Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Bizi zikloak
LABURPENA: Sexu bidez ugaltzen diren organismoetan, gametoek bat egiten dute, gameto bakoitzak kromosoma sail osoa duela, alegia, haploideak dira. Gametoen zelula amak diploideak direnez, uneren batean murriztu egiten da kromosoma kopurua —meiosi bidez murriztu ere—, ernalketan ohiko sail bikoitza osatzeko berriro. Bizi zikloaren zein unetan gertatzen den meiosia, asko aldatzen da organismoa garapen aldi batean edo bestean izaten den denbora, eta horren arabera bereizten dira organismo edo ziklo biologiko diplonteak, haplonteak eta diplohaplonteak.
Sarrera
Beste kapitulu batzuetan esaten den bezala, bi ugaltze modu dituzte izaki biziek: sexu bidezkoa edo sexuala eta sexu gabea edo asexuala, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituela. Ugalketa asexualaren bidez gurasoen berdin-berdinak sortzen dira ondorengoak. Ugalketa sexualaren bidez, berriz, berkonbinazio genetikoa gertatzen da, eta ondorengoek gurasoen DNA hartzen dute; DNAren berkonbizazioak eta nahasteak, beraz, aniztasun genetikoa eta aldagarritasuna dakartzate, eta orobat moldagarritasun handia.
Sexu bidezko ugalketak meiosia —hots, kromosoma kopurua erdira murriztea— dakar bizi zikloaren uneren batean, zeinarekin kromosoma hornidura erdira jaisten den; izan ere, sexu bidezko ugalketak gameto emeak eta arrak (obuluak eta espermatozoideak, adibidez) elkartzea baitakar, zein bere kromosoma sailarekin, era horretan motari dagokion kromosoma kopurua —bi kromosoa sail, osoak eta berdin-berdinak (2n)— osatzeko. Baina gametoak sortzen dituzten zelula aitzindariek (zelula amek) kromosoma kopuru osoa dutenez (2n), kromosoma murrizketa gertatu beharko da uneren batean.
Gizakiak normalean 46 kromosoma ditu, horixe da-eta zelula amen kromosoma kopurua. Meiosia gertatzean 23 kromosomako (n) obuluak eta espermatozoideak sortzen dira, eta ernalketan batzean, gure motari berez dagozkion 46ak osatzen dituzte (2n).
Horrek esan nahi du aldi diploide bat eta aldi haploide bat gertatzen direla meiosiaren ondoren. Oinarrizko eskema hori (1. irudia) berdina da sexu bidez ugaltzen diren izaki bizi guztietan; organismoak aldi diploidean edo haploidean egiten duen denboran, ordea, ez da berdina izaten mota guztietan; aitzitik, alde handia dago batetik bestera.
Meiosia bizi zikloko zer unetan gertatzen den da gauza; horren arabera bereizten dira organismo edo ziklo biologiko diplonteak, haplonteak eta diplohaplonteak.Aurrerago ikusiko denez, ziklo horietako
batzuetan belaunaldi txandakatze bat gertatzen
da (2. irudia). Haploideen belaunaldi
baten ondoren, belaunaldi diaploidea etortzen
da; bataren zein bestearen iraupena,
itxura-eta, ez dira berdinak organismo guztietan.
Morfologian ere aldaketak gerta daitezke;
hala gertatzen da, adibidez, briofito,
pteridofito eta espermafitoetan.
Era honetako belaunaldi txandakatzeak ez
dira animalietan inoiz gertatzen; sexu bidez
edo partenogenesi bidez –obulu ernaldu
gabeak heldutasuna arte garatuz– ugaltzen
diren aldi diploideen artean ordea izan daiteke
txandakatzerik.
Bizi ziklo haplontea
Kasu honetan, ernalketa gertatu eta berehala gertatzen da meiosia, hau da, zigoto jadanik osatuan (3. irudia). Banakoa haploidea da beraz, kromosoma sail bakarra duela; zigotoaren murriztea edo lehen murriztea deritzo halakoetan meiosiari. Banakoaren zelula guztiek kromosoma sail bakarra dute, eta murrizte prozesu gehiagorik gabe eratzen dira gametoak.
Banako heldu haploide bat (n) sexu gabe ugaltzen da, mitosi bidez, eta haploideak dira hartatik sortzen diren banakoak ere.
Heldu horiek berek gametoen betekizuna izan dezakete, beste batzuekin elkartuz eta zigoto diploideak (2n) sortuz. Zigoto horiexek dira meiosia egiten dutenak, banako haploideak (n) sortzeko berriro.
Ziklo biologiko hau organismo primitiboena da, hala nola protistoena —alga mota asko, besteak beste— eta onddoena.
Beraz, pentsa daitekeenez, aspaldi-aspaldikoa da. Lurreko lehenengo izaki biziek kromosoma sail bakarra izango zuten segur aski, eta ziklo mota hori dateke sortu zen lehena, hots, gainerako guztien jatorria.
Ziklo diplontea
Ziklo honetan (4. irudia) gametogenesian zehar gertatzen da meiosia, hau da, ernalketa gertatu aurre-aurretik; sortzen diren gameto berriak haploideak dira, eta horiexek izango dira banakoak bizitza osoan izango dituen gisa horretako zelula bakarrak.
Gametoen murrizketa edo azken murrizketa ere esaten zaio meiosizko murrizketari.Ernalketa bitartez sortzen den zigotoa
diploidea da, eta zelula diploideez osaturiko
izaki heldua bilakatuko da. Helduaren ugalketa
zeluletan meiosia gertatzean itxiko da
zikloa.
Bizi ziklo mota hori oso zabaldua dago
izaki bizien artean, batez ere animalia metazooen
artean, eta zenbait protisto eta onddoen
artean.
Partenogenesi bidez ugaltzeko gaitasuna
duten animaliek aldizka erabiltzen dituzte
ugaltze modu hori eta modu «normala»,hots, gametoen bat egitea. Errotifero batzuen
artean, partenogenesiaren ondoko
aldian, eme ernaldugabeek arrautza txikiak
jartzen dituzte, ar gisa gara daitezen, eta eme
ernalduek, berriz, arrautza handiak jartzen
dituzte, negua igarotzeko erresistentzia handia
dutenak (4B irudia).
Bizi ziklo diplohaplontea
Landare gehienetan, esporak sortzearekin batera gertatzen da meiosia; meiosi esporogenikoa da hori (2. irudia). Esporak haploideak dira (n), ernaltzen dira eta izaki heldu
haploide bilakatzen dira, gametofito deritzana
(n). Gametofitotik, mitosi bidez, gametoak
(n) sortzen dira, eta horiek bat egitean
zigoto diploidea (2n) eratuko da, hots, esporofitoa
(2n). Esporofitoaren zelula espezializatuetatik,
esporen zelula ametatik espora
haploideak sortzen dira meiosi bidez, eta
horrela berriro hasten da zikloa.
Ziklo mota hau askoz bilakatuagoa dago
haplontea baino; material genetikoa bikoiztua
duen belaunaldi esporofitiko bat ere
badu, eta, hala, kromosoma batean aldaketarik
gertatuz gero ere, bada informazioa
gorde duen hura bezal-bezalako beste bat.
Sail horretakoak dira alga eta onddo asko,
briofito guztiak, pteridofitoak eta espermafitoak.Landare guztietan ordea ez da berdina
aldi baten edo bestearen nagusitasuna.
Goroldio landareak (briofitoak), adibidez,
gametofitoa (n) dira, aldi nagusia, beraz.
Goroldio artean arretaz behatuz gero, muturrean
halako zabalgune bat duten harizpi
fin-fin batzuk ikus daitezke, esporofitoa (2n),
hots, meiosia gertatzen den lekua. Esporofitoa
gametofitoaren bizkar bizi da.
Iratzeetan (pteridofitoak), soroetan edo
basoetan agertzen den landarea esporofitoa
da (2n). Hostoen azpialdean esporangioak
sortzen dira, eta esporen zelula amak daude
esporangioen barruan; horiengandik sortzen
dira, meiosi bidez, espora haploideak
(n). Gametofitoa landare txiki-txikia da,
sexu organoak eratzen diren lekua.Landare loredunetan agerian dagoena
esporofitoa da; oso handia egin daiteke eta
urte asko izan ditzake (pentsa, adibidez,
arbola batean). Gametofitoa, berriz, mikroskopikoa
da. Polen pikorrak, adibidez, alergiak-eta
sortzen dituzten horiek, gametofito
arrak dira, esporak heltzean sortuak.Algen bizi zikloak, Phylum Rhodophytarena
gehienbat, oso-oso konplexuak dira.
Batzuetan gametofitoak eta esporofitoak oso
desberdinak dira morfologian, baina antzekoak
tamainan. Eta hala, zenbaitetan, alga
mota desberdintzat hartu izan dira alga
baten bizi zikloaren aldi desberdinak. Beste
kapitulu batzuetan aztertu dira ziklo horiek
xeheago.Bizi ziklo diplohaplontea