Literatura Unibertsala»Literatura
Literaturagilea : ezkututik agerira
Esanahi bat baino gehiago dituen hitza
da autorea, eta beronen edukia ere aldatu
egin da bai historian zehar bai literatura kritikaren
alorrean. Urrezko Mendean, adibidez,
bai antzerki-lanen antzezpenaz bai antzerki-taldearen
egoera ekonomikoaz arduratzen
zen antzerki-konpainiaren zuzendariari
esan ohi zitzaion autore, eta literaturatik
kanpoko beste arte-lan batzuen sortzaileak
(musikagileak, zinegileak, arte plastikoetako
egileak, etab.) izendatzeko ere erabili ohi
zen. Jatorrizko egile eta bere lanaren bermatzaile
gisa, autore kontzeptua literatura
tradizio jasoari dagokio, izan ere ahozko literatura
tradizioan (herri-kantak, gesta-kantak,
etab.) anonimotasuna baitzen ohikoena.
Autorea edo idazlea, bestalde, ez da
nahitaezkoa literaturan. Berez, obra eta
publikoa nahikoa dira oinarrizko literatura
gertaera sortzeko. Egilea irakurlearentzat
ezaguna edo ezezaguna izateak, zalantzarik
gabe eraginik izan dezake gertaera horren
garapenean, baina ez da ezinbesteko
baldintza gertaera hori gauzatzeko. Izan ere,
egile ezezagunen obrak ugari baitira literatura
hitzak izendatzen duen corpusean,
munduko kultura guztietan. Bereziki herriipuinak
dira -Perraulten, Grimm anaien eta
antzeko berridazketa-maisuen esku eta
lumen azpian gainbehera egin zuten arte
behinik behin- egilerik gabeko obrak.
Oraindik ere ezinezkoa da Indonesiako
ipotx itxurako orein zuhurrari («Kancil»i)
buruzko ipuinen genealogia finkatzea, eta
horien kidekoak Europan, Renart-en zikloari
dagozkionak hain zuzen, kegilea bat baino
gehiago dute, guztiak ere gutxi eta gaizki
ezagutzen direnak. Indiako kultura tradizioaren
eta sanskritoaren jatorrizko monumentuak
diren lehen epopeia erraldoiak ere
(Mahabharata eta Ramayana) ez dute uautore»
edo egilerik, Vyasa-renak omen ; hots,
»biltzaile» edo, zehatzago esanda, testu hedatzaile»-arenak
.Adibide honek garbi erakusten du, autore
bakarra behar-beharrezkoa ez izan
arren, zibilizazio batek testuak egiteaz arduratuko
den «erakunde egile baten beharra
senti dezakeela. Erakunde hori, orduan,
urrunetik (jainkoetatik, mitoetatik, tradizioetatik,
...) datorren diskurtsu baten gordetzaile
eta hedatzaile gisa sortzen da. Kantari
eta jakintsuak aldi berean, literaturagile
hauek (normalean beste jakintza eta ahalmen
mota batzuekin loturiko gaitasuna da)
ezberdinak izan dira kultura eremu bakoitzean,
baina denetan ageri dira : aedoak antzinako
Grezian, koplariak Mendebaldeko
Europan, mandarinak Txinan, panditak Indian,
griotak Afrikan... Hauetako batzuk
zaharkituak gelditu badira ere, beste batzuek
(azkeneko biak esate baterako) bizirik
diraute gaur egun.
Geroztik, hitz ordenatu eta erritualizatua
gorde eta transmititzea, eta hizkuntza
testuan jartzearekin batera jakintza ere hitzetan
jartzea, jatorrizko zeregina bilakatzen da
-beraien adierazpideetan izan daitezkeen
ezberdintasunak gorabehera-, gizarte-antolakuntza
guztietan. Zeregin hori pentsamendu
eta irudikapen eskemetan txertatzen da,
hain zuzen ere bere baitan gizabanako
maila bat hartu, edo soil-soilik gizabanako
batzuen esku dagoen ezaugarri bat adierazten
duen irudi sozial batean. Era honetan,
subjektu-maila kolektiboa» delakoaz horniturik
agertzen da literatura.
Lan-banaketak maila handi samarra hartu
duen gizarteetan espezializazioak hastean,
funtsezko aldaketa bat gertatzen da,
taldeko kide batzuk ez baitira jadanik testugordetzaile eta hedatzaile bakanik, lan horien
sortzaile baizik. Testugile hau ez du
jadanik subjektu-maila kolektiboak» bereganatzen
eta ezeztatzen ; aitzitik, izen berezi
ospetsua izan dezakeen pertsonaia bilakatzen
da. Honen bizitza eta iraupena bera
ez daude automatikoki berari dagokion mailaren baitan (griotaren, panditaren edo
mandarinaren kasuetan bezala), baizik eta
lorpen-joko bat bilakatzen dira, literatura
denbora-pasa bikaintzat izan eta errentatik
bizitzeko adinako dirutza dutenen kasuan
salbu. Beraz, autore-estatusaren auzia azaltzen
da, beraiei loturiko irudi sozialaren
gaiarekin batera.
Idazketa arloko banako egilearen arazo
hau Europa Mendebaldeko gertakari
bereizgarri gisa agertzen da historikoki.
Lehen aztarnak Periklesen Atenasen eta
Augustoren Erroman ageri dira. Literatura
sorkuntzaren espezializazioa azaltzen da
han, ohitura eta generoen banaketari esker
autoreak profesionalizatzen hasteko modua
dutelako : handikien babesak eta antzerkilehiaketak
Grezian, estatuaren lehen babesa
Erroman eta letra-gizonen gremioak,
filosofo eta hizlarien eskola eta guzti. Hala
ere, lehen banakako sortzaileak izatera iritsi
ziren ospetsu batzuk (Eskilorengandik
Virgiliorengana, Sokratesengandik Senekarengana,
Zenonengandik Zizeronengana),
erakunde politiko eta erlijiosoen mende
jarraitu zuten hala beraien ogibidean nola
bizitzeko eskubidean ere. Eta »artista»-tzat
baino gehiago, beraien gaitasuna hiriaren
zerbitzura jarri behar zuten hizkuntzaren
artisautzat hartzen zituzten.
Hala ere, sortzaile erdi-profesional hauen
kasua nahiko bakana zen ez bakarrik
mundu mailan, baita Europako mendebaldean
ere, jakintsu»ak edo koplariak jaun
eta jabe ziren bitartean. Egoera honek funtsean
bere horretan jarraitu zuen Erdi Aroan,
apaizek eta juglareek pisu handia baitzuten
idazketa kolektiboan. Eta zenbait lanetan
(La Chanson de Roland-en amaieran
esate baterako) autore baten izena aipatzen
den arren, aipamen hauek ez dira nahikoa
sortze-lanen banakako egilea eraturik dagoela
esateko. Banakako egileena baino
gehiago, handikiek egindako poesia da, edobidaiarien lehen kontakizunak. Izan ere,
erlijioa eta latinaren erabilera oraindik ere
nagusi dira kulturan, herri-hizkuntzan sortutako
literatura, egoera historiko horren
ezaugarri baino gehiago, han-hemenka azaleratu
eta ernetutako birtualtasuna baita.
Europan ere, literaturak luzaro gorde
zuen «ezagupenen multzoa» zenaren definizioa,
eta sormenaren alde estetikoa mugaturik
zegoen oraindik bertan. Inprentaren agerpenak
eta Antzin aroaren berraurkintzak
areagotu egin zuten testu-sorkuntzaren bi
aukera hauen arteko tirabira. Gehienek, ordea,
testu erlijioso eta ofizialen sailean jarraitu
zuten hasieran (laburpenak eta sermoiak,
otoitz-orduak eta kartularioak). Kezka poetikoei
dagokienez ere, nagusi zen literatura
«ezagupenen zirkulua zenaren ideia. Adierazgarria
da 1554an, Petrarkaren lan guztien
argitalpen berriaren hitzaurrean, haren poeta-ezaugarriak
ez ezik filosofo-ezaugarriak
ere aipatzen dituela Giovanni Herold-ek.
Hala ere, lana aleka egiten zuen kopistarengandik
multzo handietan lan egiten
zuten inprentako tailerretara igarotzeak
ekarritako iraultza teknologiko eta ekonomikoak,
europarrek autoreaz zuten iritziak
ere aldarazi zituen hurrengo mendeetan.
Beharrezkoa zen, beraz, liburuak eta antzerki
ikuskizunak kontsumituko zituzten
handiki eta burgesez osaturiko kultura ertaineko
publiko ugari samarra sortzea, eta,
aldi berean, idazleak irudikatu ez ezik
kulturaz ere hornitu beharko zuen gizarteratze
onaren ideala, «gizon prestua«rena,
zehaztea.
XVII. mendean sortu eta XVIII.ean finkatzen
da idazle termino berri hori, aldi
berean literatur kontzeptuaren zentzua eta
hedapena ere aldatu egiten direlarik. Aurrerantzean
sortzaile» adieran sustraituko
den «autore» ideiarekin loturik, zeregin
mekaniko batetik (scribanus- eskriba, herri-eskribaua)
sorkuntza estetikoa aintzathartzera igarotzen dela ere adierazten du
idazle hitzak. Banakako idazleak ugaldu
egiten dira, eta lehertarazi egiten dute Europako
apaiz latinizatuen letra-munduaren
esparrua. Horrela hasten da sendotzen literaturaren
autonomia.
Hemendik aurrera idazlearen irudiak
konplexuak izango dira benetan : hiru irizpide-multzo
erabiltzen dira irudi horiek
definitzeko, ezberdinak hirurak, baina bata
bestearekin loturik daudenak. Lehen irizpidea,
itxura hartzen duen literatura eremuaren
egitura orokorrarekin loturik dago.
XVII. mendean, autorearen irudi bakoitza
beste irudi posibleekin alderatuz, eta literaturatik
kanpo utzitako irudiekin aurrez
aurre jarriz egiaztatzen da ; honela, «filosofoa«
eta «gizon jakintsua hurbilekoak baina
aldi berean ezberdinak bailiran ikusten dira,
eta era berean garai bateko «pedantea»ren
aurkakoak. Bigarren irizpidea, berriz, erabilitako
moldeen eta estatus ekonomikoaren
arteko erlazio anbiguoan datza ; honela, nobelari
eta, batez ere, antzerkiari esker beste
genero batzuekin baino profesionalizazio
handiagoa lortu ahal izaten da, baina
bizi ahal izateko poligrafia da ohikoena, eta
idazleak «nobelagile» edo «antzerkigile»-tzat
baino gehiago (genero hauek hedapen
bete-betean egon arren) «poeta» edo «letragizon»-tzat
hartzen dituzte. Azkenik, benetako
estatusaren eta aldarrikatutako egoeraren
arteko anbibalentzia dago ; «gizon prestuaren
eredurako ez da oso egokia idazle
profesionala izatea, eta hauetako askok lumatik
bizi arren «amateur» agurgarritzat hartzen
dute beren burua. Bikoiztasun hauek,
gehienek onartutako literaturaren eginkizun
sozialaren barruan zeuden : poeta, moralista,
nobelagile edo filosofo, idazleak lehengo
eginkizun berberak zituen, -atsegin eman
eta irakastea, eta populazioaren maila pribilejiatuetatik
bildutako publikoa gizarteratzen
laguntzen zuen, bai erretorika etahizkuntza ereduen gaietan bai etikari dagozkionetan
ere.
Iraultza aroan, literaturaren eremua hedatu
ahala apurtu egiten da adostasun hori :
gizarte-maila berriak iristen dira literatur
kultura idatzira, eta idazle kopururik handiena
eskaintzen duen burgesia garaileak
ez du kantariak ordaintzeko moduko ideal
heroiko edo sentimentalik eskaintzen. Are
gehiago, Europaren nagusitasun ekonomiko,
politiko eta kulturalaren eraginez, eta
kolonizazioaren ondorioengatik, mundu
guztia ereduz hornitzeko joera azaltzen dute
Europako literatura jokabideek. Aldi berean,
eremu zientifiko eta moralizatzaileak geroz
eta gehiago bereiziz, eta helburu estetikoetan
geroz eta arreta handiagoa jarriz, estetikareneta etikaren arteko banaketa onartu
beharko du literaturak.
Ugaldu egiten dira orduan idazleen
joerak eta joera hauen adierazpideak, adierazpide
hauen arteko gatazkak ere areagotu
egiten direlarik : «artea artearen bidez»
adieraztearen aldekoek «intelektualak» bustitzearen
aldekoen aurka ; formalismo esoterikoa
eta estuasunez beteriko barneko
niaren bilaketa batetik, eta herri eleberrien
idazleak bestetik ; akademizismoen eta
abangoardismoen arteko istiluak, etab. Literatur
eremuaren barruan nagusigoa lortzeko
bonoka dela eta, eskola hauek oinarrizko
jarrera hauen zehaztapena burutu ahal izango
dute.
Hauxe da, zalantzarik gabe, arlo honetako
aldaketa historikorik garrantzitsuena
azken bi mende hauetan : abangoardientzat
eta artea artearen bidez adieraztearen aldekoentzat,
literaturak ez ditu gehiago bere
eremutik kanpo aurkitu beharko bere izateko
arrazoiak eta bere funtsezko balioak.
Idazle eta intelektual konprometituek, noski,
alderantzizko jarrera hartzen dute. Alabaina,
idazketaren subjektu-maila kolektiboak
literaturaz gaindiko erakunde politiko
eta erlijiosoek landutako iritziak bazituen,
eta banakako egileak, literatura eremuaren
hasieran, bere idazlanei egotzitako gizarteratze
eginkizunaren erreferentzia baldin
bazuen, literatura bera gizabanakoaren arazo
guztiak adierazteko oinarrizko leku bilakatzen
da «mago» erromantikoaren irudia
agertu zenez geroztik. Orduan, sortu duen
gizabanakoaren izaera adierazten du idazlanak,
eta proposamen bilakatzen da. Idazlea,
bere lanaren bidez, berak onartu edo
idazketaren bitartez bilatu duen jarrera proposatzen
eta ezartzen ahalegintzen da, jarrera
hori ideien bidez baino gehiago hizkuntza
erabiltzeko moduaz adierazten delarik.
Aurrerantzean, irakurlearen eta idazlanaren
arteko elkarrizketa, irakurketa, egile baten
eta beste gizabanako baten arteko elkarrizketa
bihurtzen da : hasieran esandakoaren
kontra, idazlea beharrezkotzat ez ezik
ezinbestekotzat ere jotzen da literaturan.