Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Bioteknologia

1. Irudia: Hobi septiko baten eskema; arazketa sistema hori oso erabilia da, erraz eraikitzen baita eta ez baitu leku askorik behar. 50 lagunentzat izaten dira gehienetan, baina bestela zulo bat baino gehiago jar daiteke. Ur zikina alde batetik sartzen da, bakterioek “araztu” egiten dute, eta garbi ateratzen da beste aldetik.<br>

LABURPENA: Ikerketa biologikoari esker, mikroorganismoak edo zelula anitzeko organismoen zelulak sendagaiak lortzeko erabil daitezke gaur egun; era berean, bakterio jakin batzuk urak arazteko, gai kutsagarriak kentzeko edo biogasa -aukerazko energia iturria- ekoizteko erabil daitezke.

 

Sarrera

Lan honetako beste atal batean esaten den bezala, milaka urte badira gizakiak, jakin gabe, mikroorganismoak erabili izan dituela elikagaiak sortzeko edo eraldatzeko (ogia, garagardoa, ardoa, ozpina, jogurta egiteko).
Horretarako, onddo eta bakterio jakin batzuen metabolismoaz baliatuz, egin nahi diren aldaketak eragiten dira elikagaietan.
Mikroorganismo familia emankorrenak edo gaitasun jakin bat dutenak bakartu izan dira betidanik izaki mota jakin batean. Nolanahi ere, duela urte batzuetatik hona, eta hobekuntza genetikozko edo ingeniaritza genetikozko teknika berrien ondorioz, alor berri bat zabaldu da, aukera ia infinitoak dituena; ondoretasunezko materiala -DNAeta haren egitura aurkitu izanak sortu ditu aukera horiek; organismo landuagoetatik ateratako materialarekin organismo soilenen euskarri genetikoa, bakterioena adibidez, alda baitaiteke horri esker, gizakientzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak ateratzeko.
Gaur egun, ez bakarrik mikroorganismo familia jakin batzuk aukeratzen dira; ingeniaritza genetikoak berezkoak dituen tresnen bidez, orobat balia daiteke haien genomaz, ordu arte ez zeuzkan ezaugarri berri jakin batzuk adieraziko dituen DNA berri bat sartuz genoma horretan. Teknologia modernoari esker, DNAren barnean dagoen informazioa aldatu egin daiteke, geneak erantsiz edo kenduz, hala gizakiak genetikaren bidez aldaturiko organismoak (GAO) sor ditzan bere onurarako.
Mikroorganismo askoren genoma nahiko soila denez, eta mikroorganismo horietako asko ondo ezagutzen direnez (munduko izaki bizien artean Escherichia coli bakterioa izango da agian hobekien ezagutzen dena), eta, biokimikaren aldetik, mikroorganismo horiek ahalmen handia dutenez gero, gizakiak bakterio bereziak “sortu” edo aukeratu ahal izango ditu aurki, gai baliagarriak sortzeko ez ezik, lanik harrigarrienak eta ustekabekoenak ere egiteko gauza izango direnak.
Ur kutsatua garbituko duen bakteriorik izan liteke? Eta lurrak edo itsasoa garbituko duenik? Eta bakterioek sorturiko gasa energia iturri gisa erabiliz, argia, berogailua eta ur beroa izango dituen etxalderik? Asma oteliteke marea beltzek barreiatzen duten petrolioa kenduko lukeen bakteriorik? Eta petrolioa sortuko lukeen bakteriorik? Fabrikek sortzen dituzten olioak eta hondakinak endekatuko dituzten bakterioak badira? Bioteknologiaren alorrak aukera horiek guztiak eta beste asko ere hartzen ditu.
Bioteknologia ez da soil-soilik mikroorganismoen alorrean aplikatzen, maiz erabiltzen da landare motak hobetzeko ere, teknologia horren bidez izurriei aurre egiten dieten landareak eta hondatzen ez diren fruituak sor baitaitezke; era horretara lortutako landare motei transgeniko esaten zaie; merkatuan salgai daude dagoeneko (soja, tomatea), osasunean izan ditzaketen eraginek eztabaida sutsua piztu badu ere.
Bioteknologiak aukera handiak eskaintzen ditu, ekonomiaren aurrerabidea eta gizakiaren bizimoduaren hobekuntza, besteakbeste, baina inolako kontrolik gabe erabiltzeak sor litzakeen ondorio aurretik ezin jakinezkoen beldurrak susmo txarrak ere pizten ditu. Ziurtatu beharra dago bioteknologia ingurugiroarentzat eta gizakiaren osasunarentzat arriskurik ez izateko moduan erabiliko dela; neurriak hartu behar dira beraz. (Ekainaren 3ko 15./1.994 legea eta 1.997ko ekainaren 20ko Errege Dekretua). Arauak arau, beti egongo da susmoa norbaitek ez ote duen, leku ezezagun bateko laboratorio batean, izaki bizi batzuen izatasuna genetikaren bidez aldatu, eta izaki bizi horiek ez ote diren bere sortzailearen kontrolari itzurtzeko gauza izango.

 

Bakterioak eta arazketa

Bakterioak eta arazketahorietako asko eta asko ez zeuden izadian, gizakiak berariaz sortuak baitira (pinturak, bernizak, sintesi bidezko gai organikoak, sendagaiak, pozoiak, garbigarriak, etab.).
Bioteknologiari esker araz daitezke gai kutsagarri organiko asko, gizakiari edo ingurugiroari kalterik egiten ez dioten bakterio saprofitoz eginiko gaiak erabiliz, izadian zeregin hori bera duten gaiek (mikroorganismo familia basak) baino askoz eragin gehiagorekin gainera. Bakterio horiek garbiketan, araztegietan, ibaietan, aintziretan, elikagaien eta nekazaritza gaien industrian… erabil daitezke. Hirietako hondakin organikoen araztegietan bakterio saprofitoak dira garbitzaileak. Hondakin organikoez kutsatutako ura geldiaraztea da araztegi handien eta baserrietako eta etxe multzo txikietako hobi septikoen zeregin nagusia, hala, batetik, uretan suspentsioan dauden zatikiak hondora joan daitezen -gertaera fisikoa-, eta, bestetik, ureko gai organikoak gai mineral geldo bihurtzen dituzten bakterioek eragina izan dezaten -gertaera biologikoa-.
Badira beste bakterio batzuk petrolio industriek, findegiek, eraldatze industriek, paper olek, hiltegiek eta beste fabrika askok sortzen duten gai elkartu multzo handi bat endekatzeko bereziki “programatuak” izan direnak. Hauek dira, besteak beste, gai elkartu horiek: hidrokarburo halogenatuak, naftalenikoak eta kloratuak, fenolak, trimetil-aminak, etanola, gai eratorri zianuratuak, sufretik eratorritako gaiak, etab.

 

Bakterioak eta biogasa

Gauza jakina da munduak energia arazo larria duela gaur egun. Energia erabilienak agorterrazak dira: petrolioa, ikatza, gas naturala edo uranioa (energia nuklearra); energia mota horiek iturri mugatua dute, eta epe ez oso luzean agortuko dira. Agortze arrisku horrek, eta herrialde asko petrolioa duten herrialde jakin batzuen mende egoteak, energia agortezinak aurkitzeko premia handia sortu du; agortezinak esaten zaie gizakiak aldian aldiro eskura dituen eta energia baliagarri bihurtzen dituen energia motei: haizearena, eguzkiarena, hidroelektrikoa eta biomasa.
Energia mota horiek garbiagoak dira, ez dute kutsadura handirik sortzen ingurugiroan, eta horiei esker herrialde batzuek halako burujabetasun bat -bere burua hornitzeko gaitasuna- izan dezakete luzarora. Zer du ikusteko bioteknologiak kontu honekin? Metanogenikoak (methanobacterium) esaten zaien bakterio batzuk aintziretan, zingiretan eta animalien hesteetan bizi dira, hausnarkarienetan batez ere; CO eta hidrogenoa 2 metano (CH ) bihurtzetik (aintziretako gasa 4 esaten zaiona) ATP lortzen dute bakterio horiek, eta berez sortzen da horrela mundu osoan milioika mila tona metano. Metanoa gas sukoi bat da, eta, beraz, energia iturria da; teknologia modernoari esker, energia olak egin daitezke gaur egun metanoa sortzeko: hondakinetako materia organikoko bakteriometanogenikoek metanoa sortzen dute, eta metano hori energia gisa baliatzen da.
Oro har, materia organiko guztia metano eta CO 2 bihur daiteke era anaerobioan; hortaz, simaurra, elikagaien industriako hondakinak, estoldetako lokatzak eta landare hondarrak dira biogasa ekoizten duten ola horietako lehengai nagusiak. Etxeetako zaborrak ere biogasa sortzeko erabiltzen dira (hirietako hondakin gotorrak). Ezin esan ideia hau harrigarria ez denik: zaborra energia bihurtzea.
1. taulan puntako teknologia erabiltzen duen biogas ola batean aurrikusitako produkzio datu batzuk adierazten dira.

 

Sendagaiak egiteko erabiltzen diren bakterioak eta beste mikroorganismo batzuk.

Bioteknologiak sendagaien alorrean izan du, zalantzarik gabe, arrakastarik gehiena.
Antibiotikoak aurkitzeak bere garaian eragin handia izan zuen bezala, aukera handiak eskaintzen dituzte gaur egun eragile langileak esaten zaienen bidez lorturiko sendagaiek.
Sendagai horiek egiteko, ugaztunen bakterioak eta zelulak erabiltzen dira, eta bakterio horiek tratatu egiten dira gizakienen ia antzeko gaiak sor ditzaten; gai horiei sendagai berkonbinagaiak esaten zaie, eta horietatik hogei bat salgai daude merkatuan, eta ehundaka daude esperimentazioan edo ia prest. Sendagai horietako batzuk gaur egun erabiltzen diren beste batzuen ordez erabiltzeko daude pentsatuak, baina beste batzuk gaixotasun batzuen sendabidean zegoen hutsunea betetzeko sortuak dira.
Sendagai horien artean eritropoyetina da ezagunena; globulu gorriak (eritrozitoak) sorrarazten dituen proteina bat da, eta anemia mota batzuk sendatzeko erabiltzen da.
Gai bioteknologikoak osasunaren alorreko alderdi askotarako erabiltzen dira: minbizia sendatzeko, txertoak egiteko, hazkundearen eragile gisa, eritasun kardiobaskularrak sendatzeko, eta antigorputz monoklonalak eta hormonak sortzeko.
Mikroorganismoen laguntzaz bitaminak, hormonak, giza intsulina, bakterio eta birus antigenoak, antifungikoak eta antibiotikoerabiltzen;ak egiten dira. Hormonen artean aipagarria da STHren ekoizpena; giza hazkundearen hormona bat da, eta hipofisiak sortzen dituen gaixotasunak sendatzeko balio du.
Gaur egun bakterioetatik atera daiteke.
Antibiotikoak mikroorganismo batzuen metabolismotik sortutako gaiak dira, eta oso kontzentrazio txikia behar izaten dute mikrobioak suntsitzeko. Batzuk oso bereziak dira, eta beste batzuek era askotako bakterio motetan izaten dute eragina (hedadura handiko antibiotikoak). Antibiotikoak sortzeko gauza diren onddo eta bakterio guztietatik gutxi batzuk baizik ez dira industriangutxi dira orobat merkatuan saltzen diren antibiotikoak, 5.000 antibiotiko desberdin ezagutzen badira ere.
Antibiotikoak era askotako osagai kimikoz eratuta daude, eta era askotakoa da orobat mikroorganismoetan duten eragina; baliagarriak izango badira, infekzioa sortzen duen mikroorganismoari eragin behar diote, baina ez ordea eri dagoen gizakiaren edo animaliaren ehunei. Penizilina da ezagunena; Penicillium onddoak sortua da, eta bakterio gram-positibo askotan du eragina, besteak beste, gaixotasun hauek eragiten dituztenetan: meningitis meningokozikoa, pneumonia, faringitisa, etab. Antibiotikoak luzaroan mikroorganismoetatik atera izan badira ere, batez ere Penicillium chrysogenum eta Cefalosporium acremonium mikroorganismoetatik, gaur egun prozesu erdisintetiko bat erabiltzen da antibiotikoak lortzeko: alboko erroak artifizialki eransten zaizkie izaki biziek berez sortzen dituzten molekulei. Era horretara, handiagoa da sendagaiaren eragina, eta hedadura ere askoz handiagoa du; gehiago dira, alegia, haren eraginpean dauden mikroorganismoak, eta eragina izaten du, gainera, beste antibiotikoei aurre egiten hasiak ziren beste mikroorganismoetan ere.
Goraldi handia izan du bioteknologiaren industriak; 100.000tik gora lagun ari da alor horretan lanean, eta milatik gora enpresa dago munduan; Estatu Batuetan soil-soilik, enpresa berrien hazkunde tasa urteko 40tik 75era bitartekoa da.