Literatura Unibertsala»Literatura
Epika
jatorri grekoa duen epika edo epopeia
(epos: hitza, berria, kontakizuna), heroien
ekintzak kontatzen dituen kontakizun-mota
bat izendatzeko erabili ohi da, heroi hauek,
klase gerrari edo aristokrata baten idealak
eta aipatu heroiak bere herriaren jatorri eta
helburuekin elkartzen dituen gizatearenak
ordezkatzen dituztelarik. Ahoz-aho hedatutako
kontakizun hauek narrazio-egituran
eta protagonisten zereginetan (jainkoakheroiak)
antz nabaria duten beste kontaketa
kosmogoniko eta mitologiko batzuekin
lotu izan dituzte, G. Dumezilek hainbat kulturatako
(indiarra, grekoerromatarra, zeltikoa,
germaniarra, etab.) mito eta kontakizun
epikoei buruzko bere ikerketetan
erakutsi izan duen bezala.
Jatorri indoeuroparra duten kulturei
dagokienez, azpimarratzekoak dira, lehenlehenik,
germaniar, indiar eta greziarren
arteko zenbait gai eta kontakizunetan aurkitu
dituzten antzekotasun harrigarriak
(«gudariaren hiru bekatu»en gaia, esate baterako,
Eskandinaviako Starkadhr, Indiako
Sisupula eta Greziako Herakles heroien
kontakizunetan agertzen da), edo Cuchulinn-en
gudari-hastapenei bunizko kontaera
irlandarrak (Nechta-ren hiru semeak
elkarren segidan hiltzen dira) hiru Horazioetako
batek hiru Kurizioak hilez lorturiko
garaipenaren kontakizun latinoarekin
dituen parekotasunak, azken hau Indiako
Trita Aptya eta Irango Hiruburukoa garaitu
zuen Thraetaona kontakizunen berdintsua
delarik.
Hasierako mitoen eta kontakizun epikoaren
arteko erlazio genetiko honek argitzen
du, alde batetik, zenbait kontaera arkaiko
(Mesopotamiako kulturako Nergal eta Eres~
bkigal poema, Gilgameshen Poema, etab.,
gai nagusiak erlijiosoa eta jainkoen agerpena
dituztenak) genero epikoan sartu behar
den edo ez erabakitzeko zailtasuna, eta,
bestetik, jainkoek epopeia handietan (hala
nola Indiako Mahabbarata eta Ramayanan,
edo Greziako Iliada eta Odisea-n)parte hartzen jarraitzea. Dena den, poesia
epikoetako protagonistak ez dira jadanik
jainkoak, kontakizun teogoniko edo mitikoetan
bezala, heroi mailara igotako gizakiak
baizik. Heroi hauek herri baten etorkizunerako
garrantzitsuak diren gertaeretan
esku hartzen dute ; gertaera horiek gertakari
historikoei dagozkienak izan daitezke
batzuetan, eta elezaharretako lehenaldiari
dagozkienak beste batzuetan, baina, nolanahi
ere, kontakizunaren jasotzaileek benetan
gertatutzat jotzen dituztenak.
Epika erromanikoari dagokionez, epopeia
grekolatinoetan eta germaniarretan bilatu
behar dira haren iturriak. Grezian kantari
anonimo batzuk (aedo-ak) eratu zuten
kontakizunaren oinarrizko gaia, eta gero
olerkari batek (Homero izan edo ez, K.a.
VII. mende inguruan) behin-betiko moldean
garatu zuen : Iliada. Paris-ek Helena bahitu
ondoren pizturiko greziarren eta troiatarren
arteko gerran esku hartzen duen Akiles
heroiaren gorespena da kontakizun horren
gai nagusia, eta poetak gerra horretako funtsezko
gertaera batzuk aukeratzen ditu,
berrogeita hamaika eguneko segida kronologikoan
kontatzeko. Akilesen eta Agamenonen
arteko tirabirak, Akilesen laguna
den Patrokloren heriotza, Akilesek Troiako
Hektorrekin izandako borrokaldia eta protagonistek
dituzten grinen (maitasuna, haserrea,
gudarien harrotasuna eta mendekurako
joera) nahasketa burutsua dira, jainkoek
dituzten eskuhartzeekin batera, interesa eta
handitasun epikoa sortzeko narratzaileak
erabiltzen dituen baliabideetako batzuk.
Odisean, berriz, Ulises heroia da kontakizunaren
protagonista, eta hirei narrazio-gune
daude kontakizunaren oinarrian : Troiako
gerra amaitzean, aberrira itzultzeko egiten
duen itsas-bidaia eta bere nahia lortzeko
aurkitzen dituen oztopoak; heroiaren bila
dabilen haren seme Telemakoren gorabeherak
; eta, azkenik, itzulera, aitorpena (anagnorisia)
eta protagonistaren mendekua,
beronen emazte Peneloperekin ezkondunahi zutenen aurka. Hain zuzen ere, bi
poema hauetan finkatzen dira epopeia grekolatino
jasoaren oinarriak, bai egiturari eta
edukiei dagokienean (gaien, historiaren eta
mitoaren arteko lotura, heroi-eredua, moral
aristokratikoaren balio-eskema : indar fisikoa,
trebetasun militarra, leinua, ohorea,
etab.), baita formari dagokionean ere : bertso
hexametroak, estilo irmoa, epiteto epikoak,
solasaldien dramatikotasuna, guduak
eta pertsonaiak deskribatzeko teknikak,
etab. Greziako epikak, halere, alde batera
utziko du gero kontakizunen osagai mitikoa,
eta aurrerantzean soldadu greziarren
adore militarra eta antzeko balioak goraipatzen
dituzten gertaera historikoak izango
dira kontakizun horien ardatza.
Epika latinoan, Virgilio poema homerikoen
eredura itzultzen da, halako moldez
itzuli ere, non Eneida Erromako Iliada-tzat
hartu izan baita bere azken sei kantutan,
eta Erromako Odisea-tzat hexametro latinotan
idatzitako lehen seietan. Poema horretan,
Ulises bezala Troiatik datorren Eneas
protagonistaren gorabeherak kontatzen dira,
Italiara iristean, Latino erregek harrera egin,
haren alaba Laviniarekin ezkondu, eta, tronua
oinordetzan hartu ondoren, bere erreinua
sendotzearen aurka zeuden inguruko
herrien kontra borrokatu behar izan zuelarik
. Virgiliok latinezko poesia arkaikotik
(Enio eta Nevio) datozen elezaharrak eta
osagai mitologikoak erabiltzen ditu berriro,
aldi berean Erromako orainaldi, lehenaldi
ospetsu eta etorkizunari buruzko goraipamen-prozesu
bat finkatzen duelarik.
Poema hauxe izango da, hain zuzen, Berpizkundeko
epikaren erreferentzi puntua.
Geroago, Lukanok norabide berria emango
dio erabilera epikoari Farsalia-n, kronika
itxura duen ikuspegi errealistatik
hurbileko gertaerak (Zesar eta Ponpeiorenjarraitzaileen arteko borrokaldi zibila) kontatzen
dituelako. Nolanahi ere, honek guztiak
epikaren barruan funtsezko aldaketak
gertatu direla adierazten du : lehen ahozkoa
zena orain idatzi egiten da, tradizioari loturik
zegoena epika jasoa bilakatzen da, eta
talde edo herri lana izatetik idazle bakar
baten lana izatera bihurtzen da.
Erdi Aroan, Europako lurralde askotan
hedatu eta hainbat elezahar eta tradizio
epiko original dakartzaten herri germaniarren
eraginez berpizten da epika. Lehenaldi
historiko eta mitikoan oinarritu eta ahozko
tradizioaren bidez gordetako elezahar
hauek Eskandinavian, Ingalaterran eta
Alemanian sortutako zenbait poema epikotan
kopiatuko dituzte, eta bertan agertzen
diren gai, arrazoi eta pertsonaietako batzuk
Frantziako eta Espainiako epika erromanikoetan
ere azalduko dira. Elezahar germaniar
hauek, VI. mendean frankoei aurre
egin eta IX.ean elezaharretako pertsonaia
bilakatzen den Boewulf errege godoari buruzko
poeman agertzen dira Ingalaterran,
eta Mabigonion delakoetan Galesen. Eskandinaviako
herrialdeetan, germaniar epikak
bi mota azaltzen ditu : Edda-k (Islandian eta
Norvegian sortutako narrazio poemak) eta
Saga-k, prosazko narrazioak, ahoz hedatu
eta XIII. mendeaz geroztik transkribatuak.
Azken hauetan, elezaharretako ekintzen
kontakizunak daude, benetako historiatzat
hartuak. Saga hauen artean aipatzekoak dira
Thidhrekssaga (Italia konkistatu eta elezahar
germaniarretako pertsonaia mitikoa bilakatu
zen Teodoriko errege ostrogodoari
buruzkoa) eta I olsungasaga, Sigfrid heroia
agertzen dena. Elezahar germaniarretatik
sortutako poema epikorik garrantzitsuena,
ordea, Nibelungenlied (Nibelungoen Kanta)
delakoa da, XIII. mendearen hasieran
Austriako poeta batek idatzia. Bertso parekatuerrimatuez osaturiko hogeita hemeretzi
kanta ditu, eta, poesia jaso eta gortearen
gustukoari dagokionez, egitandiko edo
gesta-kantika erromanikoen antzeko ezaugarriak
azaltzen ditu. Epopeia germaniarrak,
bestalde, gero zaldun-literaturak, erromantzeek,
etab., bilduko dituzten hainbat gai
eta elezahar ere hedatzen ditu, hala nola
Parsifal, Tristan eta Iseo, Walter (Gaiferos
eta Melisenda-ren erromantzea), etab.
Gai tradizional hauetan oinarriturik eratzen
da Frantzian epika erromanikoa, Karlomagnoren
Gortearen inguruan (ziklo karolingioa
: Mainet, Fierabras eta Roland) eta
Table Ronde-ko (Mahai Biribileko) zaldunen
inguruan (Artur erregearen edo bretainiarren
zikloa : Artus, Lancelot, Perceval)
agerturiko gesta-kanta eta poema laburrak
sortaraziz. Frantziako epikaren Kantarik
garrantzitsuena, Chancon de Roland delakoa,
VIII. mendeko gertaera historiko
batean -euskaldunek Karlomagnoren armadari
Orreagatik igarotzerakoan eragin zioten
porrotean- oinarritutakoa da. Espainiako
epikari dagokionean, Cantar de Mio
Cid da ia osorik gordetzen den ale bakanetako
bat. Segur aski XIII. mendeko lehen
urteetan Burgos inguruan idatzia, Gaztelako
behe mailako nobleziako kide baten
bi hamarkadetako bizitza, Rodrigo Diaz
de Vivar-ena, kontatzen zaigu, eta poemaren
oinarrizko gaiak, berriz, honako hauek
dira : heroia aginpidera nola iristen den,
ohorea nola berreskuratzen duen, soldadu
onaren arrakasta, Cid-en zintzotasun morala,
eta behe mailako nobleziaren balioak
goi mailakoarenak baino hobeak direlako
adierazpena.
Behe Erdi Aroan gainbehera doa jendeak
gesta-kantarako duen interesa. Zaletasun
handiagoa pizten dute poesia epikoaren
molde berriek : gertuagoko gaiak (Gaztelak Granadako erresumarekin zuen gerra),
edo lirika eta nobela gaiak ukitzen dituzten
erromantzeek, alegia. Berpizkundean,
Virgilioren eredura itzultzen da berriro, eta
aldi berean, Italian, Boiardok eta Ariostok
ikuspegi desmitifikatzaile eta fantastikotik
bereganatzen dituzte Frantziako gai epikoak
: Orlando innamorato (1492, Orlando
maitemindua) eta Orlando furioso (1516,
Orlando haserre). Epika jasoak ere estetika
handiko lanak ontzen ditu : Camoens-en Os
Lusiadas (1572) eta Ercillaren La Araucarra
(1570-1589). Ronsard-ek bere herria goretsiko
duen La Franciade (1572) poema
epikoa egin nahi du Frantzian. Italian, aipaturiko
bi poema nagusiez gain, obra mota
honen bertsio epiko erlijiozkoa azaltzen da,
eta lanik garrantzitsuena T. Tass-ren La Gerusalemme
liberata (1575,,jerusalem askatua)
izan zen, Bouillon edo Boulogneko
Godofredok Lurralde Santura gidaturiko
lehen gurutzadari buruzkoa. Erlijiozko epopeiaren
adibide gisa, herriz, Milton ingelesaren
The lost paradise (1667, Paradisu
galdua) eta Diego de Hojeda espainiarraren
La Cristiada (1611) aipatu behar dira.
Epopeia burleskoak, bestalde, epika
jasoaren alderdi desmitifikatzailea adierazten
du : Pulciren Morgante maggiore (1481),
eta T. Folengoren Baldo (1517) Italian, eta
Lope de Vegaren La Gatomaquia (1634) eta
Jose de Villaviciosaren La Mosquea (1615,
Eulien eta inurrien arteko gerra) dira adibide
batzuk.
XVIII. mendeaz geroztik, egile garrantzitsu
gutxi izango du poesia epikoak Europan
(Voltaire-ren Henriade, esate baterako)
. Badirudi, ordea, Erromantizismoan
halako susperraldi bat izan zuela Frantzian
(Lamartine eta Vigny) eta Espainian (Rivasko
dukea, Zorrilla eta Espronceda).
XIX. mendean, ordea, egile gutxik lantzen
duten olerki egitura anakroniko bilakatu
da epika. V. Hugo-ren La legende des
siecles (Mendeetako elezaharra, 1859) osatzen
duten kanta epikoak eta Verdagueren
bi epopeia katalanak (L Atlantida, 1877, eta
Canigo, 1886) dira mundu mailan oihartzun
handiena lortu zutenak. Egia esan, epopeia
jasoa desagertu egiten da, eta herrialde
batzuetan indarrean dagoen poesia tradizionalak
nabarmenki egiten du atzera. Hala
ere, halako joera epiko batek bizirik irauten
du molde zaharkituak desagertzean ;
Walt Whitmanek badu, esate baterako, handitasun
kutsu bat, eta talde esperientziaren
mundua bereganatzeko gogo bizia, antzinako
epopeiaren ezaugarriez libratu ondoren,
neurri batean epopeia horren jarraipena
eta eguneratzea adierazten dutena.
Jokaera honek oihartzun nabarmena izan
du XX. mendean, eta, honela, epopeiatzat
hartzerik ez badago ere, Nerudaren Canto
general liburua (1950) arrazoi epikoen mosaiko
bat dela esan daiteke.