Literatura Unibertsala»Literatura
Nobela
Nobela fikzioa da eta fikzioaren artea
da, hain zuzen, hitz idatziaren bitartez
erakutsi edo dibertitzen duten bizitzaren
arloak aurkeztea. Eta fikzioak har ditzakeen
forma ezberdinak, laburrenetik luzeenera,
sekuentziazio gisa sailka daitezke hobekien
eta ez aparteko kategoria modura, bat novelette
izan edo iman fleuve, nobela-ibaia,
bestea, luzera baita generoaren bereizgarririk
garrantzizkoenetakoa.
Nobela hitza italierazko novella-tik sortua
da, eta, beste hizkuntza gehienetan gertatu
den bezala, diminutiboak osotasuna
definitzeko rola jaso du. Historikoki novella
garatutako anekdota besterik ez da,
Boccacciok XIV. mendean bere Decameronen
idatzitakoak bezalakoa. Dena den, inportantea
izango litzateke azpimarratzea
nobelak hasiera-hasieratik erakutsi nahi
duela bere jitearen funtsa : arinak dira, ez
dira fabula edo mito ezagunen berridazketak,
eta, batez ere, ez dute moraltasun kutsurik
; mendeetan zehar genero honekin
lotuta etorri diren ezaugarriak hirurak, Tolstoy,
Henry James edo Virginia Woolfen estiloko
idazle sakonen seriotasunagatik ere
nobelak ezin izan baitu fribolitate ukitu hori
gainetik kendu.
Odak edo sinfoniak badirudi berez duela
ustelkeria estetiko edo moraletik babesten
duen barne mekanismoren bat, baina
nobelak sentimentalismoaren eta pornografiaren
sakonetara jo dezake interes komertzialen
izenean. Egia esateko lehenengo bi
mendeetako Petronioren Satyricon-ek eta
Luzio Apuleioren Asinus Aureus (Urrezko
Astoa) liburuak erakutsi egiten dituzte nobela
bere ahaiderik hurbilenekotik, poema
epikotik, bereizten duten ezaugarriak : fikzioan
prosa da bitartekoa, gertakizunak ez
dira heroikoak eta kokalekuak tabernak
dira, kaleak, ez guduzelaiak eta jauregiak.
Larrujotzea azaltzen da printzeen arteko borroka
bainoago, jainkoak ez dira ekintzaren
eragile eta elkarrizketa etxekoia da eta
ez aristokratikoa. Azken batez, Erromatarinperioak beheraka egiten zuen heinean
sortuko den literatur forma anti-epikoa izango
da bai funtsean bai hizkeran eta horrela
ezarriko ditu Europako lehen fikziozko prosaren
oinarriak : aberats berri arrunta izango
da Petronioren heroia ; Luzio Apuleiorena,
berriz, asto bihurtuko da ; ez da erraza
zerbait ez-epikoagorik asmatzea.
Eta Erdi Aroan zaldun berrien erromantzeak
kristau heroiaren forma hartzen duenean,
XVII. mendean hor sortuko da Cervantesen
jeinua, Don Kixote zaldun ibiltariaren
bitartez, zalduntzaren aurkako maisulan
komikoa idatzi, eta, Milan Kunderak dioen
bezala, nobela modernoari sorrera emateko,
orain nobelak inoiz baino garbiago ezarriko
baititu prosazko fikzioari eska diezaiokeguna
: nobelak bere heroiak ditu, baina
ez zentzu klasikoan ; poema epikoan tokirik
ez duten bizitzaren zamak bizkarreratuko
ditu ; gizakia ezheroiko gisa ikusiko du,
salbatu gabe, akastun, zentzugabe. Horregatik
dute tokirik genero honetan Mickey
Spillaneren thriller gogorrenek adina Corin
Telladoren medodrama sentimentalenek ; ez
ordea Miltonen estiloko traszendentziaren
ikuspegi gorenek.
Haria
Haria da nobela amaiera punturaino
aurrera eramango duena. Egia da askotan
modurik sinpleenean adieraz daitekeela.
Adibidez, Charles Dickensen A Christmas
Carol (1843, Gabon kanta bat) hartzen badugu,
esan dezakegu hauxe dela ideia nagusia
: , Misantropo bat erreformatu egiten
da Eguberri bezperan egindako bisita batzuen
bitartez, Edo Fiodor Dostoievskiren Krimena
eta zigorra-rentzat : gizon gazte batek
krimen bat egin du eta poliki-poliki
zigorreranzko bidean doa». Baina aurrekoa
bezain ebidentea da XIX. mendera iritsi arte
nobelaren artea konposaketa konplexu etazehatz bati lotua ez zegoen arren, XIX.. endean sortzen den nobelan ekintza epe
motzean kontzentratzen dela, zenbait pertsonaien
historiak nahasten direla bidegurutzetan,
nolabait ekintzen eta eszenen plangintza
zehatza eskatzen duena : idazten hasi
aurretik ia begien aurrean izateraino kalkulatu
beharko du nobelagileak den-dena.
Gogoratu besterik ez dugu Dostoievskik
berak ia 400 orri bete zituela oharrez bere
Demoniodunak nobela idazteko. Paradoxa
dirudien arren hauxe erakusten digu : eraikuntzarako
tresneria zenbat eta gehiago landu,
orduan eta egiatiagoa dela, normalean,
historia. Esaterako, Kunderak dio pertsonaiak
biziak egin ahal izateko arrazoi egitaratzailea
etsaitzat hartu dutenek, artea
inoiz ulertuko ez duten inoxente sentimentalak
besterik ez direla izango. Beraz, XX.. endeko idazleak ezin du XIX. mendeko
lan itzelaren gainetik jauzi egin eta XVII.. endeko Rabelais bezalako idazleen askatasun
inprobisatzailearekin bere burua lotu.
Ideiak orijinala izan behar du eta ideia
orijinalik erakusten ez duen historia bat
baino gehiago ikusi badugu ere inprimaturik
-ongi idatzitako historiak direlako hain
zuzen- horrek ez du esan nahi atsegingarritasunaren
eredu direnik. Ideiak zirrara
eragin behar du, paperean idaztera bultzatu,
ideia hori baita gaia, eta beronek erantzun
beharko lioke idazten hasi aurretik
idazleak bere buruari egin beharreko galderari
: Zer esan nahi dut? lan Mc Ewanen
iritziz, nobela bateko gertakizunek, argudioak,
komikoak nahiz dramatikoak izan,
esanahia behar dute ; historia umoretsu batek
ere giza harremanei buruzko zerbait garrantzitsua
adierazi beharko liguke.
Historia melodramatikoek, probabilitaterik
ezean edo aldiberekotasunean oinarritzen direnek badute tokirik fikziorik onenean
; E.M. Forsteren Howards End (1910)
nobelak halako historia bat kontatzen du.
Baina nobelagileak arazo bera du beti begien
aurrean : zer da inportanteagoa, hasierarik
eta amaierarik gabeko egiazko bizitzaren
formarik eza azaltzea ala mahai bat bezain
ongi taxutu eta orekatutako artifizioa eraikitzea?
; artista izanik, sarritan artearen eskakizunak
gailendu egiten baitira. Baina badira
historiaren hari tradizionalik gabe idatzitako
nobelak ere. Virginia Wolfen nobeletan,
adibidez, sinbolismoz eta poesiaz loturiko
pertsonaien kontzientziak eskaintzen du
zenbait kasutan fikziorako materiala. Marcel
Prousten A la recherche du temps perdu
(1913-27, Denboragalduaren bila), romanfleuve
izugarriak Henry Bergson filosofoaren
denborari buruzko gogoetan oinarritutako
egitura metafisikoa du eta errealitatearen
izaeraren agerpena izan nahi duen egiaranzko
bidaia da.
Argudioan giza bizitzaren gaitasunak
modu sinesgarrian adieraztea da benetan garrantzizkoa,
irakurleak atsegin izan dezan.
Pertsonaiak
Pertsonaiak sinesgarria behar du izan.
Aldous Huxleyk zioenez, fikzioa idatzi ahal
izateko ingurune batean kokaturiko jendeari
buruzko inspirazio-serie bat behar da, eta
inspirazio horietan oinarritutako lan izugarria
gero. Irakurleari atsegingarri gerta dakion,
pertsonaiak emozio bortitzak, hizkera
egiatia, erreakzio konbentzigarriak dituen
odolbetekoa izan behar du, gogoeta sakon
baten fruitua, heronen beldurrak eta irritsak
ezagutu ahal izateko. Inor epaitu gabe, ordea,
nobelak bere berezko moraltasuna
baitu eta pertsonaiengandiko distantzian
jarri arren, paradoxikoki, nolabaiteko identifikatzea
egon behar duela gogoratuz.
Hala ere, askoren iritziz huts izugarria
litzateke nork bere buruaren historia egitea,
autobiografia, eta ez nobela. Horregatik zioen
Chestertonek : «Nobela on batek bere heroiari
buruzko egia esaten digu : nobela txar
batek, berriz, egileari buruzkoa», Marguerite
Durasen L Amant (Maitalea) liburuak
hesterik erakusten duela dirudien arren.
Fikzioa irudikatua da ; egia da benetako
jendeak, benetako gertakizunek piztu
egiten dutela, haina egileak asmatu egin behar
ditu pertsonaiak nahiz egoerak, gaia argitu
ahal izateko, orduan bakarrik egin ditzakeelako
ulerkorrak euren background eta
motiboak, eta pentsakeraren jiteak. Agian
horrexegatik beharko lukete izan ezagutzen
ditugun pertsonaia askoren amalgama, gu
geu barne, gogoan izanik horixe dela, hain
zuzen, nobelagilearen erronkarik gogorrena,
aurretik inoiz izan ez den pertsonaia
sortu beharra. Kontuan hartzekoa da Pirandellokhoni buruz dioena : «Pertsonaiak egilea
baino lehenago benetan bizirik daudenean,
idazleak beraien atzetik ahian jarri
besterik ez du egiten, haien jardueran, haien
hitzetan, iradokitzen dizkioten egoeretan~~.
Nobelagileak sortutako pertsonaiak gizakiaren
aurrekoak izan daitezke, William
Goldingen The Inheritors (1955, Oinordekoak)
obran bezala ; abereak, Jack Londonen
Call of the Wild (1903, Oihanaren deia)
liburuan gertatzen den bezala ; karikaturak
Dickensen lan gehienetan ; izaera zeharo
konplexuak Tolstoy, Dostoievski edo Henry
James kasuan. Baina ongi landuta daudenean
irakurleak estilistika aldetiko trikimailuak
eta zailtasun formalak ere eroapenez
hartuko ditu pertsonaia nagusiaren interesaren
izenean, James Joyceren Ulysses-en
garbi ikus daitekeen bezala.
Literatur kritikoen lana da fikziozko
pertsonaien balioari buruzko hierarkizazioa
egitea, ez baita gauza bera Tolstoik eta
Conradek asmatu dituzten giza ikuspegi
konplexuko pertsonaiak sortzea edo giza
nortasunaren ezaugarri bakar baten pertsonifikazioak
egitea, Dickensen gisa.
Askotan, ordea, irakurleak nahiago izaten
ditu erraz ulertu eta errazago gogoratzen
diren karakterizazioak Frantziako eta
Errusiako nobelagilerik handienek sortutakoak
baino, hauen pertsonaietan murgildu
eta inplikatu beste erremediorik ez baitzaio
gelditzen irakurleari. Flauberten Madame
Bovary aparta gogoratu besterik ez dugu.
Giza nortasunaren izaera guztia zalantzan
dago, eta zalantza horri ahotsa ematen dioten idazleek -Frantziako nouveau
roman-eko askok eta askok adibidez- arbuiatu
egiten dute pertsonaiaren ikuspegi
erromantiko soila. Erromantikoek beraien
irradia inposatu zioten munduari, eta irakurle
ezsofistikatua hori onartzeko prest egongo
da, baldin eta denboran eta espazioan ongi
kokaturik badago, baldin eta portaera aldetik
sinesgarritasun minimorik badu, gure
konplexutasunaren jakinean gauden arren,
normalean askoz sinpleagotzat jotzen baititugu
besteak. Beraz, behin baino gehiagotan,
egilearen introspekziotik eta ez azaletik
sortutako pertsonaiak arbuiatuak izan
dira, egiatasuna falta dutelako salaketaren
pean. Azken batez, liburutik kanpo berezko
bizitza propioa dutela ematen duten pertsonaiak
dira egilearenganako begirunea eta
mirespena sorrarazten dutenak.
Gertalekua, ingurunea
Ingurunea hautatzeak izan behar du idazle baten oinarri-oinarrizko kezka, gaiarekin, pertsonaiekin eta ekimenarekin lotuta egon behar duen gertalekua, ongi pentsatutakoa, planifikatutako eszenari ongi dagokiona. Normala da ezagutu ditugun tokien eragina izatea, oroimenean gelditu zaizkigunena. Baina fikziozko historia egiazko toki batean kokatu nahi badugu, toki horrek handia behar du izan, eta nahiko Alabaina zilegi da kokalekuari buruz halako iradokizunen bat edo beste ematea. Nobe- lan hil ala biziko garrantzia du pertsonaiak mintzatzen eta mugitzen diren bitartean idazleak bere barne hegiarekin gertalekua guztiz garbi ikusteak, irudi hori hitzetan jartzea zertxobait erraztu ahal izateko, An- ton Txekhov bezalako maisu handiek era- kutsi duten bezala. Nork imajina dezake determinismo geo- grafikoan sinesten zuen Emile Zola heza- lako egile baten obra gertaleku guztiz ze- hatzik gabe? Sarritan lekuak erabaki egiten ry (1857) Paris bezalako hiri handi batean kokatzea, heroiaren biziera eta heriotza tra- gikoak zerikusi handia duelako probintzie- tako hiri txiki baten joan-etorriekin. Baina batzuetan gertatu izan da tokiak pertsonaiek adinako garrantzia hartzea nobelan. Tho- mas Hardyren kasuan, Wessex etengabe gain-gainean dugun tokia da bere obran, nahiz eta ekintza inolako eragozpenik gahe gerta zitekeen antzeko beste edozein toki- tan. Eta fortunatu izan da zenbait irakurle- rentzat pertsonaiak bezain garrantzizkoa izatea ere, Daphne du Maurieren Cornwalleko bezala kostalde edo Joseph izugarriarekin Conraden Caribeko gertatzen itsa- den soarekin Agian.. rantzizkoa horrexegatik nobela erregionala izango da. hain William ga- Faulknerrek barruan Mississippiko mito bihurtzeraino Yoknapatawpha sartu digu konderri lagoan Txomin irudimenezkoa, Agirrek Garoan maila askoz Urbiarekin apa- egin lanak, zuen ordea, bezalaxe indarra. irabazten Nobelagile du kokale- askoren kua ingurune aldatzearekin, herri bat aukeratzen eta nobela dute bakoitzeko Greenek lurralde berria bisitatu behar. Graham ten zuen hurrengo nobela idatzi ahal izateko, ematen eta dien harrigarria aukeratutako da zer nolako tokia bizitasuna riei. Ikusi hesterik ez dago The herri Power ho- and.. he agertzen Glory digun (1940, Hegoamerika Boterea eta Aintza) edo bere obran Heart of the Matter (1948, Gaiaren muina) The maisulaneko Waughek herak Mendebaleko ezagutzen Afrika, zuenaren Evelyn aldatzeraino! Edo The Third Man (1949, irudia Hirugarren ra John Steinbecken Gizona) liburuko nobeletako Viena Monterrey. Badi- bisitatzera naziotik sorturiko joaten zirrara direnak herria idazlearen jaso nahian, imaji- beste ren Praga batzuek bisitatzen Joyceren dituzten Dublin hezala edo Katka- Horrek ez du esan nahi nobela baten.. ertalekuak behar duenik toki. Vladimir geografikoki Nabokovek erreala izan Ada (1969) liburuan espazioaren eta den- bere boraren belaren gertaleku areko sekuentzia ; J.R.R.Tolkienek bihurtu du mundu no- alternatiboa Aldous Huxleyk sortu bere zuen Brave eta New zer World esanik (Baiez Mundu tzen dela Berria)-n ere, kolorea,. Baina edozein mugimendua, aukera argia har- eta nak itzala bisualizatu guztiz nahi garrantzizkoak ditugunean dira. Urtaroak esze- ezagutu gelaren, behar kalearen ditugu, eta loreategiaren deskribatzen argiaren dugun ezaugarriak kribatzea baina. Ezinezkoa irakurleari da errealitatearen den-dena des- zentzu idazleak zorrotza. Pertsonaiak ematen bizitzarekiko saiatu behar bezain du zintzoa Baina izan gertalekua behar du bisuala ingurunearekiko izatea ez.. ski. Entzun egin behar dugu trafikoa, oida ditugu notsak, berezko txorien usainak kantua ; : usaindu arrautza egin frijituena, behar gas loreena ihesarena,... Horrek anestesikoarena, esan nahi du, oro ibaiarena, gutzen diren toki zehatzetan oinarrituta har, as- ezamatu da fikziozko behar direla idazle gertaleku baten atseginik berriak. handie- Hauxe netakoa, hetasunetan baina, galtzeko behin baino arriskua gehiagotan, ere badugu, xe- errelebantziarik tzen direnean. Iris gabeko Murdoch xehetasunak handiak zioe- pilanez, hamar zuhurra lerro baino da deskribapen gehiago ez batean idaztea, jarraiko horiek ere ekintzez nahastuta, ahal bada eta.
Narrazioaren metodoa eta ikuspuntua
Kontatzeko historia dagoen guztietan
dago kontalari bat. Tradizionalki, epikaren
narratzaileak pertsonaien eta irakurlearen
arteko bitartekotza lana egiten zuen ; bortan,
Fielding-en metodoa eta Homerorena
ez dira hain ezberdinak. Batzuetan narratzaileak
ausarki inposatzen ditu bere jarrerak,
nolabait orojakintsuaren postura hartu
eta pertsonaiak ia panpin hutsak izateraino
makurtuz. Badira, ordea, pertsonaien askatasuna
mugatzen duen metodo horren aurka
altxatu eta nobelarako ere dramaren
objektibitatea erabili nahi izan dutenak, pertsonaiak
beraien destinoaren egile bailiran,
idazlearen bultzadarik gabe.
Rousseauk bere La nouvelle Heloi'se
(Heloise berria) obran erabilitako metodo
epistolarrak pertsonaiei beraien historia
kontatzeko aukera ematearen aldea dauka,
baina oso zaila egiten zaigu editore jainkozkoren
bat gutunak taxutu eta ordenatzen
ari delako ezinegontasuna sahiestea. Bestalde,
narratzailea bera errelatoaren pertsonaia
bihurtzeak arazo handia du, berak esku hartzen
duen gertakarietan bakarrik ager daitekeenez,
mugatu eta murriztu egiten baitu
narraziorako materialea. Badira bigarren mailako
narrazioak narrazio nagusian txertatzeko
trebezia aparta erakutsi dutenak, Joseph
Conraden eta Somerset Maughamen arabera,
eta badira kontatzen ari den historia ulertzen
ez duen kontalariaren errekurtsoa erabili
dutenak, eta modu oso arrakastatsuan
gainera, James Joycek bere Ulysses-en erabili
zuen metodoari jarraituz. Baina ez da
erraza, eta esan behar da idazle irlandarrak
beste inork baino setatiago jardun zuela
narrazio teknikaren objektibotasun osoaren
bila, azkenean idazlerik subjektiboena eta
estilistarik bereziena izateko.
Narratibaren ikuspuntuaren arazoa ia
konponezina da. Kunderak Europa erdiko
tradizioa aztertzen duenean Brochen Sonanbuluak
jartzen du eredutzat, eta, generoak
ahots bihurtuta, bost aipatzen ditu :
nobela bera, erreportaia, ipuina, olerkia eta
saiakera, eta bost horien artean osatzen dituzte
obraren laurogeita zortzi atalak, estrategikoki
kokatuta. Kunderak honako arrazoi
hauek ematen ditu : forma batzuek beste
batzuen ondoan izan dezaketela xarma
berezia ; ataletan soinatzen diren emozio
ezberdinen arteko kontrastea ; atalen luzera
ezberdina ; bost ispilu bailiran, bost ahots
horien artean jokatzen diren arazo existentzialak
. Nolabait, XX. mendeak musikaltasuna
eman diola nobelari, XIX.ak konposaketa
eman zion bezala. Adibide hurbilago
bat aukeratu eta Salman Rushdieren TheSatanic Verses (Deabruzko bertsoak) aipatuko
dugu, liburua hiru ahots independenteen
arabera egina baitago : Saladin Chamcha
eta Gibreel Farishta, Bombay eta London
artean bizi diren bi hinduen ildoa ; Islamen
genesiari buruzko historia koranikoa eta
herritar xumeek itsasoan zehar Mecara egiten
duten bidaia. Hiru ildo horiek orden honen
arabera nahasten dira : a-b-a-c-a-b-c-a
eta hauexek dira bakoitzari emandako
orriak : »»a»»ri, 390 orri ; ««b»»ri, 74 ; »,o, ri, 73, garbi
baino garbiago adieraziz zein den benetan
nobelako ahots nagusia. Beste arazo guztiz
desberdina izango litzateke, Rushdiek nola
lortu duen ikuspuntuaren aldetiko batasuna,hindu europeizatuaren izaera urratuaren nortasuna
jasotzeko, toki eta sasoi erabat ezberdinak
erabili behar izan baititu idazleak :
London eta Bombay modernoak, pakistaniar
herrixka bat, VII. mendeko Asia... Rushdiek
irtenbide fantastikoa eman dio : Gibreel
Farishtak ziurtatzen du denboratik eta tokitik
harandiko batasuna, Gibreel goiaingeru
bihurtzen baita -zera honek teologia klasikoan
dituen konnotazio guztiekin- eta
goiaingeru hori bera izango baita VII. mendeko
Mahounden mediuma, Mahomarena.
Beste idazle batzuek beste modu batera
lortu dute batasun hori. Kunderak berak
Broma liburuan bere lau pertsonaiak lauunibertso komunista bihurtu ditu, Europako
lau lehenaldi ezberdinetan kokatuta :
Ludvik, Voltaireren izpiritu korrosibotik jaiotako
komunismoa izango da ; Jaroslav, folklorean
mantendu den antzinaldi patriarkala
berreraiki nahian oinarritutakoa ; Kostka,
ebanjelioan gorpuzturiko utopia komunista
; Helena bomo sentimentalis-etik jaiotako
baikortasuna. Eta lauak komunismoa desegiten
den momentuan hartuta, hots, europar
lau abenturarik zeharrenek pot egiten
duten orduan.
Narratibaren metodoari eta ikuspuntuari
emandako irtenbideak dira, azken batez,
laurehun urteko aldearekin Cervantesek
Don Kixote-n eta Nabokovek Lolita-n (1955)
eskuizkribua fikziozko editore baten eskuetan
utzita egin zuten bezala.
Sinboloen eta mitoen oihana
Nobelagilea, oharrez eta arretaz, jazoera
adierazten saiatzen da, nortasuna taxutzen,
azalpena, klimaxa eta amaiera arautzen.
Baina, sarritan ez da hori izaten bere lanaren
balio estetikoa erabakitzen duena.
Nobela, orduan, ia mitoren parera iristen
da, pertsonaiak giza egoera eta bulkada
iraunkorren sinbolo bihurtzen dira, egia
orokorren haragiztatze zehatzak, eta irakurtzen
dugun orduan bakarrik ohartzen
gara haietaz. Zerbait kixoteskoa egiteko
gaitasuna Cervantesek bere nobela idatzi
baino askoz lehenagoko gauza da, bovarysmoa
Flaubertek Emmari izen hori eman
baino lehen bizi-bizirik zegoen bezalaxe.
Esaterako, arreta handiz irakurri behar da
Brochen Sonanbuluak, ekintza ilogiko
nahiz ulerterrezetan pausatu beharra dago
Pasevowen, Ruzenan edo Eschen erabakien
oinarrian ezkutuko ordena dagoela ohartzeko.
Pertsonaia horiek ez dira errealitatea
zehaztasunaren pean hautemateko
gauza. Haientzat den-dena sinbolo bihurtzen
da : Elisabeth etxeko lasaitasunarena,
Bertrand infernuarena, eta errealitatean
oinarrituta dihardutela uste dutenean ere,
sinboloen arabera ari dira jokatzen.
Brochek portaera ororen oinarrian, gizabanakoarena
izan nahiz taldearena,
pentsakera sinbolikoaren sistema dagoela
ulertarazi digu. Gure bizitza aztertu besterik
ez dugu konturatzeko sistema irrazional
honek gure portaeran eragin handiagoa
duela arrazoizko gogoetak baino. «Gizakia
sinboloen oihanean galdutako haurra besterik
ez da-- zioen Baudelairek eta Milan
Kunderak dio sinboloei aurre egiteko
gaitasuna dela heldutasunaren kriterioa,
baina gizon-emakumeak gero eta gazteagoak
garela.Fikziozko lan bati historia soiletik haraindi
doan esanahia emateko grina askotan
zerbait oharrez eta nahita egina da,
lehen xedea izateraino askotan. Beharbada
William Goldingen nobela guztiak arlo
horretan sartu beharko genituzke. James
Joyceren Ulysses, John Updikeren Centaur
(Zentaurua) edo Anthony Burgessen Vision
of Battlements antzinako mito klasikoetan
oinarritzen direnean, hiru dira nagusiki
saio horien azpian dauden asmoak : gai
apal bat nobletzeko irritsa ; degradaturiko
balore multzo bat satirizatu nahia ; konplexu
bati makurrarazteko oinarrizko egitura
sortzea, biziera errealaren irudi zentrifugoa
bailitzan.
Nobela baten egituramitiko edo sinbolikoa
normalean xehetasunetan azaltzen
da garbien eta ez egituran, xehetasun horiek
itxura naturalista hartzen badute ere.
Doktor Zhivago-ren eponimoak, adibidez,
izen horrek errusieraz ,biziak» esan nahi
duelako hartzen du izen hori, eta indar handiko
iradokizun erlijiosoz gainezka dago.
Lukasen ebanjelioan «Chto vy ischyote zhivago
mezhdu myortvykt?u galdetzen diete
aingeruek Kristoren hilobira datozen emakumeei : «Zergatik zabiltzate hilen artean,
bizi denaren bila?»
Dudarik ez dago sinboloak are indartsuagoak
direla naturalismoaren testuinguruan
azaltzen direnean. Adibidez, Malcolm
Lowryren Under the Volcano (Sumendipean)
liburuari buruzko zinemaposterrak
beldurrezko filmea iragartzen
duenean, garbi dago zuzendariak background
naturalista gisa irakurtzeaz gain
zerbait gehiago espero duela : hiltzaile
batenaren itxura duten pianojolearen esku
txertatuak nazien zitalkeriaren sinbolo dira ;
nobela Bigarren Mundu Gerraren hasieran
kokatuta dago, eta heroiaren bizitzako
azken egunak Mendebaleko zibilizazioaren
kolapsoa adierazi nahi du. Hori bera
gertatzen da Milan Kunderaren Izatearen
arintasun onez eraman ezina nobelako
zenbait pertsonaiekin, modernitateari gagozkiola
. Batzuetan, ordea, ez da batere
erraza zenbait nobela sinbolikotako narrazioaren
esanahi ezkutua atzematea, subkontzientearekin
oso lotura estua duelako.
Herman Melvilleren 1851 ko Mohy Dick izan
daiteke horren adibiderik esanguratsuenetakoa
.
Nobela motak
Historikoa
Produktu azkarra izatea artea, pentsakera
eta orijinaltasuna baino garrantzitsuago
den nobelagile mertzenarioarentzat, historiak
oparo eskaintzen ditu gaiak, historia
hariak eta pertsonaiak. Beraz, hainbat pertsonaia
historikori buruzko nobelak nerabeentzako
idazten diren parodia sentimental
horiek bezain balio gutxikoak eta arinak
izan daitezke, efektukeriaz gainezka. Gai
historiko bati, ordea, historiaurreak eta mitoak
eskain dezakeen indar sakona eransten
zaionean, batzuetan halako amalgama
aparta sortu da, nobelagile handienen inspirazio
iturri izan dena, Tolstoiren Gerra eta
Bakea-k edo Robert Gravesen I, Claudius
(1934, Ni, Klaudio)-k erakutsi duten hezala
. Fikziozko irudimenaren zeregina nola
lortu erakutsi digute : antzinako gertakariak
gizabanakako terminoetan interpretatzea,
imajinaziozko aieruaren bitartez egitate dokumentalak
esperientzia sentsual eta emozional
bihurtzea.
Bada nobela historiko mota bat, ia hitzasmakizuna
soila izanik ere, jendeen artean
harrera oso ona izan duena, irakurle asko
iragana betiere oraina baino aberatsagoa,
ankerragoa eta erotikoagoa delako ustetan
daudelako. Irudimenak iragana bereganatzeko
ahaleginik egin ez duenez, halako nobelek
mozorro-dantza baten itxura izaten
dute. Europan idatzi diren nobela historiko
gehienen idazte-teknikaren kontserbadurismoak
higarren mailara kondenatu du halako
nobela mota. Badirudi Scottez geroztik
ez dela pauso bakar bat ere egin aurrera,
Virginia Wolf bere Orlando-rekin benetansaiatu bazen ere epe historiko luzeak espazio
txiki batera makurrarazi eta nobelarako
egun bakarreko gertakariak bezain
erabilgarriak egiten. Hori hera esan genezake
Bnlce Chatwinen zenbait lani buruz.
Gainera, John Dos Passosen US.A. nobelak,
Amerikaren garapen-fase baten ikerketa
historikoa izanik ere, garbi erakusten
digu esperimentua ez dagoela gai historiko
handiek nobelari ekar diezaioketen erronkarekin
eta luzerarekin uztartu ezinik.
Pikareskoa
Espainian sortua, heroi barrabasari buruzko
nobela mota horrek izan ditu Europako
heste literaturatan jarraitzaileak, eta Defoeren
The Fortunate Mistress (Andre zorionekoa)
arlo horretan sar daiteke, zentzu etimologikoan
bederen. Baina hitzak esanahi
bikoitza hartu du : alde batetik, nobela motaren
jatorrizko jitea ; hestetik, barrabaskeriaren
dinamika hera. Horregatik deitu dute
Fieldingen Tom Jones famatua pikareskoa,
sasiko heroia amorala delako eta ia urkamendirako
eskegigaia.
Hauek izango lirateke nobela pikareskoaren
osagarriak : luze samarra izatea, gutxi
gora-behera lotutako gertakari solteak,
intriga, borroka, amodiozko abenturak eta
narrazioak barruan har ditzakeen beste zenbait
baliabide : kantua, poemak, sermoiak.
Egitura sendorik gaheko halako nobelari bizimodu
burgesaren arbuiatzetik datorkio
barne-indarra eta lotura, edo ostatuko logeletako
abenturak maite dituen bide zabaleko
buhameriatik. XX. mendeko nobelan
badira halako kutsua duten zenbait lan,benetan onak : Saul Bellowen Adventures of
Augie March (1953, Augie March-en abenturak)
adibidez, edo Jack Kerouacen Dharma
Bums (1959), baina gaur egun ia guztiz
ezinezkoa da pikareskoa lehengo modura
ulertu eta idaztea, hain zuzen erlatibotasunaren
aro honetan dagoeneko ez dagoelako,
antzina zegoen bezala, heronen kontra
egiteko baldintzarik gaheko moraltasun
tradizionalik. Lazarillo de Tormes-i (1554)
aspaldi bukatu zitzaion eredugarri izateko
garaia, XVII. mendeko Mateo Aleman, Vicente
Espinel eta Luis Velez de Guevarari
bezalaxe. Gaizkile modernoaren teknikak
eta jarduerak ez du egiazko pikaro-aren
axolagabekeria alaiarekin zerikusirik.
Sentimentala
XVIII. mendearen erdialdeko zentzu
berarekin erabiltzen denean, sentipen fin
eta gorena adierazten du eta zentzu horretan
ulertu behar da Laurence Sterneren A
Sentimental Journey Through France and
Italy (1768, Bidaia sentimentala) obran.
Rousseauren La nouvelle Heloise (1761,
Heloise berria), berriz, erakarpen fisikotik
gora dagoen sexuen arteko lotura suharra
adierazten duelako jo dezakegu sentimentaltzat
. Mugimendu erromantikoaren ikur,
luzaroan mantendu zuen nolabaiteko duintasun
zirraragarria, laster azaltzen hasi bazen
ere gerora izango zuen arazo nagusia,
minberatasunerako joera. Milikeria hori
nahiko garbi agertzen da Sterneren The Life
and Opinions of Tristram Shandy, Gentleman
(1760-67, Tristram Shandy jaunaren
bizitza eta iritziak) obran, nobelarenbeste zenbait ezaugarri ederren pean lausoturik
gelditzen bada ere, Milan Konderaren
ustez Denis Dideroten Jacques Fatalista-rekin
batera XVIII. mendeko obrarik
gorenena baita. Hala dio Bohemiako analista
handiak, joku zoragarri gisa pentsatuta
dagoela, ordu arte inoiz lortu gabeko
arintasunaren gailurra. Nobela oro, nahita
edo nahigabe, honako galdera honi emandako
erantzuna da : zer da giza bizitza eta
zertan datza beronen poesia? Fieldingek
eta Sterneren garaikideek uste zuten a-
benturaren xarman zetzala poesia hori ;
Sternek bestelako gauza bat proposatzen
digu : poesia ez datza ekimenean, ekimenaren
etenean baizik, sentipenak lantzeko
beste bide bat baita hori..
XIX. mendearekin batera sentipenen
degradazioaren eta norberarenganako gupidaren
janzkera ere hartuko du, santukeriak,
erlijioak eta fikzio burgesaren eskaerakomertzialak hartara bultzatuta. Horregatik
dira emozio egituratu gabea eta berariazko
malkokeria XIX. eta XX. mendeetako nobela
sentimentalen ezaugarriak, eta idazle on
asko ere erori ziren behin edo behin tentazio
horren armiarma sarean, batik bat herio
eszenak deskribatzeko orduan, Dickensen
A Christrnas Carol (1843, Gabon kanta
bat) liburuan ikus daitekeen legez, nahiz
eta nobelagile ingeles handi hori ezin daitekeen
sentimentaltzat har.
Askoz harrigarriagoa da aro atomikoan
Eric Segalen Love Story (1970, Maitasun
historia) liburuen gisako nobelak izan dezakeen
arrakasta. Yale unibertsitateko hizkuntz
klasikoetako irakasle honen lanak
erakusten digu intelektualek beraiek ere ez
dutela arbuiatzen sentimentalkeriaren lilura,
edota milikeria hotzean eta, agian, zinikoki
landu daitekeen prozesua ere izan
daitekeela.
Gotikoa
XVIII. mendearen amaiera aldean hasitako
mugimenduak misterio, izumen eta
harridurazko eszenen bitartez aurre egin
nahi izan zion sasoi historikoa menderatzen
zuen arrazionalismoari. Arkitekturatik sortutako
izen horrek handitasun zakar, bortitz
eta basati baten konnotazioak zituen.
Nobela gotiko baten giroak iluna behar
zuen izan, ekaiztsua, fantasmagorikoa,
eromenez, amorruz, superstizioz eta mendekuz
betea. Nobela mota horren eredutzat
jo dezakegun Mary Shellyren Frankenstein-ek,
horrez guztiorrez gainera, osagarri
gotiko tradizionalak erakutsiko ditu : Jainkoari
desafioa botatzen dioten esperimentuak,
garrasi beldurgarriak, eta, batez ere,
b_ re munstroa. Gero Edgar Allan Poek maisutasun
handiz landu zuen estilo gotikoa
Estatu Batuetan, eta esan daiteke idazle
handi horien eraginez hasi zela gero hain
arrakastatsua izango zen zientzia fikziozko
nobela, H.G. Wellsen The Island of Doctor
Morean (1896. DoctorMoreau-ren uhartea)
obrarekin abiarazia. XX. mende amaierako
zenbait nobelagile ospetsuk ere landu izan
dute nobela gotikoaren giroa ; Iris Murdochek
batez ere. Baina, oro har, gustuaren
kanonen haustura bera barkatu zaion
nobela mota hau asmamen handiko entretenimendu
gisa hartu izan da ; gupida eta
izumena ez dira katarsis prozesu baten alderdiak,
nolabaiteko doilorkeriaz, berez
gozatu behar diren ernozio iragankorrak
baizik.
Psikologikoa
Nobela psikologikoa Frantzian hasi zen
XVII. mendean Madame de La Fayetteren
Princesse de Cleves (1678, Clevesko printzesa)
obrarekin, eta Abbe Prevosten Manon
Lescaut (1731) bezalakoekin sendotu
zen. Dena den, gure ustez, hasiera haietan
XVIII. mendearen erdialdean idazten duen
Richardson izango litzateke benetan abian
jarri zuena ; bere nobelako gutunetan pertsonaiek
beren gogoeta eta sentimenduak
aitortzen dituzte, eta era horretara gizakion
barne bizitzaren miaketarako ildoa irekitzen
. Badakigu nor diren jarraitzailerik
handienak: Goetheren Werther, Laclos,
Constant, Stendhal... baina Proustekin eta
joycerekin joko luke gailurra. Proustek
«denbora galdua» analizatzen du ; Joycek,
oraina. Itxuraz ez dago ezer oraina baino
ebidenteagorik, ukigarriagorik, nabarmenagorik
. Eta, hala ere, ihes egiten digu.
Horretan datza bizitzaren tristezia guztia.
Instant oro unibertso txiki bat da, hurrengoan
zeharo ahantzita gelditzen dena.
Joyceren mikroskopioa horretan saiatzen
da, instant iheslari hori atzematen eta erakusten
. Baina niaren bilaketa, berriz ere,
paradoxa batez bukatzen da : zenbat etahandiagoa izan nia miatzen duen mikroskopioa,
hainbat eta azkarrago aldentzen dira
gugandik nia eta haren batasuna. Hortxe
dago nobela psikologikoaren gakoa.
Nobela psikologikoan pertsonaia eta
ekintza gutxiago dago, beharbada, haina
pertsonaia horien jarduerarako motiboak
aztertzen dira. Dostoievski, adibidez, bere
Krimena eta Zigorra-n hiltzailearen arima
aztertzen saiatuko da hilketaren esanahi
etikoa adierazten bainoago ; Flauberten
Madame Bovary-n askoz garrantzitsuagoa
da bere burmuinaren egiturak aztertzea bere
bizimodua baino ; Anna Karenina-n Tolstoyk
emakumearen psikologiaren ikerketa
ia obsesiboa egiten du. Henry Jamesen
nobelak ere psikologikoak dira, gertaera
nagusiak protagonisten arimetan jokatzen
baitira.
Askok eta askok uste dute Freuden teoriak
direla nobela psikologikoaren azpian.
Ez da guztiz egia. Joycek eta Nabokovek,
esaterako, gorroto zioten Freudi, eta mordoa
dira Edipo eta Elektraren konplexuak
oinarritzat hartuta idatzi diren nobela guztiz
azalekoak. Nobelagileen eta dramaturgoen
intuizioak eta introspekzioak ireki dituzte
giza motihazio.u- en leizeak, ez klinikarien
lan sistematikoek.
Kostunbrista
Maila apalago katean nobela kostunbrista
aipatuko genuke, mundu estu eta
itxiago baten egituratzea aztertzen duten
nobelak, Jane Austenen kasuan hezala.
Evelyn Waughen Sword of Honour (Ohorezko
ezpata) obrak kasernetako bizimodua
aztergai badu ere, normalean herrixka
eta baserrietako bizimoduarekin lotuagoa
azaldu izan da beti nobela mota hau, horrela
nobela pastoralarekin bat eginez, ziur
sentitzen den giza ordenamendu baten isla.
Tradizio zaharreko generoa, arkadiaren deia
beti janzkera idilikoz apainduta etorri baitzaigu
. Daphnis eta Chloe-ren ondoren Sir
Philip Sidneyren Arcadia (1590) argitaratu
zen, Thomas Lodgeren Rosalynde, Shakespearen
As you like it (Zeuk nahi bezala)
ospetsuaren inspirazio iturri. Bere garaian
izugarri popularra izan zen Bernardin de
St. Pierreren Paul et Virginie, ordea, erromantizismoaren
atarian jarriko genuke,
pastoralaren alorrean bainoago. Nekazari
giroko eden baten utopiak, alabaina, bizibizirik
jarraitu du Mendebaldeko Europan
eta, gezurra dirudien arren, D.H Lawrencek
berak halako ukitu berezia eman zion
bere Lady Chatterleyis Lover (Lady Chatterleyren
maitalea) libunran. Thomas Hardyren
obra herrietako bizimodua ongi
ezagutzen duen idazle batena da, bertan
bizi delako. Aldiz, nobela pastorala bizimodu
urbanoaren gaia da, katik bat,
estresak sorrarazitako ihesaren adierazgarria,eta horrela ikus daiteke Saul Bellowren
Herzog-en (1964). Baina Stella Gibbonsek
bere Cold Comfort Farm (1932,
Bainu hotzetako etxaldea) guztiz satirikoa
idatzi zuenetik, gutxitu egin da lirika pastorala
serioski hartu duten idazleen kopurua
.
Heziketa-nobela
Heziketa-nobelari Goetheren Wilhelm
Meiste rs Lehjarhre (1796, Wilhelm Meisterert
ikasturteak) obrarekin eman zitzaion hasiera
. Hauxe da, nonbait, haren xedea :
arima sentiberak bere nortasuna eta mundu
zabalean bete behar duen zeregina
aurkitzeko jarraitu behar duen prozesuaren
azterketa. Dudarik gabe, nortasunaren sorrera,
dagokion borroka, gatazka, sufrimendu
eta arrakasta partearekin, oso erakargarria gerta dakioke idazle bati, askotan ia
gauza autobiografikoak idazteko aukera
ematen diolako, hazkunde eta ikaste prozesuarekin
uztartuta. Dickensen David
Copperfield eta Great Expectations ( Itxaropen
handiak) heziketa-nobela edo Bildungsromctn
horren adibidetzat har daiteze,
puska handi batean ; beste zenbait idazle,
baina, -H.G.Wells besteak beste- heren
programa sozialista eta utopikoekiko atxekimendua
erakusteko baliatzen dira, baliatu
zehazki, genero honez.
Dena den, gure ustez lau dira esparru
honetako lanik adierazgarrienak. Lehenik e-
ta behin, Alain Fournieren Le Grand Meaulnes
(1913, Meaulnes handia), Frantzian.
Beste maila batean, Hermann Hessek gazteria
borrokalariari buruz idatzi zituen saioak
Estatu Batuetako campus-etan ia kultu izatera
iratsi baziren ere, James Joyceren A Portrait of the Artist as a Young Man (1916,
Artistaren gaztetako portreta) obrak beste
edozeinek baino hobeto adierazi zituen
tenperamentu artistiko sortuberriaren ahaleginak,
familiaren, estatuaren eta elizaren
presioa gainditzeko. Beste ildo batetik doaz
William Goldingen Lord of the Flies (1955),
euskaraz Eulien Ugazaba gisa itzulitako
klasikoa, eta J. D. Salingeren Catcher in the
Rye (1951, Zekale artean harrapaka) :
gaizkiaren eta helduen munduaren bilakuntzak
sortutako drama eta porrotaren historia
larriak.
Roman a clef
Roman a clef deritzon horretan, fikziozko
pertsonaiak hobeto ulertu ahal izateko
irakurleak fikzioaren azpian dauden egiazko
pertsonaia historikoak kontsultatu behar
ditu, klabearen, giltzaren hila. Esaterako,
oso zaila izango litzateke Orwellen Animal
Farm (1945, Abereen etxaldea) ulertzea azpian
datzan eduki historikoa ezagutu gabe.
Marcel Prousten A la recherche du temps
perdu (1913, Denbora galduaren bila) bera
ezin da oso ongi jaso egilearen giro sozialaren jakinean egon gabe eta esan daiteke
Joyceren Finnegans Wake dela genero honetako
obrarik adierazgarriena, hain dago
erreferentzia pertsonalez gainezka! Agian,
egia zuzenean esatea oso arriskutsua zenean
izango zuen delako roman a clef honek sorrera,
zeharka mintzatu beharrak eraginda.
Anti-nobelak
Chosisme eta tropisme-rekin (gauzakeria eta tropismoa) lotutako anti-nobelak Frantzian izan du batez ere lekua. Nobelagilea gauzekin beraiekin dago kezkatuta, eta ez giza sinbolo edo metafora diren heinean bakarrik. Gauzak dira partikularrak eta aldakorrak direnak ; gizakiok estimulu horiei normalean modu bertsuan erantzuten diegun behatzaileak hesterik ez gara. Robhe- Grillet eta Nathalie Sarraute dira genero honetako idazlerik ezagunenak. Bada kultuko nobela, elitista, irakurle espezializatuarentzat pentsatutakoa, gero, heste zenbait arrazoirengatik izugarri arrakastatsua izan etena ; normalean sexua edo lizunkeria esplotatzen ausarta izan delako edo fikzio demoniakoarekin lotu izan delako. Ezagunena Malcolm Lowryren Under the Volcano (1947, Sumendipean) izango litzateke.
Thrillerrak
Thrillerrak Sir Arthur Conan Doylerekin hartu zuen gero izan duen garrantzia izugarria eta hemen izenak pilatu egiten dira : lan Fleming eta bere,james Bond ajentea ; Agatha Christie, Erle Stanley Gardner, Raymond Chandler, Edgar Wallace, Mickey Spillane, Graham Greene hera, John Butchan, John le Carre eta Patricia D. Cornwell azken aldian. Obra bat ipatuko dugu : John le Carreren Smiley s People (1980, Smileyren jendea).
Fantasia eta profezia
Gero, fantasia eta profezia ukitua duten nobelak daude, idazle on eta askok idatzitako generoa : Aldous Huxley, George Orwell, Anthony Burgess, Kurt Vonnegut, Italo Calvino, Isaac Asimov, Nahokov, Tolkien... baina esan daiteke Huxleyren Brave New World (1932, Bai mundu berria) eta Orwellen Nineteen Eighty-four (1949, 1984) direla genero honetan gailurra jo dutenak.
Nobela proletarioak
Nobela proletarioak, berriz, best-sellerak baino tradizio luzeagoa izan arren ez du ezagutu besteon arrakasta. Hala ere ezin ditugu zenbait izen ospetsu aipatu gabe utzi : Maxim Gorki errusiarra, eta Ama, bere obrarik ezagunena ; John Dos Passos amerikarra, eta Aleksandr Solzhenitsyn gure garaikidea .
Nobelaren sorrera
Nobela aro modernoaren hasieratik gizakiaren
lagun nekaezina izan da. Ezagutzeirritsa
jabetu da aro horretaz gizakiaren bizia
aztertu eta gorde dezan ,, izatearen ahanzturatik;
manten dezan «biziaren mundua»
etengabeko argiaren pean. Horregatik zioen
Hermann Brochek nobela batek bakarrik
idoro dezakeena idorotea dela beronen
helburu bakarra. Esistentziaren alde ezkuturik
idoroten ez duen nobela ez da morala,
ezaguera baita nobelaren moral bakarra.
Gainera, nobela Europa osoari dagokio,
kontinente zaharrak asmatua baita.
Egun batez, jainkoak unibertsoan berari
zegokion tokia utzi zuenean, Don Kixote
ere bere etxetik irten zen, eta guztiz ezezaguna
egin zitzaion mundua : Jainkoaren
absentzian, anbiguitatean murgildurik, ikusi
zuen den-dena : jainkozko egia bakarra
gizakiek euren artean banatu zuten, ehundaka
egia pusketan zatituta. Horrela jaio zen
Aro Modernoaren mundua eta beronekin
batera jaio zen nobela ere, haren eredu eta
irudira. Geroztik, ziurtasunik ezaren jakituria
izango du ezaugarririk nabarmenena.
Lehenengo europar nobelak amaierarik
gabeko munduan egindako bidaiak dira.
Dideroten Jacques Fataliste-ren hasierako bi
pertsonaiek bide erdian egiten dute topo ;
ez dakigu nondik datozen, ez dakigu nora
doazen. Hasierarik eta amaierarik gabeko
denboran egiten dute topo, mugarik gabeko
espazioan, gerora baizik ezin begira dezakeen
Europan. Handik ehunda berrogeita
hamar urtera, Balzacekin urruneko espazio
hura desagertu egin da, giza erakundeen
eraikin modernoen atzean : polizia, epaitegiak,
finantzak, krimena, armada, estatua...
Balzacen denbora Historiaren trenean igota
zihoan. Mundu hori, ordea, oraindik ez
zen hain itsusia, oraindik bazen abenturarako
betarik. Handik gutxira, horizontea estutu
egingo zaio Emma Bovaryri, hesiaren
itxura hartzeraino. Egunerokotasunaren asperrean
ametsari eman beharko zaio, eta
poliki-poliki arimaren infinituak hartuko du
kanpoko munduaren infinitutasun galdua.
Arimaren mugagabetasunaren ametsak,
alabaina, berehala galduko du beronen
magia, Historia, gizarte ahalguztidunaren
itxurapean, gizakiaz jabetzen denean. Gizakiari
alkatearen makila kendu eta aitzurra
besterik ez dio emango. Boterea beste
nonbait dago eta gero eta biluziago dago,
Kafkaren nobeletan azaltzen den modura,
eta botere hori zeharo irrazionala da, Erdi
Aroko balore guztiak birrindu zituen arrazoi
kartesianoren paradoxa, arrazoiaren
ustezko garaipenaren orduan indarraren
irrazionaltasun hutsa izango baita munduaren
jabe, gure planetaren historia batasun
zatiezin bihurtu arte. Zoritxarrez etengabeko gerra ibiltaria izango da gizadiak aspalditik
amesten zuen batasuna gauzatuko
duena. Inora ihes egin ezin duenaren batasuna,
burgesiaren eskutik.
Orain, ikus ditzagun hain modu eskematikoan
adierazi dugun ibilbidean nobelak
bere gain hartu dituen xedeak. Lehenik
eta behin, nobelak bizitzaren interpretazioa
izan nahi du ; beronen helburua, beraz, ez
da didaktikoa izatea, nahiz eta fikziorik
soilenak ere nolabait bizitzaren filosofia bat
iradokitzen duen. Jane Austenen nobelek
Francois Rabelaisen bizipoza besterik ez
zuten adierazi nahi, jainkoaren barrea entzun
duen gizakiaren egoera, Milan Kurderaren
hitzetan. Azpian, baina, garbi nabari
daiteke bizimodu ordenatu baten gorespena,
garaiko nekazari giroko burgesia ingelesak
bizi zuena. XIX. mendeko nobela
frantsesak, berriz, txanponaren beste aldea
aukeratu zuen, bizi honetan ez dagoela justiziarik
eta gaitza dela garaile ateratzen dena.
Era berean antzeman daiteke pesimismo
hori Thomas Hardyren lanetan. Geroko zenbait
nobelagile katolikok ere, Francois Mauriacek
eta Graham Greenek, besteak beste,
ildo horretatik ekingo diote bizitzaren interpretazioari,
jainko ezagutezin baten egitasmo
legez aurkezten badute ere. Bitartean
H.G.Wells bezalako idazleek liberalismo optimistan
oinarritutako fikzioa idatzi zuten,
D.H. Lawrencek eta Ernest Hemingwayek
analizatzen duten gizaki naturaL—etik nahiko
urruti. Aldiz, garaiko fikzio komunista
estatuari zeharo lotuta agertuko zaigu, eta
irizpide ideologikoak hartuko du estetikaren
tokia berau ebaluatzeko orduan.
Bestalde, hitzak gaitzaren salaketarekin
edo ideologia progresisten hedapenarekin
lotuta egon beharko lukeela aldarrikatu duen
sasoian, beti izan dira, Rabelaisen ildoari
jarraiki, irakurlea gurpil neketsu horretatik
atera nahi izan duten idazleak, nobela entretenimendu
edo ihesbide modura hartu dutenak
. Arlo horretan sartuko genituzke balio
handiko zenbait nobela : Graham Greeneren
Travels with My Aunt (1969, Izebarekin
bidaiak), adibidez, Dashiell Hammetten
The Maltese Falcon (1930, Maltako belatza),
edota Raymond Chandleren The Big
Sleep (1939, Betiko loa), dibertitzeaz eta liluratzeaz
aparte giza izaeraren azterketa eskaintzen
baitigute.
Askotan, nobela, propaganda ere izan
da, batez ere irakurlea bere premisetara
makurrarazi nahi duenean bai gizartearen,
bai erlijioaren edota politikaren arloan. Esan
dezakegu zera honetan datzala propagandazko
fikzioaren ahuldaderik handiena,
galdu egiten duela bere balioa salatu duen
gaitza bideratu denean edota goraipatu
duena bertan behera erori denean, gizakiabere osotasunean ez hartzea baita propagandazko
fikzioaren akatsik larriena, denborak
sekula barkatzen ez duena.
Erreportaje moduko nobelak beti izan
ditu bere aldekoak, idazleak askotan ez
baitaki nola hartu bere artea, asmakizun soil
gisa edo bizitza errealaren dokumentu modura
. Adibidez, Daniel Defoek Londresko
1665eko izurritea edo Manzonik Milangoa
beren lanetarako oinarritzat hartzen dituztenean,
batzuetan badela asmakizun hutsa
baino gauza funtsezkoagorik sinesten dutelako
idazten dituzte A Journal of the Plague
Year (1722, Izurriaren urteko egunkaria)
edo I promessi sposi (1825-27, Ezkongaiak)
. Eta gure munduaren historia gero
eta basatiagoa bihurtzen joan den heinean,
ugaritu egin dira nobela mota horren adibideak
. John Herseyren Hiroshima (1946) irakurri
besterik ez dago, Michio Takeyamaren
Biruma No Tategoto (1947, Birmaniako
Harpa), Truman Capoteren In Cold Blood
(1966, Odol hotzean) edo Norman Maileren
7-be Armies of the Night (1968, Gaueko
gudarosteak). Gaur egun, ordea, genero honek
beste bide bat ere hartu du Michael
Crichton bezalako idazleekin : asmatu egiten
dute erreportajerako materiala, azpimarratu
nahi duten zerbaiti indarra ematearren.
Hizkuntzaren eta pentsakeraren aldaketa
eragilea izatea da nobelaren beste xede
bat. Nobelagileak ez dira ez poetak ez filosofoak
eta oso gutxitan sorrarazten dituzte
pentsakerarako ildo berriak. Chaucerrek eta
Shakespearek ingelesarekin egin zuten bezalaxe,
Axular, Agirre Asteasukoa edo Lizardi
izan daitezke hizkuntzaren eragile, baina ez
zuten zerikusi handirik garaiko pentsakeraren
joan-etorrien sorrerarekin, hura mantentzen
lagundu bazuten ere. Gugandik hurbilago,
Adolf Hitlerren Mein Kampf (Nire
borroka) bezalako obrak kultura iragankor
baten bandera izan daitezke baina ez dira,berez, luzarorako sentiberatasun mota iraunkor
bat eta joera horietarako hizkera sortzeko
gauza. Izan dira, ordea, halako eragina
izan duten nobelak. Rousseauren Emile-k
(1762) aldatu egin zituen haurren hezkuntzari
buruzko premisak. Goetheren Wertherren
Doloreak ( 1774) XVIII. mendeko
arrazoiaren mugak txikitzeko sentimendu
berrien mundua sortu zuen, eta Mark Twainen
ustez, Sir Walter Scotten nobelek ez zuten
batere eragin onik izan Estatu Batuetako
hegoaldean, historiaren irakurketa erromantikotik
jaiotako sentiberatasun erregionala
bultzatzen baitzuen. Lehen aipatu dugun
Alessandro Manzoniren I promessi sposi
obrak italiar prosa estilo nazional baten
urratsak jarri zituen, eta Giinter Grass naziek
usteldutako hizkuntza biziarazten saiatu
zen Hitlerren ondorengo Alemanian. Beste
zenbait kasutan, baina, oso zaila da erabakitzea
ea idazleek beraien prosaren edo
idazti filosofikoen bitartez eragin zioten
beren aroari. Sartre eta Camus bezalako esistentzialista
frantsesak izango lirateke horren
erakusgarri egokienak. Gogoratu, bestela,
Sastreren La Nausee ( 1938, Nazka) obrak
izan duen oihartzuna.
Nobelagilea, gehienetan, bere aroaren
izpirituaren isla da, gizarte baten gogoeta
eta sentimendu noraezekoak artikulatzeko
gauza baita, hizkuntzaren eta sinboloaren
erabilera imajinatiboa baliatuz. Normalean
urruntasunetik ulertzen da hobekien aro
bateko izpiritua, alemanek Zeitgeist deitzen
dutena. Hitlerrek sorrarazitako gaixotasunak
ez zuen Thomas Manuek 1947an Doctor
Faustus idatzi zuen arte fikziozko diagnostikorik
aurkitu. Nobela, beraz, tresna ezin
hobea izan daiteke iragana ulertzeko. Asko
dira Kixote-a dela Espainiako XVII. mendea
ulertzeko historia-libururik onena diotenak, eta, noizbehinka, irakurle askok eta
askok goraipatu egiten dute fikziozko lan
bat garaiko igarle gisa, orain dela gutxi
Milan Kunderaren Nesnesitelnk lehkost byti
(1984, Izatearen arintasun onez eraman
ezina) nobelarekin gertatu den bezala, postmodernitateari
gagozkiola. Argi berean
irakur genitzake Hemingwayen The Sun
Also Rises (1926, Eguzkia ere goratzen da),
Lehen Mundu Gerratik Bigarrenera bitarteko
argitan. Dena den, esan dezagun, oro
har, Zeitgeist hori betiere minoria baten isuria
izan dela, eta ez gehiengo isilarena, nahiz
eta XX. mendeak minoria horien ahotsetan
aberatsagoa dirudien.
Azkenik, nobelaren beste xede bat biziestiloaren
sortzaile eta gustuaren eredu izatea
da, baina ez da erraza jakitea zer nobela
motak izan duen eraginik iraunkorrena, ez
behintzat zehaztasunez. Hala ere, badirudi
Oscar Wilderen Picture of Dorian Grayk
(1891, Dorian Grayren erretratua) gazte
asko bultzatu zuela amoraltasunerako bidera,
D.H. Lawrenceren Lady Chatterley -s
Lover (1928, Lady Chatterleyren maitalea)
sexuari buruzko jarrera ireki eta permisiborako
deitzat hartua izan den bezala. Gaur
egun, fikzioa ez da berez hori egiteko gauza,
eta multimediaren bahea pasa beharrean
dago halako eragin bortitzik izan nahi badu,
antzeztokiarena, zinearena, telebistarena
edo ordenagailuarena. Esaterako, 1963an
Tom Jones-en zinema bertsioa estreinatu
zenean eragin izugarria izan zuen gazteen
orrazteko moduan. Hemingwayen heroi
estoikoak, edariari, borrokari eta monosilaboei
emanak, ez ziren eraginkorrak izan
harik eta zineman azaldu ziren arte. Horregatik
esan dezakegu arlo honetan askoz
handiagoa dela telebistaren eta zineko pantailaren
eragina hitz idatziarena baino.
Nobelaren arorik garrantzitsuenak
Erromantizismoa
Europako mugimendu erromantikoa normalean Frantziako Iraultzari bidea ireki zioten ikuspegi sozial eta filosofikoekin lotuta agertzen da, Iraultzaren eta geroko Napoleonen aroaren garaiko erromantizismoaren joera subjektibo, antirrazional eta emozionalekin. Horrez gain, Walter Scottek urruneko xarma magikoz betetako hizkera erabili zuen. Hori guztiori bat etortzen denean ez da zaila ohartzea erromantizismoa izugarri eraginkorra izan dela eta fenomeno historiko modura bukatuta badago ere, izpiritu eta estilo erromantikoek luzaz iraun dutela eta oraindik ere dirautela. XIX. mendean Emily Bront~ren Wuthering Heights (1847, Gailur ekaiztsuak) bezalako maisulana sorrarazi zuen izpiritu berak sortu ditu XX. mendean Daphne du MaurierenJamaicaInn ( 1936) eta, zineari esker, ezagunagoa egin zaigun Rebecca (1938), nobela handiak bi-biak. Hala ere, gauzak asko aldatu direla esan behar da eta zenbait idazleen ahalegin «erromantikoetan» agertzen diren sentimen erotiko indartsuak, gertaleku exotikoak, liluramendu poetikorako giroak, minak, perbertsioak, eta halako beste zenbait erroko indarrek asmakizun kutsua dutela, erromantikoen errezeta jarraitzen saiatzen badira ere, Lawrence Durrellen The Alexandria Quartet (1957-1960) obran nabari daitekeen legez.
Errealismoa
XIX. mendeko nobelagile frantsesek erromantizismoari bizkarra eman zioten lehenengo momentuan, baina, ez zuten guztiz arbuiatu, eta Gustave Flauberten Salammbon (1862) oraindik antzeman daiteke urruneko iragan pagano batekiko lilura, ironia errealistaz azpimarratuta badago ere, eta bere Madame Bovary handia bera ameslari erromantikoei ezarritako zigortzat har daiteke . Stendhalek eta Balzacek ez dute amets erromantikorik nahi eta biluztasunik gorrienean aurkezten digute bizitza, janzkera poetikorik gabe. Erromantizismoa, alabaina, hain modu indartsuan arbuiatzean, beste muturrera jo eta errealismoa pesimismo amaigabe baten sinonimo egiten dute. Thomas Hardyren Jude the Obscure (1896) joko genuke pesimismo horren azken mugatzat, bere atzean dagoeneko Charles Darwinen eta T.H. Huxleyren izpiritua baitago, determinismoaren eta mekanizismoaren indar beldurgarriekin. Horrela ikusitako errealismoa XX. mendeko nobelaren jarraiko bulkada izan da, idazle frantsesen esistentzialismoarekin absurdua-ren tonua hartukoduena. Haatik, esan beharra dago errealismoak, askotan, nolabaiteko optimismoa eskatzen duen erreformismo baten zerbitzuan jardun duela. Hardyren nobeletan determinismo pesimistak pertsonaiak minera, frustraziora eta irtenbiderik gabeko amorrura makurtu ditu, eta Sinclair eta Remarqueren nobeletan garbiago agertzen da XX. mendeko izpiritua, eta erreformarako egitasmoa azaltzen da diagnostikoarekin batera.
Naturalismoa
Errealismotik sortua da, Emile Zolaren gidaritzapean. Ez da erraza biak ongi bereiztea baina naturalismoa lotuagoa dago bai determinismo pesimistarekin bai bizitzaren arlo fisiko eta biologikoekin. Egun, XX.. endeak normaltzat jotzen du halako joera, baina aurkezpen teknikarekin erlazionatzen du batez ere eta ez Zola eta haren jarraitzaileen filosofia mekanizistarekin. Mugimenduak Lehen Mundu Gerraren amaierarekin batera izugarrizko bultzada hartu zuen, idazleek beren obligaziotzat jotzen zutelako soldaduaren egoera larria adieraztea. Joyceren Ulysses-ek ere joera naturalista hartu zuen baina inolako helburu moralik gabe, estetikaren izenean. Eta horretarako inork ez bezala erabili zuen barne-bakarrizketa, bizitzako funtzio natural guztiei adina gogoeta eta emozio adierazgaitzei ere ahotsa emateko. Agian horrexegatik jasan behar izan zituen, beste nobelagile naturalista gehienek bezala, lege aldetiko arazoak, lizunkeria-salaketak eraginda.
Inpresionismoa
XX. mendearen hasierako nobelagileen ustez, egia zen idazlearen xedea ; orain, inpresionismoarekin, aldatu beharrean zegoen narratzaile orojakilearen tradizioa, ikuspegi partzialago eta zalantzakorragoen onerako. Pintore inpresionistek bereizi egiten zuten behatzaileak begiratzen zuena eta benetan ikusten zuena ; ageriko mundua definigaitzagoa zen, irristakorragoa ; argitan eta koloretan banantzen zen. Horrela Thomas Mann eta Hermann Hesse alemaniar idazleek kanpoko munduaren xehetasunetan biltzen zen tradizio errealistatik aldendu eta estilo eliptikoago baten bila jardun zuten, inpresionismoaren izenean. Ondorengoek garatu zuten haien hasitako mugimendua, Edouard Dujardinek, Virginia Wolfek, William Faulknerrek, Samuel Becketek eta, batez ere, Evelyn Waughek, zeinak lauzpabost lerroko elkarrizketan XIX. mendeko zenbait nobelagilek orri askotan baino xehetasun gehiago eskaintzen duen.
Espresionismoa
Hau ere Europako erdialdean hasitako
mugimendua izan zen eta pinturarekin eta
dramarekin zeharo lotuta dago. Artistarenxedea gai zehatz baten funtsa eskaintzea
zen, bigarren mailako gogoetak alboratuz.
Bertolt Brechten antzezlan tipiko batek, adibidez,
gertaera sozial edo politikoa du gaitzat,
eta gai hori eszenak eskain ditzakeen
bitarteko guztiak erabiliz jaurtikitzen zaio
ikusleari : sinboloak, musika, zine tarteak,
mintzaera korala, dantza... Giza izaera zehatza
ez da gizatasunaren ideia bezain garrantzitsua
eta idazleari bost axola zaio errealitateari
buruzko ideia zaharra. Giro emozionala oso
da bizia, estasiaren modukoa ia, eta tonua
propagandatik hurbilago dago artetik baino
. Propaganda komunistarako ezin hobea,
zentzu horretan erabili zuen John Dos Passosek
Estatu Batuetan. Franz Kafka, nobelagile
espresionistarik handienak, ordea,
interpretazio politikoetatik haraindi, gizakiaren
alienazioari ekingo dio. Kafkak ez du
planteatzen zein diren giza portaera baldintzatzen
duten barne motibazioak. Zerbait
guztiz ezberdina planteatzen du : zein dira
gizakiaren aukerak mundu honetan, barneeragileak
baliorik gabe uzteraino gailentzen
baitira mundu honetan kanpo-baldintzapen
birrintzaileak? Bere Derprozess (1925, Auzia)
eta Das Schloss (1926, Gaztelua) nobeletako
heroiak amesgaiztoaren antzeko giro
haluzinagarrian bizi dira eta bertan alienazioa
izango da hitz klabea. Kafkaren eragina
izugarria izan da, baina jarraitzaileen arteko
bat bakarra aipatuko dugu, William
Burroughs amerikarra, The Naked Lunch
(1954, Otordu biluzia) nobelarekin.
Abangoardismoa
Asko dira arlo honetan sar genitzakeen
korronteak eta lanak, baina bi besterik ez
ditugu aipatuko : Borges eta Nabokov, berrikuntza
teknikoetatik haraindi, fikzioaren
esentzia bera auzitan jarri nahi izan dutelako
. Idazle horien nobelak poema edo filosofia-saio
bihur daitezke, baina, literatura diren
heinean, ezin dute sentipenik, gogoetarik
eta zentzurik gabeko mundu baten bandera
izan. Nobelagileak nahi duena egin dezake
bere artearekin, baina, azken batez, ez du
irakurleak ezagutzen duen edo ezagutu dezakeen,
amesten duen edo ames dezakeen
mundu bat eskaini beste erremediorik.
Ibilbide luze honen ondoren nobelari
liburudendetako erakusleihotik irakurlearen
eskuetarainoko bidaia gelditzen zaio, garrantzitsuena
agian. Horregatik, profesionalki
idatzi nahi duen nobelagileak nahitaez aztertu
behar ditu merkatuko eskakizunak eta
legeak, eta berak idatzi gura duenaren eta
irakurleak nahi duenaren arteko konponketa
egin beharko du. Gehienentzat, hala ere,
dirutan neur daitezkeen mozkinak huskeria
izango dira, eta genero honetarako zaletasunak
eramango ditu lanera, oso gutxi
baitira nobelatik soilik bizi daitezkeenak.
Beharbada hori izango da nobelagileak sarietara
bultzatzen dituena, gabezia kronikohori noizbait bukatuko den esperantzarekin
. Lurralde guztietako sari nazionalak
garrantzizkoak diren arren, Nobel Saria da,
ezbairik gabe, desiragarriena eta, zenbait
kasutan, irabazleak izena bezain beharrezkoa
badu ere dirua -Samuel Becketti
gertatu zitzaion bezala-, badira saria jaso
aurretik guztiz aberastutako idazleak : Sinclair
Lewis, 1930eko irabazlea, esaterako.
William Faulkneri, aldiz, liburudendetan ia
bere libururik gelditzen ez zenean heldu
zitzaion Nobel saria. Gaur egun, ez dago
obra bat zine industrialera eramatea bezalako
diru iturririk, eta idazle bati estiloa
egokiarazteko adinako tentazioa gerta dakioke
; eta badira nobelagile handiak izateko
bertute gehienak zituzten idazleak literatura
utzi eta zinerako gidoiak egiten jarri
direnak. Egoera honek ez du parekorik literaturaren
historian, nahiz eta Shakespearen
garaian zenbait poeta onen poesia utzi
zuen antzerki lan txarrak idazteko, ospeak
eta diruak erakarrita.
Saltzea hain garrantzizkoa izan arren,
batzuetan azalean azaltzen diren ~<5 milioi
ale salduta» bezalako erreklamoek ez dute
liburuaren balio literarioari buruz funtsezko
ezer adierazten. Mario Puzoren The Godfather
(1969, Aitajauna) bezalako best-sellerrak
irakurterrazak dira, eta, balio gutxikoak
direnez, ez dute itzulpenerako arazo berezirik
. Esan ohi da den-denok daukagula gure
barruan nobela bat bederen, baina oso gutxi
dira amets hori errealitate bihurtuta ikusten
dutenak, eta oso esanguratsua da idazteko
ametsa duenak nobelari ekiten diola
lehenik, eta ez, adibidez, poesiari. Fikzioak
ez du behar trebatze berezirik eta irakurgarria
gerta daiteke estiloaren araurik oinarrizkoenak
hausten diren kasuetan ere, poesia
baino genero askoz toleranteagoa izanik.