Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura

Baliabide literarioak

Pertsuasioaren alegoria». XVIL mendeko grabatua.<br><br>

Hondorik ez duen osina da baliabide literarioena. Izena bera ere ez da gorabeherarik gabea : "baliabide literario", "baliabide poetiko", "baliabide poetiko-erretoriko" ... hiru izen horiek behintzat badabiltza hitzetik hortzera adituen eta hedatzaileen artean. Terminologia nahasi horrek baliabideen historian bertan ditu erroak, aurrerago ikusiko den bezala.

Baliabideen mekanismoak ulertzerakoan ere ez datoz bat adituak. Hedatuena, baliabideak balizko hizkera neutro, zero graduko batetik aldendutako esapidetzat jotzen dituena da oraindik ere, nahiz ikuspegi hori gainditzeko oinarri teorikoak aspaldi ezarri ziren.

Diskurtso literarioaren baitan duten egitekoaz ere iritzi kontrajarriak daude. Diskurtso literarioa zer den ere ez dago erraz zehazten, baina, dena delarik ere baliabide literarioek diskurtsu horretan duten funtzioa, gauza batean datoz aditu gehienak bat: diskurtso literarioa ezaugarritzean ezinbestekoa da baliabide literarioak aintzat hartzea.

Izan ere, hizkuntza bizien hiztun gaituek noiznahi darabiltzate baliabide poetiko-erretorikoak, baina diskurtsu literarioan aparteko funtzioa betetzen dute.

 

Non dauden

Honako bi sailok bereizi ohi dira, baliabide literario edo poetiko-erretorikoak : I. Figura literarioak : hitzetik gorako diskurtsu-unitateei dagozkienak.

11. Tropoak : hitz bakar bati dagozkionak.

Sailkapen argi eta garbia dirudien arren, eta tradizio handikoa, kontuak ez daude, horretan ere, batere garbi. Metafora, metonimia eta sinekdokea tropoen artean sailkatzerakoan adostasun handia badago ere, hor amaitzen dira kontu argi eta garbiak.

Lausbergek, adibidez, hiperbolea, perifrasia, enfasia, litotea eta ironia sartzen ditutropoen artean. Metaforak eta metonimiak, bestalde, hitza baino unitate zabalagoak har ditzakete zenbaitetan. Gauzak horrela, okerrik eta arazorik gaheko sailkapenik ez dela etsirik, irizpideak soildu eta erraztera jo dugu beti aukera egiterakoan.

Baliabide literarioak, bestalde, ez dira figuren eta tropoen katalogoan agortzen.

Batetik, baliabide dialektikoak eta diskurtsuaren osotasunari dagozkionak apenas agertzen diren figura-tropoetan. Bestetik, berriz, idazleek eta hiztunek baliabide berriak sortzen dituzte etengabe, edo lehengo zaharrak egokitzen premia herrietara.

Hizkera literarioa eta are "literaturtasuna" hera ere definitzeko erabili izan badira ere, definizio hori ez da arazorik gabea . Izan ere, baliabide literarioen erabilera ez da testu literarioetara mugatzen. Dumarsaisek bere Traite des Tropes-en (1730) dioen hezala, "figura literario gehiago entzun daiteke baserritarren azoka egun hakar batean, akademikoen arteko hamaika bileratan baino". Hizkuntz gaitasun gutxieneko bat duten hiztunek barra-barra sortu eta erabiltzen dituzte baliabide literarioak. Hizkuntza (edozein hizkuntza) behiala baliabide literario izandako esapide eta hitzez josia dago. Hona hemen euskarazkoen lagin txiki-txiki bat : katatresi fosilduak : mendi-lepoa, aulkiaren hanka, sailburua, etab. ; metafora fosilduak : adarra jo, hausnartu, maitemina, Interneteko sarea, etab. ; hiperbole fosilduak: beldurrak akabatuta egon, pozez zoratuta, barrez lehertu, etab. ; sinekdoke-metonimiak : zenbat buru, Ajuriaeneko Mahaiak esan du, Errealeko bederatziak sartu du gola, etab. ; sinestesiak : negu gorria, kolore beroak, soinu gozoa, etab.

Nahierara luza liteke zerrenda. Izan ere, esanari indarra emateko tresna dira, funtsean, baliabide literarioak. Hiztunok, berriz, besteeengan eragiteko erabili ohi dugu nagusiki hizkuntza, ez informazio-truke hutserako . Hizkuntzaren sena guztiz galdurikez duen hiztunari ez zaizkio aski Hizkuntzak kodeturik dituen esamolde orokor-laua, eta etengabe dihardu esamolde bakan-beteen hila.

Hizkera arruntean ez ezik, literaturarekin zerikusirik ez duten hizkeretan ere eurrez erabiltzen dira baliabide literarioak.

Logika formalean eta matematikan salbu, aurrerapen zientifiko gehienen oinarrian metaforak daude, eta beren aurkikuntzak azaldu eta azaltzeko garaian hizkera literarioari heltzen diote zientzilariek ezinbestean : zulo beltzak, gas sinpatikoak, antimateria, tximeleta-eragina, big-bang, etab.

Diskurtsu persuasiboan (erretorikoan) ere funtsezko egitekoa dute baliabide literarioek . Are gehiago, erretorikak egin baitu, aspaldi egin ere, ustez poetikari legokiokeen lana : baliabide literarioen biltze, aztertze eta sailkatze lana.

 

Zer diren

Erretorika, Aristotelesek definitu zuen bezala, "persuasiorako behar den guztia antolatzeko artea" da.

Hiru genero bereizten zituen Aristotelesek diskurtsu erretorikoan : judiziala, edo iraganeko kontuez diharduena (nor izan zen hiltzailea, nor zen lur horien jabea) ; deliberatiboa, etorkizun diren kontuez diharduena (gerran hasiko gara Espartarekin, zertan erabiliko ditugu diruok) ; eta epidiktikoa, aurreko biak ez bezala ondorio praktiko larririk gabea, jeneralean norbait laudatu edo irainduz hizlari batek plazan, denborapasa, egiten zuen diskurtsua.

Edozein zelarik ere jardunaren generoa, begiratu beharreko arau batzuk eskaintzenzizkion erretorikak hizlariari, jarduna bere osoan hartzen zuten arauak, hain zuzen ere.

Erretorikak, heraz, hainbat une edo zati bereizten zituen, hemen latinezko izenez emango ditugunak, hala baita usadioa (hizlariaren gaitasuntzat ere har litezke, nondik kontsideratzen den, edo jardun erretorikoan egin beharreko urrats moduan) :• Inventio. Edo argudio egokiak, geure ikuspegia sinesgarri egingo dutenak, bilatzea.• Dispositio. Edo argudio ustez egoki horiek hurrenkera egokian paratzea.• Elocutio. Edo berez egoki behar duten argudioei adierazpide egokia asmatzea, hartara argudiok indartsuago izan daitezen .• Memoria. Edo argudioak beren hurrenkeran eta beren formulazio egoki horretan gogoan tinko atxikitzea.• Pronuntiatio (edo actio). Edo hain kontu handiz landu den hori guztia ahots, gorputz-itxura, jarrera eta keinu-imintzio egokiz esatea.Ikus daitekeenez, hitzaldi edo berbaldiari bere osotasunean, hasi eta buka, dagozkion kontuez dihardu erretorikak. Azken bi atalak, memoria eta actio direlakoak, ahozko diskurtsuari soilik dagozkio, ahozkoak baitziren Aristotelesen garaian diskurtsurik gehienak ; idatziaren laguntzarekin eginak, haina ahoz esatekoak. Lehen hirurak, herriz, edozein diskurtsuri dagozkio, ahozkoari zein idatziari.

Bost egiteko horietako bat, hirugarrena, elocutio delakoan dago, hain zuzen ere, baliabide literarioen tokia jardun erretorikoaren osotasunean. Erretorikaren urrezko aroan, zegokion toki horretan, ondo soka motzean, eutsi zitzaion ornatus delakoari, esapideen edergintzari. Alderantziz ere esan daiteke : ornatus-i hortxe, bere lekuan eta soka motzean eutsi zitzaion bitartean, urrezko aroa bizi izan zuen erretorikak . Gero, berriz, bost egiteko erretorikootan bat baino ez zena, elocutio-a alegia, erretorikaren egiteko antonomasikoa, ia bakarra, bilakatu zen. Xederako tresna izatetik xede izatera pasa zen elocutio-a, apaingarri (ornatus) hutsa. Elocutio-arengehiegizko hazkunde horretan bilatu behar da, hain zuzen, erretorikaren ospe txarraren eta gainbeheraren arrazoia. Bilakaera hori, berriz, estuki lotuta dago sistema politikoarekin . Hiritarren hitza aintzat hartzen ez den garaian, erretorikak galdu egiten du jatorrian zuen alde praktikoa, eskola-jardun antzu bilakatzen delarik.

Gauzak horrela, erretorikaren eta poetikaren bilgune ere bada elocutio-a. Aristoteselek, adibidez, lexis erabiltzen du bere Erretorikan elocutio adierazteko. Hain zuzen ere, Poetikan, tragediaz ari dela, testuaren adierazleari buruzko teoria adierazteko erabiltzen duen hitz berbera. Erretorikaren pasarte batean bereizi egiten ditu Aristotelesek lexis erretorikoa eta lexis poetikoa, baina ez dago ukatzerik oso elkarren antzeko direla bata eta bestea.

Nolanahi ere, erretorikatik hartu ditu poetikak baliabide literarioen teoria, azterketa eta saikapena. Urtetan, mendetan zehar, adierazkortasun erretorikoaren mekanismoak aztertzea eta sailkatzea izan baita erretorikaren egitekorik behinena. Erretorikara jo behar du, beraz, adierazkortasunaren estilema benazko diren baliabide literarioen herri jakin nahi duenak. Poetika klasikoak ez zuen erretorikak elocutio-ren esparruan egindako lan eskerga hori jaso eta hereganatu baizik.

 

Hizkera figuratua

Erretorikan, elocutio-aren alderdietako bat baizik ez da ornatus edo edergintza.

Baina testu literarioetan ere bada ornatus edo edergailurik. Usadioz, sermo ornatus, diskurtsu edertua, deitu izan zaio, hain zuzen ere, testu literarioari, sermo vulgaris edo diskurtsu arruntetik bereizteko.

Hizkera arruntaren kodeatik edergailuz urrundutako hizkeratzat jotzen zen, beraz, hizkera literarioa. Errusiar formalismoa ikuspegi horren kontrako ahalegintzat uler daiteke, neurri handi batean. Errusiar formalisten ustez, hizkera literarioan bertan bilatu behar dira literaturtasunaren klabeak, ez beste ezein koderi buruzko urrutiramenduan .

Edozein delarik ere ikuspegia, gauza batean denok bat datoz : baliabide literarioak dira diskurtsuaren edergintzarako tresnarik behinenak. Baliabideok, ordea, hizkera arruntean eta literarioan, bietan erabiltzen direnez, baliabide literarioen "dentsitatea" aipatu izan du zenbaitek, hizkera arrunta eta literarioa bereizteko irizpidetzat.

Esapide arruntetik urrundutako esapide moduan ulertu izan dira maizenik baliabide literarioak, eta gaur egun ere ikuspegi hori dabil eskolan, adituek aspaldi baztertutako ikuspegia izanagatik ere.Todorovek dioenez, adibidez, gardentasunik eza da esapidea baliabide literario bihurtzen duena. Gardentasunik ez horrek, esanahia estaltzen baitu, diskurtsuan bertan jar arazten dio hartzaileari arreta. Todoroven ustez, gardentasunik ez horrek definitzen du diskurtsu literarioa. Besteak beste, xede jakin bat duelako gardentasunik ezak diskurtsu literarioan : diskurtsua bera jarriz lehen planoan, erreferente imaginario bat sortzea.

Baliabide literarioek desautomatizatu egiten dute diskurtsua, hitzez hitz esaten denaren eta esan nahi denaren arteko distantzia bat sortuz. Distantzia, berriro ere, baina ez kode baten (literarioaren) eta balizko beste baten (arruntaren, zero graduko baten) arteko distantzia, diskurtsu literarioaren beraren baitako distantzia baizik.

Edergintzak hartaraturik, diskurtsuaren forman kateaturik geratzen da, beraz, hartzailea . Jakobsonek aipatzen duen hizkuntzaren "funtzio poetikoa" ere ildo horretatik doa, eta baita Mukarovskiren "funtzio estetikoa" ere.

 

Gaur egungo ikuspegia

Egiteko erretorikoa alderdi bakar batera, elocutio-ra, mugatu izanak ekarri zion erretorikari XX mendera arte iraun dion izen txarra. XX. mendearen erdialdekoak dira erretorika onbideratzeko saiorik aipagarrienak . Bitxia badirudi ere, filosofia analitikoan jardundako izenak dira, nagusiki, erretorikaren biziberritzearen lehen ikerlariak . Filosofiaren esparrutik, Perelman eta bere Traite de lArgumentation (1958, 01brecht-Tytecarekin lankidetzan) da esanguratsuena . Aurrerago, berriz, p taldearen Rhetorique Generale-a ( 1970). Persuasioaren teoria ere, psikologia sozialaren esparruan, Aristotelesen erretorika bere osotasunean berreskuratzeko saiotzat dute ikerlerik puntakoenek .

Horrekin bateratsu, eta filosofia analitikotik bertatik abiatuta, Wittgensteinek hizkuntza jolasak, Austinek hizketa ekintzak (1962), Gricek solasaren lankidetza-printzipioa aipatzen dituzte, orohar pragmatikatzat har dezakegun ildotik, testuari adinako garrantzia ematen diotelarik testuinguruari.

Baliabide literarioen alorrean ez du pragmatikak teoria bete-betekorik, baina baliabide batzuk testuinguruari dagokion arauhauste moduan ulertu behar direla erakutsi digu behintzat. Ildo horretan kokatu beharrekoak dira, besteak beste, Testuaren Zientzia, Diskurtsuaren Analisia eta Diskurtsuaren Analisi Kritikoa, Van Dijk delarik izenik aipagarriena.Urruntzearen ikuspegia gainditzeko eta testuingurua testuaren pare jartzeko bi joera horiekin batera, beste iker-lerro garrantzitsu bat aipatu behar da, XX. mendean sortu eta garatua hau ere : ahozkotasunaren ikerleena. Aristotelesek diskurtsu ahozkoa zuen gogoan, esan bezala, bere Erretorika idazterakoan, eta ahozko diskurtsua izan da, mendetan zehar, diskurtso nagusia. Inprentarekin hasten da diskurtso idatzia nagusitzen, eta Ilustrazioarekin egiten da nagusitasun hori erabateko. XX. mendeak, berriz, adituek "ahozkotasun sekundarioa" deitzen duten bolada ekarri digu, ahozkoak baitira gaur egungo hedabiderik nagusiak : telefonoa, irratia eta telebista. Ez sinesteko modukoa da hedabideok gaurko gizartean duten eragina. Bestetak beste, ahozko diskurtsua eta diskurtsu idatzia guztiz elkarren bestelakoak direla erakutsi digute. Eskola bide da horretaz jabetu ez den erakunde bakarra, XIX. mendeari dagozkion eskemetan kateaturik baitirau, idatziari "eta, dena esatera, hizkuntza idatziaren alderdi teorikodeskriptiboari soilik" ematen diolarik lehentasuna .

Ahozko diskurtsua diskurtsu berezia dela eta bere irizpide propioak behar dituela, Milman Parryk aldarrikatu zuen lehendabizi, Homeroren obrak aztertzean (1928tik aurrera). Haren seme Adamek argitaratu zituen Adamen obrak, 1971n. Lord, Havelook, Zumthor dira, besteak beste, ahozkotasunaren aditurik aipagarrienak.

Ahozkotasunaren dinamika propioaren ezaugarriak, berriz, W.J. Ong-ek formulatu ditu inork ez bezala. Gaur egungo ikerlarietan, Ruth Finnegan aipa liteke, bere ikuspegi zorrotz eta kritikoarengatik, asko eta asko dira, baina, ahozkotasuna ikergaitzat darabilten adituak.

Baliabide literarioei dagokienez, ahozko diskurtsuak eta diskurtsu idatziak baliabide ber-berak erabiltzen dituzte. Erabileran bilatu beharra dago ahozko diskurtsuaren berezitasuna. Sintaxia ere ber-bera erabiltzen dute, bistan denez, bi diskurtsuek, baina ez dago berez bat bakarra den sintaxi hori modu berean erabiltzerik ahozkoan eta idatzian. Baliabide literarioei dagokienez, bada beste alde bat, beharbada funtsezkoagoa, diskurtsu idatziaren eta ahozkoaren artean : batean eta bestean testuinguruak jokatzen duen funtzioa. Ahozko diskurtsuak testuinguruan eta testuingurutik sortzen ditu baliabide asko eta asko ("testuinguru" bere adierarik zabalenean harturik, inguru-testu eta inguru-egoera barne direla). Mutur-muturrean, ahozko diskurtsu bat-batekoa genuke, bertsolariena, esate baterako, non testuinguruaren eta "batez ere" inguru-egoeraren, performancearen beraren elementuak guztiz zentralak bilakatzen diren, testua ere haraxe egokitzen baita beti.

 

Baliabideen sailkapenak

Hamaika saio egin izan da baliabide literarioak sailkatzeko. Egiazki, baliabideak sailkatu beste ezer ez du erretorikak bolada luze batean egin.

Historian zehar egin izan diren sailkapenei begiratuz gero, berriz, berrehundik gora baliabide katalogatu izan dira. Gure egunetan, Lausbergen sailkapena da, dudarik gabe, denetan osoena, eta aitortu behar da ikuspegiz zerrendatze mekanikoa baino dezentez areago dela Lausbergek eskaintzen duena (Heinrich Lausberg, 1960, Manual de Retorica Literaria).

Ez alferrik, ordea. Ustez diren guzti-guztiak ustez katalogatu orduko, berriak agertzen baitira, Bousoñok eta ederki erakutsi duten bezala. Azken batean, katalogatutako prozeduraren kontrako etengabeko borroka da literatura, atsedenik ez duen jarrera.

Baliabide bat figura edo tropo den ; semantikoa den edo sintaktikoa, pentsamenduzkoa zein dikziozkoa... zer baliatzen digu irizpide formaletan oinarritutako baliabideen sailkapenak? Litekeen doituena izanik ere, egia esan, ezer gutxi. Hori hala dela frogatze aldera, egin dezagun txango txiki bat bertsorik bertso, topatzen ditugun errepikapenei erreparaturik.

Errepikapen batzuk kodeak berak, hizkuntzak, enfasirako duen bide arautu baino ez dira : (1)Eseri aulki ederrak eta beste gauza bat on-ona: ezertarako behartzen bada kotxe bakoitzak komona.Ontasuna areagotzeko dago hor, bistan denez, "on-ona" hori. Baliabide izateko, ordea, arautuegia da. Enfasi arautua, izan ere, enfasi arautua baino ez da. Enfasi-bideak baliabidetzat hartzeko, ordea, hori baino gehiago behar dugu.

Beste hainbeste gertatzen da Andoni Egañaren honako honetan ere : (2) Egaña aurkitu ohi da zorion-zorionean nekatu eta etxera aldegiten dueneanEdo Peñagarikanoren honetan (3) :Herririk herri ibiltzen gera gu sarritan txirri-txarra, inoiz zoriona sentitu ohi det eta inoiz zoritxarra."Herririk herri" hori, jakina, "zorion-zorionean" baino are arautuagoa da oraindik, hain ere arautua, ezen errepikapena denik ere apenas ohartzen garen. Bestalde, "txirri-txarra" hori ere jo zitekeen errepikapentzat, baina bego oraingoz onomatopeia fosildu hori fosilei dagokien bake santuan.Bestelakoa da, guztiz, asmo adierazkor biziagokoa, honako hau (4) :Etzubela nahi, etzubela nahi, atien atzien etzubela nahi.... anbaran bai, ganbaran bai!Azpimarratzen hasita, "atien atzien" horri ere jartzen ahal genion noski azpimarra . Kontua da horko errepikapen horiekez dutela zer ikusirik aurreko adibideetakoekin . Batetik, nahiz printzipioz ez dakigun nork zer ez zuen nahi (imajina dezakegu baina), garbi dago dena delako hori ez egiteko bere jarreran tematua ibili dela behintzat dena delako ezetz-esalea. Hor bada kode arautuarena ez den prozedura bat hori guztia adierazteko, eta horixe da, hain zuzen, interesatzen zaiguna. Egoera aldatu orduko, berriz, lehen ezezkoan temoso bezain baiezkoan apetatsu ageri zaigu orain protagonista ezezaguna. Hori guztia gutxi bailitzan, lehen eta hirugarren lerroen arteko paralelismoak indartu egiten du baiezezka dabilen horren maltzurtasuna. Dioena baino askoz gehiago dio testu horrek, eta horrelakorik ez zen aurreko adibideetan gertatzen. Batean eta besteetan errepikapena erabiltzen dela? Bai, eta? Zertarako, zer lortzeko erabiltzen den da kontua, ez honako baliabide hau, horrako hori edo harako hura erabiltzen den.

Honako honetan ere bada antzeko zerbait (5) :Hau ezagutzen det nik, aibala, aibala!Euskararen ontasuna eztabaida liteke hor akaso (erdarakada), haina garbi dago "aibala, aibalaP' hori adierazkortasuna areagotzeko sartua dela hor. Besteak beste, erregistro jakin bat imitatu nahi ohartua dago hor, eta "esan dezagun bidenabar" akaso horrexek bihurtzen du erdarakada "barkagarri". Alegia, badakigula behintzatzergatik sartu duen, eta, zabarkeria balitz ere, xede oneko zabarkeria izango litzateke gutxienez. Baina errepikapen hori eta sortzen duen eragina zen hemen aipatu nahi genuena.

Nabarmenagorik nahi bada, hona nabarmenago bat (6) :"Gora ta gora" izanagatik "behera ta behera" zoaz zu.Espainiako ereserkia zen bertsoaldi horretan Egaña, eta Sarasua (Euskadiko Autonomia Erkideagoaren ereserkiaren paperean) zuen kantu-lagun. Lehen errepikapena, beraz, "gora ta gora" gaiak berak bideratua du Egañak. Hori herez bezala etorri zaionez, egitura paralelo batez osatzen du puntua, antitesi birritan enfatikoa baliatuz.

Alde ederra dago (6) honetatik eman ditugun lehen hiruretara.

Ezer gutxi behar izaten da kode arautu hutsa dena indarberritzeko. Hona hemen, adibidez, Iturriagaren honako hau (7) :Abe Maria, pekatu gabe, bihotz-bihotz-bihotzetik.Errepikapen hori eta (1)eko Txirritaren "on-ona" hura antzekoak dira oso, formari dagokionez. Eragina, ordea, arras bestelakoa dute batak eta besteak. (1)eko enfasi-bidea guztiz arautua zen, ontasunaren handia adierazteko euskara estandarraren kodeak eskaintzen dituen bideetako bat, arruntenetakoa. Jeneralean, hitz bikoiztea da bide arautua : "on-ona", "bene-benetan", "sarri-sarri", "bizi-bizi"... eta "bihotz-bihotzez", jakina. Arauaren araberako izate hori guztiz hausten du, berriz, Iturriagaren "bihotz-bihotz-bihotzetik" hirukoitz horrek.

Zer dela eta ez diogu, bada, baliabide gradua aitortuko? Ohiko zerrendetan agertuko ez balitz ere, merezi luke, bai, izan badenez gero, izana bermatuko dion izenen bat ere.Eta zer irabaziko genuke aurreko guztiekin batera "errepikapenezko baliabide"en sailean sarturik Egañaren honako beste hau (8)? :Badut herri bat, badut etxe bat, maite dudan emaztia, alaba ezti-eztia, semetxo basapiztia...Egaña ez baita ari deus errepikatzen, euskaldun gehienon memorian dagoen beste kantu bat ebokatzen baizik. Elizanbururen harako "Ikusten duzu goizean" hura nahi du entzuleen gogo-belarrietara ekarri, eta zehazkiagobadut andrea, badut semea, alaba ere badut nikdioen ahapaldia. Elizanburuk akaso ohartuki jarriko zuen errepikapen erdi anaforiko hori, ase-irudia indartzearren. Egañak, berriz, bere hartan jaso du poeta lapurtarrarena, errepikapenari ohartu gabe ia. Zertarako, ordea? Aipamen horrekin batera aipatu bertso haien bukolikotasun idilikoa ekartzeko bere bertsora. Eta zertarako bukolikotasun hori? Horrekin kontrastean "semetxo basapiztia" aipatzeko. Alegia, bukolikotasun hori ustekabean hautsi eta bertsoak eragin komikoa izan dezan. Jakina : aurrez sortu duen bukolikotasuna zenbat eta benazkoagoa, orduan eta komikoagoa izango da haustura. Horrexegatik behar zuen Egañak kasu honetan Elizanbururen laguntza . Errepikapena? Bai, baina...

Anafora peto-petoak maiz erabiltzen dira ; Iñaki Muruaren honako hau, esate baterako (9):Ez dago gaizki zu astean behin hilobiraino joatea, ez dago gaizki bisitaero loreak eramatea...Egoerak hala eskatuta, giro arranditsuak arranditsuago egiten baititu, Imanol Lazkanok 1986ko txapelketaren azken saioan, Donostiako Belodromoan, ahots kraxkatuz honako hau (10) kantatu zuenean bezala :Zeinek esan du gure herriak azkena gertu duela? Zeinek esan du negarrez dela amaren bihotz goibela? Zeinek esan du euskal anaiak zatiturikan gaudela?...Jakina, errepikapena baino askoz gehiago dago hor. Bada galdera erretorikorik ; bada pertsonifikazio topiko samarrik ; eta bada, batez ere, une hartako egoeraren aipamen agonikorik. Perelmanen moduan esateko, entzuleekin bat egitea du bertsohasiera horrek xede nagusi. Baliabide guztiak horretaraxe jarriak daude.

Txirrita handiak Canovas del Castilloren alargunari kantatutako hura ere (`Hiru erleju, hiruna kate... ") bide horretatik doa.

Amurizaren honako honetan (11), berriz, errepikapena da gutxienekoa :Entzun genitun, jasan genitun, bota zituzten tiroak...Bilboko manifestazio batean ordenazainak sartzean sortutako anabasaren erdian egotea egokitu, eta horretaz ari da Amuriza (artean Lizarra-Garazirik ez noski). Euskarazko aditz laguntzailea auskalo zein jainkok euskaldunoi ezarritako zigortzat dutenek errepara biezaiote Amurizaren kontakizun horri ; ohar bitez zeinen modu xumean lortzen duen une hartako dena batera gertatu behar hura gogo-bistaratzea.

Maisuki emana dago, bai, hitz hutsez, une hartako larridura eta ezin ulertu erdi amorratu erdi etsia. Literaturaren lorpenik gorenetakoa den zerbait lortzen du Amurizak hor : "entzun" eta "jasan", asindetonaren bidez horrela mailakatuak, "batera, aldi berean gertazen diren ekintzak" direla senti arazten digu. Errepikapenaren bidez? Juan Garziak maisuki azaldu duenez, Txirritak badu Amurizarenean aurkitu dugun bezalako baliabidez osaturiko pasarte ederrik (12) :emen ostu ta aruntz eraman, han saldu edo trukatu ; anguak berriz onuntz ekarri, jabiak ezin topatu...Amurizarenean bezala, etengabeko harat-honaten anabasa deskribatzen ari da hor Txirrita, ijitoena, alegia. Xede bera, eta baliabide bera : aditzak elkarren segidan pilatuak. Ideologia gora-behera, ezin uka bete-betean lortzen duela bere xedea. Txirritarenean ez da berez hitzik errepikatzen, baina zentzua eta ekintzak pilatu, metatu egiten dira (ikus Enumerazioa). Formalki ez daiteke errepikapentzat jo, baina Amurizarenak (11) antz handiago du Txirritaren honekin, aurreko ezein errepikapendun aipurekin baino.Adibide asko eta asko geratu zaizkigu tintontzian (ordenagailuaren disko gogorrean, alegia). Besteak beste, erromantze zaharretako errepikapen sistematikoa, Iñaki Muruak honako bertso-puska honetan egokiro antzirudikatzen duena (13) :Ordutik gero jarraitu zuen maitasunaren dirdira, jarraitu zuen urrutitikan, heldu arte Gabirira...Bertsoetan ez beharbada hainbeste, baina kopletan hain sarri agertzen diren lelo edo estribiloak ere, errepikatu egiten dira, dudarik gabe, kantuan. Lelo bat ez da, ordea, lelo bera kantatzen den lehen aldian, bigarrenean edo hirugarrenean. Hitzak berberak izanik ere, tartekatzen den ahapaldi bakoitzak bere kutsua ematen dio leloari, eta zentzuz kargatuz joaten da. Bertso-adibide ezagun bat aipatzekotan, gogora Pedro Mari Otañoren (14) :Limosnatxo bat eskatu zidan Jainkoaren izenian.

Esaldi hori, aldaera ez deus batzuk gorabehera, saileko sei bertsoetan errepikatzen da, bertso-amaieran beti. Bertso horiek kantatzea aski da esaten ari garenaz jabetzeko.

Arrazoi bila hasita, esan liteke itsua hobeto ezagutzen dugula bertsoak kantatu ahala, haren presentzia areagotu egiten zaigula. Eta horrexegatik hunkitzen gaitu bortizkiago seigarren bertso-amaierak bosgarrenak baino, eta honek, berriz, areago laugarrenak baino...

Amaitutzat eman behar dugu errepikapenen errepasotxo hau. Ikusiak ikusi, garbi geratuko ahal zen "errepikapena" baliabidetzat harturik ez dugula deus ere aitzinatzen, zaku zabalegia gertatzen zaigula, barazki, arrainki eta okela, dena nahasi duena gainera. Jakiena metafora baino areago da. Ikus, bestela, zer-nolako gauza elkarren bestelakoak aurki ditzakegun "errepikapen" delako "label" horrenpean. Alde batetik, adibidez, Egañak, bere neska-lagunarekin (Maialen Lujanbiorekin) telefonoz ari den hitz-totelaren paperean kantatutako honako hau (15) :Neroni nago sano gaur baina ko-kotxia daukat la-larrian, ez dakit nola konpon gintezkeen ho-horren momentu larrian.

E-egunsentian helduko hau da ta ez ilunabarrian zu-zure zai nago Sa-salbatoreko ka-kapilaren aurrian.Baita tautologiak ere, honako atsotitz honetan agertzen denaren tankerakoak (16) :Gizona beti gizon, baita otarrapean ere.Eta, egia esan, (15) eta (16) bezalako hain gauza diferenteak sail berean jarrita ez gara oso urrutira joango. Izan ere, lehenak, (15)ak, hitz-jokoen barrutira garamatza zuzen-zuzenik . Eta han ere, denetariko gauzak aurkituko ditugu. Jon Sarasuaren hauxe (17), adibibidez :Iturriaga iturria da Igor igorle bizia ; gure Estitxu, erle eztitsu, ta Maialen malizia ; belaunaldien belaunaldia, berria ta berezia...Bigarrena, berriz, (16) dibertimentu hutsa da : gaitasun tekniko handia ingenio handiagoa eskatzen duen dibertimentua, hori bai, baina dibertimentua, azken batean.

Euskaraz, bestalde, zerbait errepikatzea ez da beti gauza bera esatea, hori atzemateko sena gero eta eskasago bada ere. Errepikapena al da Egañaren honako hau (18) ere?Nahiz eta gauzak ez diren egin guk nahi genukeen bezela, oraindik ere pentsatzen degu ETB geurea dela, geurea ETB dela.Ez litzateke batere nekosoa izango beste horrenbeste egitea beste edozein baliabiderekin . Alegia, baliabide literarioen sailkapenek eta taxonomiek duten balioa dute, ez gehiago ez gutxiago. Erabili izan diren estrategien erakusketa dira, baina etengabe sortzen dira baliabide berriak.

Horrek ez du esan nahi baliorik ez dutenik . Hala ere, bai poetikak bai erretorikak hortik goragoko kontuetan jartzen dute gaur egun arreta. Nomenklatura klasikoa baliagarria da oraindik ere, baina ez dago maila deskriptiboan geratzerik. Baliabide bakoitzari izen bat jarri eta izen hori sailkapenean dagokion tokian kokatzea baino areago, a) gauzak soiltzera eta b) mekanismoak azaltzera, argitzera jotzen dute aditu gehienek.a. Soiltzeko joera horren barruan, aipagarria da p taldearen lana. "Funtzio erretorikoa" deitzen diote p taldekoek funtzio poetiko edo estetikoari. Funtzio erretoriko hori, p taldekoek diotenez, beti ere, hizlariedo poetaren intentzioaren araberakoa da, intentzio horrek erabakitzen baititu hizkuntzaren elementuak oro, testuaren eta haren erreferentearen arteko harremanak barne, hartzailearen arreta testura bideratzen duelarik, Jakobsonenean bezala.

Ornatus-a, beraz, ez da diskurtsuari kanpotik ezartzen zaion edergarri edo apainduria. Aitzitik, hizkuntza kodearen beraren bestelakotzea da ornatus-a. Ornatus-aren bidez hartzen du testuak bere literaturtasuna, bere gradu artistikoa. Gauzatu, berriz, eraldaketa linguistikoaren bidez eraldatzen da ornatus-a. Eraldaketa horietako bakoitzari "metabole", baliabide, esaten diote p taldekoek eta bai figurak eta bai tropoak, bi-biak izendatzeko darabilte "metabole" hitza. Hemen darabilgun "balia~ bide"-aren parekotzat jo dezakegu, beraz.

Metabole edo baliabideok erabiliz aktibatzen da hizkuntzaren funtzio poetikoa.

Baliabideak, beraz, balizko kode batetiko esapideetatik urrundutako esapideak gabe, hizkuntzaren funtzio poetikoa (edo erretorikoa, edo estetikoa, edo literarioa) aktibatzeko mekanismoak dira.

Literatura ez da baliabide literarioz "idazten" . Baliabide literarioak, aitzitik, hizkuntzak bere funtzio artistikoa aktibatzeko baliatzen dituen prozedura eta mekanismoak izendatzeko, sailkatzeko eta ordenatzeko moduak baino ez dira.

Gauzak horrela, p taldekoen ekarpenik interesgarriena zera da : baliabideen sailkapena itxuragabe luzatu eta korapilatu ordez, baliabideen oinarrizko mekanismoak bilatu eta aurkitu izana. Erretorika klasikoan tropo eta figura bereizten baziren, p taldekoek ere bereizketa hori egiten dute oroz lehenik : hitz eta hitza baino txikiagoko unitateetan daragiten baliabideak, batetik, eta, bestetik, berriz, perpaus eta perpausa baino handiagoko unitateetan daragitenak.

Bereizketa horrekin batera, honako beste hau ere egiten dute : adierazlearen mailako baliabideak eta adieraziaren mailakoak (dikziozkoak eta pentsamentuzkoak, terminologia klasikoan). Bereizketa bikoitz horrek honako lau sailok eragiten ditu :Hartara, metaplasmoak, adibidez, zera dira : adierazleari hitz eta hitza baino txikiagoko unitateetan daragioten metaboleak.

Metalogismoak, berriz, perpaus eta perpausa baino handiagoko unitateetan daragite, eta adierazlearen planoan, gainera (pentsamentuzko figurak, terminologia klasikoan) .

Ornatus-ari dagozkion mekanismoak aktibatzeko, berriz, eta hauxe da interesgarriena, hiru modu baino ez dago, p taldekoen arabera : eranstea, kentzea eta aldatzea . Erantsiz, kenduz edota aldatuz sortzen dira baliabide (metabole) guzti-guztiak.

Batzuetan, ordea, erantsi eta kendu, bi-biak egiten dira. Baliabideak, beraz, honako operazio gramatikalon bidez sortuak dira :1. Erantsiz 2. Kenduz 3. Erantsi-kenduz 4. AldatuzLehen hiru sailekoei "funtsezko operazio" esaten diete p taldekoek. Laugarrenekoari, berriz, "trukeko operazio". Kontuak kontu, ohiko sailkapenetan oinarrizko mekanismo bateratu eta soil batzuk aurkitu izana da, dudarik gabe, p taldekoen meriturik eta ekarpenik handiena.b. Perelmanek, diskurtsuan betetzen duten funtzioaren arabera sailkatzen ditu baliabideak. Egia da diskurtsu erretorikopersuasiboaz ari dela, baina ez da gutxiago egia jartzen dituen adibide gehienak literatura klasikotik jartzen dituela, eta ez erretorikatik. Itxuragabe laburbilduz, honako hiru funtziook aitortzen dizkie Perelmanek baliabide literarioei :1. Presentzia (objekto, ekintza, argudioren baten presentzia) areagotzea.

2. Hautaketa (objekto bat gure argudiabideari dagokion ikuspegitik aurkeztea).

3. Bategitea (hartzailearen atxikimendu zuzen-zuzen bilatzen duen baliabidea)Diskurtsuaren azalpen-atalean dira funtziook ohikoen. Diskurtsuak estrategia erretoriko nagusi bat du, eta haren zerbitzurako dihardute baliabideok. Funtziook ez dira elkarren guztiz ukatzaile. Baliabide gehienek hiruretarik dute apur bat. Kontua da baliabide bakoitzean zein funtzio nagusitzen den. Galdera erretorikoan, adibidez, bategiteko funtzioa litzateke nabarmenena, nahiz bategite horren bidez dena delako objektuaren presentzia areagotzen den bidenabar.

Hiperbolean, berriz, presentzia areagotzea da oroz lehenik xede, baina, hartzailea bere kontuak ateratzera behartzen denez, bategiteko ere bada. Metonimiaren alorreko baliabideak, berriz, objektuen ikuspegi jakin bat hautatzeko baliabide dira, batez ere. Baina ezin uka daiteke ikuspegi jakin hori hautatzean hartzaileak gurekin bat egin dezan bilatzen dela, eta hizlariari edo idazleari komeni zaion ikuspegi horren presentzia areagotu nahi dela, objektuaren ikuspegi hori isolatuz eta bizi-bizi aurkeztuz.

Hiru funtziooz gainera, baliabideek argudiotzat ere erabil daitezke, Perelmanen arabera.

 

Baliabideak banan-bana

Hizkuntzaren funtzio poetikoa (erretorikoa, literarioa, estetiko artistikoa) aktibatzeko erabili izan diren mekanismo eta estrategien katalogoa baino ez dira baliabideen sailkapenak. Testu jakin batean dauden prozedurei latin izena jarriz ez da deus ere argitzen testu horren literaturtasunaz.

Hala ere, prozedura horien katalogoak badu bere balioa. Kontua, ordea, ez da baliabideen izen-zerrenda buruz ikastea, baliabideon mekanismoez jabetu eta erabiltzea baizik. Edo berriak sortzea.

Alde horretatik, teoriari bainoago erabilgarritasunari begiratu diogu gure katalogotxoa egiterakoan. Sailkapen klasikoaren irizpideak hartu ditugu, beraz, nahiz baliabide bakoitzean gaur egungo teoria interesgarrienen aipamena egiten saiatu garen (p taldekoarena eta Perelmanena, batez ere). Horrez gainera, baliabide bakoitzari bere adibidea jarri diogu, definizioa argitze eta zehazte aldera. Hauexek dira hautatu ditugun baliabideak :

 

I. Figurak.

Hitzetik gorako unitateetan daragiten baliabideak. Bi sailetan banatzen dira : dikziozkoak eta pentsamenduzkoak.

 

1.1. Dikziozko figurak.

Adierazlearen planoan daragitenak.

Adierazlearen planoaren baitan, ordea, bi alderdi bereiz daitezke : alderdi fonologikofonetikoa, batetik ; eta alderdi sintaktikoa bestetik. Dikziozko figurak, beraz, bi multzotan sailka daitezke, bi multzoen arteko mugak beti garbi ez badaude ere. Hala ere, erabileraren aldetik lagungarri izan daitekeenez, eutsi egingo diogu sailkapen horri, honako bi sailok bereiziz : 1.1.1. Dikziozko figura fonofonologikoak : batez ere adierazlearen (hitzen zein unitate zabalagoen) maila fonetiko eta fonologikoan daragitenak. Soinuari eragiten diotenak, alegia.

1.1.2. Dikziozko figura sintaktikoak : batez ere maila sintaktikoan daragitenak.Ikus ditzagun sailotako baliabideak banan-bana .

 

I.1.1. Fonofonologikoak

Aliterazioa. Soinu hoskideen errepikapena, eragin fonosemantikoa eragiteko asmoz .

Giza ustea, guztia ustel (atsotitza) Auto bakoitzak dzu diotsu oinaztu ziztu halatsu (Gandiaga)Errekastoak ur-murmurio itsaso handiak orru (joxerra Garzia) Ainendi ni urki zuri aintziraren ertzean hilerrian minduriko urki zuri ainendi ni (Rikardo Arregi D. de Heredia).• Hitz-jokoak. Hitz-jokoak ez dira, berez, baliabide. Izatekotan, bere baitan hainbat baliabide sartzeko moduko zaku edo makrobaliabide dela esan liteke. Dikziozko figuratik adina du, bestalde, pentsamenduzkotik . Izan ere, adierazlearen planoan eragitean adieraziarenean ere eragiten baita ezinbestean. Hitz-jokoen zakuan sartzeko moduko hiru baliabide baino ez ditugu hemen bereiz aipatuko : antanaklasia, kalanburra eta paranomasia. Horrek ez du esan nahi, ordea, horretan agortzen direnik hitzjokoen bideak. Polisemia ez denean, homonimia izan ohi da hitz-jokoen oinarrizko mekanismoa. Alde horretatik, euskarak badu bere bide propiorik ere, eta horietako bi behintzat aipagarri dira.

Alde batetik, euskararen izaera logikosintaktikoak erraztu egiten ditu albo-erdaretan parafrasi bidez baino egin ez daitezkeen hitz-joko batzuk, hala nola Egañaren Oraindik ere pentsatzen dugu ETB geurea dela geurea ETB dela eta gisakoak, galdegaiaren bidez eratua. Horrelakoetatik ez oso aparte, Egañaren beraren beste honen antzekoak ere euskaraz biribilago eta aiseago sortzen dira : Diferentzia bada, nimiño, xaloa, txaloen epela ta epelen txaloa.

Edo Arkaitz Goikoetxearen honako hau : (bera da niretzat) biderako argi ta argirako bide, kiasmo (ikus aurrerago) moduan antolatuak sintaxiari dagokionez, baina hitz-joko petoak denak ere.

Euskararen egoerak ere eskaintzen du beste bide bat hitz-jokoetarako. Normalkuntza prozesua burutu gabe dugu oraindik, eta egin diren urratsak aski bizi ditugu memorian. Erdaratik mailegatutako hitz batzuen esanahia, ordea, lerratu egin da euskarazko erabileran. Hala gertatzen da, adibidez, "eskarmentu" hitzarekin, zeina orain arte behintzat erdaraz duen zigorkonnotaziorik gabe erabili izan baita euskaraz : eskarmentu handiko langilea. Erdarazko esanahia ere bizirik dirauenez oraindik, esperientzia ez ezik eskarmentu polita izan zen hura niretzat bezalako hitz-jokoak egitea.

Bide horrek, bistan denez, arrisku nabarmenak ditu. Arestian aipatutako adibidekoa onargarri izan liteke, baina hortik aurrera diglosia gizendu baino ez duguegingo. Induraini buruzko honako hau, adibidez : Orain familiakin badago beteta, hori izan dadila bere azken meta.

Edo lagunarterako baino balio behar ez lukeen oro ez da urre aski bide zelebretik ospetsu bihurtua. Ez dago erraz esaten muga non dagoen, baina badirudi ez genukeela honako honen tankerakorik txalotu behar : Nere atzetik horra Delgado ta Fuerte ; Marino bai dagola delgado ta fuerte! Ez dago zertan ukaturik hitz-jokoen teraturtasuna". Pentsabide posmodernoa oso da hitz-jokoei emana. Askotan, ordea, distira edo pindar azaleko horren azpian deus ere ez da aurkitzen ahal, surik gabeko pindar hutsalean geratzen da sarri hitzjokoa . Bertsolariek badute arrisku hori. Zer esanik ez publizitateak, gero eta elkarren artean antzekoago diren produktuak iragartzeko beste helduleku edo argudiorik ezean gero eta maizago jotzen baitu heren horretan agortzen diren hitz-joko pindartsuetara . Kirol-prentsak eta prentsa horiak, berriz, estilo propio bihurtua dute aspaldi hitz joko axaleko agorren bidea.• Antanaklasia. Hitz jokoa. Bi hitz berdin, haina esanahi diferenteko elkartzea.

Errepikapena.

Lehen han kristo bat zegoen ta orain kristo guztia (Egaña) Azala zuri, barrena zuri.• Kalanburra. Hitz jokoa. Elkarren segidan beste hitz bat ematen duten hitzak elkartzea.

Hori goizero etxera deika ai, demonio alua! bost mila aldiz galdetu zidan : Xabier, hi ba al hua? (Euzkitze) Hartzak ez dik esango : nahi duana har tzak! (S. Lizaso) Ibai zikina. Hi bai zikina! (Publizitatea) Hauxe da gizon bikaina (puntua) ez dik balio bik haina (S. Lizaso)• Paranomasia. Hitz-jokoa. Antzeko, baina ez guztiz berdin, diren bi hitz pilatzea.

Ardi galdua atzeman ditaike ; aldi galdua ez (atsotitza).

Batzutik kantutik bizi dira.

Beste batzuk kontutik.

Usteak erdia ustel (atsotitza).

Iturriaga iturria da Igor igorle bizia ; gure Estitxu, erle eztitsu, ta Maialen malezia... (jon Sarasua).• Onomatopeia. Soinua imitatu edo nahi Lukeen hitz-katea. Asko dago hizkuntzan fosilduta.Dzu! Dzu! Dzu! Gorriak dzu! Urdinak dzu! (Gandiaga).

Tarrapatapan, bandoa joaz... (Egaña).

 

1.1.2. Sintaktikoak (metataxiak).

• Anadiplosia. Elkarte sintaktiko edo bertsolerro baten amaierako elementuren bat edo gehiago hurrengo elkarte edo bertsolerroaren hasieran errepikatzea. Erromantzeetan oso ohikoa, Lekuonak eta "bihurkia" esaten diote.

Kopla baten amaiera Urre gorriz du bizarradelarik, hurrengo koplaren hasiera Urre gorriz du bizarra eta.Sarri agertzen den prozedura da, erritmoari egokiro eragiten diona : Hamazazpi urtetan moja sartu zinan ; moja sartuta bere Klara izan zinan.Nahi adina adibide aipa liteke, eta tajuz erabiliz gero oso eragin ederra lor daiteke.

"Goizian goizik jaiki ninduzun" herri-kantuan, adibidez, giroaren trajikotasuna ikaragarri areagotzen da anadiplosiaren bidez,kontakizunari halako klimax egitura emanik, erritmoa mantsoturik : Zitru urez iikiizten nizun astian egun batian ; astian egun batian eta ortzirale goizian Droga utzita izan naiteke naizena baino hobea.

Naizena baino hobea baina ni izan gabe, ordea.• Anafora. Elkarte sintaktiko zein metriko zenbaiten hasieran elementu bat edo gehiago errepikatzea.Zeinek esan du gure herriak azkena gertu duela? Zeinek esan du negarrez dela amaren bihotz goibela? Zeinek esan du euskal anaiak zatiturikan gaudela? Galde berari beste herri bat non elkartzen den horrela... (I. Lazkano).

Poesia idatzian, Koldo Izagirrek baliatu izan du inor gutxik bezala anafora, bere azken poemarioetan bide hori apur bat bazterrera utzi duela dirudien arren. Poema osoen egitura anaforan oinarritu izan du Izagirrek behin baino gehiagotan, baliabidea muturreraino behartuz eta anafora hutsetik gorago joz : Nire euskaltasuna baso bat da, eta ez du zuhaitz genealogikorik ; nire euskaltasuna dorre bat da, eta ez du Alostorrerik ;... nire euskaltasuna pekatu bat da eta ez du mea-kulparik.

(K. Izagirre).• Asindetona. Juntagailu koordinatiboak kentzea, adierazkortasuna areagotzeko asmoz . Kontatu nahi denaren bizitasunaren pareko bizitasuna ematen diezaioke diskurtsuari : Entzun genitun, jasan genitun, bota zituzten tiroak (Amuriza).Baita enfasirako ere, Txirritak sarri ohi duenez :Bizkarrian bat, tripan bestia, aldamenian batzuak.Edo Maite zaituztet presidentiak, ministro, diputaduak (Txirrita).

Literatura idatzian, Koldo Izagirrek erakutsi du zertaraino behartu litekeen baliabide hau (beste batzuekin nahasi) esanari indarra emateko :Lurra zekena da lurra gaitza da lurra ustela da lurra gogorra da lurra harritsua da lurra zikina da lurra astuna da lurra elkorra da lurra nekagarria da lurra latza da lurra amorragarria da lurra beltza da... (K. Izagirre).Aposiopesia. Kenduzkoa. Esaten denaren ostean agertu uste daitezkeen elementuak ez dira agertzen, sintaxian ustekabeko etena eginez. Elkarrizketetan etaerabiltzen da asko, naturaltasun ukitua emateko : "Barkatu, badakizu nik...• Elipsia. Perpausaren osagaietakoren bat kentzea.

Zozoak beleari ~0) ipurbeltz.

Asto bati arre esan, beste batek entzun dezan (atsotitza).

Erritmoa eraikitzeko, bizitzeko ezinbestekoa da, azken adibidean ikus daitekeenez, elipsia. Ez da, ordea, erritmo alorrean agortzen. "Irentsi" den puska zein den zehatz esaterik ez da izaten, eta aukerako "osagarri" guztiek daragite, aldez edo moldez, esaldian. Arestiko adibidean, kasu, "esan ohi zaio", "esan behar zaio", "esan iezaiozu" izan litezke "irentsitako puskak.

Denboraz kanpo bezala geratzen da esaldia, eta horrexek demaio indarra. Horrexegatik erabiltzen da hainbeste esloganetan.• Enalagea. Funtzio gramatikalaren aldaketa : aditzari legokiokeen modu-aldian, aditzaren ordez adjektiboa jarriz, eta abar.

Euskaraz aski arruntak dira, adibidez, gogor eutsi (teorian "gogorki" behar lukeen lekuan). Orainaldi narratiboa enalage modu bat da, azken batean. Zentzuz nagusi den perpausa menpeko moduan erabiltzea ere bai.

Han zegoen, patxada ederrean, gure Koxme.

Halako batean, agertu da Peru, heldu dio lepotik...• Enumerazioa. Elementu elkarren artean logikoki erlazionatutakoen pilaketa.

Denbora, leku, zeru ta lurrak, izar, ilargi, eguzkiak; kristaba, haizia, animaliak, ur gezak eta gaziak ; Aita Eternuak sei egunian egin zituen guziak... (Txirrita).

Txarkerirako ibiltzen dute nere indar ta kemena : birrindu zazu hango zubia, puskatu ezazu trena, sustrai-sustraitik atera zazu repetidore antena...

(Egaña, kanoi-balaren paperean).• Enumerazio kaotikoa. Enumerazioaren logika hausten duen elementuak tartekatzea . Alde horretatik hobeto legoke, akaso, pentsamenduzko figuren artean. Aski baliabide modernoa dela dirudi : Den-dena botako nuke bazterrera : prezioak, katalogoak, mapetako itsaso urdina, egunak beren gau eta guzti, telegrama zaharrak, eta maitasun hura. (Benedetti).

Eragin komikorako baliabide egokia da : Hiru gailur ditu Gipuzkoak : Aizkorri, Txindoki eta Atxaga. (Bernardo, noski).

Edo honako beste hau : Zu zer zara? Idazlea edo pertsona normala?• Epanadiplosia. Elementu bat esaldi baten hasieran eta bukaeran errepikatzea.

Publizitatean asko erabiltzen da, nahiz euskarazkoan ez dugun adibiderik aurkitu. Asmatutako hau balio dezake eredutzat : Habia. Zure ametsen habia.

("Habia" hori etxegintza enpresa imajinario bat delarik).• Epanalepsia (germinazioa). Esaldi edo bertsolerro baten hasieran elementu bat edo gehiago errepikatzea.Ator, ator, mutil, etxera.

Zoaz, zoaz, zoaz etxera.• Epifora. Esaldi edo bertsolerro baten amaieran elementu bat edo gehiago errepikatzea . Adibidea asmatua da, baina edozein alderdi politikorena izan zitekeen :Zure geroa. Gure geroa. Denon geroa.Anafora ez bezala, epifora nekez erabil daiteke bertsotan, poto egitea litzateke eta.

Nolanahi ere, polisemiaren bidez saihets daiteke arriskua, Florentino Goibunik Lasarteri kantatutako honako bertso honetan bezala :...denok txoratzen gaitu bere bertso berriz; ahosapai ederra, eztitsua, berriz, ez dakit holakorik sortuko dan berriz.• Hiperbatona. Hitz eta sintagmen ohiko ordenamentuz bestelako ordenamendua.

Euskaraz, albo-erdaretan baino zailago da antzematen noiz hiperbaton eta noiz zabarkeria hutsa den.

Kimuarena ote lorea, ta fruitua lorearen? Baratza fruituz bete betean sartu zituen barrena . (Txirrita).• Isokolona (paralelismoa). Elementu sintaktikoak modu beretsuan antolatzea bi edo gehiago elkarte sintaktiko edo metrikotan . Anafora eta epifora egitura paralelistikoak dira jeneralean.

Etxe hutsa, gerra hutsa Ezkur urte, elur urte Beste batzuetan, berriz, errepikapenik gabe sortzen da egitura paralelistikoa : Norberarena norberarentzat; inorena erdi bana.• Kiasmoa. Isokolonaren antzekoa, baina X baten moduan. Hitz-jokoen sailean aipatutako bat har daiteke eredutzat : Biderako argi, argirako bide (Arkaitz Goikoetxea).• Klimaxa. Behetik gorako intentsitatemailako hurrenkeran kokatutako elementuez osatutako enumerazioa.

...maite dut zure bigitartea, maite zure boz eztia ; halaber zure irri gozoa,zure izaite guzia ; zuretzat baizik ez dut begirik, zare ene iguzkia, gau eta egun zuri pentsatzen deramat ene bizia. (Xalbador).• Antiklimaxa. Goitik beherako intentsitate-mailako hurrenkeran kokatutako elementuez osatutako enumerazioa :Andragairik badek? Bai : ederra, bikaina, gizena.• Poliptotona. Antzeko elementuen errepikapena : aditz beraren adizkiak, izen zein izenorderen baten aldaerak.Zerako zera zertzen.• Polisindetona. Erantsizkoa. Juntagailu koordinatiboak errepikatzea.Gipuzkua ta Bizkai aldian ta Euskalerri danian (Txirrita).• Zeugma. Kenduz daragien baliabidea hau ere. Zeugman, ordea, kentzen den elementua albo-testuan ageri da, aldez edo moldez.Zu zara nire eguzkia ; ni, berriz, zurea.

 

1.2. Pentsamenduzkoak

• Antitesia. Elementu lexiko edo elkarte sintaktikoak elkarren kontrastean jarriak.

Ahozkotasunaren baliabiderik unibertsalen eta berezkoena. Marcel Jousse antropologoaren ustez, funts biologikoa luke.Garai baten majuak bazituen sobran ; orain zeinek nahi duen hemen dabil proban. (Txirrita).Alabak apaindurik estadu horretan, ta amak famelira ogia zorretan. (Txirrita).Ze toki gutxi behar zun harek gurekin zegon orduan, ta falta zaigun garaian, berriz, ze hutsune utzi duan! (Egañak, Lazkao Txikiz).• Apostrofea. Hizlariak (edo idazleak) testuaren hartzaile berezkoa ez den norbaiti zuzentzen dio esan beharrekoa.Niri jotako txalo guztiak bidaltzen dizkizut zuri (Amurizak, aitari).• Entimema. Egiantzekotasunean eraikitako silogismoa, premisetako bat sarri ezkutuan duena. Baliabide dialektikoa da, argudiaketan erabiltzen dena. Sebastian Lizasok, adibidez, beste bertsolari batekin teman ari zela, geroko utz litezkeen lanak geroko uztearen aldeko jarrera aldeztu behar izan zuen. Tradizio oso bat zuen Lizasok aurka, bistan denez, Axular buru dela. Hona hemen Lizasoren bertso baten amaiera, entimemaren eredu :Geroa beti zalantzan baita eta gaurkoa seguru.

Honelatsu lioke sasi-silogismoak bere osoan : geroa zalantzan dago beti. Geroaren aurkakoa oraina da. Aurkakoek aurkako ezaugarriak dituzte. Beraz, geroa zalantzan badago, oraina seguru da.

Beste hainbeste gertatzen da gurean hain sarri aldarrikatu izan denArrazoirik ez dugu gutxi garelako esapidearekin, edota gaur egungo politiko askok, Euskal Herriaren egoeraz, eta bereziki ETAz ari direla diotena : Irabaziko dugu, gehiengoa gara eta. Azken honi dagokion silogismoa lehen premisa, espreski aipatzen dena, hauxe da : gu (gaur egungo marko juridikoaren aldekoak, demokratak...) besteak baino gehiago gara kopuruz. Bigarren premisa, ordea, "jan" egiten da : kopuruz gehiago direnek irabazten dute beti. Premisa horrek bakarrik zilegiztatzen du ondorioa.

Zergatik ez da aipatzen? Ez delako hain gauza segunia. Espreski aipatuz gero, bakarren batek aipa lezake gutxiago zirenek gehiago zirenak garaitutako kasu bat edo beste, eta horrelakorik ez da komeni. Dudako premisa hori janik, ezkutaturik, argudiaketaren ahulgunean ezkutatzen da.• Galdera erretorikoa. Erantzunik eskatzen ez duen galdera enfatikoa.Hau sinisten ez duenik ba al da hemen inor? (Amuriza).• Hiperbolea. Esajerazio nabarmena, askotan errelitatearen eta logikaren kontrakoa.

Barrez lehertu ginen.Azpeiti osoa kabitu zeiken Sebastianen kalabazan. (Egaña).• Ironia. Esapide bat, hitzez hitz esan nahi duenaren kontrakoa adierazteko erabiltzea . Alde horretatik, litotea ironia modu bat baino ez da, azken batean. Ironia horrela defini badaiteke ere, hori baino askoz ere fenomeno konplexuagoa da, Pere Ballartek erakutsi duenez (Eironeia : la configuracion del discurso ironico en la literatura) . Testuinguruari estuki lotutako baliabidea da ironia. Testuinguruak aski ez denean, oharkabean pasa daiteke. Testuinguruak nabarmen markatzen duenean esapidea klabe ironikoan ulertzekoa dela, berriz, ironia fosilduaz hitz egin genezake.

Adibidez, sekulako eguraldi txarra denean, euria goi eta behe eta haizea ezker-eskuin honako hau esaten denean :Ederra eguraldia!• Konparazioa (simila). Bi elementu konparatzen dira, konparatzen diren horietako baten indar semantikoa areagotzeko xedez.Loreak udan ihintza bezala... eta egunetik egunera itzaltzen zitzaiola gizonaren akordua eguneroko gauza txikien zurrunbiloak irentsita, pilak ahitutako linterna bati argia apurka amatatzen zaion antzera.

(Hasier Etxeberria).Ipuin hauek ere antzekoak dira : hondar gainean dabilenaren aztarnak. Eta erretiratzean olatuak karramarroaren markak itsasora eramaten dituen bezala, zure irakurketak eraman ditu nireak. (Hasier Etxeberria).• Litotea. Zinez adierazi nahi dena gorde, eta haren kontrakoa ukatzea. Euskal hiztun konpetenteek eurrez darabilten arren, gaur egun baliabidetzat jo beharrekoa toki askotan.Ez dago oso gizena (argal-argal dagoela adierazteko).Ez da karga makala horrek daramana! Formalki ez bada ere, sail berean sartzekoak dira enfasi negatiboak darabiltzan beste esapideak ere : gose apur bat badut ba nik oraintxe, eta gisakoak. Itxura guztien arabera, euskarak joera handia du horrelakoetarako . Bitxietan bitxiena, bihurriarengatik, Bost axola esapidea dugu, zerbaiti garrantziarik ematen ez diogula adierazteko "logikoago" bailirudike, albo-erdaren ildotik, bost baino kopuru txikiagoren bat erabiltzea (gazteleraz : un comino, un pimiento... ).• Oximorona. Bi hitz esannahiz elkarrezin sintagma berean edo lotura gramatikal estuz elkartuak. Antitesia kontrajartze logikoa da. Oximorona, berriz, logikaz kontrakoa. Paradoxarekin erlazio estua da.

Termino logikoki kontrajarriak gramatikalki lotuagoak izatea oximoronean, horixe da aldea.Isiltasun ozena Nire ibaia ez da ibai. (Koldo Izagirre).• Paradoxa. Logikaren aurkakoa dirudien esapidea, ulertuko bada hitzezhitzezkoa ez den beste interpretazio bat eskatzen diona hartzaileari. Oximoron sarreran azaldu ditugu antitesi, paradoxa eta oximoronaren arteko antz-aldeak.

Langostino asko jan behar baita ogia irabazteko (Egaña).• Parafrasia. Beste testu baten oihartzuna, erreferentziazko testua moldatuegokituz lortzen dena.AsLrondoko lotan gautzala ailedi betirako gau.

(Joxerra Garziak, Lizardiren testuaz).Parafraseatzen den testuaren giroari eutsiz egin liteke parafrasia, eta hala egiten da askotan. Bestetan, berriz, giro hori ustekabean zapuzteko erabil daiteke parafrasia, eragin komikoz :Badut herri bat, badut etxe bat maite dudan emaztia ; alaba ezti-eztia semetxo basapiztia...

(Egañak, Elissanbururen testuaz).• Pleonasmoa. Adierazmodu erredundante eta enfatikoa.Neure begi hauekintxe ikusia.• Preterizioa. Esaten dena esateko asmorik ez dela esanez esatea.Eta hori, iaz udalean egin zuen iruzurra ez aipatzearren...• Sinestesia. Zentzumen jakin baten esparruko epitetoa legokiokeen sustantiboari beste zentzumen bati dagokion epitetoa ezartzea.Soinu lehorra Kolore beroak Isiltasuna lodi, oso lodi (Koldo Izagirre).Esapide bat sinestesitzat jotzeko, bi zentzumen artekoa behar du trukeak. Miseria gorria edo etorkizun beltza bezalakoak metaforaren esparrukoak dira.• Tautologia. Logikoki hala izan beste erremediorik ez duena esatea.Gizona beti gizon, baita otarrapean ere.• Zalantza. Baieztatzen denarekiko zalantza-itxura egitea, asmo adierazkorrez.

Ahozko erregistroaren espontaneitatea imitatzeko erabiltzen da sarri :Ostiralean ikusi nituen. Edo osteguna ote zen?Sarritan ez dira erraz bereizten ahal zalantza, galdera erretorikoa eta captatio benevolentice delakoa (entzuleen errukia edo onginahia lortzeko berariaz egiten den koitadu-itxura) . Tele-5 kateak, l999an, bere informatiboen aldeko kanpainia publizitarioa egin zuen, prentsan, hesietan eta telebistan.

Informatiboetako aurkezleak agertzen ziren, beren saioen objektibitatea aldarrikatzen . Erremate gisa, honako esaldi hau :Tele-5ko informatiboak. Gustatuko zaizkizu . Edo ez.Jendaurreko jardunetan ere, sarri erabiltzen da zalantza. Hitzaldia eten, eta jendeari honelatsuko galdera egiten zaio : Ez dakit oso ondo ari naizen azaltzen. Ezer ulertzen al da?• Zuzenketa. Esan edo idatzi berria dena ukatu edo zuzentzea. Izan liteke ahozkoaren imitaziorako, baina baita benetan esan nahi dena enfatizatzeko : Han agertu ziren ehun bat morroi... zer diot nik ehun? Bostehun ere baziren han...

Aspertzeko astirik ere ez dut aspaldion. Tira, astia badut, baina aspertzeko ez.

Antonio Zavalak jasotako esapide batean dugu, hala ere, eredurik politena :Ogia nahi ez, eta angula-mangula? Hori ez da gosea, hori da gula!

 

Tropoak

Tropoek, esan bezala, hitz bakar bati dagozkio. Paul Ricoeurrek dioen bezala (La metaphore vive, 1975), tropoek hitz bakarra agertzen dute azalean, baina bi ideien arteko eralaziotik datoz, batetik besterako transposizio bidez daragite. Hiru dira tropoak : metafora, metonimia eta sinekdokea, zenbait adituk sinekdokea metonimiaren sailean sailkatzen du baina. Semantikoak dira tropoen mekanismoak, eta p taldekoen metasememei dagozkie.

Testuaren mikroestrukturan, elementu bat agertzen da tropoetan, gordean uzten den beste baten transposizioan. Tropoen arteko aldea, hain zuzen, transposizio edo truke hori egiteko erabiltzen den irizpidea da. Antzekotasuna da irizpide hori metaforaren kasuan ; osotasunaren eta zatiaren arteko erlazioa sinekdokean ; eta askotarikoa, berriz, metonimian (kausa-ondorio, lehengai-objektu, espezie-genero...). Metonimia askotarikoa denez, ez da guztiz zentzurik gabea sinekdokea ere metonimiaren kasu partikulartzat hartzea, beste irizpide bat erantsiz berez ere nahikoa luze den zerrendari .

Tropoen bidez desautomatizatu egiten da komunikazio-prozesua. Hartzaileak berak bilatu behar baitu agertzen den elementuak ordezkatzen duen erreferentziazko elementu gordea. Sistema miatu, eta hizlariak (edo idazleak) egindako bidea atzekoz aurrera egin behar du hartzaileak, ageriko elementua beste arrastorik gabe.

Esan dugun bezala, sailkapen oro dira zalantzazkoak. Tropoa horrela definiturik, ez dugu arrazoi garbirik ikusten, esate baterako, litotea ere tropoetan sartzeko. Edo hiperbolea, Lausbergek egiten duen bezala . Azken batean, litotean ere beste baten ordez jartzen da ageriko terminoa, hartzailearen interpretazioa desautomatizatuz.

Desautomatizazioa, izan ere, ez da tropoen bereizgarri, baliabide guzti-guztien ezaugarri baizik.

Hizkera arruntean ere erabiltzen da tropoen prozedura, haina testu erretoriko eta literarioetan ezinbesteko egitekoa du. Tropoen izaera artistikoak testu-sortzailearen asmo estetikoa du lagun. Tropoak erabiliz, azkartu, trinkotu egiten du igorleak testua.

 

II.1 Metafora

Etimologiak bideratu izan ditu metaforaren definizio klasikoak. Grekerazko metapherein (garraiatu, toki batetik bestera aldatu) dator "metafora" hitza. Latinak ere bide beretik : traslatio. Hala, bada, honako hau litzateke metaforaren definizio tradizionala : Hitz baten ordez beste bat jartzea, zeinaren hitzez-hitzezko esangurak nolaedo halako antza duen ordezkatutako hitzaren hitzez-hitzezko esangurarekin.

Lausbergek ere halatsuko definizioa dakar. Tropo peto-petoa da, beraz, metafora, hitz bakarrean eta ordezkapenez baitihardu . Metaforaren ordezkapenak antzekotasunean duke oinarri. Gauzatu, zertu, berriz, oinarrian legokeen konparazioa soilduz, laburtuz, trinkotuz zertuko litzateke, ikuspegi klasikoaren arabera beti ere, metafora .

- Elurrezko larruazala metafora, beraz, elurra bezain zuri du larruazala konparazioaren trinkotzetik letorke.

- Oilo galanta da hori metaforikoa, berriz, oiloa bezain koldar edo izu da hori konparaziotik.

Mendeetako inertziak iraun arazi duen metaforaren ikuspegi hori ez da oraindik ere guztiz desagertu, nahiz eta gaur egun badakigun ez duela balio metafora gehienak argitzeko. Eskolari zor zaio, besteak beste, teorian gainditua behar lukeen ikuspegi horrek iraun izanaren ohorea. Egia da, esaterako, nire irria beste batenean loratuko den azken irria izango da bezalako metaforek antzekotasunez dihardutela ("loreak zelaia bezalatsu alaitzen du irriak begitartea") . Hala ere, ez dago horrelako metaforak konparazio soilduera errenditzerik, askoz ere konplexuagoak dira metafora gehienen prozedurak. Azalpenok ematean erabili dugun metafora argitu metaforikoa ere nekez esan daiteke konparazio bat trinkotu edo laburtzetik sortua denik.

Konparazio-terminoa espreski azaltzen ez duen konparazioa baino konplexuagoa da metafora. Askoz ere sakonagoa da konparazioaren eta metaforaren aldea. Konparatioa azalean geratzen da, bi entitateren arteko antzekotasunaren aipamen hutsean geratzen baita, areago gabe. Metafora, berriz, dinamikoagoa da, eta antzeko entitate biok bat egiten ditu ; bi-bien (ordezkatzailearen eta ordezkatuaren) presentzia baiesten ditu metaforak aldi berean. Bada hor konparazioan ez bezalako sakoneko asmo eta eraginik. Frogatua dago, bestalde, konparazio batzuk ez daitezkeela metaforara errenditu.

Metafora da prozedura erretorikoetan berezkoena. Metaforaz beterik dago hizkuntza (hizkuntza oro, hizkuntza bakoitza), eta inolako arazorik gabe "interpretatzen" eta onartzen dituzte hiztunek hitzez-hitzez hartzera zentzugabe liratekeen esamolde metaforikoak . Hizkuntzaren garapena, bestalde, estuki lotuta dago hiztunen (eta hizkuntzaren beraren) metaforizazio-gaitasunarekin.

Euskara bezalako hizkuntza urrituetako hiztunek dakite hori inork ez bezala, metaforizazioa baita, mendeetan etxe-zokoan baztertutako hizkuntza larrekoa noranahiko hizkuntza egiteko lanabesik behinena. Beste hizkuntzek aspaldi luzean egina ohartuki egitea egokitu zaigu XX. mende hondarreko euskaldunoi. Kolpetik eta ohartuki egin behar izan dugu beste hizkuntzek apurkaapurka eta ia oharkabe egindako lana. Prozedura metaforikoari esker egin ahal izan dugu oraindik burutu ez den lan hori, baserri giroko hitzak esparru berrietarako erabiliz . Fsparrzr, jorratzr. hausnartu, gar -ate.... ta nahi adina adibide aipa litezke. Baina beste hizkuntzetan ere, euskara baino garatuago egonagatik, metaforizazioa da hizkuntzarentzat arlo berriak irabazteko prozedura nagusia : uvek-orriak, nrrrndu mailakosarea, internautak, posta elektronikoa, doktrmentrrak txertatu... lehendik ibilitako alorretan ibiltzeko erabilitako makulurik gabe ez daki hizkuntzak sail berrietan ibiltzen . Hala izan da beti, eta hala izango da aurrerantzean ere, gizakia gizaki deino.

Unibertsala da, bai, metaforaren mekanismoa, aldi eta alde guztietakoa. Eta ez da erraz argitzen eta azaltzen. Ahalegin asko eta asko egin da mekanismok argitzeko, baina oraindik ez da argibide erabatekorik.

Badirudi metafora gauza konplexuegia dela, ez dela jakintza alor hakar batetik azaltzen ahal. Giza-izaerari berari darion zerbait da joera metaforikoa, giza-izaera bera bezain konplexua. Linguistika, literatura, semiotika, antropologia, filosofia bera, eta beste hainbat jakintza alor saiatu izan dira metaforaren mekanismoak argitzen. Argibide erabatekorik, ordea, ez da inoiz eman. Aristotelesekin hasi eta gure mendea arte, ez da falta metaforari buruzko teorizazio eder eta iradokizunez beterik, Paul Ricoeur-ren Le metafore vive, delarik interesgarrienetako bat. Metaforak, hala ere, alor askotako ikergai izaten dirau, sekula agor ez daitekeen misterio izaten.• Katakresia deritzon metafora moetak aipamen berezia merezi du, hizkuntzaren garapenean duen garrantziarengatik. Lau terminoren arteko analogiatik sortutako metafora da katakresia. Demagun A, B, C eta D direla terminoak. B-k A-rekin duen erlazioa D-k C-rekin duenaren antzekoa baldin bada, B-ren ordez D, edo D-ren ordez B erabili ahal izango da, eta hori da, hain zuzen katakresia.

Bizitzaren ilunabarra da zahartzaroa esapidea, adibidez, metafora katakretikoa edo, besterik gabe, katakresia da. Honako lau terminon analogia simetrikotik sortua da : A : bizitza B : zahartzaroa C : eguna D : ilunabarra Analogia, bistan denez, erlazioan dago, terminoetan bainoago : egunari ilunabarra zaionaren antzeko zaio zahartzaroa bizitzari.

Horrexegatik erantsi ahal izan diogu D (ilunabarra) A-ri gorago aipatutako esapidean bezala : Bizitzarenn ilznabarra da zahartzaroa . Eta horrexegatik erants diezaiokegu B terminoa C-ri, arestiko katakresiaren infrentzua sortuz : Egunaren zahartzaroa da ilunabarra . Horrela osatua dago Lazkao Txikiren harako Eguna(re)n haurtzaro beste(r)ik ez zera bihotzeko Egunsenti ospetsu hura.

Katakresiak dira, orobat, mahaiaren hankak, mendi-lepoa, eskail burzra, lurraren sakela, tunelaren ahoa, zohiaren hegiak, botilaren ipurdia, ontziaren saihetsa.

.. Bistan denez, artean jorratu gabe dituen alorretan hizkuntzak aurrera egin dezan baliabide egokia da katakresia. Horrexegatik deitzen zaio izendatze-metafora ere.Esan bezala, asko eta asko dira gaur egun metaforaz arduratzen diren jakintza alorrak, eta ezinezkoa da egin diren saio guztien herri hemen ematea. Interesgarrienen berri azala ematera mugatuko gara, beraz, ikuspegi linguistikoa, semiotikoa eta filosofikoa bakarrik hartuko ditugularik aintzat.

Ikerlari batzuen ustez, hitzen arteko transferentzia bainoago ideien arteko elkarreragintza dateke metafora. Uste horretakoa da, adibidez, Richards. Richardsek bi kontzeptuok bereizten ditu metaforan : esanahia (meaning, esan nahi dena) eta eroalea (vehicle, hitzez-hitzezko esanahia). Norbait koldarra dela esateko norbait hori "oiloa dela" diogunean, "koldar" litzateke esanahia, eta "oilo", animalia, berriz, eroalea.

Eroalearen eta esanahiaren bategiteak sortzen du baliabidea, nahiz sarri elkarren arteko aldeak handiagoak diren antzekotasunak baino. Perelmanek eta Olbrechts- Tytecak "gaia" eta "foroa" darabiltzate, Richardsenek esanahia eta vehicleren antzeko gisan, analogiaren sailean kokatzen dutelarik metafora, Aristotelesen ildotik.

Analogian oinarritutako ikuspegi horretatik, interesgarria da Henry-k egiten duen sailkapena, metaforan esplizitoki aipatzen diren terminoen arabera. Hala, metafora batzuek lau terminoak aipatzen dituzte : Bi hitzen arteko marratxoa da bi hiriren arteko trenbidea.

Beste batzuetan hiru baino ez da ageri : Trenbidea, marratxo hori, jarri du gure zibilizazioak hiri inperialaren eta hauteskundehiriaren artean.

Bi terminokoak ere ugariak dira : Zure ezpainetako burdina goriak.

Eta, azkenik, hitz bakarrean gauzatzen direnak : Asto galanta da hori, edo Hi haiz, hi, putrea! Termino bakarra agerian duten rnetaforetan, testuinguruak (inguru-testuak idatzian, inguru-egoerak ahozkoan) eskaini ohi dituzte ekuazio analogikoa berregiteko arrastoak ..  taldekoen Rhetoriyue Generale-an, herriz, bi sinekdokeren ondoriotzat jotzen da metafora. Bi terminoen (metaforizatuaren eta metaforizatzailearen) arteko konparazioa hartzen dute p taldekoek heren teoriaren oinarri. Alde horretatik, esan liteke antzeko ikuspegia dela, funtsean, semantika estrukturalarena ere.

Linguistikaren alorrean, diskurtsu metaforikoaren alderdi sintaktikoak, semantikoak, logikoak eta pragmatikoak aztertu izan dira. Aditz-metaforen eta izen-metaforen arteko aldea aipa liteke alor honetan eginiko azterketen eredu. Aditz-metaforetan ez da ekintza bat heste batez ordezkatzen. Aditz metaforikoarekin doazen izenen esanahia aldatuz dihardute aditz-metaforek.

Auto batek kilometroak irentsi egiten dituela, edo denbora ihesi doa diogunean, adibidez, autoa eta denbora pertsonifikatu egiten dituzte "irentsi" eta "ihes egin" aditz metaforiko horiek. "Irentsi" aditzak, bestalde, irensgarri, irents daitekeen zerbait bihurtzen ditu kilometroak.

Adjektiboek eta adberbioek aditzen antzera dihardute. Linguistika generatiboak egin ditu, alor honetan, azterketarik interesgarrienak . Cinque-ren arabera, adibidez "hitz baten esanahiari datxezkion aurreusteen haustea" dateke metafora.

Unberto Ecok metaforaren azalpen semantikoa saiatu du. Hainbat arau aski korapilatsu eskaini ostean, metaforak ekuazio jakinik ez duela ondorioztatzen du Ecok, igorle-hartzaileen aldez aurreko jakintzaren eta testuinguruaren baitan baitago metaforaren kakoa. Alferrik dela, alegia, metaforaren definizio sintetiko bat egiten ahalegintzea .

Hizkuntzaren filosofiaren alorrean, aipagarria da metaforaren ikuspegi interraktiboa deitu ohi dena, besteak beste Blackek, Richardsen ildotik, garatu eta plazaratu duena. Interrakzioa, kasu honetan, ordezkapenean eta konparazioan oinarritutako ikuspegiak ukatzeko erabiltzen da, edo haien ordez behintzat. Ikuspegi interraktiboaren arabera, gauzen arteko berezko antzekotasunak aipatu edo seinalatu baino areago, metaforak sortu egiten ditu antzekotasun horiek. Eguneroko hizketaren mekanismoa litzateke, beraz, ikuspegi honen arabera, metafora : errealitatea sortu, eraiki egiten du metaforak, ez da haren adierazpen soil.

Errealitatea ezagutzeko tresna baino areago, errealitatea sortzeko, asmatzeko tresna da metafora, Erromantizismoaz geroztik behinik-behin.

Hori dela eta, analogiarekin eta sinboloarekin batera aztertu ohi da metafora literaturaren teoria eta kritikaren alorrean.

Lehenik eta behin, poesia funtsean eta batez ere diskurtsu metaforikoa dela baieztatzen da, baina metafora errealitatea sortzeko tresna gisa ulerturik, eta ez errealitatea ezagutzeko tresna gisa. Erromantizismotik datorren joera horretan bilatu behar da, orobat, alegoria-ren gainbehera. Izan ere, metaforaren ezagutza alderdia gailentzen da diskurtsu alegorikoan, eta hori ez da gaur egungo joera.• Alegoria, izan ere, metafora-pilaketa baino ez da, elkarrekin lotutako metaforakatea, non hitzez-hitzezko planoko elementu bakoitzak bere kidea duen plano figuratuan . Metafora hedatua ere esan ohi zaio.

Txirritak badu horrelakorik. Adibidez : Gure arbola maitagarriak etzuen hori merezi,otsolarrak eta aihen nahastuak jarri zaizkio nagusi.

Askoz luzeagoak ere izan daitezke -eta dira- alegoriak, baina bada metaforarik gabe osatutako alegoriarik ere, den-dena beren hitzez-hitzezko zentzuan ulertu beharreko hitzez osatutakorik. Osotasunak hartzen du horrelakoetan zentzu alegorikoa, bi planoen elementuen arteko kidetasun zuzenik gabe.

Alegoria eta sinboloaren arteko bereizkuntza modernoa da, Ilustrazioaz geroztikoa . Sinboloa irudi "naturala" dateke, errealitate jakin bat bizi-bizi bistaratzen duena. Sinboloak ageri-agerikoa du bere zentzu figuratua. Alegoria, aldiz, arbitrarioa da. Erromantizismoan, adibidez, sinboloa da artelanaren funtsa, adierazlearen eta adieraziaren lotura berezkoa. Unberto Ecok ondo dioenez, metafora ez dago hitzez-hitz hartzerik : badakigu beti zikin dabilen hori ez dela zerria, hala deitzen badiogu ere.

Sinboloa, berriz, hitzez-hitz ere har daiteke, testuaren interpretazioa zapuztu gabe.

Alegoria ere hitzez-hitz interpreta daiteke, sinboloa bezala. Zein da, orduan, sinboloaren eta alegoriaren arteko aldea? Alegoria, sinboloa ez bezala, sistematikoa da, eta testu zabal bat hartzen du bere baitan.

Nolanahi ere, Carlos Bousoñok eta bestek azaldu dutenez, erromantizismoaren osteko poesiak, sinbolo arrazionalaren bidean abiaturik, zalantzan jarri du sinboloaren "naturaltasun" hori. Hala eginik, sinboloaren eta metaforaren arteko mugak uste zitekeen baino lausoagoak ageri dira gaur egun.

Enigma, berriz, ideia nagusia propio ilundurik duen alegoria baino ez da. Historia luze eta aberatsa du enigmak, batez ere tradizio sakratuan eta mitologikoan.

 

11.2 Metonimia

Izen-aldatzea da, etimologikoki, metonimia (grekeraz : metonymia, izen-aldatzea).

Definitu ere, horrelaxe definitu izan da klasikoki : zerbait beste zerbaiten izenaz izendatzea, bi gauzen artean honako erlazioetako bat delarik : kausa-ondorio ; edukiontzi-eduki ; tokia-toki hartan dagoena ; gauza-jabea... Lausbergek dioen bezala, semantikoki mugakide diren hitzen arteko mugen alde batera edo bestera lerratzean sortzen da metonimia. Zaila da, beraz, "mugakidetasun" horren kasu guzti-guztiak zerrendatzea .

Hona hemen, hala ere, adibide batzuk :- Ondorioaren ordez kausa : Bach entzun, Lertxundi irakurri, Van Gogh bat erosi.

Baita honako hau ere : Han ere astean ortzirala (egun horrek dakartzan desgrazien ordez) .Beste hainbeste honako honetan : Adinarendako sendabelarrik ez ("adina" "adinak dakartzan gaitzak" ordez) . "Sendabelar", berriz, sinekdokea da, aurrerago ikusiko dugunez.Kausaren ordez ondorioa : Morroi hori izan zen gure zoritxarra (zoritxarra ekarri ziguna).Ekoizlea produktuaren ordez : Martini bat hartu.

Produktuaren ordez marka (aurrekoaren aldaeratzat ere jo liteke) : Volkswagen bat erosi ; Parker bat erabili.

Elizaren ordez santua : San Pedron izango da meza.- Izaki mitologikoa bere esparruko gauzen baten ordez : Bakok egin du berea (ardoak) ; Kupido aritu da, nonbait, lanean (maitasuna) .

Gauzak horrela, antonomasia ere metonimiaren kasu berezitzat har daiteke.

Hala ere, singular-plural sinekdoke moduan ere uler daiteke (ikus aurrerago).

Edukiontzia edukiaren ordez : kopa bat hartu, basoerdi bat edan.

- Lanabesa erabiltzailearen ordez : Euskadiko Orkestrako lehen bibolina ; euskal letretako lumarik estimatuena...Plano fisikoa plano moralaren ordez : bihotz onekoa (sentimendu onekoa) ; Burua (zuhurtzia, adimena).

- Konkretuaren ordez abstraktua : Gerrak etxean harrapatu zuen gure gizona.Abstraktuaren ordez konkretua : Besteen lepotik jateko denok gertu ("lepotik" : ondasunetatik).- Biztanleen ordez hiria : Bruselak ez du arrantzaleen eskariak entzun nahi izan.Ekoiz-lekua produktuaren ordez : Cognac bat, armagnac bat.

- Sinboloa sinbolizatuaren ordez : Zenbat gerra ez ote duen piztu gurutzeak (erlijioak, sinestunek).

Jantziak eroaleen ordez : Blaugranek ez dute gaur ondo jokatu.

- Egoitza han dihardutenen ordez : Vatikanok dioenez, Ajuria-Eneak ukatu egin du...Asko eta asko dira hizkuntzan fosildutako metonimiak. Horietako batzuetan, izen propio bat dago, gero arrunt bilakatua. Erabileraren poderioz, parafrasi bidez baino ez daitezke gaur egun ordezkatu. Bitxienetako bat, "moneta" hitzarena da, hainbat urrats metonimikoren ondorioz hartu baitu gaur egun duen erabilera. Monere hitzak, latinez, aholku eman, adbertitu esan nahi du. Hortik Iuno Moneta izeneko tenplua, Cappiloglion. Handik gertu, txanponak akuñatzen ziren etxea zegoen, eta hari ere moneta zeritzon. Akuñatzeari herari hasi zitzaion gero hala esaten, eta, azkenean, txanponari berari.

Beste batzuetan, berriz, elipsia dago oinarrian (San Pedron izango da meza : San Pedroko elizan izango da meza ; Moet et Chandon bat edan : marka hortako txanpaina edatea).

 

111.3 Sinekdokea

Grekerazko synekdoche-tik dator (syn, zerbaitekin batera ; eta dechomai, hartu, jaso, inguratu. Etimologiaren ildotik doa definizioa kasu honetan ere : zerbat adierazteko, berez adierazi nahi den horrekin erlazio kuantitatikoa baino ez duen hitz bat erabiltzea. Adibidez, osotasunaren ordez zatia, edo alderantziz ; singularraren ordez plurala edo alderantziz ; espeziearen ordez generoa edo alderantziz ; objektu baten ordez objektu horren lehengaia...

Bistan denez, mutur-muturreko kasuetan baino ez da garbi geratzen non dagoen metonimiaren eta sinekdokearen muga. Ildo horretatik, nola Lausbergek hala p taldekoek metonimiaren saileko baliabidetzat jotzen dute sinekdokea. Bi sail aipatzen dituzte batak zein besteek, sinekdokean, sailak izendatzeko hitz diferenteak erabiltzen badituzte ere : a) aipatu nahi dena baino zabalago den zerbaiti dagokion izena erabiltzen dutenak (zatiaren ordez osotasuna), eta, alderantziz, b) zabalago den hori aipatzeko mugatuago den zerbaiti dagokion izena darabiltenak (osotasunaren ordez zatia).Zatiaren ordez osotasuna: Ondo agerian ditu horrek bere miseriak (batzuk izango ditu seinale, ez denak).Gazteriak bere aukera merezi du.

(Gazteek, alegia. Abstraktu-konkretu metonimia ere izan daiteke).Hankabikoa da denetan piztirik okerrena.

(Gizakia. Espeziearen ordez generoa).Zenbat Einstein ote dago gure artean alferrik galdurik? (Berez bakarra, singularra dena pluralean «nahiz gramatikalki mugagabean» erabiltzen da hor. Kasu honetan, singular-plural sinekdokeak metonimia/antonomasia baten gainean dihardu sinekdokeak) .Osotasunaren ordez zatia: Aterperik gabe bizi direnak (etxerik gabe).Eguneroko ogia kostata irabazten da (Jatekoa, jana. Generoaren ordez espeziea) .Berdin honako honetan :Adinarendako sendabelarrik ez ("sendabelarra" espeziea "sendabide, erremedio" generikoaren ordez dago hor.

"Adina", herriz, ondorioaren ordez kausa aipatzen duen metonimia da : adinak dakartzan gaitzak.Motza da zinez euskalduna bere sentipenak adierazten (Euskaldunak dira, izatekotan. Pluralaren ordez singularra).Gorago aipatu bezala, antonomasiaren mekanismoa oso antzekoa da.Metonimia-ren eta sinekdokea-ren arteko mugak ez ezik, biona metaforarekiko ere ez da beti uste daitekeen bezain garbia, honako adibide honetan ikus daitekeenez :Dirua nora, artea hara.Non, bistan denez, "arte" "artistak"-en metonimia baita (konkretuaren ordez abstraktua) . "Dirua", berriz, metonimia izan daiteke (jabeen ordez haiek dutena), edo izan daiteke sinekdokea (pluralaren ordez singularra), edo sinekdoke baten katakresia (metafora, azken batean).Diruak agindu eta ezpatak birrinduesaldian ere, metonimia zein sinekdoke izan daitezke bai "dirua" bai "ezpata". Biak daude, bestalde, pertsonifikatuak. Eta esaldia, bistan denez, metaforikoa da.

Esan bezala, hizkuntza (hizkuntza oro, hizkuntza bakoitza) horrelakoez beterik dago : - asesino (jatorriz : hashish-edaleak, antzinako sekta baten kideak, drogaren eraginaren pean errito odoltsuak burutzen zituztenak . Bi metonimiaz osatutako hitza, beraz : kausa-ondoriozkoa bata, espezie-generozkoa bestea) ; - atlas (1595eko argitalpen kartografiko batek Atlas titanaren irudia zekarren, etahandik, metonimikoki, edozein erreprodukzio kartografiko adieraztera) ; - estilo (latinez stilus, idazteko erabiltzen zen ziri mutur-zorrotza ; hortik, lanabes-erabiltzaile metonimia baten bidez, gaur egungo adierara) : - kleenex (paperezko musuzapi-marka bat da berez, metonimiaren bidez produktua bera adieraztera iritsi dena, inglesezko hoover eta beste hainbesteren antzera)...

Baliabideon erabilera guztiz hedatuan bilatu behar da, orobat, hitzen polisemiaren oinarria. Henryk areago dio, hizkuntz ekintza ororen jatorrian metonimia dagokeela . Jakobsonek, herriz, bi muturren arteko lehian ikusten du hizkuntzaren dinamikaren funtsa : metonimikoa da bata, metaforikoa bestea.

Hizkuntz ekintza gauzatzean, hiztunak hautatu egiten ditu aukeran dituen entitate linguistikoen artean ekintza horretarako egokien zaizkionak, hautatutako entitate horiek unitate linguistiko zabalagoetan konbinatzen dituelarik gero. Hautatu, hizlariak eta entzuleak partekatzen duten hizkuntz gordailuan egiten du noski hiztunak.

Hautatu, hizkuntzak aldiko aukera bat baino gehiago eskaintzen diolako hauta dezake hiztunak, aukeran dituen elementuok elkarren artean trukagarri direlako aldez edo moldez. Trukea gauzatu ahal izateko, mezuko elementu baten ordez beste bat jarri ahal izateko, trukatutako elementuek nola edo halako erlazioa beharko dute izan, komunikazioa hera kolokan bailegoke bestela. Jakobsonek dioenez, arestian aipatutako bi mutur edo poloen inguruan koka litezke elementuen arteko erlazioak oro.

Elementu baten ordez haren alboan zegoen beste bat jartzen denean, ordezkapena metonimikoa da. Antzekotasuna izan bada trukea ahalbideratu duen erlazioa, metaforikoa izanen da ordezkapena.

Gauzak horrela, ez da harritzekoa metonimiaren eta sinekdokearen arteko mugak lauso eta lerrakor izatea, albokotasunaren baliabide baitira bi-biak. Azken batean, pentsamendua "lokalizatzeko" baliabideak baino ez dira. Diskurtsuaren xederako zein ikuspegi komeni zaion, huraxe hautatzen du hiztunak prozedura metonimikoaren bidez.

Garrantzi handiko prozedura da metonimia, eta ez bakarrik literaturan edo jardun erretoriko-persuasiboan. Hogeigarren mendeko artea, zinema, metonimikoa da izatez, kamerek etengabe egiten baitu ikuspuntuen arteko aukera. Zinemak eragin handia du literaturan, askotan aipatu izan denez. Elipsiaren erabilera aipatzen da horrelakoetan frogatzat, baina ikusi dugu metonimiak utzitako arrastoa dela askotan elipsia, eta zinemaren eraginarena ikuspegi zabalago batetik ulertu behar litzateke, metonimiari lehen mailako garrantzia ematen dion narrazio modu gisan ulerturik.