Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Ernalketa
LABURPENA: Sexu bidezko ugalketaren aldi bat da ernalketa, gameto arrak eta emeak elkartu eta zigotoa sortzen dena. Elkarketan bi gametoen gune haploideak batzen dira —kariogamia— zigotoaren gune diploidea eratzeko. Batze horrek oso aldaketa handiak eragiten ditu, eta enbrioia eratzea dakar azkenean.
Sarrera
Gai hau aztertzen den kapitulu guztietan aipatzen denez, sexu bidezko ugalketa gertatzeko meiosia gertatu behar da, espermatozoideen zelula amek eta obuluek erdira murritz ditzaten beren kromosoma sailak.
Izan ere, sexu bidezko ugalketan gameto arra eta emea kromosoma sail oso bana daramatela elkartzen dira, eta ernalketaren bidez kromosoma sail bikoitza osatzen da berriro.
Hala beraz, diploideak dira, bai zigotoa, bai zigototik eratortzen diren zelula guztiak.
Ernalketa animalietan
Sexu organoek heldutasuna iristen dutenean, gameto arrak eta emeak prest daude ugaltzeko, hau da, bien guneko materiala (DNA) batzeko —kariogamia—. Gameto emea, normalean, ezin da mugitu, eta, bere erreserba gaiak direla-eta, handiagoa da arra baino; gameto arra, berriz, higikorra da, flageloduna gehienetan, eta emea baino askoz txikiagoa. Arraren material genetikoa (gunea) emean sartzean gauzatzen da ernalketa.
Ernalketa non gertatzen den, emearen barnean edo kanpoan, barneko edo kanpoko ernalketaz hitz egiten da. Uretan bizi diren animalietako askok, adibidez, uretan uzten dituzte gametoak. Barneko ernalketa egiteko, bi sexuen ugal aparatuek hartara egokituriko organo espezifikoak dituzte. Horien artean aipagarriena, arretan, zakila da, gameto arrak emearen barruan sartzeko zeregina duena; emeek, berriz, zenbait egitura berezi dituzte zakila eta gametoak hartzeko.
Espermatozoide helduak luzexkoak izaten dira, eta buruaz, lepo motz batez (edo tarteko segmentua) eta, espermatozoide nemaspermoen kasuan, isats fin luze batez (flageloa) daude osatuak. Buruan gunea eta akrosoma bereizten dira, eta 1. irudian lepoko eta isatseko beste egitura batzuk ere ikus daitezke. Horixe da hain zuzen knidario, ekinodermo, intsektu eta ornodunen eredua.
Beste animalia talde batzuetan, nematodo, oskoldun eta akaroen artean, esate baterako, espermatozoideak —espermatozoide
anemaspermoak— ez dira isatsaren laguntzaz
higitzen, pseudopodoen bidez baizik,
eta bestelako egitura dute.
389Obulu helduak handiak eta biribilak izaten
dira. Animalia batzuen kasuan —hegaztien
arrautzen barruan, adibidez— oso-oso
handiak dira. Gunea, oso handia —nukleolo
bat edo gehiagorekin—, eta zitoplasma,
erreserba gai ugarirekin (biteloa), dira obuluaren
osagaiak. Zitoplasmak eta biteloak
oboplasma osatzen dute. Bitelo kopuruaren
eta bitelo banatua dagoen moduaren arabera,
obulu mota desberdinak daude; enbriologiari
buruzko atalean aztertuko da hori
sakonago.Arrautzek, gainera, mintz bat baino gehiago
izan dezakete (zitoplasmatikoa,
bitelinoa). Adibidez, oiloaren arrautzak —
gogoan izan arrautza ez dela obulu bat,obulu bat egitura konplexuez inguratua baizik—
mintz hauek ditu: mintz mehe-mehe
hauskor bat, gorringoa inguratzen duena;
azala edo oskola; eta oskolaren inguruko
geruza bat, mehea eta zurixka.
Arrautzak folikulu zelulez inguraturik
daude, gai elikagarriez hornitzeko.
Espermatozoideak oso mugikorrak dira;
obulu heldurantz abiatzen dira, kitzikadura
kimikoek erakarririk, eta inguratu egiten
dute. Barne ernalketan, sexu aparatu emearen
barruan inguratzen dute espermatozoideek
obulua; kanpo ernalketan, berriz,
ingurunean, hots, uretan. Gametoen bat
egitea errazteko egokitzapenak era askotakoak
dira animalietan.
Espermatozoide batek bakarrik lortuko
du obuluaren mintza gurutzatzea eta bere
gunea harenarekin batzea. Batzuetan, ordea,
espermatozoide batek baino gehiagok igarotzen
du obulu mintza —poliespermia fisiologikoa—,
baina, halakoetan ere, batek
bakarrik batuko du bere gunea obuluarenarekin.
Gainerakoak, edo endekatu egiten
dira, edo obuluan uzten dituzte guneak,
enbrioiaren eraketan parte hartu gabe bada
ere. Prozesu horretan garrantzi handikoa da
akrosomaren zeregina; akrosomak entzima
hidrolitikoak ditu, obuluaren mintza desegiteko.Obuluaren mintzak poro espezifiko batzuk
—mikropiloak— izan ditzazke espermatozoideak
haietatik sartzeko (1A. irudia);
nolanahi ere, poroak izanagatik,
espermatozoideak ez dira nahitaez haietatik
igarotzen. Inoiz, goragune txiki bat izaten
da obuluaren gainaldean, espermatozoidea
datorren aldetik —erakarpen fokua—.
Askotan, espermatozoidea ez da oso-osorik
sartzen obuluan; burua eta lepoa bai, sartzen
dira, baina isatsa kanpoan geratzen da.
Espermatozoidea obuluan sartu ondoren
hasten da ernalketa erreakzioa; aldaketa fisiko-kimikoak
gertatzen dira zitoplasman eta
mintzetan, eta aldaketa horiek direla-eta,
espermatozoideen akrosometan dauden
entzimek ez dute eraginik haietan.
Espermatozoideak bere gune haploidea
—kasu honetan progune arra esaten zaio—,
eta zentrosoma eransten dizkio obuluari.
Gune emea da progune emea; obulu emeak
ez du zentrosoma propiorik. Sartu ondoren,
progune arra eta bere zentrosoma progune
emerantz abiatzen dira; zentrioloa zatitu
egiten da, gune ardatza edo ardatz mitotikoa
eratzen da, eta proguneek bat egiten
dute —kariogamia— zigoto bat eratzeko.
Gero, kromosoma diploideak trinkotu egiten
dira, eta enbrioia sortuko duen mitosia
hasten da.
Angiospermoen ernalketa
(2. eta 3. irudiak)
Animalietan gertatzen den bezala, angiospermoetan
ere, gametoak eratzean hasten da
sexu bidezko ugalketa. Polen aleak (mikroesporak)
loreziletako anteretako polen zaku
edo mikrosporangioetan eratzen dira, eta
obuluak (megasporak), berriz, megasporangio
edo obulutegietan. Kontuan hartu behar
da Botanikako obulua eta Zoologiako obulua
ez direla termino sinonimoak. Botanikan
obulua ez da gameto emea, barruan
gameto emea eratzen duen egitura konplexu
bat baizik.
Polen zakuak mikrosporozitoez beterik
daude, tapetum edo zelula geruza elikagarri
batez inguratuta. Mikrosporozito bakoitzari
bi meiosi zatiketa gertatzen zaizkio, bi zelulako
bikote bat eta lauko beste bat gero —
tetradak—, eratzeko. Tetrada horiek lau
mikrospora eratzen dituzte. Mikrospora
bakoitza mitosi bidez zatitzen da, bi gune
eratzen dituela: gune sortzailea da bata, eta
polen hodiaren gunea, bestea; orobat eratzen
da azal babestaile bat ere. Hori guztia da
polen alea, iraunkortasun handikoa, ez baita
endekatzen erraza. Sedimentu haitzetatik
ere (fosiletatik) atera daitezke, haiek aztertuz
garai jakin bateko floraren ezaugarriak
jakiteko. Izugarri handia da polen aleen
aniztasun morfologikoa (4. irudia).Heldutakoan, antera ireki, eta polen aleak
kanpora zabaltzen dira, haizeak, animalieketa
barreiaturik, eta mota bereko landare
hermafroditen edo sexubakarren lore emeenganaino
iristen dira.
Obulutegian (megasoporangioak edo obuluak
daude obulutegiaren barruan), eratzen
dira gameto emeak. Obulutegia zelula masa
batez —nuzela— osatua eta ildaxka edo
mikropilo bat duen tegumentuez inguratua
dago; obuluaren oinari kalaza esaten zaio,
eta hori pedizelo edo funikuluarekin lotua
dago.
Obuluak megasporozito bakarra du, eta
meiosi bidez zatizean lau megaspora sortzen
dira hartatik. Megasporetako hiru dejeneratu
edo endekatu egiten dira, eta laugarrena
meiosi bidez zatitzen da, hurrenez hurren,
bi, lau eta zortzi gune izateko. Une horretan
eratzen da ernamuin zaku heldua, hots,
gameto emea, barruan dituela hiru zelula
antipoda, bi zelula sinergida, eta endospermoaren zelula ama, bi gune polar eta oosferarekin.
Heldutasun egoera horretan, polen
aleak estigmara iritsi eta ernamuintzen dira;
polen hodia, hari itxurakoa, eratzen da, eta
estiloan behera irristatzen da obulutegiraino.
Horrek guztiak eratzen du gametofito ar
heldua. Prozesu horretan zehar, bi esperma
gunetan zatitzen da gune sortzailea, polen
hodian behera irristatzen dira bi guneak, eta
ernamuin zakuan barrentzen dira mikropilotik
zehar. Polen hodia hautsi ondoren,
gune horietako batek oosferarekin bat egin
eta zigotoa eratzen du; bestea bi gune polarrekin
elkartzen da, eta lehen mailako zelula
endospermikoa eratzen du; zelula endospermiko
horrek, behin eta berriz zatitu ondoren,
endosperma edo albumena eratzen du,
erreserba ehun triploide (hiru gunek bat eginik
eratzen baita) eta zelulanitz bat. Zigoto
horretatik eratzen da ernamuina. Angiospermoetan
bakarrik gertatzen da bi esperma
guneen eta obuluaren eta zelula amaren
arteko ernalketa bikoitz hori.
Behin heldutasuna iritsi duenean, epispermoak
(obulutegiko tegumentuetatik sorturik)
inguratzen du ernamuina, eta dagoeneko
eginak ditu ernamuin hostoak
(kotiledoiak), gemula eta erradikula; horietatik
garatuko da, hozitzean, hazi eratu
berria.
Gimnospermoen ernalketa
Gimnospermo ezagunenak koniferoak (pinuak) dira. Ugalketa organoei kono esaten zaie, eta batzuk emeak dira, obuluak eratzen dituztenak, eta beste batzuk arrak, polena eratzen dutenak. Arrak luzexkoak dira, 3 cm-koak gehienez. Emeak, berriz, oso-oso handiak izan daitezke (“pinaburuak”), metro erdikoak, eta zurtoin baten inguruan bildutako ezkata moduko batzuez daude osaturik. Ernalketa gertatzeko baldintzak egokiak direnean, ezkatak pixka bat banatzen dira, eta haizeak obuluetaraino bertaraino eraman dezake kono arretatik hartutako polen heldua. Pinaburuak, beraz, haize hartzaile bikainak dira. Obuluak ez dituzte obulutegi baten barruan, ezkaten oinaren ondoan baizik, kanpoan beraz.
Obulu bakoitza estalki batez edo biz dago babestua, eta estalkiaren barruan megasporozito diploide bat dago; meiosi bidez, lau megaspora haploide sortzen dira megasporozito horretatik. Angiospermoetan bezala, lau horietatik hiru endekatu egiten dira.
Bestea mitosi bidez zatizen da, eta ernamuin zaku bat (gametofito emea) eratzen du.
Barruan sexu organo emeak ditu —arkegonioak—, bakoitza oosfera handi banarekin.
Kono arren ezkatetan bi polen zaku edo mikrosporangio izaten dira, eta, horietako bakoitzaren barruan, zelula amak; mitosi bidez zatitu eta zelula ama bakoitzetik lau mikrospora sortzen dira. Mikrospora bakoitzetik mikrogametofito bat (bakoitzalauna zelulekin) sortzen da mitosi bidez, eta
hori da polen alea. Haizea arduratzen da
polena zabaltzeaz eta kono emeenganaino
eramateaz.
Haizeak polen aleak hartu eta kono emera
eramaten ditu. Polen alearen zeluletako
batek polen hodi bat eratzen du, eta hodia
obuluan sartzen da mikropilotik zehar,
gametofito emearenganaino. Polen alearen
zelulak polen hodia eratzeak ez du zertan
berehala gertatu. Batzuetan urtea baino
gehiago igarotzen da hori baino lehen. Polen
alearen beste zeluletako bat zatitu egiten da,
eta bi esperma gune, hots, gameto arrak,
eratzen ditu. Polen hodia arkegonioraino
iristen da, irekitzen da, eta oosfera inguruanaskatzen dira bere bi guneak. Horietako bat
gunearekin batzen da, eta zigoto diploidea
eratzen du; bestea, berriz, desegin egiten egiten
da. (Gogoan izan angiospermoetan
beste gunea ez dela endekatzen, endospermoaren
zelula amarekin batzen dela ehun
triploide bat eratzeko). Gero, zigotoa zatitzen
hasten da, eta ernamuina eratzen du.
Ernamuin zakuaren gainerako zelulak
endosperma bilakatzen dira (haploideak,
beraz). Hori guztia obuluaren tegumentuez
inguratua geratzen da. Obulu ernaldua eta
heldua hazia da.
Haziak, konotik askatu eta leku egokian
erortzean, beste landare bat —esporofitoa—
emango du.