Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Landareek behar dituzten elikagaiak
LABURPENA: Landareek elementu inorganikoetatik sintetizatzen dituzte beren molekula organiko propioak, energia iturri gisa eguzkiaren argia erabiliz. Horretarako, eta bizitzeko behar dituzten betekizunetarako, oinarri-oinarrizko 16 elementu hartu behar izaten dituzte eguratsetik eta lurretik. Landare baten osagai nagusia -%85 gutxi gorabehera- ura da; gainerakoa -%15- mineralak dira. Karbonoa, hidrogenoa eta oxigenoa dira mineral nagusiak, landarearen pisu lehorraren %96, alegia. Beste 13 elementuak bi multzotan daude banatuta; landarearen ehunetan zer kopurutan agertzen diren, hala izango dira makroelikagaiak (nitrogenoa, potasioa, kaltzioa, magnesioa, fosforoa eta sufrea) edo mikroelikagaiak (kloroa, burdina, boroa, manganesoa, zinka, kobrea, molibdenoa).
Sarrera
Letxuga bat, azenario bat edo beste edozein
landareren zati bat hartu eta berogailu
batean jartzen bada 105°Ctan egun batez,
azkenean geldituko den hondarrak landare
horrek hasieran zuen pisuaren %15 izango
du gutxi gorabehera. Alegia, landare horren
%85 ura zen, eta ur hori lurrindu egin da.
Karbonoa, oxigenoa eta hidrogenoa dira
gelditu den hondar horren osagai nagusiak -
%96-, landareak airetik edo uretik hartu
dituen hiru elementu horiek oinarri-oinarrizko
gaiak dira karbono hidratoak, lipidoak,
proteinak eta azido nukleikoak eratzeko.
Hiru elementu horiez gainera, materia
kopuru txiki bat baizik ez da geratzen, landareak
lurretik hartu dituen mineralez osatua.
Hondar horren azterketa kimikoa egiten
bada, elementu asko agertuko dira, horietako
batzuk ezin sumatuzko kopurutan. Landareak
ezinbestekoak ditu elementu horietako
batzuk, ezin baitu horiek gabe bizi;
oinarrizko elementuak dira horiek. Beste
elementu batzuk ordea ez dira oinarrizkoak,
eta xurgatze mekanismoek elementu batzuek
eta besteak ezin bereizi eta hautatu
dituztelako ageri dira elementu horiek landarean.
Landarearen elementu jakin bat oinarrizkoa
den ala ez den erabakitzeko, hiru
irizpide daude. Lehenengoa, elementu
hori gabe landareak bere ziklo biologikoa
osorik egin dezakeen jakitea; bigarrena,
elementu jakin horrek zeregin berezia izan
behar du, alegia, beste elementu batek ezin
du zeregin hori osorik bete; hirugarrena,
elementu horrek zuzenean hartu behar duparte landarearen elikaduran, oinarrioinarrizko
metabolito baten osagai gisa,
edo bestela entzima baten funtzionamenduaren
eragile gisa. Adibidez, klorofilamolekulak
magnesioa du; landareak ez
badu magnesiorik hartzen, ezingo du fotosintesia
egin. Beraz magnesioa oinarrizko
elementua da.Arestiko adibidean aipatu ditugun karbonoaz,
hidrogenoaz eta oxigenoaz gainera,
landare hura lehortu ondoren gelditu zen
hondarrak 13 elementu mineral zeuzkan,
elkarrengandik desberdinak, eta oso proportzio
desberdinean; landareak beharrezkoak
ditu elementu horiek, eta, beraz,
16koa da oinarrizko elementuen kopurua
(1. taula).
Makroelikagaiak eta mikroelikagaiak
13 elementu mineralak bi multzotan
daude banatuta; landarearen ehunetan zer
kopurutan agertzen diren, hala izango dira
mikroelikagaiak eta makroelikagaiak. Manganesoa,
boroa, burdina, zinka, kobrea, kloroa
eta molibdenoa mikroelikagaiak dira;
arestiko adibidean, elementu horiek milioi
bateko pisuan zati gutxi batzuen proportzioan
agertzen dira. Nitrogenoa, fosforoa,
potasioa, sufrea, kaltzioa eta magnesioa
makroelikagaiak dira; kopuru nahiko handitan
agertzen baitira, pisu lehorraren
%0.1eko proportzioan gutxienez.
Landareak ioi gisa xurgatzen ditu mineral
horiek guztiak, eta horregatik ioi mineral esaten
zaie. Landarea modu egokian haziko
bada, oinarrizko elementu guztiek proportzio
egokian egon behar dute. Landareari ez zaio
ezertarako balio horietako elementuren bat
proportzio handiegian edukitzea, baldin eta
beste elementuren bat falta bazaio; zeinahi
dela ere behar bezainbateko kopurura iristen
ez den elementua, elementu horretxek mugatuko
du landarearen hazkundea. Elementu
bat kopuru handiegian agertzeak kalte handiak
egin diezazkioke landareari; mineral batzuetan
oso aberatsak diren lurrek ez diete
landareei behar bezala hazten uzten. Oso ezaguna
da kaltzio ugari duten lurren kasua: landare
askok ezin dute lur horietan hazi, eta
horrexegatik kaltzifugoak esaten zaie; kaltzikolak
esaten zaien landareak bakarrik haz daitezke
lur kaltzioz aberats horietan.
Makroelikagaiak
Nitrogenoa: landareek beharrezkoa dute
nitrogenoa aminoazidoen, proteinen, azidonukleikoen, klorofilaren eta koentzimen
osagarri gisa. Landareak katioi eran xurgatzen
du nitrogenoa, amonio ioi gisa, edo
anioi eran bestela, nitrato ioi gisa. Oso elementu
garrantzitsua da hau hostoak behar
bezala haz daitezen; nitrogeno eskasiak horitu
edo argitu egiten ditu landarearen zati
berdeak (klorosia, klorofila gutxi edukitzea,
alegia) eta landarearen hazkundea moteltzen
du; elementu hori asko mugitzen denez landarearen
baitan, nitrogeno eskasia hosto
zaharretan agertzen da lehendabizi. Landareak
nitrogeno gehiegi baldin badauka, hostoak
gehiegi hazten zaizkio, eta ez du fruiturik
ematen. Nitrogenoa nitrato eta amonio
gisa xurgatzen da, bakterioek materia organikoan
egiten duten jardunaren ondorioz.
Nitrogenoa N gisa ugari (%70) baldin
2
badago ere eguratsean, landareen entzimek
ez dute molekula horren hiru lotura kobalente
indartsuak hausteko ahalmenik; bakterio
batzuek bai ordea, eta NH4ra murrizten
dute nitrogenoa; bakterio horietako
batzuk landare askoren sustraietako noduluetan
bizi dira, landareak bakterio horien
“lanaz” baliatzen direlarik horrela. Elkarrekiko
lotura horren ordainetan, bakterio
horiek molekula organiko batzuk hartzen
dituzte landaretik.
Potasioa: zelula barneko katioi nagusia da,
oso zeregin garrantzitsua du zelulen betetasuna
mantentzen, batez ere estomak ixten
dituzten zelulena, eta estomaren irekitzeixte
prozesuan parte har dezake batzuetan.
Entzima askok eta proteinen eta karbono
hidratoen biosintesi bide askok (succinil
CoA, ATPasa, pirubato kinasa, etab.) potasioa
behar dute funtzionatzeko. Zeregin
garrantzitsua du orobat azukreak floemanzehar garraiatzerakoan. Potasio eskasiak klorosia
eragiten die landareei; klorosiak jotako
landareen hostoak nabarrak izaten dira eta
muturrak hilda izaten dituzte. Potasioa landare
osoan barrena mugitzen denez, potasio
eskasia hosto helduetan agertzen da lehenlehenik.
Kaltzioa: zelulako paretetako erdiko
xaflaren garrantzi handiko osagaia da kaltzioa;
hainbat entzimen kofaktorea da. Kaltzio
eskasiak ezohiko hazkundea eta zatiketak
eragiten ditu zeluletan, landarearen
muturreko kimuak hil egiten dira, eta sustraien
hazkundea ere moteldu egiten da.
Kaltzioa landarearen baitan mugitzen ez
denez, kaltzio eskasiaren sintomak hosto
helduetan agertzen dira lehendabizi.
Magnesioa: klorofila-molekularen zati bat
da, eta behar-beharrezkoa da arnasketan,
fotosintesian eta proteinen sintesian parte
hartzen duten entzima askoren jardunerako;
sustratu fosforilatuetan eragina duten ia entzima
guztien kofaktore da, eta horrexegatik
da garrantzitsua energia metabolizatzeko.
Magnesio urritasunak klorosi orbandua eragiten
du. Urritasun horren sintomak hosto
helduetan agertzen dira lehendabizi, magnesioa
landarearen barnean mugitzen baita.
Fosforoa: azido nukleikoen, AMP-ren,
ADP-ren, ATP-ren, NAD-en, NADP-en
eta fosfolipidoen osagaia da, eta beharbeharrezkoa
da beraz energia metabolizatzeko,
anabolismorako eta herentziazko materialaren
transferentzia egiteko. Landareak
nahitaezkoa du fosforoa loreak eta fruituak
izateko eta sustraiak garatzeko. Fosforo eskasiak
hosto txiki berde ilunak, gorrixkak eta
purpura kolorekoak sorrarazten ditu hostoetan
eta zurtoinean; fosforoa landarearen baitan
mugitzen denez, haren eskasiaren sintomak
hosto zaharretan agertzen dira
lehendabizi.
Sufrea: zisteina, zistina eta metionina
aminoazidoen osagai denez, oinarri-oinarrizko
gaia da orobat proteinen osagai gisa;
hainbat sistema entzimatikoren kofaktore
edo koentzima gisa diharduten tiaminan,
biotinan eta A koentziman ere agertzen da.
Sufre eskasiak klorosia eragiten du hosto
biguinetan eta kimuetan, eta sustraia ez da
behar bezala hazten. Sufre eskasiaren sintomak
nitrogeno eskasiaren sintomen oso antzekoak
dira. Landarearen baitan batere
mugitzen ez denez, eskasia horren sintomak
hosto gazteetan agertzen dira lehendabizi.
Mikroelikagaiak
Kloroa: beharrezkoa da ioien orekarako,
zelulen mintzaren ahalmena mantentzeko
eta fotosintesiaren bidez oxigenoa sortzeko.
Lagungarria da sustraien hazkundean. Kloroeskasiak oso hosto txikiak sorrarazten ditu
eta landarea oso motel hazten da. Hostoek
klorofila gutxi izaten dute, eta batzuetan
nekrosiak izaten dituzte, marroi bihurtzen
direlarik (zimeldu egiten dira).
Burdina: klorofilaren sintesian parte hartzen
du, eta fotosintesiaren eta arnasketaren
garraio sistema elektronikoan parte hartzen
duten gai batzuen osagaia da (ferredoxina,
zitokromos, zitokromo oxidasa, peroxidasa,
katalasa). Landarearen %75ak gutxi
gorabehera kloroplastoekin du zerikusia,
eta horrek argi adierazten du zer nolako
garrantzia duen burdinak fotosintesian.
Burdin eskasiak oso klorosi berezi bat sortzen
du, zainarteko klorosia deritzana, hostoetako
zainen artean agertzen baita, gazteenetan
gehienbat.
Boroa: landarea loratzen denean, polena
ernaltzen denean, landareak fruituak ematen
dituenean, zelulen zatiketan, nitrogenoaren
metabolismoan eta hormonen higiduran
parte hartzen du. Boro eskasiaren
eraginez, muturreko kimuak hil egiten dira,hostoak gizendu eta kurbatu egiten dira eta
erraz hausten dira. Bigarren mailako ondorio
gisa, landareak bakterio infekzioak izaten
ditu.
Manganesoa: klorofilaren sintesian parte
hartzen du eta entzima askoren koentzima
gisa dihardu oxidazioaren metabolismoan.
Manganeso eskasiak klorosiak berezkoa
duen horitze nabar bat eragiten du; hostoek
itxura zurixka hartzen dute gero eta erori
egiten dira azkenik. Sintoma horiek hosto
gazteetan agertzen dira lehendabizi.
Zinka: beharrezkoa da triptofano aminoazidoa
sintetizatzeko; aminoazido horretatik
auxinak sortzen dira, zinkik gabe ezin da
beraz auxinarik sortu. Zinka beharrezkoa da
orobat DNA polimerasen koentzima gisa.
Zink eskasiaren eraginez hosto eta zurtoin
txikiak sortzen zaizkio landareari; sustraiak
ohi ez bezalakoak izaten dira, eta landareak
zainarteko klorosia izaten du. Landare osoa
txikitu egiten da.
Kobrea: karbohidratoen eta proteinen
metabolismoan parte hartzen duten entzimenosagai bat da. Kobre eskasiak proteina
gutxi sintetizatzea ekartzen du eta klorosia
sortzen du. Hostoak bihurrituta ager daitezke,
zati batzuk hilda dituztela. Kimuak eta
muturreko hostoak hil egiten dira.
Molibdenoa: nitratoa murrizten duten
bakterioek molibdenoa behar izaten dute
entzima desnitrifikatzaileen eta nitrifikatzaileen
osagai gisa. Landareak beste nitrogeno
iturri bat baldin badu, orduan ez du molibdenoaren
beharrik. Molibdenoa beharbeharrezko
gaia da sustraietan egoten den
nitrato reduktasa sortzeko, horri esker landareak
nitratoa erabiltzen baitu nitrogenoaren
iturri gisa; nolanahi ere, amoniakoa
nitrogeno iturri gisa xurgatzen duten landareek
ez dute molibdenoaren premiarik.
Molibdenorik ezak nitrogeno eskasia eragiten
du, landareen kolorea argitu egiten da,
hostoak kiribildu egiten dira eta orban
horiak agertzen zaizkie. Loratzea moteldu
egiten da, eta loreak erori egiten dira fruiturik
eman aurretik.