Literatura Unibertsala»Literatura
Ipuina
Literatur -eta, oro har, kultur- kontzeptu
batzuei heltzeko orduan, sailkapenen
zailtasun arazotsua eta definizioen eskasia
ikusirik (labur gelditzen direlako guztiak,
ez gutxi izaten direlako, bakoitzak saiatzen
baitu berea), tentaturik egoten da bat azkenean
harako hizkuntza filosofia modernoak
dioen eran emateko definizioa : ipuina deitzen
zaion hori da ipuina. Ez da txantxa :
hitz baten esanahia hitz horren erabilerak
finkatzen du, eta erabilera-kasu guztien
bildumak emango luke definiziorik onena.
Horregatik, hiztunak bere buruan duen entziklopedia
idatzi gabean, garbi samar dago
(muga-kasuak barne) zer den ipuina, nahiz
gero definizio positibo zehatz bat ematea
hain zail gertatu.
Beste alde batetik, dagoeneko aipatu
ditugun definizio-saio ugarioi erreparatzen
badiegu, halakoetan tipikoa den arazoa
topatuko dugu noski : ipuintzat jotzen diren
batzuk definiziotik kanpo geratzen dira,
eta definizioarekin bat datozen batzuk ez
ditugu ipuintzat jotzen. Horrek, bide batez
esanda, berdin balio du alderdi "formal"
(luzera, estilo...) zein "tematiko"entzat (argumentua,
egiantzekotasuna...). Beste kasu
are larriago bat dugu ipuingileek berek
emandako definizioena, zeren, espero izatekoa
denez, areago definitu ohi baitute,
definizio orokorraren aitzakian, beren poetika
edo literatur bide berezia. Ipuin mota
baten aldezpena izaten direla, alegia, definizioa
baino areago (okerrenean, egile
horrexen ipuinak ere ez baitira guztiz egokitzenberak emandako "definizio" horretara)
. Horrek ez du esan nahi interesgarri
gerta ez daitezkeenik halako definizio-saioak
ere, baina ez dugu hemen bide horretatik
joko, gure azalpenaren orokortasun inpartzialari
kalterik ez egiteko.
Esan gabe doa, ipuinaren definizioa
arazotsuago bilakatzen duten kontuetariko
bat -poetika desberdinenarekin batera- aldian
aldiko esanahia aldatuz joan izana da.
Hots, ez dela historikoki, diakronian, beti
bat izan ipuinaren kontzeptua (sinkronian
ere, aldi bereko ipuingintzaren barruan,
handi samarrak izan daitezke geografia eta
kulturaren aldetiko desberdintasunak). Bide
polita ematen digute hori ikusteko ipuinaren
kontzeptuaren inguruko hitzek berek
eta haien bilakabide diakronikoak, euskaraz
("kontatu/kontu/kontalari", "istorio/
ipuin/alegia"... ) zein erdaraz ("conte/recit",
"cuento/relato", "(tell) tale/(short) story"...),
nahiz eta, berehala ikus daitekeenez, gainerako
narrazio generoetako hiztegi bera
den kasu askotan ("narrazioa", bistan da,
testu-prozedura bat izatez gainera -analisiak
"deskribapena"rekin oposatu ohi duena,
hain zuzen-, "ipuin"aren azpigeneroa
bere baitan hartzen duen literatur genero
zabal bat ere bada, besteak beste, prozedura
horrek genero horretan hartzen duen
pisuak eragindako antonomasiaz).
Hala, bada, koordenatu historiko horiek
bederen markatu beharko genituzke, ipuinaren
ezaugarri zehatzak ematen hasi orduko
. Ipuinaren barruko azpigeneroak erehalako elementuekin loturik daude neurri
batean: "ipuin folklorikoa", esaterako, garai
zein giro jakin bati dagokio bereziki,
nahiz hartatik kanpo ere aurki daitekeen
(idazle batek jaso badu, "literatur ipuin"
bilakatzen dela esango luke zenbaitek, baina
ez dirudi egokia denik ahozko tradizioari
literaturtasuna ukatzea : anonimotasuna
da hor aldatzen dena, eta estiloa, beharbada,
baina ez literatura izatea).
Etsi ote dugu, horrenbestez, ipuinaren
definizio orokor bat emateaz? Definitzea
bera nola definitzen dugun. Definizio itxi
zurrun erabateko bat eskatzen bazaigu,
ezingo dugu eman bete-betean. Bada, ordea,
beste bide bat, antzeko kontuetarako
gero eta maizago erabiltzen dena, eta horrek
atera gaitzake agian ataka gaiztotik :
"prototipo" direlakoena. Azalbide horretan,
eredu ideal moduko bat itxuratzen dugu,
eta gero horrekiko hurbiltasun graduak definitzen
du zer sartzen den eta zer ez prototipo
horren izenpean (hobeki : zenbateraino
sartzen den, graduala baita, diogunez,
kontua). Bistan da, azterbide horretan ez
dira inolako arazo tarteko kasuak, beste prototipo
batzuekiko mugak lausoak baitira, eta
espero izatekoa baita aztergai diren pieza
batzuk distantzia berdintsura egotea prototipo
bat baino gehiagoren erdigunetik. Gauzak
guztiz sinpletuz adierazteko, demagun
orrialde-kopuruaren arabera markatu dugula
soil-soilik ipuinaren eta eleberriaren arteko
muga. Ez dirudi oso zuhurra, baina
tira. Ipuin idealak, demagun, 10 orrialdelituzke ; eleberri idealak, berriz, 250. Zein
da, non da, bataren eta bestearen arteko
muga zehatza? Irakurle erneak jakingo duenez,
bada azpigenero bat hor erdian kokatu
ohi dena, baina horren izendapenak
berak ere berriro azalarazten du muga horien
zalantza : eleberri (narrazio) laburra /
ipuin (istorio) luzea.
Jakina, prototipo bakoitza ez da, hor luzeran
bezala, irizpide bakar batean oinarritzen,
eta konplexuagoa da, beraz, kontua,
irizpide bakoitzaren araberako ipuintasun
edo eleberritasuna, kasurako, desberdina
izan baitaiteke, bai baita narrazio bat baino
gehiago, eleberri luzera tipiko samarra izanik,
gainerako ezaugarrietan ipuin tipiko
baten tankera betekoa denik ; eta batekoz
beste ere bai, ipuin baten laburtasun tipikoan
eleberri (puska) baten jite oso-osoa
duen narraziorik. Ingelesez, adibidez, narrazio
luzeetan ere, tradizioz, "romance"
esaten diote eleberri prototipikoenari, eta
"novel", berriz, ipuinaren prototipoaren
zenbait ezaugarrietatik hurbilago dabilenari
(bereizkuntzarik gehienen hizkuntza horrek
egiten du, horrez gainera ere : "story", "short
story", "tale"...). Frantsesez, berriz, tarteko
luzerak baino ez du bereizten "nouvelle"
delakoa "roman" delakotik. Euskaraz, erabilien
den nomenklaturan, frantsesaren ildotik,
eta gaztelaniaz bezala, "eleberri labur"
erabiltzen da, horretarako hitz berezirik
gabe. Gaztelaniaz badabil beste hitz bat ere,
baina orokorregia da bereizkuntza garbirik
egiteko, luzera soilari dagokionez ere : "relato"
(frantsesez ere berdintsu gertatzen da
"recit" hitzarekin). Guztietan ere, bada, haatik,
ipuin tradizionalena izendatzeko markatuena
den hitz bat : "tale", "conte", "cuento",
"racconto", "ipuin"...
Diogunez, eredu abstraktutzat hartu
behar dira halako literatur generoen prototipoak,
eta, tradizioarekiko dialektikan aldakorrak
direla haien ezaugarriak. Alegia,
dialektoak "definitzeko" erabiltzen diren
isoglosa direlakoen antzeko zerbait direla
ezaugarriok, eta "genero-isoglosa" horiek ez
dutela bereizten eremu bera. Hala ere, isoglosa
gehienak bat samar badatoz, edo
isoglosa (multzo) bati lehentasuna ematen
bazaie, horren araberako dialekto/genero
sailkapena izango dugula, eta horren erdigunean
bakoitzaren prototipoa. Pentsa,
adibidez, gurean Bergara aldeko hizkerak
("azpieuskalki"ak?) "bizkaiera"tik eta "gipuzkera"tik
duenari buruz nolako eztabaidak
piztu ohi diren : berdintsu gertatuko da, bada,
muga-kasuen ipuintasuna denean auzi.
Gauzak horrela, gaur egun eta hemen
ipuintzat jotzen d(it)ugun(ar)en ezaugarri
prototipikoak zeintsu diratekeen aipatzea
geratzen zaigu. Hona, bada, behin-behineko
saio gisa, horietariko batzuk, ustez behinenak
(ipuina gainerako narrazio motetatik
bereizten dituenetan jarriko dugu fokua).
Laburtasuna, batasuna, estilizazioa
Gorago, txantxa apur batez, orrialde kopurua
aipatu dugu irizpide posibletzat. Orrialdea
unitate jatorra balitz ere, ez dirudi kopuru
zehatza denik horrenbestean kontua.
Areago esango genuke irakurraldi bakarrean
hasi eta buka irakurtzekoa izatea dela,
idealki, ipuintasunaren ezaugarrietako bat,
eta horrekin hobeki ezkontzen dela pieza
laburra. Jakina, horrek ez du esan nahi hala
denik beti praktikan, obraren luzerarengatik
edo irakurlearen baldintzengatik. Ipuinik
luzeenetan ere, haatik, eta atalak markaturik
egonda ere liburuan, batasun orokor
baten inpresioa nagusitzen da, kolpe batetik
laburbiltzeko moduan hartzen baitu
istorio osoa irudimenak.
Horrek berak dakar noski estilizaziopremia
: argumentua bere hari nagusitik aldebatera eta bestera adarkatzen hasten bada,
azpiargumentuz zein digresioz, aurki galduko
da batasun-sentsazioa. Ildo beretik,
pertsonaia ugari badugu eta bakoitzaren
karakterizazioan edo eta gauza-leku-giroen
deskribapenean luze-zabal barrentzen bada
narrazioa, zenbat eta istorioaren hari zuzenetik
aldenduago, orduan eta nekezago
izango da irudimenean bat egitea osagarri
guztiok, eta, hala, autonomia hartzera joko
dute osagaiek : dela kapitulu edo pasarteen
banaketaz, dela aldi bereko elementuen
polifonia moduko batez (hari bat baino gehiago
segitzen dugu kasu horretan batera) :
bietara, gehienetan. Jakina, horiexek dira
eleberriaren ezaugarri prototipikoenetakoak
. Horiekin batera dator noski ipuinetan
askoz kabida gutxiago izatea, eleberrietanbaino, ikuspuntu anitzek, plano eta erregistro
bereiztuek eta -horretarako bidea ere
ematen baitu eleberriak bere barne-hetereogeneotasun
horren garapenez- beste generoekiko
nahasketek ere bai.
Bistan da, hori guztia garatzeak bere
orrialde kopurua eskatzen du, eta hortik
luzeraren kontua hain loturik. Luzeraz, eta
bestela ere, errazago da ipuin bat eleberri
batean sartzea eleberri bat ipuin batean baino
: ipuinak, jakina, bildu edo, gehienez ere,
elkarrekin lotu egin daitezke, narrazio-marko
zabalago batean txertatuz, hala nola
Decameronea edo Mila eta bat gauak ospetsuetan
.
Bada, bestetik, lehenago zeharka aipatu
dugun beste posibilitate bat : eleberritasun
prototipikozko zati labur autonomoa,
horri ere ipuin deitu ohi baitzaio ; deskribapena
izaten da nagusi, eskuarki, eta eleberri-atal
baten tankeratsukoa pieza ("koadro"
hitza ere erabili izan da azpigenero
horrentzat) : jakina, halako "koadro" baten
bidez "erretrato" bat eman ohi da, eta nolahalako
istorioa kontatu ere bai, zeharka bada
ere (horren adibide bikain dugu hor, besteak
beste, R. Saizarbitoriaren Kapitaina).
Ipuin prototipikoak hari bakar bati -edo,
bederen, guztiz bat egiten duten zenbait
hariri- segitzeak ez du esan nahi, nahitaez,
linealtasunera beharturik dagoenik, baina
bai linealtasuna hausteak -hari bat baino
gehiagoren kontrapuntuz zein hari bakarraren
bestelako antolaketaz- konplexutasuna
dakarrela berekin, eta ez dela erraza izaten
konplexutasun maila handi bat egoki bateratzea
ipuinak berez eskatzen duen batasun-efektu
horrekin. Hala ere, bistan da, ez
du beti zertan tradizional-zurruna izanik
ipuinak, linealtasunari dagokionez zein
beste alderdi formalez ez : esperimentuek
ere badute beren lekua, eta ez dago modu
bakar bat ipuin-efektu prototipiko hori lortzeko,
ez historikoki eta ez teorikoki ere.
Jakina, besterik da ea zer den "klasiko"ena,
eta horretan bai ipuinarentzat eta bai eleberriarentzat
berdin esan genezake klasikoena
lehen aldiko kontaera lineal hirugarren
pertsonakoa dela (izatekotan, bada,
"narrazio klasiko" edo baten ezaugarri prototipikoak
lirateke horiek).
Estilizazio maila batetik gora, berriz,
haur- eta folklore-ipuinen ereduan geundeke,
non protagonistek ere nekez baitute ez
karakterizazio berezirik (arketipikoak dira
mundutxo tradizionalean) eta ez, askotan,
izen berezirik ere ("Behin joan zen zapatari
bat..."). Tarteko aukera guztiekin ere,
kontraste garbian dago hori eleberrien prototipoarekin,
zeinean are aski bazterreko
pertsonaiek beren izen eta izan gutxi-asko
zehaztua izaten baitute. Kontrako bidean,
are generikoagoak dira, ipuinaren beste muturreko
auzo-mugan, alegietako pertsonaiak,
hots, gehienetan, animalia arketiupikoak ("Behin joan zen azeria..."). Aipura
etorri denez, zantzu formalon gainetik, didaktismo
zuzenak bereizten du funtsean
ipuinetik alegia, inplizitua nahiz esplizitua
izan ikaskizuna. Jakina, hor ere, prototipoaren
gunetik aldenduz gero, aise aurki
dezakegu irakasbidezko ipuinik (mordo
galanta!) zein ikaskizun zuzen-garbirik gabeko
alegiarik (generoaren subertsioz, zein
jatorrizko zentzuaren ahanzturaz).
Egiantzekotasuna
Hitz bakoitza garbi definitzeko gauza bagina,
ez genuke arazo handirik izango errealitate/fantasia
polaritatean oinarritzeko.
Gertatzen da, ordea, literaturan zein bizitzan,
ez dagoela guztiz garbi beti non
dagoen horien arteko muga. Hasteko, errealitate
fisiko, objektibo esaten diogun horretaz
bakarrik ari bagara, zientziaren hipotesiak
eta gure usterik sendoenak ere
noiznahi gezurtagarri gerta daitezkeela alde
batera utzirik ere, garbi dago halakoek bai
bizitzaren eta bai (beraz) literaturaren parte
txiki-txiki bat baino ez dutela hartzen.
Izan ere, bizitzaz eta literaturaz ari garenean,
mundu fisikoarekin batera eta batez ere,
giza subjketibitateari dagozkion kontuez ari
gara (objektu "errealen" behaketa soila barne
: "objektibismo"ak ere giza subjektibitateari
eragiten dio).Apur bat pentsatuz gero hain bistakoa
den hori ikusiko ez bagenu bezala jokatzen
dugu, hala ere, askotan, ustekeria zaharrez,
eta erabat kutsaturik dago hizkuntza halako
nahastez. "Errealismo" hitza bera, adibidez,
zentzu hertsi bezain zehazkabe eta
okerrean erabili ohi dugu hitzetik hortzera.
Izan ere, "Errealismo" deritzon literatur
mugimenduak ez ditu baztertzen noski,
ezta gutxiagorik ere, erabat subjketiboak
diren hainbat kontu, hala nola sikologia
eta ideia politiko-ideologikoak. Hots,
badela, antza, "errealitate subjektiborik" ere
(adostasun intersubjektibo batek bermatu
behar du -"gizarteak"- zer horien "errealitatea"
: berez, edonork uka ditzake halakoen
"existentzia erreala" bere subjektibitatetik)
.
Jakina, subjektibitatea ere onartzen badugu
errealitatetzat (hots, erreala eta objektiboa
nahasten ez baditugu), nola ez
onartu halakotzat ametsak, eldarnioak,
irudipenak, asmazioak. Hots -horra atzera
lehenean- muturrenean: fantasiak. Izan ere,
zer zentzutan ez dira errealak fantasiak?
Oroimenari eman behar ote zaio irudimenari
ukatzen zaion estatusa? Ez baita noski ametsen
mundua biez oraturik dagoen bakarra,
edozein sikologok, profesional zein amateurrek,
ondotxo dakienez : oroitzapenen
zati handi bat (geure baitakoez ari naiz, ez
memoria-liburuez soilik) asmazioa da petopeto
. Eta horratx koska, eta falta genuen
hitza : asmakuntza, fikzioa. Bizitzan bestelaere barra-barra dabilen genero hori berariaz
lantzen du, hain zuzen, ohartuki eta asmo
estetikoz, bestelako elementuekin proportzio
handi-txikiz nahasturik, narrazioak.
Zerk bereizten du, bada, narrazioa kronikatik
(hots, "errealki horrelaxe gertatu"tzat
jotzen denaren berri ematetik)? Bada,
bere burua fikziotzat aurkezteak, hots, asmatutzat
. Asmatu dena guzti-guztia izan zein
"errealitate" generiko nahiz historiko batetik
abiatu izanak, alde horretatik, gradua
baino ez du aldatzen : berriro ere, obra batengatik,
zalantza izango dugu Historia den
ala Literatura, prototipo bietatik distantzia
berdintsura badago. Hortik beste anbiguitate
terminologiko batzuk, hala nola "narrazio
historiko" delakoarena (euskaraz,
"kondaira" hitza zentzu bietan erabili izan
da, eta "historia" hitza ere ez dago libre "literatur
kontaera" adieratik ; ingelesak, berriz,
"history" eta "story" bereizten ditu, bigarrenari
gure "istorio" hitzaren forma eta
adieratik hurbil).Kontuok, ordea, eleberriei dagozkie,
ipuinei baino areago, eleberriak sartu ohi
baitira konkurrentzian historia-liburuen "objektibotasun
zehatzarekin", luzera, konplexutasuna
eta edozein genero -zuzenean
literario ez direnak barne- irensteko gaitasuna
baliatuz. Horregatik edo, eleberri prototipikoak
errealitate itxura hori bilatzen du
(mundu oso bat den-denean islatzea, esan
ohi denez), eta arduratuagoa dago egiantzekotasun
arruntaz. Ipuina, berriz, askeago
edo dago "bestelako errealitate" batzuk
jasotzeko. Besteak beste, "objektibotasun"aren
mito modernoak baztertu dituenak,
fantasia hutsezko asmazioetaraino.
Ez da ahaztu behar, bestetik, eleberria
baino genero zaharragoa dela ipuina, oso
antzinadanikoa, eta mitorik zaharrenetan duela
jatorrietako bat. Berriro ere, prototipoa
hala izanik ere, horrek ez du ukatzen ipuin
"errealista" guztizkorik nahiz eleberri "mitiko"
erabatekorik. Mitoaren sustrai eta itzala,
hain zuzen, arketipo sorta mugatu eta guzti,aise hauteman daiteke eleberrietan ere :
azal "errealista"ren estalkipean joatea litzateke
aldea, ipuinak aiseago onartzen baitu
konbentzio hori hautsi eta zuzenago ematea
eduki eta forma mitikoa, egiantzekotasunaren
aurkako bere fantasia ageri-agerikoz.
Gauza jakina denez, konbentzio batean
zein bestean, irakurleak aurretiaz identifikatzen
du generoa, eta esango genuke egiantzekotasunaren
neurri desberdinak darabiltzala
ipuinen eta eleberrien aurrean, nahiz
gero malgu samar izan daitekeen irakurle
hori bera hain prototipikoak ez diren piezekin,
genero hibrido edo tartekoak ere onartuz
. Malgutasun horrek ahalbidetu du, hein
handi batean, genero narratiboen bilakabidea,
haien ugaritasun eta konplexutasuna,
jeneroen mestizajea barne, eta, beraz, eskerturik
egon behar gintzaizkioke horrenbestez,
nahiz gero aniztasun aberats hori definizio
sinpleetara ekartzen zailago gertatu.
Jakina, jorratu ditugun ezaugarri guztiok
daude elkarrekin loturik, nola edo hala, eta
berdintsu erabil daitezke beste genero batzuekiko
erkaketa egiteko, prototipozko
azalbide berean. Poesiarekiko, adibidez
("olerki" zentzuan, bestela literatura -eta
arte- guztiak baitira, zentzu zabalago eta
jatorrizkoagoan, Poesia), epiko zein lirikoarekiko,
askok aipatzen baitu ipuinaren eta
olerkiaren arteko kidetasunik, seinalatu dugun
kolpe batetikotasun horri erreparaturik
batez ere.
Bestetik, hemen banaka eta zehazki aipatu
ez ditugun beste hainbat ezaugarri
xehe eragiten du ipuintasun prototipikoak,
seinalatu ditugunek ia berez behartuak : oso
peripezia luze bihurriek beren lekua eskatuko
dute noski, eta berehala egon gaitezke
orduan eleberriaren esparrutik hurbilago.
Aipatu dugu gorago ere zalantza terminologiko
handi samarrak dabiltzala tarteko
espazio horretan ; besteak beste, etsi-etsian,
"errelato" hitza mailegatu izan du batek
baino gehiagok, "eleberri labur"rik edo,
batez ere, "ipuin luze"rik ez aipatzearren.
Batez ere, diogu, alde batetik, ipuina luzea
izatea ia akastzat har daitekeelako hor, eta
hestetik, ipuin hitzak berak, euskaraz zein
erdaraz, "haurrentzako edo inozoentzako
istoriotxo fantasiatsu" adiera gaitzesle edo
gutxiesle makurraz kutsaturik dagoelako askoren
buruan. Zer egingo zaio : ez ipuinak
eta ez ipuin hitzak dute horren errurik, eta
ez du zertan lotsaturik noski halakoak idazten
dituenak. Are gutxiago, oraindik ere
hainbatek leporatzen dionez, "eleberri serio
bat idazteko gai" ez delako ; klarinete-bakarlari
bati, bikainena izanik ere, hari-tresnentzako
koarteto bat jotzeko esatea bezala
baita hori : agian joko du, baina klarinete
batek jotako koarteto bat izango da, onenean,
eta hari-laukote batek zein orkestrakoru
erraldoi batek ere ezin du, inondik
inora, klarinete soila ordezkatu.