Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Ornodunen eta ornogabeen defentsa mekanismoak
LABURPENA: Obra honetako ataletan ukitzen diren prozesu inmunologikoak ia soilki
ugaztunei dagozkienak dira. Beste animalia taldeetako defentsen gaia baztertuxea izan du
zientziak oraintsu arte. Ornogabeetan, ornodunetan ez bezala, ezinezkoa da defentsa sistemaren
oinarrizko eredurik aurkitzea. Frogatu ahal izan denez, fagozitoak defentsarako zelula motarik
zabalduena dira. Halaber, hesi fisikokimikoei dagokienez, hantura prozesuetan aritzen diren
hainbat eredu dago, eta badira, bestalde, bitarteko gaiak ere. Horrek guztiak ornogabeetan
berezko erantzun inmunitarioak nolabaiteko maila bat iritsi duela frogatzen du. Erantzun hartua,
aldiz, ornodunetan baino askoz ere bakunagoa da, organo linfoideak, linfozitoak edo antigorputzak
eskas dituztelarik.
Ornodunei dagokienez, funtsean haietan guztietan agertzen dira osagai inmunologiko guztiak
eta plan berari jarraitzen diote gainera: T eta B linfozitoak arrain agnatoetan beretan
agertzen dira, eta CMH konplexua hezur-arrainetan. Organo linfoideak eta hezurretako muina
ere talde guztietan ageri dira, salbuespenen bat izan ezik (arrainek ez dute hezurretako muinik
ez gongoilik).
Ornogabeak
Berezko erantzuna
Berezko erantzuna edo ez-espezifikoa animalia talde guztietan agertzen da; hortik ondorioz atera da inmunitate molderik primitiboena izan behar duela. 1882an bertan, defentsa mota hori aurkitu zuen Metchinkoff-ek itsas izarraren larbetan, animalian sarturiko arrosa arantz bati larbaren fagozitoek erasotzen ziotela ikusirik.
Zelula fagozitikoen mota hori ornogabeen behe mailako taldeetan ere aurkitu da, hala nola belakietan, zelenterodunetan eta nematelmintoetan.
Animalia zelomagabe horietan elikatze eta iraizte funtzioak ere bete behar dituzte fagozitoek. Zelomadun taldeetan, zirkulazio aparatua agertzen denean, zelula horiek odoletara iragaten dira eta defentsa inmunitarioaren funtzioetan espezializatzen dira eta hainbat zelula mota agertzen da: sortzaileak, fagozitikoak, hemostatikoak, etab. Sortzaileak gainerako motak sortarazten dituzte. Fagozitoak ornodunen neutrofiloen eta makrofagoen parekoak dira. Hemostatikoek, aldiz, zaurien sendabidean eta arrotza antzematen parte hartzen dute.
Defentsa espezifiko ez denari doakionez, hesi fisikokimikoak dira ornogabeen lehen defentsa lerroa. Zelenterodunak, anelidoak eta soinberek muki bat jariatzen dute mikrobioetatik babesteko. Kanpoko eskeletoak,orobat, hesi fisikoak dira. Mikrobioak, oztopo
horiek gaindituz gero, defentsa erreakzio
ez-espezifikoen eta bereturikoen aurrean
gertatzen dira.
Ornogabeetan gertatzen diren zenbait
prozesuk ornodunen hanturan gertatzen
direnak oroitarazten dituzte: odolaren eta
beste zenbait isurkariren koagulazioa, bitardituztentekoek eragindako leukozito fagozitikoen
migrazioa, sistema osagarriaren antzeko
konplexu entzimatikoak. Defentsa funtzio
horiek guztiak talde jakin batzuetan aztertu
dira bereziki, hala nola artropodo, anelido
eta tunikadunetan.
Fagozitosia, ezbairik gabe, animalien
erreinuan zabalduenik dagoen defentsa
mekanismoa da, ornogabeetan ornodunen
pareko samarra den eredua jarraitzen dela
(kimiotaxia, erasotzailea irestea, txegostea).
Guztiarekin ere, desberdintasun ohargarriren
bat ere bada, hala nola opsonina izeneko
fagozitoen bizkortzaileak ez egotea. Soinberetan
eta artropodoetan, opsoninen gabezia
hori goian aipatu den gai entzimatikoekin
eta geroago aipatzekoak diren lektinak
agertzearekin orekatzen da.
Erantzun hartua
Erantzun inmunitario hartura (edo espezifikora) iraganez, onartu behar da ezein ornogabe taldetan ez dagoela egiazko organo linfoiderik, ez linfozitorik ez antigorputzik ere. Nolanahi ere, haietako batzuetan (lur zizareak) linfozitoen antzeko zelulak aurkitu dira eta, bestalde, iharduteko moduan ornodunen inmunoglobulinak oroitaraztengaiak sintetizatzeko gauza dira
talde guztiak. Lektinak, molekula talde
horietako bat, antigorputzen aurrekotzat
har daitezke zenbait zientzialariren iritziz.
Animalia guztietan agertzen dira (bai eta
zenbait landaretan ere) eta oraingoz
(goian aipatu bezala) partikula arrotzen
estalduran eskuhartzen dutela ezagutzenda, fagozitosia errazten dutelarik. Bakterioen
aurkako beste molekula talde batzuk aurkitu
dira (batez ere intsektuen artean),
infekzioa gertatu eta egun batzuetara animaliarengan
agertzen direnak; haietariko batzuek
(sitsen hemolinak esaterako) ornodunen
inmunoglobulinen antza dute.
Norberarena eta arrotzarena zer den
bereizteko sistema guztiz zorrotzak dituzte
ornodunek. Eta ornogabeez gauza bera esan
daiteke? Itxuraz, animalia talde horiek ere
badute arrotza dena ezagutzeko modua,
hain aurreratua ez bada ere. Halakoetan,
gorputzeko isurkarietan diren gai batzuek
betetzen dute eginkizun hori; horien artean
aipatu dira, esate baterako, aglutininak eta
sistema entzimatikoaren osagaiak (osagarriaren
parekoa dena). Halaber, esan izan da
gai horiek zenbait leukozitoren mintzean
egon daitezkeela, defentsa zelula horien eta
partikula arrotzaren arteko zubi balira bezala,
hau da, ornodunen zelula-ezagutzaren
aurreko sistema direla. Horrelako ezagutzaprozesu
zelularrak aurkitu dira bai intsektuetan
eta oskoldunetan ere.
Ornogabeek gai arrotzak ezagutzeko
duten gaitasunaren beste froga bat txertoak
ez onartzea da; hainbat taldetan gertatzen da
hori: belakiak, zelenterodunak, anelidoak,
etab. Ezagutza hori iraupen laburrekoa dela
ikusi da (marmuka eta belakietan egiaztatu
denez); gairbi ikusten da hortik izaki horiek
oroimen-zelularik ez dutela. Arbuioaren
fenomeno honek histokonpatibilitaren
konplexu nagusia (CMH) izenekoaren antzeko
gaiak ornogabeetan ere aurkitzen ote
ziren aztertzera eraman zituen zientzialariak.
Nolanahai ere, ornogabeen zelula-mintzean
konplexu hori baden frogarik ez dago. Lur
zizarearengan eta artropodoetan, ordea, bai,
CMHren proteinen antzeko egitura duten
zenbait gai aurkitu dira.
Sistema inmunitarioaren beste osagai batzuk
ere aurkitu dira ornogabeetan, prozesuinmunologikoen bitartekoak eta erregulatzaileak alegia. Protozooetan interleuzinen
antzeko gaiak agertzen dira eta gauza bera ikusi da anelidoetan eta ekinodermoetan
ere. Itsas izarretan bakartu diren gai horietariko zenbaitek ornodunen linfozitoak kitzikatzeko
gai dira. Intsektuetan , halaber , defentsa prozesuen faktore eta eragile batzuk
aurkitu dira..
Defentsa-gai berriak aurkitzea izan da
ornogabeen inmunologiari buruzko ikerketak eman dituen emaitza interesgarrienetako
bat ; halakoak , geroago , ornodunetan aurkitu ahal izan dira eta haietakoren bat are
sendagai bihurtu da gizakiarentzat. Hori da lisozimaren kasua , intsektuetan aurkitu den
bakterioen aurkako proteina , intsektuen erantzun ez-espezifikoan askatzen dena eta
giza listuan ere aurkitu dena. Azken hamarraldiotan bakterioen aurkako beste zenbait
gai agertu dira intsektuetan , dosi oso apaletan dihardutenak. Horrek halako gaien
inguruko ikerketa bizkortu du , gizakietan izan dezaketen aplikazioari begira..
Laburbilduz , azken garaiotan bultzatu egin den ornogabeen inmunologiari buruzko
ikerketak defentsa sistema berriak ( ornodunenak baino bakunagoak ) aurkitzea bideratu
du , gure mekanismo inmunologikoak hobeto ulertzeko laguntza ekar daitezkeenak
haietariko batzuk..
Ornodunak
T linfozitoak
Ornodunen eboluzio eskalan, T linfozitoak masailezur gabeko arrain primitiboetan azaldu ziren lehen aldiz (mixinoideoak eta lanproiak) eta geroztik gainerako talde guztietan aurkitu dira. Zelula horietan antigenoen hartzaileen eta CD4 eta CD8 molekulenpresentzia egiaztatu ahal izan da. Egia da hezurdun arrain primitiboenetan ( gaizkatak
) eta kartilagozkoetan ( marrazoak ) ezin izan dela garbiro frogatu nola funtzionatzen
duten zelula horiek , eta zelula mailako erantzun inmunitariorik ez dutela ere pentsatu
izan da. Marrazo mota jakin batzuetan berriki egindako aurkikuntzek , alabaina ,
erantzun mota hori kartilagozko arrainetan ere badelako hipotesia bermatu dute. Orobat
, berezko erasotzaileak diren NK zelulen iharduera egiaztatu ahal izan da arrain horietan
..
Hegazti eta anfibioen ( zenbait apo motaren ) T linfozitoetan bai hartzaileak eta bai
bestelako mintz-molekulak daudela egiaztatu da , eta narrastietan ere izango dira seguruenik
..
Jakina denez , CMH konplexuak zerikusi handia du T linfozitoen zereginean. Ornodun
talde guztietan aurkitu da , hezurdun arrainetatik gutxienez. Horietan guztietan
txertoen arbuioa egiaztatu ahal izan da.
Apoetan eta hegaztietan xehetasun handiz ikertu da konplexu horren antolamendua
eta arratoiarenarekin konparatu da ( CMH espezie horretan aurkitu baitzen ); horretatik
ondorioztatu ahal izan da molekula-konplexu
horrek arbaso komunen batean azaldu
behar izan zuela inondik ere , hezurdun
arrain primitiboetan , agian.
B linfoziotoak
Ornodun guztiek dauzkate antigorputzak sortzen dituzten B linfozitoak, ugaztunetan ikus daitekeen patroi berari jarraitzen diotenak.
Agnatoetan (lanproia bezalako masailezur gabeko arrainetan) inmunoglobulinak daude, IgMaren antzeko atalak dituztenak.
Marrazoetan ere antigorputz mota batzuk aurkitu dira, nahiz eta horietarik IgM mota bakarrik aurkitzen den gizakiarengan. Gauregun neurri bateko xehetasunez ezagutzen
dira ornodun taldeen antigorputzak. IgM
da guztietan agertzen den inmunoglobulina
mota bakarra. Aitzitik, IgE direlakoak (alergien
eragileak) ugaztunetan bakarrik ageri
dira.
Antigorputzen konposizioari dagokionez,
eredu komun bat antzematen da, nahiz eta
katea bietan, arinean eta astunean, desberdintasun
batzuk aurkitu diren, astunean
gehixeago agian. Ornodunei dagozkien
antigorputzen aniztasun eskerga geneen
berkonbinazioaren teoriaren bidez argitzen
da (ikus humore-erantzunari buruzko gaia).
Marrazoarena den geneak berkonbinatzeko
moldeak antigorputzen aniztasun murritzagoa
sortzen du.
Organo inmunologikoak
Ugaztunen anatomian organo linfoideak (timoa, gongoilak, barea eta ehun linfoidea) hezur-muinetik bereizirik aurkitzen dira. Ez da berdin gertatzen arrainetan eta anfibioetan, ehun mota biak aski nahasirik baitaude horietan. Arrainek ez hezur-muin ez gongoil linfatiko gisa bereiz daitekeen organorik ez dutela azpimarratu beharra dago. Alabaina, timoa eta barea badituzte.
Timoa, T zelulekin zerikusia duen organo nagusia, garaturik agertzen da arrainetan (goian aipatu bezala). Orobat, anfibioek ere badute organo hori, belarriaren atzealdean kokaturik. Bai horiek eta bai narrastiek,badituzte horien antz handia duten zelulak,
T linfozitoek norberarena denaren aurrean
tolerantzia hartzearekin zerikusia dutenak.
Barea ere (linfozito mota bien produkzioan
eta B motakoak heldutasunera iristeko
prozesuan parte hartzen duena) aski ongi
garaturik agertzen da arrainetan ere. Anfibioei
dagokienez, organo hori bai larbetan
eta bai helduetan aurkitzen da. Hegaztiek
organo bakarra dute B linfozitoak heldutasunera
irits daitezen: Fabricioren poltsa, kloaka
ondoan dagoena.
Hezur-muina anfibioetan agertzen da
lehen aldiz, talde horretan zer eginkizun
inmunologiko duen ezagutzen ez bada ere.