Literatura Unibertsala»Literatura
Poetika
Kontzeptua Aristotelesengandik datorkigu . Izen hori jarri zion bere lan bati, eta geroztik literaturaren arloko sorlanen deskripzioa, sailkapena eta azterketa izan da poetikaren eginkizuna, beti ere kontzeptu orokor eta literaturari buruzko teoria batetik abiaturik. Poetikari, orobat, beste izen batzuk ere eman izan zaizkio. Horaziok Ars poetica hitzak erabili zituen, eta Erdi Aroan ere arte poetikoa kontzeptua erabili zen sarri. Gerora, prezeptiba literarioak agertu ziren, eta ia hogeigarren mendera arte iritsi zen prezeptibaren kontzeptu hori. Gure garaian, zientzia literarioaren kontzeptua hedatu da, eta barruan literaturaren jakintza arloari dagozkion sail guztiak bilduko lituzke ; horren barruan, literaturaren teoria da poetikari dagokion saila.
Aristotelesen poetika
Grezian, hasieran, poetika eta erretorika
elkarrekin agertzen dira sofisten testuetan.
Platonek poesiari buruzko gogoeta zabalak
eskaintzen ditu elkarrizketetan, batik bat
Errepublika deiturikoan. Aristofanes komediagileak
ere badu zenbait gogoeta. Alabaina,
Aristotelesek eskaintzen du lehen azterketa
sistematikoa ; erretorika eta poetika
bereizten ditu, eta poetikaren zenbait ezaugarri
ezartzen : artea imitazioaren eta harmoniaren
bidetik sortzen da, mimesiaren
bidez. Poesiaren maila imitazioaren kalitateak
erakutsiko du. Badago goi mailako
poesiarik (ditiranboa, epopeia, trajedia),
badago bigarren mailakorik (poema barreragilea,
komedia). Katarsiaren ikuspegia
oinarrizkoa da Aristotelesen poetikan ; katarsiaren
bidez entzulearen sentipenak astintzen
dira, eta barrena garbitzen zaio ; hori
da batik bat trajediaren eginkizuna.
Horazioren arte poetikoa
Erroman Greziako ideien eragina sartuz
joan zen zenbait idazleren eskutik. Horien
artean, Filostratok imitazioarean aurretik
fantasia artistikoa ezartzen du ; Plotinok ere,
platonismoaren ildotik, indar mistikoa ezartzen
du maila gorenean, poesiaren eta arte
ororen bultzagarri, eta edertasun senaren
azterketa psikologiko bat eskaintzen du ;
Dion Crisostomok, berriz, pinturaren, eskulturaren
eta literaturaren arteko harreman
estetikoak jorratzen ditu, harrigarriro modernoa
gertatzen zaigun ikuspegitik ; Longinosen
ekarria ere interesgarria da, edertasuna
joera gorenaren emaitzatzat hartzen
baitu, joera horren iturria Izadian jarririk.
Horazioren poetika biziki landua gertatzen
da. Epistula ad Pisones izenekoan garatu
zuen bere teoria ; eskaintzen dituen arauen
iturria giza izpirituaren lege orokor eta
betierekoetan ezartzen du. Berak emaniko
zenbait arau hauetxek dira : artelanak batasuna
eta xumetasuna izan behar du ; askatasunez
jokatu behar du poetak, beti ere disonantzia
handirik sortu gabe ; hitzei esanahi
berriak eta erabilera ezohikoak ematea zilegi
da ; forma eta neurria esanahiaren arabera
aukeratu behar dira ; benetako sentipenak
eta grinak agertu behar ditu poetak ; tradizio
poetikoa errespetatu behar da ; Greziako
artean dago perfekzioaren eredua ; arterik
gabe, trebezia orok ez du ezer balio.
Horazioz aparte, interesgarria da Marzialen
ikuspegia : artearen eta mimesiaren
ikuspegi errealista agertzen du ; tradizioari
aurka egiten dio, eta barre egiten dio edozeri,
baita poesiari berari ere, zaharkiturik
eta ahiturik ikusten baitu.
Kristautasuna nagusitzen denean, kristau
apologiagileak agertzen dira. Tradizio
paganoaren gainetik tradizio biblikoa ezartzen dute, eta poeta paganoen ahotik izpiritu
zikinak eta deabruak mintzo direla
diote. Idazle paganoei eraso gogorra egiten
diete ; alabaina, Justino bezalako egileek
idazle paganoak ere onartzen dituzte. San
Jeronimok dio, hobe dela egia agertzea, era
artistikoan ez bada ere, ezen ez modu artistikoa
erabili eta egia estaltzea. Geroago,
San Agustin forma ederren alde agertuko
da, nahiz eta formak beti egiaren mende
egon behar duen.
Eskolastika
Erdi Aroan poetikaren ikuspegi anitz
hedatu zen eskolastikaren aurretik. Horien
artean estetika hisperikoa deritzana deigarri
gertatzen da ; testuaren argitasuna gaitzesten
zen, eta hermetismoa bultzatzen ;
iluntasuna zen helburua, eta horretarako
alegoriak, enigmak, igarkizunak, hieroglifoak
eta antzeko baliabideak erabiltzen zituzten
.
Karlomagnoren garaiko berpizkundean,
Alkuino-k Zizeronen erretorika eta Horazioren
arte poetikoa berreskuratu zituen eskuliburu
laburren bidez. Geroago, eskola
anitz agertu zen ; Juan de Garlande-k Poetria
kontzeptua sartu zuen eta genero literario
klasikoen sailkapena eskaini ; haren
lanak hedapen handia lortu zuen.
Eskolastikak kontzeptu filosofikoetan
oinarritu zuen poetika, eraikuntza espekulatibo
landuak sorraraziz. San Albertok egia
eta ontasuna elkartuz bilatu nahi du edertasuna
: geroago, ontasuna egiatik datorrela
dio, eta egia horretan dagoela edertasuna.
San Buenabenturak gauza guztien edertasuna aldarrikatzen du. Santo Tomasek, aldiz,
subjektibismoa sartzen du edertasunaren
definizioan : atsegin gertatzen den oro
da ederra, batez ere izpirituaren atsegin
estetikoa eragiten badu ; Santo Tomasek irudimenari
garrantzi handia ematen dio, nahiz
eta irudimen hori zuhurtasunez erabili
behar den; Aristotelesen ekarria bildu eta
sintetizatu zuen, arteen sailkapena eginez.
Humanismoa
Humanismoaren etorreraren aurretik,
poetika gorte-giroko garrantzitsu bat hedatu
zen, batik bat Provenzan, baina baita
Catalunyan eta Iberiar Penintsulako beste
zenbait aldetan ere ; gero Italiarantz egin
zuen, eta han hartuko zuen mailarik gorena
. Espainian, Santillanako Markesak poesiaren
alde ludikoari uko egin, gai arrunt
eta lizunak arbuiatu, eta atseginaren eta
heziketaren arteko bidea hartu zuen. Italian,
Dantek poesia egiaren zerbitzuan jarri
nahi zuen ; haren ustez, poesia jainkoaren
dohain bat da, musen bidez datorrena ; poetak
filosofoa ere izan behar du, eta estetika
ezti berri bat landu behar du, maitasunaren
bidez; horri guztiari "dolce stil nuovo"
deitu zion. Gero, "de vulgari elocuentia"
liburuan latina ez ziren hizkuntza arruntetan
idatzi eta hizkuntza horiek maila literario
jasora igoaraztea aldarrikatu zuen. Dantek
poesiari ez zion eskatzen erralitatearen
mimesi huts izatea, errealitate hori eraldatzeko
indarra baizik. Petrarca ere bide beretsutik
doa, eta esanahiari garrantzi handiagoa
ematen dio adierazpide dotoreari
baino. Boccaccioren ustez, poesia barneindar bat da, eta gauzak irudimenaren bidez
era ederrean adierazteko ahalmena
handik datorkigu. Petrarcaren bidetik garatu
zen batez ere humanismoa Italian, eta
Cinquecento zeritzan mugimenduak eraman
zuen muturreraino ; jakintsuen eta elizgizonen
eskuetatik atera eta gizaki arruntarenganaino
iritsarazi nahi zuten kultura.
Humanismoaren eragina Europa osoan
hedatzen da. Frantzian La Pleiade mugimendua
nagusitzen da, non Du Bellayren Deffense
et Illustration de la Langue Francoise
oinarrizko tratatu bihurtzen den. Inglaterran
ere indar handiz sartu zen humanismoa ;
Chaucerrek Boccaccioren eragina jaso zuen,
eta Tomas Morok lan handia egin zuen ikuspegi
berriaren alde. Alemanian Erasmo agertuko
da, eta humanismoari jakintza-oinarri
sendoak eskainiko dizkio. Espainian ere
nabaritu zen eraginik ; poetikaren arloan
Sanchez Rozasen edo Pincianoren lanak
aipagarriak dira ; Pincianok Errenazimenduko
sintesi lanik osatuenetako bat idatzi
zuen literatura arloan.
Barrokoa
Barrokoan Espainian kulteranismoaren
eta kontzeptismoaren arteko eztabaida garrantzitsua
gertatzen da poetikaren alorrean.
Biak kontzeptuaren zailtasunetik abiatzen
dira eta hizkuntza arruntetik urruntzen : lehenak,
alabaina, hiperbatonaren eta metafora
bihurrien bidez birtuosismo poetikoa
muturreraino darama ; bigarrenak, aldiz,
nahiago du ingenioaren eta laburtasuna
zorrotzaren bidetik jo. Gongora eta Quevedo
dira ordezkaririk handienak, eta horien
inguruan mugimendu kritiko handia
hedatuko da. Antzerkiaren arloan ere bide
berriek agertuko dira, Lope de Vegaren Arte
suero de hacer coniedras lekuko.
Boileau eta Oihenarte
Frantzian, Pleiade mugimenduaren lanaren
ondoren, kontrako joera garbizale bat
agertzen da, klasizismoa ekarriko duena ;
horientzat, poesia teknika bat da batez ere.
Bide horretatik Boileauk egingo du lanik
eragingarriena, Art Poetique izenekoa.
Arauak arrazoitik jaiotzen dira, eta antzinakoen
agintetik (Aristotelesen arauak onartzen
dituzte, eta haren aginteagatik, baizik
eta Aristoteles Arrazoiaren eredu delako).
Poesia Izadiaren imitazio hutsa da, eta antzerkiak
jokabide okerrak zuzendu behar
ditu. Neoklasizismoa Europa osoan hedatuko
da ; Espainian klasizismoa Luzanek
garatuko batik bat, eta Errenazimenduko
egileetan oinarrituko da gehienbat.Une garrantzitsua da hau euskal literaturari
dagokionez, zeren neoklasizismoaren
eredutik agertzen baita lehen euskal
poetika, Oihenarterena hain zuzen. Oihenarteren
poetika apaiz lapurtar bati bidali
zion gutun batean ageri da, eta konposizioari
buruzko arau batzuk ematen ditu :
neurtitza nola osatu behar den, nola konbinatu,
nola neurtu, nola euskal hizkuntzari
egokitu ; azkenik, euskal poesiaren ikuspegi
bat eskaintzen du.
Berehala agertuko dira Erromantizismoaren
lehen zantzuak, Vicoren edo Lessingen
lanetan ikus daitekeenez ; platonismoa
berriro pizten da, eta inidimenari garrantzia
ematen zaio. Inglaterran Johnsonek
artea bizitzaren zerbitzuan jarri nahi du, eta
antzinakoen imitaziotik aldendu. Frantzian,
entziklopedisten artean bertan agertzen dira
lehen ernamuinak : Voltaire, Diderot...
Erromantizismotik poetika modernoetara
Erromantizismoa Ingalaterran eta Alemanian
agertuko da indar betean. Ingalaterran
Humeren eragina jasoko du poetika erromantikoak,
besteak beste, eta Wordsworth
eta Coleridgek egingo dute ikuspegi berriaren
garapena. Alemanian Herder eta Goethe
izango dira norbanakoaren nagusitasuna
aldarrikatuko dutenak, eta Sturm und
Drang mugimenduko ideiak sintetizatuko
dituztenak ; Schillerrek, berriz, Kant eta platonismoa
bilduko ditu bere ikuspegian ; hiru
egile horien bidetik, gogoeta kritikoa asko
garatuko da, eta Schlegel, Schelling, Novalis
eta Hegelek berebiziko iraultza ekarriko
dute poetikaren eta ideien alorrera.
Erromantizismoaren ondoren, eta erromantizismoak
berak abian jarritako indarretatik
sorturik, poetikari buruzko ikuspegia
etengabe aldatzen hasiko da. Etorriko dira
errealismoa eta naturalismoa, etorriko da
sinbolismoa, etorriko dira abangoardiak,
surrealismoa nagusi, eta agertuko da poetika
aztertzeko eskola eta ikuspegi kritiko anitz :
errusiar formalismoa, New Criticism deritzan
ikuspegia, estrukturalismotik sorturiko
eskolak... Aniztasun hori ez da denboran
zehar soilik gertatzen, baizik eta une berean
eskola eta mugimendu anitz gertatzen
dira. Azken aldian, semiotikak, psikokritikak,
dekonstrukzioaren teoriak eta beste
hainbatek indar handia izan dute, eta gaur
egun Harreraren Teoria dabil punta-puntan.
Mugimendu horietan gehienetan eragile
nagusia poesia gertatu bada ere, aro modernoan
nobela gailentzen da, generorik
nagusiena bilakatuz.