakurleak.
Joanesek, hala ere, kontu fisikoetatik hasita ere
bikaina dela frogatu behar izan digu azkenean
espirituz ere bera dela guztien gainetik
dagoen heroia. Bada, gauza bera lortu
nahi luke noski narratzaileak bere literatura
irudikapen ederraren bitartez : ederraren
ederrez, Aizkorritik ikusten den mendi-handitasunaren
aurrean bezala, Egile Ahaltsuaren
handi-edertasuna aitorraraztea. Haren
jainkoagan sinesten duenak, bat egingo du
mezu horrekin zuzenean, baina halakorik
sinesten ez duenak ere, literatura zalea
bada, ideologiak ideologia, ezin ukatuko du
paperezko mundutxo hori eskaini dion
egilearen ahaltsutasun eta bikaintasuna.
Ez dugu honekin ukatu nahi, inondik
inora, narratzaileak islatzen duen ideologia
horrek eraginik duenik literatura moldean
. Seinalatu ditugunez gainera, on-gaizto
behin-betiko eta erabatekoen ideia, manikeismo
zuri-beltzezkoa, anbiguitate izpirik
eza, pertsonaia "bizi", aldagarri, sinesgarriagoak
eraikitzearen kontra doa noski,
eta, ondorioz, gatazka dramatikoak ere
mugatzen ditu oso (hortik, berriro, estatismoa
eta irazki ahula) : gehienez ere, pertsonaiaren
bat onen ala gaiztoen alderdira
bilduko ote den. Eleberria aurrera joan ahala,
pertsonaia xelebreren baten tartekatzeak
arintzen du apur bat, hala ere, on-gaitzei
buruzko tesi nagusia bideratzen duten pertsonaia
pieza batekoen jardun beti bide
beretikoaren pisua. Alegia, ez duela bistatik
galdu idazleak, bere ideiak hobeki — saltzeko"
besterik ez balitz ere, irakurlearen
literatura lilurari eutsi behar diola, mezuaz
beraz erabat ito gabe istorioa.
Testu berberen interpretazio libre bat
Gure aurreko guraso zarrak aspaldi
xamar il tzi'an zioen Txirritak, aspalditxo
jadanik (Espainiako gerra zibilaren aurretik,
hain zuzen). Badu Txirritaren esaldi
horrek, normaltasun itxuraren azpian, zerbait
deigarriro berezia. Izan ere, gero bertsoek
garatzen dutenez, aspaldi-aspaldiko
arbaso mitikoez jardun nahi du bertsolariak,
eta aita-aitona hurbilez hainbestean. Hain
zuzen ere, hurbileneko horietatik hasi eta
aspaldikoenetaraino doazenetara, guztiak
bat egiteko amarru estilistikoa baino ez
dirudi. Bestela, tautologia nabarmena geratuko
litzateke noski : `Aspaldiko gure
gurasoak aspaldi hil ziren" ("Gure guraso
zaharrak hil zabar dira'?). Edo eta, logikari
erabateko aginpidea emanik : "Gure arbasoak
zein bere garaian hil ziren ".
Jakina, estilotik bereizten zail diren halako
nahaste-ek markatzen dute literaturaren
izaera bera. Halako moduan, non esan
baitaiteke nahaste-etatik atera daitekeela literatura
ekintza bakoitzaren zinezko muina
. Batere urrutira joan gabe, Txirritaren
horretan bertan, hurrengo puntuak kristautasunaren
kontua nahasten du, logika historiko
guztiz eskasez, antzinako euskal heroien
ipuinean guk ainbat bider faltatu gabe
fede santuko itzian. Salatu dugun anbiguitateak
ahalbidetzen dio hori noski (hil berrienak
eta zaharrenak bat egiteak, alegia,
gizarte tradizionalak irudikatzen duen denbora
zikliko, betibat horren ildotik).
Anbiguitateen batere zale ez zen -hobe
esan, haien etsai amorratua zen- beste euskal
literatura gizon batek (gizon arteko
kontua da guztia, ikusiko dugunez) eleberri
jantziz emana zigun ordurako ipuin bera,
aspaldiko gerlari haien bertute epikoak
baserritar arruntenetara egokituz, Garoa-n
(gure eleberri formalen aitalehena dugu liburu
hori, eta geroko narrazio prosaren
eredu eta froga-harri ezinbestekoa). Bertsolariaren
izena haren ezizenak estali bazuen,
jaun apaiz idazlearena familiartasun gehiegiko
batez desitxuratu digu : Txomin Agirre
. Garoa-ren gaia hemen jorratzen ari garena
ikusteko, aski dugu hasierako eta
amaierako atalak irakurtzea : azkenean,
Joanes artzainaren seme jatorrak Joanes
imitatzea du eginkizun ez nolanahikoa ; izan
ere, lehendabiziko esalditik enfatizatu zaigunez,
"ura zan gizona, ura!"
Ez dakit irakurleak gogoan izango duen
nola antolatua den Garoa-ren lehen atala.
Laburki oroitaraziko ditugu hemen interesatzen
zaizkigun elementu batzuk. Kontalaria
barne hartzen duen gazte talde batek,
Aizkorri gailurrera bidean, Urbian topatzen
du Joanes artzai zaharra (mendigoizaleok
seminaristak edo direlako sentsazioa kentzea
ez da lan erraza). Bere bizimodu epikoidilikoaren inguruan gazteok egiten dizkioten
galderei erantzun ondoren, berekin doa
artzain zahar haina inor baino sasoikoagoa
mendi goreneko baselizaraino. Handik,
zerutik hurbil, Euskal Herri osoa ikusten
dela esan daiteke, han behean txiki-txiki.
Aurki itzuli beharko dugu eszena horretara,
haina horren parean jarri nahi dugun
aleak jauzi handi samarra egitera behartzen
gaitu, mende hasieratik azken laurdenera
zuzen. Izan ere, Koldo Izagirreren
Gauzetan liburuxka berezi-berezian, bada
pieza bat (tentuz ari naiz terminologiarekin,
narrazioaren eta poesiaren auzolurrean
baitabiltza piezok) aurreko horrekiko paralelismo
nabaria duena. Soltea bezain laburra
da, eta irakurleak erraz topa dezake,
jatorrizko liburu agortuan ez bada, I. Aldekoaren
antologian : Elurretan (II). Laburra
laburtzea neke luzea denez, aurreko horrietan
jarri dugu osorik.
Egiturazko paralelismoak bistakoak dira :
gu narratzailea (gaxteak), mendia, artzain
laguntzailea (zaharra, gaxteon begietan
bederen), gailurreko baselizatxoa.
Kontrasteak, berriz, ipuintxoa anti-Garoa
halakotzat har daitekeela erakusteraino
seinala daitezke : mendia Nafarroan dago,
eta ez iru probentzi-en elkargunean ; gaxteok
protagonismo zuzenagoa dute, eta
(hasieran) ez diote jaramon egiten artzainari
; eguzki sapa izerdigarria elur ekaitz
galgarria bilakatu da (sinbolismoa zuen esku
uzten dut) ; aterpetxe-tzat baliatzen da ermita,
eta ez otoizlekutzat ; ez dago oraingoan
ideologizazio esplizituaren izpirik...
Azken ezaugarri hori estilo modernoaren
tasuntzat hartU behar da, eta ez zaio
noski piezaren laburtasunari bakarrik zor.
Lehena, berriz, irakurle honen axkarkeria hutsa
izan daiteke seinalatzea, baina hortxe
dago. Kontuak kontu, artzainak frogatu egin
behar du benetako laguntzaile dela (gazteek
hasieran eta bukaeran harekiko duten
portaera txoroa gora-behera) ; heriotza sinbolikoraino
frogatu ere. Zerbait aldatu da
bai, Garoa-tik hona. Kaletar mendizaleak
ez dira lehengo berak : goranzko (lurretik
zeruranzko) garbiketa eta salbazioa erdiestea
zuten helburu Agirrerenek, eta Izagirrenek,
berriz, epika zaharren inertziazko kirol
ariketa jatorra, eta, horrenbestez, hiriko
linbo aspergarritik ihesi mendiko infernu
beltzago batera amiltzea arrisku (berek
aukeratzen dute kirol osasuntsua arrisku
galgarri bihurtzea, jakina). Arriskuak, bestetik,
moralak ziren Garoa-n, eta fisikoagoak
orain (elementu misteriotsu, magikoa gorabehera)
. Azkenean gidari eta salbatzailetzat
onartu behar duten oraingo artzain hori,
ordea, noraino izan daiteke eredu, eta nola,
kinka garbitzaile-tik ( izuaren ondoko nekeeta barautik) irten berri diren gaxteontzat?
Beren burua sakrifikatuz beren hurrengoei
Bidea seinalatuz hormaturik geratzea ote
dute etorkizun nahiz patu? Alegia, nola jarraituko
luke Izagirrerenak, eleberri gisa
luzatuko balitz? Euskadi merezi zuten?
Tira. Akaso kaletarren eta gaxteenganako
(auto)ironiazko zigor paperezko bat
baino ez da izango Elurretan hori. Edo hori
eta antzinako ipuin fantastikoen lilura berregite
estilotsu bat (estilizazioa azken muturreraino
eramanez). Gauzetan-en datozen
beste piezekin batera kontsideraturik, hala
ere, ez dut uste oso desbideratua geratzen
denik hemen iradoki dugun interpretazioa.
Zehazkiago esateko, liburu berean (Gauzetan
deritzan lehen atalean) ageri den
haurtxo fantasiaz josia bera genuke Elurretan
honetan kontalari-protagonista, baina
hazitxoago, nerabe artean ere fantasia guztiz
galdu gabea, eta ordurako Garoa eta
abarreko ipuinak entzuna (azken zatia, jakina,
Burdinetan da). Haurtxo hura zein
gaxte hau, ordea, adierazgarriro, "gu" dira
Izagirreren liburu horretan.
Ez da erraza zehazten zein alde dagoen,
adinez, ez Agirreren eta ez Izagirrerenetan,
kontalari-protagonisten eta artzain miragarrien
artean (artzain izatearen beraren sinbologiarekin
ere zeuek konpondu). Paretsukoa
dela pentsa daiteke kasu bietan ere :
bilobatik aitonara doana, esaterako. Asaba
zarren baratza-n ere narratzaile-aren amona
dugu erreferentzia. Ipuin kontaketa tradizionalean
ere, oro har, zaharrenengandik
gazteenetara doa katea (tarteko belaunaldia
parentesi artean geratzen da, ekintzaren
aro ipuingabean). Ez dago, bestela ere
misteriorik horretan, hiru belaunaldi-begi
behar baitira, gutxienez, (tradizio-)katea bat
irudikatzeko.
Izagirrerentzat eta hemendik aurrera
aipatuko diren euskal idazleentzat, bestetik,
biografikoki, etiketa bat daramate
ezinbestean aurreko eta aurreragoko belaunaldiok
: gerrako belaunaldia eta gerra-aurrekoa
(gerra-ostea ere gerraren parte da
alde horretatik: gu gerra-ostearen osteko belaunaldia
gara... oraingoz). Espainiako gerra
zibilaren gune-guneko eta ia erabateko
protagonismoa (eta ez literaturan bakarrik
noski) terminologiatik bertatik dago garbi,
eta ez dut uste areagoko frogarik behar
duenik. Gerra bera zuzenean gaitzat darabilten
liburuen zerrenda ere ez litzateke
noski makala, Salaberriaren Neronek tirako
nizkiñ-etik hasi eta Saizarbitoriaren Bihotz
bi-raino. Bigarren horrek azpititulu esplizitua
darama, bestetik : Gerrako kronikak.
"Hortik aurrera, guk hemen darabilgun
gaitik aldendu egiten da, antzeman daitekeenez,
iruzkina. "