Literatura Unibertsala»Literatura
Literatura eta bestelako arte moduak
Arte plastikoak eta literatura
Arte plastikoen (arkitektura, eskultura,
pintura) eta akustikoen (musika eta literatura)
arteko harremanak, eta, zehatzago,
literatura eta gainerako "arte ederren" artekoak,
sarritan eztabaidatu izan dituzte XIX.. endeaz gero estetikaren eta literaturaren
kritikaren adituek. Alemaniar erromantikoentzat
(Schelling, Hegel, Schleiermacher),
poesia da artearen sintesi orekatu eta
gorena, arte plastikoak bezala, irudimenezko
sormenari baitagokio, eta aldi berean
adierazpen emotiboa ere bada, musika bezalaxe
. XX. mendean, zinema sortu zenez
geroztik, bada beste harreman bat guztiz
agerikoa, literaturaren -bereziki eleberriaren-
eta zinemaren artekoa.
Arkitekturaren eta pinturaren arteko harremanak,
batetik, eta literaturarenak bestetik,
arteek elkarri egin dizkieten kontzeptu
eta terminologia maileguetan ageri dira.
Hala, literaturaren historiak beretu zituen,
aro eta estiloen araberako sailkapen kronologikoa
egiterakoan, arkitekturaren kontzeptuak,
"barrokoa", "neoklasikoa", eta orobat
margolaritzarenak, "errealismoa" adibidez,
G. Courbet margolariaren erakusketa izendatzeko
Frantzian sortua (1885, Le Realisme),
esapide hau literaturan lehenago ere
erabili zen arren. Idazle parnasiano eta sinbolistek
ere arkitekturako esapideak hartu
zituzten ("poemaren forma eskultorikoak"),
eta baita musikakoak ere ; izan ere, musika
izan zen poesia sinbolistaren osagai nagusietako
bat, Paul Verlainerena adibidez ; titulu
esanguratsua dute haren poema batzuek,
Romances sans paroles (1874, Hitzik
gabeko erromantzeak). 1914tik aurrera zabaldu
ziren abangoardiako higikundeak -
futurismoa, espresionismoa, dadaismoa eta
abar-, aldi berean gertatu ziren arte plastikoetan
eta literaturan, eta margolariak,
poetak, antzerkigileak, musikagileak, baita
zinemagileak ere, maiz jardun zuten lankidetzan
. Horren adibide berezia da F.G. Lorca,
Espainian belaunaldi horren ikur izan
zena ; Lorcak Manuel da Falla musikagilearekin
lan egin zuen, haurrentzako antzerkian ;
S. Dali margolariak apaindutako aldizkaribat argitaratu zuen (Gallo) ; margolarien esku
zegoen berak sortutako La Barraca antzerki
konpainiaren muntaketa teknikoa,
etab. Abangoardien aurretik, Apollinaire
frantses poeta eta arte kritikariak, kaligrama
izeneko testuetan -egitura eta tipografia
berezia duten poemak dira kaligramak,
hitzez landutako gaiaren irudia edo forma
adierazten dutenak-, bateratu zituen adierazpen
plastikoa eta literaturazkoa.
Musika eta literatura
Musikaren eta literaturaren arteko harremanak
guztiz agerikoak dira metrika bati
lotuak dauden testu poetikoetan, erritmoak,
errimak, errepikapen fonikoek eta paralelismoek
balio melodiko funtsezkoa baitute
poesian. Baina, horrez gainera, musika eta
poesia betidanik izan dira kantuaren osagaiak,
literatura grekolatindar eta biblikoaren
hasiera-hasieratik, eta horiexek izan dira ondorengo
europar literatura guztiaren oinarria.
Musika dago halaber antzerkiaren hasieran,
Eguberrietako eta Pasioko drama liturgikoetan
(autoak), katalan eta valentziar
"misterioetan" ; euskal antzerkigintzan ere,
Zuberoako pastoraletan, ikus genezake gaur
lotura hori. Bada, nonalahi ere, musika forma
nagusi bat testuari guztiz loturik dagoena,
opera alegia. Operaren sorreratik beretik,
XVI-XVII. mendeez geroztik, etengabea
izan da operaren alorrean idazleen eta musikagileen
arteko harremana. Harreman hori
areagotu egin da XX. mendean. Oso deigarria
da literatura testuetatik hartzen duten
musika lanen ugaritasuna. Euskal Herrian,
Pablo Sorozabal donostiarrak opera bat ondu
zuen Pio Barojaren libretoarekin, Adios
a la bohemia (1933, Agur bohemiari), eta
Luis de Pablo bilbotarrarenak dira, besteak
beste, Cinco canciones de A. Machado (1957,
A. Machadoren bost kanta) eta Al son que
tocan (A. Machadoren testuen gainean).
Gaur egungo literaturan, musika, bere
aldetik, sinbolismoaz eta abangoardiako
higikundeez geroztik, inspirazio iturri bihurtu
da baliabide melodikoen eta erritmo
berrien bilaketan (Ruben Dario eta modernistengan), eta poemaren konposizio eredu
izan da zenbait idazlerentzat. Izan ere,
Gerardo Diego poetaren hitzetan, "musika
konposizioaren maisua da, eta baldin nire
poemek sendotasunik eta egiturarik badute,
harixe zor diote".
Zinema eta literatura
Lehen zinemagile handien iritziz (A.
Gance, S. Einsestein, etab.), arte tradizionalen
sintesia eta gailurra da zinema. Einsesteinentzat,
"margolaritza eta drama, musika
eta eskultura, arkitektura eta dantza, paisajea
eta gizona, irudia eta hitza" bateratzea
da zinematografiaren helburua.
Hasiera-hasieratik, eta arte beregain gisa
finkatu orduko, bi literatura genero oinarrizkori
lotu zaie zinemagintza : antzerkiari
eta eleberriari. G. Melies-en lehen lanetan
jada argi ageri da historiak kontatzea dela
zinemaren helburua ; horretarako, antzerkira
jo zuen, eta han aurkitu zuen, gainera,
espazio eszenikoa osatzeko eta mugatzeko
eredua. Geroago, zinemaren egile handienetako
batek, D.W. Griffith-ek, bere TheBirth
of a Nation (1915, Nazio baten jaiotza) filman,
zinema kontaketaren teknika berri bat
jarri zuen abian, XIX. mendeko eleberri
errealistaren forma narratiboetan oinarriturik
; izan ere, irakurleen usadioei zegozkien
forma horiek, bai publiko jantziari, bai foiletoren
irakurleei. Griffithek berak zioenez,
"Ni gaur ari naizen bezalaxe idazten zuen
Dickensek, baina historia hau irudien bidez
kontatzen da, eta horixe da alde bakarra". Einsensteinek ere XIX. mendeko eleberrigintzak
(Flaubert, Zola, Maupassant eta
Tolstoi aipatzen zituen hark) film kontaketarako
eta zinema obra baten egituratze
formalerako eredu baliagarriak eskaintzen
zituela pentsatzen zuen. Urteak pasata, L.
Viscontik, bere filmetako dekorazioen oparotasun
gehiegizkoa kritikatzen ziotenei -
adibidez, La caduta degli dei (1969, jainkoen
eroraldia) filmekoa- erantzun zien
Balzac-en kontagintzaren oinarrietako bat
beretu besterik ez zuela berak egiten : gertalekuen
eta pertsonaien inguruaren deskribapen
xehea egin, haien gizarte egoera eta
nortasuna adierazteko.
Geroagoko zinemagileek eleberrigintzaren
esperimentu eta berrikuntzetan bilatu
dituzte kontagintzako teknika berriak. Hala,
A. Resnaisek -nouveau roman" deritzanaren
eredua baliatu zuen bere Hiroshima
mon amour(1959) filman ; M. Duras, India
Song lanean (1975), Joyceren moduko — barne
bakarrizketaren irudien asoziazio librearen
teknika" zinemara aplikatzen saiatu zen.
Asko eta era askotakoak izan dira zinemaren
historia guztian zehar haren eta literaturaren
arteko loturak eta harremanak.
Aipatu berri den kontagintzaren teknikari
dagokionaz gainera, zinemak garai guztietako
literaturatik hartu ditu gaiak, istorioak
eta pertsonaiak : literatura grekolatindarretik
hasita, Berpizkundekotik gero, barrokotik,
neoklasizismotik, errealismotik, eta orobat
XX. mendeko obra esanguratsuenetatik
. Zinemaren historiako film bikainenetako
bat -bikainena kritikari eta aditu askorentzat-,
C. Reed-en Hirugarren gizona (1950),
G. Greene ingeles idazlearen izen bereko
eleberriaren egokitzapena da.Zinemagileek literaturara jo duten bezala,
gai nahiz teknika bila, idazle asko
hurbildu da zinemaren mundura. Zenbait
kasutan, benetako ikasketa izan da, zinema
errealizazioko ikastaroak egin baitituzte
(Garela Marquez batek adibidez) ; beste
batzuek kritikari lanak egin dituzte, aldizkari
nahiz saiakera liburuetan (J.L. Borges,
idazle handi bat aipatzearren), eta, asko,
zinemako gidoien idazle izan dira (Estatu
Batuetan bereziki : W. Faulkner eleberrigile
handia film bikain askoren gidoigilea izan
da). Baina, batez ere, literatura lana zinemara
egokitzen jardun izan dute idazleek.
Egokitzapenaren alorra izan da, hain justu,
harreman honetan oparoena, eta, horixe
da, aldi berean, harremanik zailena. Literaturaren
teorialari batzuek -V. Sklovsky errusiar
formalistak adibidez- duda egin dute
ez ote dituen literatura testu batek bere kualitate
estetikoak galtzen zinemara egokitzen
denean : zaila bada hizkuntza batetik besterako
itzulpena, zer esan hitzak irudietara
itzuli nahi direnean. Baina ezin da pentsatu
"hizkuntzako zeinu bakoitzak zineman
bere baliokidea duenik" (J. Urrutia). Izan
ere, harremanak ez baitira hitzaren mailan
gertatzen ; baliokidetasuna, izatekotan, sintaxian
eta kontaketaren diskurtsuan dago.
Literatura lan baten egokitzapenaren giltzarria
hizkuntza aldaketan dago, hitzezko
mezua irudizko mezu bihurtzean. Zinemako
kontaketaren sintaxia muntaketan gauzatzen
da : muntaketaren helburua kontakizunaren
-edo ekintzaren- garapena antolatzea da,
erritmo jakin bati eutsiz, eta errimo horren
arabera osatzen dira planoak harraldietan,
harraldiak agerraldietan, agerraldiak sekuentzietan
eta sekuentziak filman.Kontagintzaren diskurtsuaren maila horretan,
semiotikaren narratologiatik datozen
kontzeptuak erabili izan dituzte aditu batzuek
zinema lan jakin batzuen azterketan.
Hala, — funtzio" eta "aktante" kategoriak erabili
dituzte, besteren artean, filmeko pertsonaien
azterketan, kontakizunean erabili
ohi diren bezalaxe. Beste semiotikalari batzuek,
U. Ecok adibidez, kode eta kode
multzoa den neurrian aztertu dute zinemaren
hizkuntza. Ecok bereizi ditu kode zinematografikoa,
errealitatea bersortzeko ahalmena
kodetzen duena, eta kode filmikoa,
komunikazioa kontagintzaren arau jakinen
arabera antolatzen edo kodetzen duena.
Lehen kontzeptuaren arabera, oso nabarmenak
dira hizkuntza zinematografikoaren eta
literarioaren arteko aldeak ; literaturak hitzkontzeptuak
erabiltzen ditu, zinemak irudiak
; eleberriak "kontatu" egiten du, filmak
"irudikatu" ; literaturak irakurlearen fantasia
eta adimena ernatzera jotzen du, eta zinemako
irudiak, hasteko, sentikortasunari eragiten
diote. Hori baino inportanteagoa da
ordea beste desberdintasun bat: literaturaren
hizkuntza -hizkuntza bera- hurrenkeraz
dago antolatua, ezin ditu aldi bakarrean gai
baten alderdi guztiak aipatu, hurrenez hurren
baizik ; film hizkuntzaren ezaugarri bat
berriz, ikusmenari dagokionez, aldi berekoa
izatea da, une bakar batean errealitatearen
alderdi asko erakusten baititu, literaturak
bata bestearen ondoren aurkeztu behar dituenak
. Alabaina, eta Ecok dioenez, bada
bietan "egiturazko homologia" bat, biak
gertaeren arteko harremanak zertzen dituzten
"ekintzako arteak" izatetik datorrena.
Alegia, berriz ere, kontagintzaren sintaxian
daude bi hizkuntzen arteko loturak.
Azkenik, kontuan hartu behar da, zinema
literaturaren zordun izateaz gainera,
alderantziz ere gertatzen dela. Izan ere, literaturak
ere hartu ditu, eta hartzen ditu, zinematik
maileguak, bai gaiari dagozkionak,
bai teknikoak. Mende hasieraz geroztik hasi
ziren idazleak zinemako gaiak beren lanetan
sartzen ; teknikaren egokitzea garrantzitsuago
da seguraski gaiena baino, eragin
handia izan baitu eleberri modernoaren forma
bilakeran. Argia da zinemako tekniken
eragina 1920ko hamarraldiko Ipar Ameriketako
eleberrietan (W. Faulkner, E. Hemingway,
J. Dos Passos), eta orobat europarrean
(J. Joyce, M. Proust). Teknika horietan, aipagarriak
dira kontrapuntua, kontakizunaren
zatikatzea, kontaketa paraleloak erabiltzea,
denboratasun linealaren haustura (anakronia,
flash-back-a). Zinemak literaturan
duen eragin hau, eleberrian ez ezik, antzerkian
ere gertatu da. B. Brecht honela mintzatzen
zen Alemanian 20. hamarraldian gertatzen
zenari buruz : "Alemaniar antzerkiak
ez zion gutxi zor zinemari. Zinemako adierazpenaren
eta muntaketaren efektuak beretu
zituen, eta, dokumentaletako materialak
erabiliz, zinema bera ere baliatu zuen".